Defentsa pertsonalerako 10 arte martzial onenak
Defentsa pertsonalerako 10 arte martzial onenak –
Noizbait galdetu al diozu zure buruari zergatik “arte martzial” izena? Eta zergatik lotzen ditugu ekialde urrunarekin, Japonia eta Txinarekin batez ere?
Arte martzial terminoa Ekialdeko Asian sortutako hainbat borroka arteri lotuta ageri da askotan, baina jatorriz Europan erabili izan zen XVI. mendetik aurrera, bertan garatutako borroka sistemak izendatzeko. Terminoa latinetik dator (euskaraz “Marteren artea”) eta erromatarren gerra jainkoa zen Marteren omenezkoa da (Greziarrentzat Ares zen borrokaren jainkoa).
Horregatik “Arte Martzial” baino Borroka-arteak esan beharko genuke, baina lehenengoa hedatuago dago. Borroka hauek, praktika eta tradizio kodetuen sistema zabalak dira, hainbat arrazoiz praktikatzen direnak: autodefentsa, lehia, osasun fisikoa edo garapen fisiko eta espirituala. Arte Martzialen ezaugarrietako bat suzko armak baztertzen dituela da. Borroka arte batzuk tradizionaltzat hartzen dira eta etnia, kultura edo erlijio bati lotuta daude; beste batzuk elkarte edo pertsonaren batek sortutako sistema modernoak dira. Jarraian, defentsa pertsonalerako top 10 arte martzial mota sailkatuko ditut:
10) Kick Boxing: Boxeo, karate eta thailandiar boxeo teknikak nahasten dituen kontaktu kirola da. Muay thay thailandiar kirolarekin oso erlazionatuta dago, baina, ukondo eta belaun kolperik gabe. Borroka-kiroltzat hartzen da.
9) Karate: Eskuaren ertz, ukondo eta oinekin kolpe lehorrak egitean oinarritzen den Japoniar jatorrizko arte martziala da.
8) Aikido: Beste arte martzial batzuetan oinarrituta dagoen arte martziala, bere borrokatzeko era harmoniatsu eta dantzaren antzeko teknika batengatik bereizten da. Diziplina honen helburu nagusietako bat da arazo egoeretan indarra erabili barik aurkakoa neutralizatzea. Bakearen inspiratzaile bezala bere ikasleak heztea bilatzen duen kirola da.
Aurreko artikulu batean Aikidori buruz sakondu nuen. Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.
Gainera, borroka arte hauekin lotuta beste hauek daude:
AIKIDO
JUDO
KEIKIDO
KENKIDO
HAPKIDO
TAEKWONDO
KENDO (EZPATA)
KARATEDO
GENDAI BUDO
Eta zer dute denek amankomunean? Fija zaitez denek dutela –DO bukaera. Honek “bidea” esan nahi du.
Elementu hauek borroka entrenatzeko tresnak dira, ardatz birakariak dituzte. Zuk kolpea emanez, inertzia bidez itzultzen dira “pertsona baten erasoa” balitz bezala.
6) Jiu-Jitsu: Inongo arma mota erabilerarik gabeko defentsa pertsonalean zentratzen den japoniar arte martzial bat da. Bere teknika nagusiak ostikada bidez artikulazioen luxazioak, makurdurak, eraispenak, jaurtiketak, sahiespenak eta itotzeak dira.
5) Jeet Kune Do: Bruce Lee-k sorturiko arte martzial mota bat da. Kung Fu-ren teknika asko partekatzen dituen kirola da. Baina, bere ezberdintasuna, bere adierazteko modu askean eta bizi filosofia bat izatean datza.
4) Boxeo: Borroka kirol hilgarri bat dela esaten da. Golpe bakar batek segundu batzuez konorte gabe utzi zaitzake eta. Ring-aren barruan ukabilekin bakarrik borrokatzen da.
3) Brazilian Jiu-Jitsu: Borroka kirol bat izateaz gain, Jiu-Jitsu-aren antzeko arte martzial mota bat ere bada. Bere desberdinatsuna da kirol hau beti lurrean borrokatzen dela eta Judotik eratorritako teknikak erabiltzen ditu.
2) Keysi Fighting Method: KFM bezala ezagunagoa, mugimendu labur, azkar eta hilgarrietan enfokatzen/bideratzen den kirol bat da. Gorputzaren atal esanguratsuenak eta burua babesten betiere. Bere abilezia handia da erasotzeko orduan gorputzaren atal guztiekin egiten duela. Burua, ukondoak, ukabilak, oinak… direla ere.
1) Krav Maga: Israeldar ejerzito indarrek erabiltzen duten defentsa pertsonal mota bat da. Mota guztietako esku hutsezko tenikak erabiltzen dituen kirola izateagatik bereizten da. Ukabilak, ukondo kolpeak, belaunkadak, haginkadak, burukadak, etab dela ere. Eta arma sinpleekin mugimendu trebeak burutzen ditu.