Brexit

Brexit –

BrexitBrexitak Europa osoa astindu du, gure hiztegia barne. Orotariko Euskal Hiztegiak honela jasotzen du berba:

Anglizismoa (Wik): Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea —maizingelesezko bBrexit (British + exit, «Britainiar irteera») portmanteau izendapenaz deitua—Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko erreferenduma izan zen.

.

Lokuzioak:

Brexitarena egin*: (parrandan) koadrilakoei agur esan arren, etxera joaten azkena izatea

Brexitean ari/jardun: barregarri/irrigarri geratu
Larunbatean Mikel brexitean aritu zen Maddiren lagunarekin.

Brexit jokatu (umeak eta mozkorrak bereziki): kasketaldia izan/ umekeriaz jokatu
Maddi ez da zurekin itzuliko, are gutxiago Brexit jokatzen jarraitzen baduzu

Brexita eman: lanetik kaleratuta izatea kalte-ordainik jaso gabe normalean
Nagusiak bulegoan lo berriz topatuz gero, brexita emango dizu!

Brexit ibili: Denboraz estu/ larri ibiltzea
Hasi etxea garbitzen, bestela brexit ibiliko zara afarira heltzeko!

Brexitak harrapatu: ganora falta dela-eta, zerbait azken unerako uztea
Eguna sofan eman eta gero, azkenean, Brexitak harrapatuko zaitu eta berandu iritsiko zara!

Besterik:

“Brexit esan eta ez eman”: beste baten alamena aguantatuagatik, amore ez ematea
Alabak Brexit esan zidan eta nik ez nion goxokirik eman

“Brexiten lehena, irteten azkena”: ekitaldi batean despedida luzatzea

.

*Twitteren ikusi nuen, baina ez dut gogoratzen zein kontuan, baten batek topatuz gero, eskertuko nuke.

Brexitak Europa osoa astindu du

Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude