Liburuen historia luzea, laburrean
Liburuen historia luzea, laburrean –
Liburuak sortu zirenetik, giza zientziaren gordailu izan dira. Gizakiak bere ezagupenak biltzeko erabilitzen ditu. Beren historia luzea da, duela milaka urte jaio ziren, idazkerarekin batera, gizakiak bere ezagutzak gordetzeko beharra sentitu zuenean.
Lehen liburuak
Ezagutzen diren lehen testu idatziak K.a. 4.000. urtean mesopotamiarrek egindakoak dira. Buztinezko laukietan puntzoiez idazten zuten. Sistema honek bazituen bere eragozpenak, buztinezko liburuen orriak astunegiak baitziren leku batetik bestera eramateko. K.a. 3.000 urtean egiptoarrak papiroan idazten hasi ziren. Papiroaren asmakuntzaren ondorioz, munduko lehen liburutegia sortu zen Egipton. Papiroak lortzeko papiro landarearen enborra tiratan moztu behar da. Tirak ur eta kolatan busti eta horizontalki jarritako tira geruza baten gainean bertikalki jarritako beste bat ezartzen da. Ondoren, kolpe batzuk ematen zaizkio tirak erants daitezen
Erromatarrek ere asmatu zituzten idazteko beste material batzuk. Zenbait ekintzarako, igeltsua, kola eta argizari* beltzez egindako nahasketa bat erabiltzen zuten. Alde batetik zorrotza eta bestetik laua zen “estilo” izeneko traste batekin argizari gainean, idazten zuten igeltsuan markatua geratu arte zapalduz. Akatsen bat eginez gero, “estilo”aren alde lauarekin argizaria berriro berdintzen zuten. Gaurko arkatz batzuetan ertzean erabili ohi dugun ezabagomaren antzera funtzionatzen zuen. Baina idatzitakoak irautea nahi zutenean, hauek ere papiroa erabiltzen zuten.
Papiroa egiptoarrei erosteaz aspertuta, greziarrek K.a. II. mendean idazteko beste material bat asmatu zuten: pergaminoa. Ardi eta ahari larruz egiten zen. Papiroa baino erabilgarriagoa zen, bi aldeetatik idatz zitekeelako eta aldi berean kolore ezberdinen erabilera ere posibilitatzen zuelako. Pergaminoaren erabilera azkar hedatu zen munduan zehar eta hau izan zen materialik erabiliena Europan XV. mendera arte. Garai honetan liburu guztiak eskuz idazten ziren. Lan honetan, batez ere, monastegietako fraileak aritzen ziren. Liburuak arte lanak ziren eta jende gutxik eskura zitzakeen.
Munduaren alde honetan hau guztia gertatzen ari zen bitartean, lurraren beste muturrean, Txinan, ia inork zegoenik ere ez zekien lurralde hartan, K.o. III.mendean papera asmatuta zeukaten, baina Europan ez zen ezagutu XI. mendera arte. Paperari esker, gaur egungo “liburua” sortu zen. Informazio asko, modu eskuragarrian.
XV. mendean, Gutenbergek inprenta asmatu zuenean, hedatu zen Europan paperaren erabilera eta gaur egun ezagutzen ditugun liburuak sortu ziren.
Liburuetan biltzen zena, gaur egun, ordea, ordenagailuetan biltzen dugu. Liburuaren gainbeherak bere heriotza ekarriko al du, papiro edo pergaminoari gertatu bezala?
…
*argizari=cera
“LIBURU” hitza, euskeratik interpretatuta, LI-AN-BURU da, hots, “landareki-burua edo gauza”. Izan ere, LI erroak landare eta arbolak izendatzen ditu: liho, lizar… Beraz, LIBURU hitzak PAPIROA gorde du bere euskerazko memorian.
Ah, zorionak Ignacio, euskera ikasi eta landu duzulako!!
Liber-libri, 2. deklinazioa. Akusatiboa librum: liburu, libro. Zuk proposatzen duzun etimologia Larramendiren eskolakoa da, magikoa, erromantikoa baina errealitatetik aldendua
3ª declinación, bai.
Zuek, Romanistok (ez diat uste Larramendi usain duanik ere), zer demontregatik suposatzen duzue, latin eta beste hizkuntza baten artean antzekotasuna dagoenean, latinetik datozela beti-beti? Espiritu Santuaren inspirazioz? Zientziaz ez behintzat.
Latina AZKEN gonbidatua duk hizkuntzen plazara.
Hizkuntza indoeuroparrak baino Ehunka eta ehunka urte lehenago, UNE esaten zuten gure arbasoen arbasoek. Eta latin berantiar horrek UNE hori ANO bihurtu zuelako (Aprikano, Abornikano…) uste duzue Latina izan dela denen AMA primigenioa?
Ez al duzue pentsa minutu bateko gogoeta egitea ere, gazteak dagoenetik hartzen duela normalean, eta ez alderantziz?
UNE/ON/ONA erroa, euskerak ez ezik, berbereen amazigh-ek, Kaukasoko dialekto batzuek eta iberierak ere erabiltzen zuten, latina oraindik linboan zegoenean.
Eta berdin ABERE (lat, habére), ABA (lat. AB- “de dónde”) HARA (lat. AD- “direccional”), AGO (ibai-bokalea) eta AGUA, “aquam latinaren askoz aurretik.
Ezagutzen al duzue Michel Morwan hizkuntzalari paristarra, euskeraren espezialista? Ba berak aipatzen ditu goiko adibide horiek eta beste hainbat. Ez dira a-zientifiko honek asmatuak.
Mila esker zure erantzunagatik, Josu Naberan! Bai, ikasten eta hobetzen nago. Hori, beti.