Letra batek dena aldatzen duenean

LEtra batek

Letra batek dena aldatzen duenean –

Artikulu honekin hasteko, esango dizuet asteko idazlana egitea pentsatu dudala eta bonbila piztu zaidala “hasteko eta asteko” ezberdinak direla pentsatu dudanean. Hasteko modu ona izango zela pentsatu dut. Hona hemen idazlan ona hasteko ideia ona!

“Hau liraina da eta ez iraina”. Hori da euskaltegitik pasa ondoren ahaztuko ez dudan zerbait. Esanahi aurkakoak dituzten berbak baitira. Guztiz kontrakoak, hain zuzen.  “Liraina” esatean, pertsona ederraz ari gara. “iraina” esatean, ordea, konnotazio negatiboa duen termino batez ari gara (insulto).

Palestina askatu eta ez akatu! Andaluz askok ez dut S letra ahoskatzen. Adibidez: “hemo_ i(d)o pa’ya”. Ez litzateke arraro izango euskara menperatzen ez duen batek manifa batean “Palestina askatu!” oihua entzun eta besteekin batera oihukatu nahi izatea. Eta kemen horren baitan, akats egitea eta “Palestina akatu!” oihukatzea, “Palestina askatu!” ordez.

Gaztelania ikasi zuen ikasle marrokiar batek esan zidan bezala, letra batek dena alda dezake. Zentzua goitik behera aldatu. Ez baita gauza bera, “coger los cojines” eta “coger los cojones”. Edo “usar el pene” eta “usar el peine”. Era berean, ez du zerikusirik “estar jodido” eta “estar jodiendo”. Edo “un beso con sentido” eta “un beso consentido”. Galdetu Rubialesi bestela. Hutsune bat baino ez dago hitzen artean. Ez da ezta hizki bat ere. Adibide bera dugu “hablar de espacio” eta “hablar despacio” artean. Ezberdintasun txikia baina ñabardura handia da bien artekoa. Ez zait batere gustatzen nahasketa egotea eta nahaste hauetatik ez zait bat ere gustatzen. Nahasturik zaudete edo ulertu duzue? Beste era batera esanda, nahasketa hauek ez dira batere onak eta nahasketa hauetatik bat ere ez da ona. Elkar ez ulertze txarrak izan daitezke.

Ustea eta uztea gauza bera ez den bezala. Nire ustea izan baitaiteke, zuk hemen behean zure komentario iraingarria uztea ez dela batere polita. Hiltzea eta iltzea ere kontzeptu aski ezberdinak dira, ezta? Hezia/Hesia, Hazia/Hasia, Jauzi/Jausi edo Hilketa/Hileta hitz bera ez diren bezala.

Zur eta lur uzten nau entzuteak “lur”rean uztea eta “zoruan” uztea ez dela gauza bera. Izan ere lurra=tierra eta zorua=suelo. Gure inguruan, normalean, boligrafoa etxean, ikasgelan edo bulegoan erortzen bazaigu, ez zaigu lurrera jausten, zorura baizik. Eta zur eta lur uzten nau, aldi berean, armairua “egur”rezkoa ez dela (egur=leña) entzun dudanean, hau da, zuzenagoa dela “zur”ezkoa dela esatea (zur=madera). Esan bezala, “zur eta lur”, alegia, aho bete hortz edo aho zabalik. Zur eta Lur, biak ala biak, edonola ere letra bakarrarekin ezberdintzen dira.

Zenbat ote dira diferentzia txiki duten hitzak eta esanahian diferentzia handia dutenak? Zenbait bai, behintzat!

Letra batek dena aldatzen duenean

3 pentsamendu “Letra batek dena aldatzen duenean”-ri buruz

  • Bo! Gauzak lurrera erortzen dira, ez zorura, eta egurra eta zura ez dira bergauza, baina hori azaldu beharra dugu? Kalekume….horiek.

    • Iraia Barbarias 2023-11-21 21:49

      Eskerrik asko zure denbora emateagatik artikulua irakurtzen eta zure iruzkina idazten. Izan ere, zurekin ez nator bat, pixka bat irakurtzen baduzu teknikoki zuzena dela jakingo zenuke. Hala ere, zure idazlana idaztera gonbidatzen zaitut.

  • Artikulu itzela Iraia, benetan interesgarria!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude