Enrike Lekuona

Enrike Lekuona –

Enrike Lekuona
Enrique Lekuona eta Mariñela arrantzuntzia

“Itsasoa begietan darama” Hori pentsatu nuen Enrike Lekuona ezagutu nuenean. Ez nekien itsas-ingeniaria zenik baina itsasoak nigan sentiarazten duen naretasuna ekarri zidan gogora. Urrutira begiratu behar duzu itsasoaren handitasuna antzemateko, begirakunea behartu, ia begiak itxi. Denbora luzez  begiratuz gero begi ertzetan zimurrak sortzen zaizkizu, ildo sakonak. Enrikek horrelako begiak zituen urteak eta urteak itsaso zabalari begira egon izan bailitzan.

 

Zimur arteko begi hertsi haietan, ordea, itsaso narea zeraman bilduta. Lanbro artean, ukitu tristea baina beti itxaropentsu.  Baina Enrikeren begiak beti harago zeuden. Geroari begira, askatasunari begira eta baita ere gure arbasoei begira.

Enrike Lekuona
Enriqueren akuarela

Itsasoak zaildutako gizonak erakutsi zigun gure sustraiak Amaiur eta Auritzen dauzkagula. Urtero-urtero ibiltzen zen indusketa lanetan murgildurik Arantzadiko kideekin batera.

Muinohandi herri harresitua (E. Lekuona)

Gizon nekaezina Enrikek, Mariñela egurrezko arrantzontzia Hondarribiko kai zaharrean ainguratu zuen inork ez ahazteko gure arrantzaleak nola ibiltzen ziren itsaso zabalean. Jendeari erakutsi nahi zion; berak diseinatutako eskilarak, berak zaindutako baporera iristeko. Bertan erori zen. Gugan bego Enrike Lekuona euskaltzale maitagarria.

Enrike Lekuona
Enrike Lekuona

4 pentsamendu “Enrike Lekuona”-ri buruz

  • Lagun genuenoi hutsune bat utziko digu, baina berak emandakoa gurekin geratuko da. Hagoen tokian hagoela, Enrike, hirekin egongo gaittuk!

  • Enrike, hainbeste proiektu, idei eta plan egiteko, nolatan joan zara? Beti arte.

  • Isaak Rekalde 2017-07-12 22:43

    Milesker Amaiurko alkatea nintzelarik lagundu zenidan guziagatik, ez dut inoiz atzenduko. Beti nafar mariñela izango zara niretako

  • Garikoitz Lekuona 2017-07-13 12:22

    Nire proposamena litzateke Hondarribian ekimen bat martxan jartzea egun Mariñela itsasontzia kokatuta dagoen inguruneari, garai bateko Benta, Enrike Lekuona nasa/kaia edo plaza izena jartzeko. Ederki deskribatu duten bezala, nafar mariñelaren txokoa izan dadin.
    Ez da ahaztu behar, besteak beste, berari esker ere Kai Berriko arrantzaleen benta eraikina dagoela dagoen moduan eraikia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude