Gaztaroan komunista, helduaroan kapitalista
Gaztaroan komunista, helduaroan kapitalista –
Nire irakasleak aitortu digu gaztetan ezkerreko ideologia oso sakona zuela. Komunistatzat zuen bere burua. Urteak aurrera egin ahala, ordea, bere pentsamoldea aldatzen joan zen. Badirudi joera hori oso ohikoa dela. Izan ere, nire senide askok prozesu horretatik igaro direla deskubritu dut, haiei galdetu ondoren.
Gazte asko idealistak, apurtzaileak eta iraultzaileak dira. Jarrera erromantikoak dituzte eta utopia askotan sinisten dute. Besteak beste, “berdintasunean” sinisten dute, berdintasun hori komunismo edo sozialismoan deiturikoetan bideratzen delarik.
Baina familia osatzean, lan egitean eta batez ere, bizitzaren gordintasuna ezagutzean, gure ideiak errealistago bihurtzen dira. Konturatzen gara pertsona guztiak ez direla, berez, onak. Gobernu eta agintariek pobrezia eta kapitalismo basatia arautu eta erregulatu behar dute, noski. Baina norbera ahalegintzea ere garrantzitsua dela ohartzen gara eta gobernu batek ezin duela etengabe gizarteko alferrak edo iruzurtiak subentzioekin lagundu, bakarrik, “dirurik ez dutelako”.
Normalean, eskolan ideia batzuk erakusten dizkigute, baina aurrerago ideia horiek zalantzak jartzen omen ditugu. Bide horretan, kontradikzio askori aurre egin behar zaie eta batzuetan nortasun edo ideologia krisiei aurre egin behar zaie. Izan ere, zaila suertatzen da bete-betean sinisten zenuen hori, hain zuzena ez dela konturatzea. Ez dugu onartu nahi oker geundela. Edo, hain pozik baieztatzen genuen zerbait, orain modu neutroagoan esan behar dugula.
Ikus dezagun adibide zehatz batekin. Podemos-eko liderrak, hots, Pablo Iglesias-ek baieztatu zuen politikari bat 600.000 €ko etxe batean bizitzea lotsagarria eta deitoragarria zela. Baina Pablo Iglesias-ek berak boterea eta dirua lortzean, hain zuzen, 600.000€ko etxea erosi zuen. Hipokresiaren erakusle argi bat.
Gainera, “ezin dira horma eta harresiak egin. Mugak ez ditugu eraiki behar” aipatu zuen, Melillan afrikarrak sartu ez daitezen neurriak hartu zirenean, edo Donald Trump-ek Mexikon eta AEB arteko mugan horma luzatu nahi duela entzutean. Baina bere etxean horma altuak eta segurtasun neurriak ezarri ditu, berak nahi ez duen inor sartu ez dadin.
Beste adibide bat: Nire izeko bat medikua da. Legez kanpoko etorkinei Osasun zerbitzu publikoan doako asistentzia kendu zietenean, mediku askok (nire izeko tartean zegoela) esan zuten, doan lan egiteko prest zeudela. Baina eguneroko lana hain nekagarri izanik, doako lan hori astean ordu batzuk baziren ere, azkenean, 0 ordu bilakatu ziren.
Laburtuz, hasiera batean, laguntza emateko prest bagaude galdetzen badigute, denok esaten dugu baietz. Baina benetan, denbora, lana edo dirua ematea hurbil dagoenean, gero eta gutxiago ematen dugu. Bizitzaren ibilbidean, antzekoa geratzen da.
1934ko iraultzak gogor astindu zuen gure herria. Gazteak atera ziren kalera zapi gorriak lepoan. Jendarte berria zuten amets eta Errusia begi-puntuan. Pistolak gerrian errepublika eskatzen zuten. Espainiako armada azaldu zen arte. Asturias-en sarraskia egin zuten arte. 1936ko gerrateak izua zainetan sartu zigun arte. Orduan, pistolak ibaira bota eta bizirik gelditu ziren gazte haiek elizatarrak bihurtu ziren, inor baino fededunago. Biziraun egin behar zen.
Gaur egun ere politikoki edo sozialki bizirauterik bada ezkerreko erradilkaltasunean?
Kapitalismoaren inperioan bada komunistatza aitortzea norbere burua eta aurrera egiterik bizitza duina lortzeraino?
Nere zalantzak ditut.
80 urterekin 18 urte zituenean pentsaera bera duenaz EZ FIDATU. Gezurretan dabil ala harroputz itzela da. Berdin zait ezkerretik eskuinera mugitu izana, eskuinetik ezkerrera, trostkimotik maoismora, edota liberalismotik kontserbadorera. Bizitza etengabeko ikaste prozesua eta bilakaera da, aldaketa.
Ganbaratxotik, bere burua justifikatzen… Makina ba holako badago bai! Mestizatu adi erorri!
Ui, ui, ui! Alvaro, zenbat bozka negatibo jasotzen ari zaren! Zenbat ezkerreko profeta faltsuri azkurea eragin diezun! Ene!
Hori oso bide ezaguna da. Lasalletarretan ikasi, jasuitetan, maristetan edo eskolapioetan. Ondoren, seme-alabak publikoan matrikulatu. Eskola publikoaren aldekoal direlako. Ez bada! Ez dutelako pagatu nahi. Baina oso ezkerrekoak, hori ez!
“…norbera ahalegintzea ere garrantzitsua dela ohartzen gara eta gobernu batek ezin duela etengabe gizarteko alferrak edo iruzurtiak subentzioekin lagundu, bakarrik, “dirurik ez dutelako”.”
.
Ados. Ez dago eskubiderik finantza krisi baten erdian bankuei zorrak kitatu eta estatutik dirua injektatzeko, langile-familiei xentimorik ere barkatzen ez zaien bitartean; ezta ere, guztion diruarekin monopolio naturalak gizentzeko, azpiegitura publikoen eraikuntza eta mantenua oligopolio baten eskuan uzteko, gainera tarteka buru politiko eta enpresaburuak pertsona eta familia berberak izanik.
.
“Baina Pablo Iglesias-ek berak boterea eta dirua lortzean, hain zuzen, 600.000€ko etxea erosi zuen”.
Pablo Iglesiasek eta Irene Monterok ez dute nahikoa diru eta botere lortu kolpetik 600.000 euroko etxea erosi ahal izateko. Bahituta daude. Antza, hurrengo hogeita hamar urteetan, “haien” igerilekudun eta lorategidun etxetzarra banku baten eskuetan egonen da, zeina epez epe hurrengo hogeita hamar urteetan ordaindu egin beharko baitute. Baliteke txaletsren hipotekak ezkon-harremanak baino gehiago irautea. Ez litzateke lehenengo aldia izanen.
.
Etxeko hesien eta estatu-mugen arteko paralelismo hori infantilismo irrigarria da, besterik gabe.
.
Txalet bateko jabeek ba ote dute gaitasunik auzoko lurraldea bonbardatu, gerra ekonomikoaren bitartez suntsitu, eta han bizi zirenak beraien etxeruntz ihesi erakartzeko? Horixe bera egin dute NATO eta EBko agintariek.
.
Herrialde sozialistek eduki zuten haien arteko hartu-eman ekonomikorako espazioa, COMECON deitutakoa.
.
“…hasiera batean, laguntza emateko prest bagaude galdetzen badigute, denok esaten dugu baietz. Baina benetan, denbora, lana edo dirua ematea hurbil dagoenean, gero eta gutxiago ematen dugu.”
.
Horrexegatik estatu sendo, erregulatzaile eta babesle baten beharra. Basoaren legea nahi baduzu, ikus ezazu zeure burua ispiluan, pentsatu ea zenbat iraungo lukeen Afrikako sabanan gorputz beratz eta ahul horrek. Ea, Pragako Getoan, lepoa salbatxeagatik zeinen aise salduko zenukeen senide bat.
.
Sozialismoa ez da oinarritzen giza ontasun bere-berezkoaren printzipioan. Sozialismoak dio zer ekoizten dugun, nola ekoizten dugun, ekoizpen-bitartekoak noren eskuetan dauden, hori guztia INTERES PUBLIKOAREN PEAN egon behar duela. Hain juxtu, ezin baikaitezke fiatu ugazaben onberatasunaz eta etikaz. Aldiz, euskal zentro-eskuinak ahotan darabil enpresen “ardura soziala”. Alegia, gu guztion ongizatea zenbait jenderen ontasunean, balio humanoetan eta ardura sozialaren menpe jartzea, hori ez bide dute PRESESKI komunistek edo sozialistek egiten…
Nik, berriz, ez dut ikusten klitxe eta esaldi demagogiko andana bat baino, nork bere egoismoa eta miseria justifikatzeko esanak.
Herrialde komunistak: antzinako Sobiet Batasuna, Europa Ekialdea, Kuba, Ipar Korea, Venezuela… porrota porrotaren atzetik.
Komunismoak funtzionatzen du kapitalismoak sortutako aberastasuna xahutu arte. Errusian edo Ipar korean gehiago iraun dezake, jendea diziplinatua eta langilea delako. Baina hegoalderago, porrota arinago dator.
Bide onena tartean dago ia beti. Sozialismo eta kapitalismo arteko konbinaketa historian zehar eta mundu osoan, emaitzarik onenak eman ditu.
Mitoak mito,mestizatu gabe ez ginakek hemen ez hi eta ezta ni ere. Are gutxiago euskeraz jardungo. Maileguz josia dagoen hizkuntzarik bada gurea bat.
Gaztetako grinaz ari ginuan. Heldutasunean apaldu egiten ei duk. Ni esplikaziotako BAT besteonganatzen saiatu baino ez nauk egin. Alegia kapitalismoaren itsasoan komunista lez igerian egitea ez dela erreza. Are gehiago nondik gatozen ikusita. Eta eman den egurra emanda.
Portzierto, ni ez nauk sekula komunista izan. Ezta eskuin muturrekoa ere.
Nire herria ezker “abertxalet”ez josita dago,hau da, komunistak dira, odola baino gorriagoak. Hori bai, txaleta era autorabanakin.