Depilatu

Depilatu –

DepilatuUrtebete eskas igaro da udaren hasieran depiladorarengana joan nintzenetik; iztarteak egiteko asmotan. Nahi nuelako joan nintzen depiladorarengana; beno, edo gizartearen estereotipo jakinei aurre egiteko ausardia falta zitzaidalako. Halere, udaren hasieran joan nintzen; udaberrian eta neguan ileak kentzen alferrik ibiliko bainintzen!

Udaren hasieran depilatzera joan nintzenean, hilabete batzuk depilatu gabe pasa eta gero, ea mutilik ez neukan galdetu zidan; eduki izan banu maizago depilatuko nintzela aipatuz. Egun hartan ez nuen erantzunik izan; edo beranduegi bururatu zitzaizkidan esan beharrekoak, behin depiladorarenetik irtendakoan.

Aurtengo negua berriz depilatuugabe pasa ostean, bidaia bat tarteko, ordua hartzekotan egon naiz; beldurrez, ea berriro nire mutilaz galdetuko zidan edo ez. Azkenean ordua hartzea erabaki nuen, nahi nuelako depilatzen nintzelako (edo behintzat, gizartearen esteoreotipo jakin batzuei aurre egiteko adorerik ez nuelako), eta ez bikotea gusturago izateagatik.

Depiladorarenera bidean, pentsatzen aritu nitzen, eta ondorio bakarrera iritsi nintzen. Depilatu gabe soilik maite zaituen horrek ez zaituela benetan maite. Eta depilatuko naizela nahi dudanean, hala ikusten dudalako, eta ez bikotekidea gusturago izateagatik.

Depilatu

ahalduntzea, depilazioa
Maddi Etxeberria

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!

Zer duzu buruan “Depilatu”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2017-04-27 16:40

    Depilatzaileak buruan sartuta dauka bere bezeroak, urte osoan zehar artatzen dituenak behintzat, mutil bikotekide monogamo konkretu bat edo mutilak oro har kontentu edukitzeko joaten zaizkiola. Udan bakarrik azaltzen zaretenak, berriz, bainujantzia lasai janzteko zoazte.

    Eta erabaki duzu depilatuko zarela nahi duzunean, hala ikusten duzulako, eta baita ere, agian, gizarte honetan nagusitu diren edertasun ereduetatik aparte egotea inori gustatzen ez zaiolako… Eta bidenabar bikotekidea gusturago izateagatik pixka bat ere bai, izan ere, maite baituzu eta bai baitakizu hari izter depilatuak gustatzen zaizkiola.

    Holaxekoak gara, eta ez da deus gertatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude