Kobaltoaren jatorria

Kobaltoaren jatorria –

Zazpi urte inguru dituzten umeek, egoera ezin txarragoetan, kobaltoa erauzten lan egiten ari dira Kongoko errepublikan, Afrikan, alegia. Amnistia internazionalek egindako ikerketan, umeek erauzitako kobaltoa mugikorretan, kotxeetan zein ordenagailuetan amaitzen da eta marka ezagunenak produktu hauek mundu osoan zehar saltzen dituzte.

Giza eskubideen erakundeak, 16 marka multinazionalei saldutako litiozko baterietan erabilitako kobaltoa erreklamatu die, produktua lortzeko, langileak dolar baten truke lan egiteagatik eta egunero aurre egin behar dioten indarkeriari eta eragozpenei aurre egiteagatik.

Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago Kongotik etortzen den kobaltoaz hornitzen da. Izan ere, esportatutako kobaltoaren %20 bertako hegoaldetako meatzetatik dator. 2012an, Unicef-ek 40.000 ume Kongoko hegoaldeetako herrialdeetan dauden meatzetan kobaltoa erauzten lan egiten ari zirela uste zuen…

Amnistia internazionalak Afrewatch deituriko ONG-arekin egindako ikerketa batean, 90 langile heldu eta gazte elkarrizketatu zituen. Hauek erantzun zioten egunero 12 ordu lan egiten zutela, arropa deserosoz. Honen ondorioz, osasun arazo larriak sortzen zitzaizkien. Adierazpenak dio, ume gazteek zama handiak mugitzen dituztela, egunero bat edo bi dolarren truke eta aurpegi-babesa zein eskularruak erabili gabe. Bestalde, umeetako batzuk zaintzaileen tratu txarrak jaso zituztela diote.

Aipatutako bi ONG-ak (Amnistia internazional eta Afrewatch), erabiltzen ari dira ikerketekin lortutako datuak enpresa multinazionalei jakinarazteko gertatzen dena. Gainera, litiozko baterien ikerketak egitea aholkatzen diete. Azkenik, konpainia hauei ume-lanak eta lan-abusuak geldiaraztea eskatu diete eta hornitzaileekin era gardenean aritzea.

Kobaltoaren jatorria

Kobaltoaren jatorria