Kubakoa naiz
kubakoa naiz –
Aurreko batean, nire ikaskide baten berri eman nizuen. Guatemalakoa. Oraingoan, Kubako ikaskide bati buruz arituko naiz. Berak bere biografia egin du eta elkarrekin moldatu dugu. Espero dut zuei interesgarria iruditzea
Nik Leslié Cid Carrión dut izena, baina nire familiak eta nire lagun minek Les, Lilita edo Lily deitzen naute. Nahiz eta Bilbon bizi izan, kubatarra naiz. Santiago de Kubako hiriburuan 1977ko ekainaren 6an jaio nintzen.
Nire haurtzaroan bihurria ez ezik, izugarri zintzoa ere banintzen. Txikitan lagun asko neuzkan. Momentu honetan oraindik haiekin hitz egiten jarraitzen dut. Haietako batzuk herrialde desberdinetan daude, nolanahi ere, gure adiskidetasun harremanak beti bezala onena izaten jarraitzen du. Gogoratzen naiz, pasadizo batez, euria egiten zuenean, euripean ezkutatzera, pilotara jolastera joaten ginen. Oso dibertigarria zen. Gaztetako oroitzapen onak eta ederrak dauzkat. 2005ean Unibertsitatean sartu nintzen erizaintza ikasteko. Nire ama oso harro zegoen. Berak ezin izan zuen nahi zuena ikasi haurdun egoteagatik. Garai hartan, hamazortzi urterekin, goizez ikasi eta lan egin behar zuen gauez. Oso gogorra zen berarentzat, baina, azkenean, lortu zuen aurrera egitea.
2000an ikasketak amaitutakoan, ospitalera joan nintzen lanera. 2008an Kubatik ateratzea erabaki nuen maitasunagatik. Hona iritsi nintzenean poz-pozik nengoen. Argi eta garbi zegoen hemen nire bizitza egin nahi nuela. Horregatik, euskera ikasi behar nuen. Hasieran, gogoratzen dut, niretzat oso zaila gertatzen zela, uste nuena zen hori. Baina, gero, zerbait gertatzen zen, gehiago gustatzen hasi zitzaidan. Hori dela eta, 2015ean hasi nintzen euskera ikasten B1 ateratzea lortu arte. Orain, B2 gustatuko litzaidake ateratzea. Izan ere, ateratzen saiatzen ari naiz. Euskera gehiago ikasi behar dut, etengabe. Nik gutxi gora behera idazketan hobeto nabil, nahiz eta, noski, akatsekin. kar kar kar (Ignacio eta nire irakaslearen laguntzarekin). Egia esan, gramatikako liburuak irakurtzea gustatzen zait, ondo ulertzeko.
Badaramat hamalau urte Bilbon bizitzen, eta oso gustura nago hemen. Bilboko hiria oso polita da, bere jendea oso jatorra da. Gaur egun, Gurutzetako ospitaleko bihotzeko kirurgia kirofanoan lan egiten dut, lehen, ordea, Clinica Indautxun lan egin nuen zortzi urtez. Han nire bigarren senarra ezagutu nuen, eta zortzi urte elkarrekin lan egin ondoren Tenerifen ezkondu ginen. Berrogeita hiru urterekin, ume maitagarri baten ama naiz. Bi urte dauzka, bere izena David da. Horregatik, munduko emakumerik alaiena naiz.
Batzuetan triste nago, 2018an nire ama hil zen hestegorriaren minbiziagatik. Gainera, oso azkar izan zela iruditzen zitzaidan. Alde batetik, berak ez zekien ezer. Beste aldetik, ez zeukan minik ezta ere. Egun batean ospitalera joan zen proba bat egitera, eta sendagileak esan zion, hestegorri minbizia zeukala. Telefonoz deitu zidan eta Kubara joan nintzen berarekin egotera. Hilabete eta gero hil zen. Ni haurdun nengoen zazpi hilabeterekin eta momentu hartan, hil nahi nuen ere bai. Niretzat, bizitzan gertatu zaidan gauzarik txarrena eta okerrena izan zen. Ni ez nintzen ni. Sentitzen dut, ezin dut nire bizitako zati horri buruz hitz egiteari utzi. Azken egunetara arte lagunduko didan oroitzapen triste hau dut. Nire ama hil baino lehen urtero Kubara joaten nintzen, orain, ordea, bi urtean behin joaten naiz, nire familiarekin egoteko, ikusteko eta ukitzeko ere bai. Hori ondo dago. Noizean behin oso ona da gure lurretara itzultzea eta nor garen gogoratzea. Oroitzapen eder horiek berriro bizitzeaz gain. Baina, beno, bizitzak aurrera egiten du, eta heriotzan amaitzen da. Horrela da bizitza. Lehen oso dibertigarria nintzen, asko gustatzen zitzaidan dantzatzea, jaietara joatea. Orain, ordea, gauza ugari falta zaizkidala sentitzen dut, bizitza beste ikuspegi batetik ikusten dut. Edonola ere, gustura nago orain arte nire bizitzan zehar egindakoarekin.
Beno, bukatzeko, gaia aldatu dezagun. Kubari buruz pixka bat hitz egitea gustatuko litzaidake. Hasteko, gonbidatuko zaituztet nire etxera, oporrak pasatzera eta Kuba bisitatzera. Nire Kubako etxeko ateak zabalik egongo dira, joan nahi duzuenerako. Kubara joango bazinete, asko gustatuko litzaizueke, hondartzara ez ezik, mendira ere joatea. Gainera, rona edan dezakezue, festetan dantzan egin dezakezue, eta beste leku batzuetara joan zaitezkete.
Santiago de Kuba probintzia Kubako hamabost probintzietako bat da. 9 udalerri dauzka, bigarren hiri garrantzitsuena Habanaren ondoren eta Kubako lehen hiriburua izan zen. 2010ean, 495.399 biztanle zituen. Kubako klima tropikala da, inguruko itsasoak samurtua. Urtaro euritsua uda da. Santiago de Kuba ”La Cuna del Son y el Bolero” deitzen du mundu guztiak. Han jaio ziren musikari bikainak, esate baterako: Compay Segundo (Guantanamera), Isolina Garrillo (Dos gardenias), Osvaldo Farrés (Toda una vida), Ernesto Duarte Brito (Como fue), Pedro Junco (Nosotros)…
Jai herrikoirik garrantzitsuena Santiago inauteriak eta Su jaia dira. Kubako gastronomia kriolla da, Espainiako, Afrikako eta Karibeko sukaldeko fusioaren emaitza. Kubako hezkuntza izugarri ona da. Goi mailako hezkuntza zentro ugari ditu. Garrantzitsuenen artean, Oriente Unibertsitatea, Medikuntza zientzia Goi mailako Institutua eta “Frank País” goi mailako Institutu Pedagógiko daude.