Ethical Fashion Show Berlin

Ethical Fashion Show Berlin

2016-01-20-18-16-02-931475861

Eta onena, bertako azoketako batetik idazten dizuedala zuzenean. “Ethical Fashion Show Berlin”etik hain zuzen ere.

E

uropa mailan, moda jasangarriaren erakuslehio handiena den azokatik.

Ongi markatutako nortasun sendoa duen azoka gaztea da. Besteengandik bereizgarri dena “egiteko modua” baitu eredugarri. Erakustokian mundu osotik etorritako 166 markatik gora, ausartak diren diseinatzaileen ideien forma erakusten. Nola egin jasangarritasunerako proposamena edo eta  nola lortu errentagarritasun ekonomikoa ez ezik baita soziala ere denon ahotan gai nagusi.

Aldaketa ordua da hemen ta batu garen guztiok ziur gaude ingurumen sanoak enpresa eredu errespetagarria behar duela alor orotan. 

Aspektu ekologiko zein sozialki inplikatuak beharrezkoak dira azokan marka gisa parte hartzeko. Eta polita da eredu berritzaile honen inguruko apostuen azalpen garbia bapo erakustea. “Zer duzu eskaintzeko” galdetu aurretik “zein filosofia eta produkzio modu dituzu” galdetzen da hemen.

Berriztagarriak diren iturrietatik besterik ez dute sortzen batzuk, zituzten hondakinen kopurua gutxitzea lortu dute askok patroigintza moldatuta, prozesu ez toxikoak barra barra, berrerabilera eta birziklapena presente. Ikerketa eta berrikuntza etengabe produktuak garatu ahala. Eta hori gutxi balitz, ezaugarri guzti horien lagun tokian tokiko eskulan tradizionalaren sustatzea, lan kooperatibo eta kolaboratzaileak elkarteen parte-hartzearekin, ILO ( International Labour Organisation) adostutakoak errepetatuaz lan baldintza onak eta ordainsari justuak. 

Ongi finkotutako enpresa eredu berriak beraz, txikiak maizenik, AW 16 17 (datorren urteko negua) produktuen aurkezpenean. 

Ethical Fashion Show BerlinBaina guzti hau ez zen hain esanguratsua hain deigarria izango diseinurik ez balitz, eta hori ere badago. Etikoa eta jasangarria moda da,  “fashionable” da hemen ere, besteen alturara iritsi gara gutxiagorekin gehiago eginda. Modua zuzendu eta hobetuta gainera. 

Materialetan fijazio berezia dudanez, obsesio pertsonala, honako hauek egin zaizkit zuentzako aipagarri: Koko fruituaren fibrekin egindako poltsak zein osagarriak, kortxozko oinetako zein osagarriak, baita egurrezkoak ere. Sintetikoak diren oihal bakarrak birziklatutakoak dira, PET poliester botilak urtu eta filamentuak aterata. Kotoia ere ugari, modu ekologikoan hazitakoa, beti zertifikatua. Birziklatutako kotoia ere bai, atzean gelditutako stockak txikitu eta berriz beste diseinu batzuei forma emateko egindakoa. Tindaketa prozesu naturalenak kolore basikoenetan, eta gama handiagoan kimikoki hain agresiboak ez diren tindak erabilita egindakoak. 

Eta zergaitik hau Alemanian? Bada Berlin europako hiriburua dela eztabaidatu gabe moda berdea eta etikoak herrialde honetan aurkitzen duelako onarpen eta eskaerarik handiena. Hemengo kontsumitzaileek ingurugiroarekiko kontzientzia handia dutelako, eta horren ziurtagiri duzue urtero-urtero zenbat negozio berdek irekitzen dituzten ateak bertan bandera jasangarria jarrita. 

Ethical Fashion Show Berli

@themodubat Sortzailea naiz zentzurik zabalenean. Modaz eta moduaz edo patroien formaz hitzegin gura nuke zurekin. Eztabaidak diseinuratzeko proposamenak beti dira ongietorriak nirean.