Hau da hau BASAKERIA! (munduko animalia arraroenak)

Hau da hau BAZAKERIA! (munduko animalia arraroenak) –

Hanka iletsuak dituzten karramarroak, lokatza sortzen duten itsas-sugeak, sudurrean tentakuluak dituzten satorrak, puzten den eta metro erdi handitzen den arraina… Animalia mundua ezaugarri harrigarriak dituzten animaliaz beteta dago. Hemen, gaitasun edo itxura bitxiak dituzten animaliak aipatuko ditugu, eta ziurrenik harrituta geratuko zara!

                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               Izar forma duen satorra

El «Top 20» de los animales más raros del Planeta

Sator honek ez luke edertasun txapelketa bat irabaziko. Ipar Amerikan bizi den ugaztun honi, sudurran itsatsitako 22 tentakulu mugikorrekin, B serieko munstro arrotz baten itxurarekin tokatu zaio bizitzea. Garro hauekin mundua ezagutu eta intsektuak, zizareak eta bestelako animalia txikiak jan ditzake. Beste satorrak bezala, tunelak hondeatzen ditu eta honez gain, igerilari ona da. Negua heltzen denean, egiten duen gauza bakarra lo egitea da.

El «Top 20» de los animales más raros del Planeta

 

                              Gabial Indiarra

Ganjes krokodiloaren izenarekin ezaguna, Gabialak antzinako espezie oso bitxia da. Beste krokodiloetaz desberdintzen dugu bere mutur argal eta luzeari esker. Desagertzeko arriskuan dago, lehen bere azala lortzeko, harrapatzen zelako. Gaur egun, arrantzaleen ugaritzearen eta ibaietako gorakadaren ondorioz, mehatxatuta dago, bere bizilekua eremu basatietara mugatuz.

                                                                                                                

                              

El «Top 20» de los animales más raros del Planeta

                              Itsasoko Herensugea

Maitagarrien ipuinetatik ateratako izaki hauek, beste hainbat animalia bezala, oharkabean pasatzen saiatzen dira. Haien gorputza algaz, hostoaz eta adarrez osatuta dagoela dirudi, harrapakarietatik libratzeko eta bizirik irauten lagunduz. Haien mugimenduak hain arinak dira zein itsasoko alga batekin okertu gaitezke. Itsas hondoaren arabera, kolorez alda daiteke. Naturako altxor bat da.

El «Top 20» de los animales más raros del Planeta

 

                                   Itsas Txerria

Itsas txerria edo <<seapig>> ingelesez, itsaso hondoan bizi da eta itsas ohean dagoen lokatzarekin elikatzen da. Zientifikoek ez dute oraindik ezagutu nola bizi daitezkeen egoera horretan. Puztuta dagoen puxika baten nolabaiteko antza du, kolore arrosa hori dela eta.

 

 

tortuga blanca bilaketarekin bat datozen irudiak                                                  Dortoka zuria

Bere kolore krematsua arrosa diren arban txikiaz beteta dago. Bere irudia oso garrantzitsua da txinatar kulturan eta ipuin zein kondaira askoren pertsonai bezala ageri da. Argazkian dugun adibidea Zhengzhau Henan Ibai Horiaren errekostean(erriberan) aurkitu zuten, Txinan. 6,5ko-ko pisua du eta 40cm inguru neurtzen du.

 

El «Top 20» de los animales más raros del Planeta

 

                               

  

Psychrolutes Microporos-a

Psychrolutidae familiaren arrain gelatinosoa da eta Zelanda Berriko eta Australiako ekialdeko 1000m-tako sakontasunean bizi da. Oso gutxik izan dute mota honetako bat ikusteko aukera. Arrantzaleek ia ez dituzte inoiz harrapatzen. Haien dentsitatea urarena baino baxuagoa denez, ia ez du igeri egiten duenean energia erabiltzen, eta flotatzen duen edozer jan egiten du, bere ahotik hurbil badago.

Hau da hau BAZAKERIA! (munduko animalia arraroenak) –

Hau da hau BAZAKERIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude