Geure oparotasuna, geure hondamendia

Gipuzkoak klik egin du GOSE EZA helburuaren alde

Azken bolada honetan EITB albisteetan elikagai xahuketaren aurka indarrean ezarriko den legeari buruz irakurri dut. Artikulua irakurtzean, gaur egun gizakiok daramagun egiten itzelezko elikagai xahuketa barkaezina dela hausnartu dut. Hasteko, kontuan hartu behar dugu azken hamarkada hauetan munduko biztanle kopurua bikoiztu dela eta elikagaien kontsumoa, ondorioz, askoz gehiago areagotu dela; aurreko mendeetan zegoenarekin alderatuz. Munduko biztanle gehien dituzten herrialdeak hirugarren mundukoak halabeharrez izan ohi dira. Herrialde hauetan, besteak beste, Indian, Sierra Leonen, Kamerunen, Mexikon eta abarrean, elikagaien eta jakien gabezia nagusitzen da. Herrialde hauetako biztanleek gehienetan bigarren eta lehen munduko herrialdeentzat produktuak ekoizten eta saltzen dituzte, ehuneko bat beraientzat geratuz.

Halaber, bizitzen ari garen mundu modernoan, edozein lehen munduko herrialdeko hiriburutan eta hiri arruntetan jatetxe, jantoki eta supermerkatuen zenbakia izugarrizko abiaduran handitu da. Honek zer esan nahi du? Negozio hauek biztanleoi bermatu behar dizkiguten produktu kantitatea eta kalitatea paregabekoak izan behar direla. Saltzen eta kontsumitzen ez diren produktuak zakarrontzietan eta zabor-kontainerretan amaitzen dira, hortaz, elikagai xahuketa sortarazten da. Horrekin batera, hainbat landare, fruitu eta animalien ekoizpena alferrik izan da. Are gehiago, produktu horiek ekoiztu, saldu eta garraiatu duten langileen lana baita alferrik da ere. Hau dela eta, zergatik jende gehienak ez du xahuketa itzel honetaz ohartzen? Neure ustetan, arazo nagusiena zera da, lehen munduko biztanleok oparotasun egoerara ohituta gaudela, nolabait janariaren balioa gutxiesten dugula eta.

Egoera honi aurre egiteko jadanik zenbait estrategi eta neurriak abian jarri dituzte hainbat gobernuk, esaterako, zabor mota ezberdinentzako edukiontziak sustatu, soberakineko jakiekin azpiproduktuak ekoiztu edo konposta bezala berrerabili etab. Alabaina, neurri horiek hartu diren arren, oraindik ez dela nahikorik esango nuke nik. Munduko toki ugaritan, Euskal Herrian adibidez, aipatutako neurri horietako batzuk ez dira oraindik ezta abian jarri. Bisitatu ditudan eskualde batzuetan, Nafarroan hain zuzen ere, edukiontzi bakar bat baino ez dago zabor mota guztientzat; hau da, plastiko, zein soberakin organikoak, zein papera eta kartoiak zakarrontzi berera joaten ohi dira. Hau ikustean, ezin dut imajina nola zabor-biltegiek milaka zakar multzo banantzen eta bereizten dituzten, geroago birziklatu ditzaten. Prozesu honek sekulazko denbora iraun behar du, eta azken finean, hondakinen %50 gutxi gorabehera itsasoan edota auskalo non amaituko du.

Egoera larri hau honela jarraitzen badu, guk geuk damutuko gara eta geure osasunarekin ordaindu beharko dugu. Behin ohartzen garenean, beranduegi izango da egoera aldatzeko. Elikagaien kopurua eta kalitatea izugarriz murriztuko dira eta jaki-krisi larri batean sartuko gara, hirugarren munduko egoeraraino helduz azken batean. Lehen aipatu dudan bezala, oparotasunari hartu diogun ohitura geure zorigaiztoko akats larria izango da. Oparotasun sentsazio horrek geure hondamendi sakonera eramango gaitu eta.

Geure oparotasuna, geure hondamendia

Hizkuntzalari eta Euskara irakurlea atzerrian. Folklore eta kultura maitalea