Hegazkinez bidaiatzeari muga jartzearekin ados zeundeke?

Hegazkinez bidaiatzeari muga jartzearekin ados zeundeke? –

Munduko aberatsek klima-aldaketari aurre egiteko bizimodua goitik behera aldatu behar dute, Nazio Batuen Erakundearen txosten batek dioenez. NBEren arabera, munduko %1 aberatsenek %50 pobreenen karbono isuri bikoitza ekoizten dute.

%5 diren aberatsenek bakarrik -“elite kutsatzailea” deiturikoak-, 1990 eta 2015 artean isurien hazkundearen %37 ekarri zuen. Txostenak hainbat naziotako gobernuei eskatzen die, klima aldaketa oztopatzeko, aberatsenei neurri bereziak ezartzeko.

Jende hori da gehien hegan egiten duena, autorik handienak gidatzen dituena eta berotzeko energia gehien behar duten etxerik handienetan bizi dena.

Klima-aldaketari aurre egiteko denok sentitu behar dugu ahalegin kolektibo baten parte. Beraz, aberatsek gutxiago kontsumitu behar dute, jende pobrearentzat eredugarri izateko.

Asko hegan egiten duten aberatsek pentsa dezakete beren emisioak murriztu ditzaketela, eguratseko karbonoa harrapatzeko plan edo proiektuen bidez. Adibidez, zuhaitzak landatuz. Baina plan hauek oso eztabaidagarriak dira eta ez dira denboran zehar frogatzen.

Aberatsek gutxiago hegan egin behar dute eta gutxiago gidatu. Nahiz eta SUV elektriko baten jabe izan, oraindik energia sistemaren isuria da eta sortutako emisioak ibilgailuek dezente sortzen dute.

Iradokizuna: hegaldi kopurua mugatu.

Oso-oso dirudunek hegazkin pribatuak dituzte. Horien kutsadura maila suziriak bezala egiten du gora eta eraginkortasun energetikoa, aldiz, hutsaren pare. Beraz, zilegi al da aisialdigatiko hegaldi kopurua mugatzea? Adibidez; pertsona bakoitzak urtean, 4 bidaia baino gehiago ezin egitea, soil-soilik oporretarako bada.

Edonola ere, ez da berdin hegazkin pribatua erabili, business class erabili edo klase ekonomiko edo turista erabiltzea. Izan ere, zenbat eta jende gehiago sartu espazio gutxiagoan, pertsonako CO2 arrasto txikiago. Hegazkin konpainiek, edonola ere, bidaiari bakoitzari dagokion kutsadura maila kalkula dezakete gutxi gorabehera.

Kontua da hegazkinez bidaiatzea ez dela soilik apetaz egiten. Lanagatik bidaiatzea pisu handiko arrazoia da. Baita osasun tratamenduren bat jasotzeko. Edo senide, ezagun eta bikotekidea bisitatzeko (hau beharbada, aisialditzat jo daiteke?). Kontuan har dezagun, halere, bidaia bakoitzaren helburua zehaztea eta zihurtatzea oso zaila izan daitekeela bidaiariarentzat eta are gehiago gobernuarentzat.

Neurri honen beste desabantaila bat hurrengo izan daiteke: hegazkinez bidaiatzen duena, autoz bidaiatzen badu, gutxiago edo gehiago kutsatuko du? Erantzuna ez da erraza, bidaiaren inguruko faktore asko kontuan hartu behar direlako: distantzia, pertsona kopurua, ibilgailuaren eraginkortasun energetikoa…

Gaur egungo pandemiarekin, lehen sinestezina dena errealitate bihurtu da. Beraz, ez da erokeriatzat jo behar, hegazkinez bidaiatzeko tope hori. Egin egin daiteke, eta nola edo hala, isurketa kutsagarria murriztu.

Hegazkinez bidaiatzeari muga jartzearekin ados zeundeke?

Kirozale eta kirolaria naiz. Erandiotarra. Nire gogoko atsotitza: "Non gogoa, han zangoa."

7 pentsamendu “Hegazkinez bidaiatzeari muga jartzearekin ados zeundeke?”-ri buruz

  • Harritzen naiz Euskal Herrian bidaiatzeko dagoen bizioarekin. Esanen nuke gure hiritar asko sartzen dela kutsatzaile handien zerrendan. Bizioari Stopa jarri behar zaio behingoz

  • Gehiago esanen dut. Hegazkinen kerosenoak ez du zergarik ordaintzen. Zergatik? Hegazkinez dabilen bidaiariak bi kalte ditu: a) ez du kerosenoak ordaindu beharko luken zerga ordaintzen, gure bizkar ari da bidaiatzen b) bidaia mota kutsatzaileena izanik, egiten diguten lapurretaz gain, gure osasuna eta biziaren kontrako ekintza batean parte hartzen ari da

  • Orokorrean turismo oro debekatu beharko litzateke. Eta hegazkinean turismoagatik bidaiatzea, noski debekatu beharko litzatekeela.

  • Ba nik inori axola ez zaizkion iruzkinak egiteko bizioa debekatuko nuke. Bizioari Stopa jarri behar zaio behingoz, eta jendea zigortu eta giltzaperatu behar bada, ba egiten da eta punto.

  • Egurrari: oso ongi, hegazkinez bidaiatzen baduzu eta Londresa asteburu pasa joan nahi baduzu, kerosenoa 50 ordaindu brharko duzu, baina, hori bai, lanera joateko moto txar bat erabili behar baduzu gasolina 100 ordaindu brharko duzu. Hori, dirudienez zuzena deritzaizu. Zergak beharrezkoari jarri eta aisiarako denari deus ez

  • Gaur egunean gure arteko edozein ume mokok hegazkina hartu eta Hegoafrikara joateko erabakia har dezake, gogo santua sartu zaiolako, beste arrazoirik gabe. Eta munduan 7000 milioi bizi gara. Ez du zentzurik horrek, ez da bideragarria inolaz ere eta gainera, azken hamarkadetako kontua da soilik. Orain dela 2 mende turismoa ez zen esistitzen. Jendeak zergatik bidaiatzen du? Bere baitako beharra sentitzen duelako ala esan egin diotelako? Garbi dago erantzuna bigarrengoa dela. Eta zentzurik gabekoa da guztiz.

  • Alemaniako “Alderdi Berdeak” kerosenoari zerga ezartzea eta hegaldiak mugatu edo debekatzea proposatu du. Baina horrek Abiadura Handiko Trenaren alde egingo luke.
    https://www.euractiv.com/section/aviation/news/german-greens-want-to-ban-domestic-flights-by-2035/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude