“Garezur dorreak”, Mexikoko aurkikuntza ikusgarriak

“Garezur dorreak”, Mexikoko aurkikuntza ikusgarriak –

Konkistatzaile espainiarrak ikaratu zituen “Garezurretako dorrea”-ren gaineko istorioak mexikarren belaunaldietan zehar transmititu dira. Garaitutako gerlarien buruak zirela esaten zen. Soldaduak milaka garezurrek mehatxatzen zutela deskribatzen dute garaiko kontaerek, lurraldea konkistatzeko bere ahaleginetan porrot egiten bazuten gerta lekiekeenaren oroigarri gisa.

"Garezur dorreak", Mexikoko aurkikuntza ikusgarriak.
   “Garezur dorre” baten zatia.

500 urtez, garezurrak Tenochtitlán-en, hiri-azteka izandakoaren azpian, lurperatuta egon dira gaur egun arte. Duela bi urte, ordea, Mexiko Hirian, arkeologi talde bat lanean hasi zen burezurretako dorrearen muina eta sekretuak agerian uzteko.

Orain arte aurkitutakoak hotzikaratuta utzi ditu arkeologoak. Izan ere, gizon gazteen buruen artean, emakumeenak eta umeenak ere aurkitu dituzte. Aurkikuntza honek historialariek azteken inguruan uste zutena zalantzan jartzen du.

 

Gizonak soilik aurkitzea espero genuen, gizon gazteak jakina, gerlariak izango liratekeela uste den bezala. Inork ez luke pentsatuko emakumeak eta umeak ere gerrara zihoazenik”, esan zuen Rodrigo Bolaños antropologoa Reuters agentziari.

Erregistrorik ez dugun zerbait gertatu zen eta hau nahiko berria da” gehitu zuen Rodrigok.

Orain arte, arkeologoek 657 garezur aurkitu dituzte Mexiko Hiriko Katedral Metropolitanoaren ondoan egindako indusketa batean. Katedral hau azteken leku garrantzitsuenetariko baten gainean eraikita dago, hain zuzen, Tenplu Nagusian. Oraindik bere oinarria ez da lurpetik atera eta han garezur gehiago aurkituko dutelako ustea dute arkeologoek.

"Garezur dorreak", Mexikoko aurkikuntza ikusgarriak.
Arkeologoek aurkitutako burezurren argazkiak.

Garezurren dorrea Huey Tzompantliren parte zirela uste da, hau da, 60 metroko diametroko egitura bat osatzen zutela eta Huitzilopochtliren kaperan zegoen. Huitzilopochtli azteken eguzkiaren eta gudaren jainkoa zen.

          Huey Tzompantliren eskema.

Tzompantlilak zurezko zutabeak ziren, non hildakoen zulatutako garezurrak zutoinean sartzen ziren, guztien begi bistan, jainkoak ohoratzeko.

Arkeologoek dudarik gabe diote Andrés Tapiak deskribatutako estrukturak direla. Andrés Tapiak Hernán Cortésekin batera, Mexikoko konkistan lagundu zuen 1521 urtean.

Cortés Veracruzen lehorreratu zen,Mexikoko ekialdeko kostaldean 1519 urtean. Bi urte geroago, bertako tribu batzuen indarra eta laguntzarekin, azteken hiriburua eskuratu zuen.

Istorio honen sinesgarritasunaren lekuko duela urte batzuk argitaratutako filma dugu. Bere izena “Apocalypto” da. Bertan giza sakrifizioen testigantza nabarmentzen dute.

Kontua da sakrifizio hauek helburu bikoitza zutela; batetik, arerioak beldurtzea (kasu batzuetan, sakrifizioak burutzen zutenen tribu beraren kideak) eta bestetik, gurtzen zuten jainkoak asetzea edo baretzea.

(Apocalypto filman, giza sakrifizioaren alde krudel edo ankerrena 1:05:00 minutuan ikusi dezakezu)

Beatriz Uraga

“Garezur dorreak”, Mexikoko aurkikuntza ikusgarriak.