2021eko Nafarroa Oinezean Lizarra Ikastolak hegan egin du

2021eko Nafarroa Oinezean, Lizarra Ikastolak hegan egin du –

Bi urteko ziurgabetasuna eta ahaleginaren ondoren, euskararen jaia posible izan da ikastolazaleen konpromisoari esker

2021EKO NAFARROA OINEZ2021EKO NAFARROA OINEZBi urte igaro dira Lizarra Ikastolak Nafarroa Oinez festa martxan jarri zuenetik. Pandemia dela eta, 2020an ekitaldia bertan behera uzteko erabaki tristea hartu zen, eta egoerak beste dilema zail bat jarri zuen mahai gainean: lanean jarraitzea eta hitzordua urtebete geroago ospatzearen alde egitea edo ez. Ez zen erraza izan, etorkizuna zalantzazkoa zen, baina ikastolen hezkuntza proiektuaren aldeko atxikipen sendoak, euskalduntzearekin jarraitzeko konpromisoak; eta balio horiek eta tresna eta baldintzarik onenak etorkizuneko belaunaldiei transmitituko zaizkiela bermatuko duen haur-eskola baten beharrka; baita ikastolen izaera kooperatibo bereizgarriak ere, aurrepausua ematera eta oinez jarraitzera bultzatu gintuzten, Lizarra Ikastola mende erdiko lanari esker garatu dituen hegoak zabaltzen has zedin, alegia.

2021EKO NAFARROA OINEZHonela, asteburu honetan, urriak 16 eta 17, Lizarran gertatu dena sortzen hasi zen: ezohiko Nafarroa Oinez bat, hiriko zazpi tokitan eta formatu txikian, ibilbide tradizionalik gabe, jendetza saihesteko. Ehunka boluntarioen ahaleginari esker izan da posible; besteak beste, familiak, langileak eta Ikastolako komunitatea osatzen duten pertsonak. Azken bi urte hauetan etengabe aldatzen ari den egoera batera egokitu behar izan dira. Bere lanak eta hezkuntza-eredu honetan sendoki sinisteak gaur eratutako besta ekarri dute, eta beste hainbeste ikastolazaleak horren parte izan dira.

Lizarra Ikastolatik balantze positiboa egiten dugu eta benetan eskertzen dugu gure auzolanarekin bat datorren islatutako lankidetza. Hurbildu zareten guztieoi ere, eskerrik asko. Bertaratutakoek gure zuhurtasun eta erantzukizun-mezuei bete izana ere eskertu nahi dugu. Gertakaririk gabeko asteburua izan da eta partaideek bere buruarekiko, besteekiko eta ingurugiroarekiko errespetua erakutsi dute, ikastolen hezkuntza proiektuarekiko eskainitako babesa ahaztu gabe.

Ezusteko bakarra euria izan da egunaren hasieran eta ekintza instituzionala berregokitzea suposatu du. Lizarra Ikastolak eta bere laguntzaileek azken bi urteotako Odisearen baitan aurre egiten jakin duen beste zailtasun bat izan da; duela berrogeita hamar urte, ameslari talde batek Estellerrian euskara eta euskal kultura berreskuratzearen aldeko hezkuntza-eredu bat errealitate bihurtzeko bidean aurkitutako oztopoak gainditu zituzten bezalaxe. Egun, ikastetxe hori existitzen da eta, bi egun hauetan, bere komunitatearen eta beste puntu batzuetatik etorri direnen sostengua sentitu du berriro. Bertaratutakoek beren laguntza erakutsi nahi izan dute eta, horregatik, jende asko Ikastolara gerturatu da ekarpenak uztera.

Era berean, eskerrik asko Lizarrako Udalari, hiriak 2021eko Nafarroako Ikastolen Jaia hartu ahal izateko erakutsi duen laguntza eta prestutasunagatik. Guzti hau euskara eta euskal kultura hedatzeko Lizarra Ikastola eta Estellerriaren konpromisoaren isla da. Beraz, antolakuntzatik helburu gehienak betetzat ematen ditugu.

Hala ere, ez da nahikoa izan. Egoera pandemikoa ikusita, une oro aurtengo festa desberdina izango zela aurreikusten zen eta, horregatik, formatu txiki gisa planteatu zen. Arrazoi beragatik, bertaratu beharrik gabe bestaren parte izateko eta laguntzeko hurrengo bideak ireki ziren: Nafarroa Oinez-Lizarra Ikastola ‘Nafarroa Oinez Fundazioa / 03259’ Bizum kontuaren bidez eta web orriaren bitartez lagunduz.

Halaber, elkartasunerako deia egiten jarraitzen dugu, 2019an ezarritako haur-eskola berria eratzeko helburua ere lortzeko, Lizarra Ikastolak azken 50 urteetan egin duen lanari jarraipena ematea posible egiteko, etorkizuneko belaunaldien hezkuntza eta ongizatea zaintzearren eta umeen euskalduntzeari eutsi ahal izateko, betiere haurren beharretara egokituz; duela mende erdia oinez hasi ginen eta, zuei guztiei esker hegoak zabaltzea lortu baitugu eta, orain, hegan egiteko unea iritsi delako.

HEGAN OINEZ!

2021eko Nafarroa Oinezean Lizarra Ikastolak hegan egin du

Zer duzu buruan “2021eko Nafarroa Oinezean Lizarra Ikastolak hegan egin du”-ri buruz