Eguneroko 3 elementu garrantzitsuenak ez galtzeko aholkuak
Eguneroko 3 elementu garrantzitsuenak ez galtzeko aholkuak –
Zer da zure bizitzan garrantzitsuena etxetik ateratzen zarenean? Pentsatu, zer behar duzu gehien?
3 elementu hauek:
- Giltzak
- Diru-zorroa
- Telefono mugikorra
Seguru ez zarela inoiz kalera joan biluzik joan, ezta? Edo ortozik? Ziur ezetz! Ba nire trikimailuekin, gauza hauek ere ez zaizkizu inoiz ahaztuko.
Zer egin 3 elementu hauek ez galtzeko?
- Etxean, beti toki berean utzi. Bereziki giltzak eta diru-zorroa, etxean normalean ez dituzulako erabiliko. Toki hori etxeko irteeratik hurbil egon behar da.
- Etxetik ateratzen zarenean, praketako poltsikoan eraman. Zurekin sentitu behar dituzu. Poltsoan edo jakan eramaten baduzu, zailago ahaztu edo galduko dituzu. (Baii, badakit, neskon kasuan arazoa dela poltsikorik ez ohi dugula gure praketan (edo txikiegiak dira, praka estuak badira) eta gure poltso edo jakari ez diogula uko egin nahi). Baina, benetan buruhauste asko aurreztuko ditugu poltsikoan eramateko ohitura hartuz gero. Hankako poltsikoetan eramanez gero, bakarrik hiru ikutu (toke) emanez, jakingo duzu behar-beharrezkoa daramazula. Automatismo bat sortuko duzu. Inkluso ahaztuz gero, laster batean konturatuko zara zerbait faltan duzula. Alternatiba bezala, gazteok gerriko poltsa eramaten dugu (batzuetan sorbaldatik eskegita edo sorbaldatik gorputzaren beste aldera gurutzatua). Poltsa hau txikia izan behar da, eta gorputzarekin kontaktu zuzenean.
- Kolore deigarriak eduki (fosforitoa posible bada). Saiatu mugikorra eta diru zorroa erabat beltzak edo ilunak izan ez daitezen. Eta tartekatu kolore bat kontraste egiteko. Pegatina edo pintura pixka batekin nahikoa izan daiteke. Horrela, errazago aurkituko dituzu.
- Giltzen alternatiba eduki, hau da, etxeko ate nagusiko giltzaren kopia. Alternatiba hori ez da beste pertsona baten menpe egon behar. Zuk zeuk eskura izan behar duzu. Batez ere, etxean zuk bakarrik bizi bazara. Arazo handiena izaten da, etxeko atea giltzarik gabe itxi ahal direla. Beraz, barruan uzten baduzu, ezin zara sartu.
Batzuetan giltzaren kopia bat uzten diogu gure konfiantzazko norbaiti: auzokide edo familiako bati, gugandik hurbil bizi badira, hori bai. Alternatiba ona izan daitezke, sarrailagileari deitu behar ez izateko. Baina konfiantzazko pertsona horren menpe egongo gara eta bere laguntza eskatu beharko diogu.
Baina imajinatu presaka zoazela, etxetik atera eta zerbait utzi duzula etxean, tartean giltzak. Ez duzu denborarik giltzaren kopia duenari deitzeko (pentsa hegazkin bat hartu behar duzula). Edo imajinatu goizeko ordu txikietan heldu zarela zure etxera, eta ez duzu zure auzokide edo senidea molestatu nahi, ezta?
Beno, ba alternatiba onena da giltzaren kopia bat gordetzea, ezkutatuta, etxetik hurbil. Inork ez du ikusi behar hor dagoela, bakarrik zuk eta zure konfiantza duten horiek. Giltz hori zirrikitu batean egon daiteke, baina inguruan inolako seinalerik gabe. Giltza ez da ikusi behar, haria baizik. Hala, haritik tira eginez giltza ateratzeko moduan egon behar da. Ezin baduzu zure eskaileran utzi, orduan garajean edo atarian egon daiteke. Kasualidadez ere norbaitek topatuko balu ere, ez utzi inolako pistarik giltza hori nongoa den jakin dadin!!
Eguneroko 3 elementu garrantzitsuenak ez galtzeko aholkuak