Bizkaigane Elkartera Bisita. Benetako 0 kilometroa
Bizkaigane Elkartera Bisita. Benetako 0 kilometroa –
Aurreko artikuluetan azaldu genuen bezala, ZuZeu.eus Gaztea Saria irabazi genuen Euskaltegiko Lagun batzuk. Ikasleok herriko denda eta zerbitzuetan gure euskara praktikatzera joaten garela azaldu genuen. Eta saria irabaztekotan, sariko dirua herrian gastatzeko erabiliko genuela zin egin genuen. Esan eta egin. Saria bai, irabazi genuen eta hortaz, Mungiako Olentzeroren Etxea (edo Izenaduba) bisitatu genuen.
Oraingo honetan, ordea, Bizkaigane Elkartera egindako bisita azalduko dizuegu. Ikasleen bikotekide bi ere animatu ziren gurekin etortzera.
Bizkaigane abeltzain, artzain eta ekoizleen kooperatiba bat da. Mungia eta Gernika artean dago, Errigoiti herrian. Bere ezaugarri nagusia produktu ekologikoen produkzioa da, ardi eta behietatik ateratakoa bereziki. Granja edo abeltegian hainbat animali daukate, baina ez da makroetxalde edo makroganja bat, non animaliak ez diren ia kanpora ateratzen. Produktu ekologikoak izateko, arau zorrotzak bete behar dituzte (elikadura, animaliak kanpoaldean egotea, eta abar).
Haien filosofia da, animaliak ondo zaintzea, errespetuz eta taktuz. Lurra eta langileak ere begirunez tratatzea garrantzitsua da, helburua ez da soilik ahalik eta mozkin ekonomiko handiena ateratzea.
Irakasle batek proposatu zigun bisita egitea, izan ere, elkarte honetan euskarari lehentasuna ematen diote. Langile guztiek euskaraz badakite eta produktuen etiketetan euskara nagusi da.
Hurrengo kontaketa Jon Barronek -“Trebe” ezizenez ezaguna klasean- egin du:
Goizeko hamarretan iritsi ginen, eta Txiplas, Bizkaigane Elkarteko langile bat, itxaroten zegoen. Berarekin bista bat egin genuen haien lantokian.
Hasieran, non egiten dituzten gazta eta jogurta erakutsi zigun. Gazta eta jogurta egiteko behiaren eta ardiaren esnea erabiltzen dituzte. Gazta egiten gazura galtzen da, baina txerriei ematen diete; txerriak dauzkate ere. Gazta eta jogurta aparte, esnea eta haragia ere saltzen dituzte.
Gero ukuilura joan ginen. Han, instalazio berriak dauzkate, duela bi urte eraiki dituzte eta. Ukuilu horretan elikatzen eta jezten dituzte animaliak. Momentu horretan ardiak eta ardikumeak bakarrik zeuzkaten eraikin horren barruan. Behiak kanpoan zeuden, eta txerriak ondoko baserrian. Baserri horretan hasi ziren produkzioa orain dela hogeita bost urte.
Azkenik, gela handi batera joan ginen, eta haien produktuak dastatu genituen. Gazta desberdinak eta jogurta dastatu genituen; oso goxoak zeuden benetan.
Joan baino lehen haien produktuak erosi genituen. Produktuak ez dira merkeenak, baina kalitatea eta zaporeagatik merezi du. Itzuliko bidean Bizkaiganeko baselizan gelditu ginen, eta bista ederrak ikusi genituen. Mungia eta inguruko bailara ikusten zen. Zer goiz polita pasatu genuen, gauza berriak ikasten eta gure euskara hobetzen!!