Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa

Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa –

Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa

Bazen behin zulodun bakeroak dendan erosten ez ziren garaia; berez higatzen ziren. Kalimotxoa asmatu zuten aro horretan, 1972an Algortako portuan hor nonbait. Mingostu zitzaien ardoari irteera eman nahian edo. Parrandazleetako bat “Calimero” omen, eta kalimotxo. (Kalimotxoaren mitoak eta egiak).

Ordutik, ardoa eta Coca-Cola (ez Pepsi!), belaunaldi askoren edari ikoniko bihurtu da. Merkeroko alkohola gehienetan, eta horretaz harrotzen ziren gazteak, Eroskiren ardo kaxa ala Don Simon, Cola faltsu bat ala munduko C ezagunena. Zenbat alkandora eta soineko gorritu ote ditu pozioak. Plastikozko botilen ipurdian amaitu gabe gelditu diren kalimotxoak beste.

Azken urteetan baina izotzak eta limoiak, neurri egokiak eta ardo duinak hasi dira jolasean Kalimotxoaren osagai bihurtzen. Eta, prezioak? Katxia bete Aste Nagusitako txosnetan eta kartera hustuko dizute azkar. Berdin hautsetatik likidotu badute ere. Iturri zikin eta trakets batetik jaurtita izanda ere.

Gogoratu adiskide atzerritarrek jarri zizuten aurpegiaz, ardo beltz gutiziatuari Coca-Cola botatzea pekatua ez dela esan zenionean. Ardoa eta cola nahastea zilegi zela konbentzitu nahi izan zenituenean. Arrainari limoia botatzea okerragoa zela. Baina, ez du ba Estatu Batuera jauzi egin? New York Timesen gomendu zuten 2013an!

Imitazioak saldu dituzte botila eta latetan, negozio-gizon-emakume trakets batzuek, eta kale. Bada, erasoak darrai. Ez dute latan salduko, baina Pepsi1893 berriaren errezetategian sartu dute. Kapitalismoaren ar nagusiak hartu du bere gain. PepsiCo handiak bataiatu du kalimotxo berria. Sofistikatua. Modernoa. Koktel fina.

Kalimotxoarenak egin du. Edo egin zuen baina errautsetan txiza egin die orain. Oraingoan bai.”Kalimotxo” marka erregistratua aspalditik bad ere, Coca-Colak erregistratua. Gintonic berria omen. Hori ezin dugu permititu.

Pepsik hil du ezagutu genuen Kalimotxoa
algorta, edaria, kalimotxoa, pepsi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude