Errausketa ez da irtenbide onena!

Errausketa ez da irtenbide onena –

Errausketa ez da irtenbide onena!

Errausketa prozesua.

Donostialdeko Mankomunitate batek, San Markos-ekoak zehazki, emandako definizioaren arabera, errausketa honako hau izan liteke: “hiri-hondakinen tratamendua osagarrizko prozesu industriala non berrerabili, berziklatu eta konposatu ezin diren hondakinak erretzen diren, elektrizitatea sortuz. Prozesu honek hondakinak zabortegira eramatea ekidingo du eta gainera, ez du eragin kaltegarririk ez osasunean eta ez ingurumenean ere“. Definizio hau benetakoa izatetik urrun dago eta prebarikazio teknikotzat jo liteke, hots, delitutzat.

Zabortegi beharrik ez.

Egia da zabortegirik ez dela beharko diotenean. Zaborra ere erre egiten da baina %30 errauts oso toxiko moduan geratzen da eta hau segurtasun handiko zabortegi batera eraman behar da: zabortegi hauek egun ditugunak baino kaltegarriagoak dira. Egun, gure inguruan ez dago hondakin arriskutsu eta toxikoen zabortegirik.

Erraustuz gero, gutxiago birziklatzen da.

Lehenik eta behin, lortzen den energia elektriko kopurua, birziklapen edo hondakinen tratamendu on batekin lor litekeena baino txikiagoa da. Ustel daitekeen material organikoa behar bezala erre dadin, beharrezkoa da energia gehitzea. Horretarako birziklatzen diren gaiak erabiltzen dira: papera, plastikoa, egurra etab. Honela, hauen birziklapena alde batera utziz.

Errausketaren eraginak.

Kyoto, Paris, Rio… eta bestelako tratatu eta konpromisoez hitz egiten den bitartean, erraustegiak hainbat gas kaltegarri kanporatuko dituzte: CO, CO2, SO2, HCI… zeinak aski ezagunak diren eta hala frogatuta, berotegi-efektua sortzen duten.

Gas hauek kanporatzeak beroketa globala gehitzen du eta euri azidoa, lanbro azidoa etab. sortzen ditu. Hau gutxi balitz, beste hainbat substantzia toxiko kanporatuko dira. Horien artean giza osasunarentzat oso kaltegarriak diren metal astunak, dioxinak eta furanoak daude.

Osasunari dagokionez…

Asko dira errausketaren arriskuak gogorarazten dituen mediku eta zientzialarien informeak. 15 urtez ikerketa lanetan aritu ondoren, errausketak sor ditzakeen gaitzak aipatzen dituzte. Ondorengo hauek adibide batzuk dira:Linfoma.

Minbizi edo ehun bigunen sarkoma garatzeko arriskua 31,4 aldiz handiagoa da.

Cumbriako (Erresuma Batua) erraustegiren inguruetan umekiaren mutazio eta malformazioak nabarmenki igo ziren, zehazki %17 espina bifido kasu gehiago eta %12 gaitz kardiako gehiago.

Leuzemia edo haur minbizia garatzeko arriskua bikoiztu egiten da.

Agintarien jarrera.

Datu hauek guztiak ezagunak diren bitartean, gure agintariek informazioa gordetzen dute, hiritarrekin kontsultatu gabeko erabakia hartu nahi dute eta gestio guztia isilean egin. Herri-plataformek eztabaida soziala ireki dadin eskatzen dute eta herritarren plataforma bati dagokion informazio guztia eman dezaten.

Kostuak.

Amaitzeko, errausketa prozesua ikaragarri garestia da. Era berean, inguruko etxebizitza, terreno eta ongizateen balioa gutxitu egiten da % 15-30 bitartean. Biztanleriak berriz aurre egin beha dio milaka milioi euroko inbertsioari, zaborren tarifa eta zergen bidez, zeinak noski, nabarmenki igoko diren.

Errausketa ez da irtenbide onena!