Ikusi al dituzu? Bi ezinbesteko film

Ikusi al dituzu? Bi ezinbesteko film –

Zinema betidanik guztiok gustuko izan dugun ekintza izan da, aisialdi arloan. Oso garrantsitzua da, batez ere euskaraz, kultura eta euskera bereziki gazteen artean sustatzeko. Gai honetan oso zalea naizenez bi film aurkeztu nahiko nizueke: ‘Irati’, ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ izenekoak.

Alde batetik, ‘Irati’ filmari buruz hitz egingo dut. Berria da, 2023an estreinatua, Paul Urkijok zuzendua. Ez da harritzekoa hainbat nominazio eta bi sari irabazi dituela. Izan ere, nabarmendu nahiko nuke antzezle bikainak lan egin dutela ‘Irati’ fiman; hala nola, Eneko Sagardoi, Kepa Errasti, eta Karlos Arguiñano besteak beste. 

Filma hau euskal mitologia aurkezten du eta Euskal Herrian kokatuta dago. Kristianismoa hedatzen denan beste motatako ideiak edo sinesmenak desagertuko dira. Karlomagnoren gerrarien erasoaren aurrean haraneko biztanleek jainkosa arbaso bati laguntza eskatuko diote. Odolezko itun bati esker, etsaia suntsituko dute. Enekok (jainkosaren semea) bere amak eskatutako promesa bete beharko du; bere herria babestea eta lideratzea. Enekok promesa horri egingo dio aurre: Horretarako Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatu zuten bere aitaren gorpua berreskuratu beharko du.

Bestalde, “Kutsidazu bidea, Ixabel” pelikula gomendatu nahiko nuke. ‘Irati’ ez bezala, filma hau klasiko bat da, 2006. urtean egindakoa. Fernando Bernués eta Mireia Gabilondok zuzendu zuten filmaren grabaketa eta Mikel Losadak du protagonistaren papera. Protagonista Juan Martin deitzen da, San Sebastianetik dator eta baserri batera doa eskolan ikasitako euskera eguneroko bizitzan erabiltzeko. Baserrian gurasoak bizi dira bere lau seme-alabekin baina Juan Martinek Ixabelengan, alaba txikiena, jartzen du bere arreta. 

“Kutsidazu bidea, Ixabel” oso erraza da ikustea urte asko ditu eta. Adibidez, filmaffinity web gunean doanik ikusi dezakezue. 

Bi filmak ikusi ez badituze guztiz gomendagarriak dira euskal kultura ikasteko eta euskera maila hobetzeko. Jadanik ikusi badituzue, batez ere ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’, (zaharragoa delako) ez dago problemarik, berriro ikusi ahal dituzue edota beste film bat bilatu, hainbat baitaude hainbat plataformetan. Dena den, oso garrantzitsua da euskal filmak ikustea, modu batean edo bestean gure hizkuntzari gogor eusteko, eta gazteen artean gure hizkuntza eta kultura sustatzeko.

 

Ikusi al dituzu? Bi ezinbesteko film

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude