Bideo jokoak harrapatu eta irensten zaituenean

Bideo jokoak harrapatu eta irensten zaituenean – 

Grand Theft Auto, The last of us. Bi hauek bideo joko ospetsuen izenak dira. Bideo jokoen industria musikaren eta zinemaren industria KONBINATUTA baino handiagoa da. Zer esanik ez antzerki, literatura edo beste arte eszenikoekin konparatuz. Diru kontuetan behintzat. Aisialdiaren industrian sektore guztien erregea da bideo jokoena.

Arrazoia beharbada honetan datza: bideo jokoetan erabiltzailea da protagonista. Interakzioa erabatekoa da, bai jokoarekin (makinarekin), bai beste jokalariekin. Berdin dio zein tematika: kirolak, estrategia, tiroketa edo akzioa… horietan guztietan jokalariaren ikuspegitik jokatzen da. Grand Theft Autoko sagan, hiri oso bat duzu, nahi duzun tokira joateko. Zer diot hiri bat! Herrialde oso bat duzu ta! 

Askatasun osoa duzu -misioetik kanpo eta lurraldea “liberatzen” duzun heinean- edonora joateko eta edozer egiteko; edozein ibilgailu erabili ahalko duzu, dela motorra, dela autoa, dela bizikleta, dela helikopteroa, dela hegazkina, tanketa, tankea, jetpack, skateboard… zerrenda amaiezina da. Eta autoen barruan ere marka eta modela sorta zabala duzu. Armak edo beste edozein gailu ere imajinatzen duzun edozer izan daiteke.

Lagun batek esan zidan bezala, bidai bat egiten baduzu Los Angelesera, ezingo duzu 2 astetan bideo joko batean bezainbeste deskubritu. Nahiz eta oporretan joan. Bueno, agian helikopteroz bidaiatzen baduzu leku batetik bestera… baina ezta horrela ere. Egia da, sentzazioak ez direla berdinak izango. Baina bizitza errealean ezingo duzu nahi duzu pertsonak tirokatu erasotu eta hegazkin batetik bota… paraxutarekin edo paraxuta gabe.Gainera, MOD bat aplikatzen baduzu, trikimailu bereziak irekiko dituzu jokoan eta are gauza surrealagoak egiteko aukera izango duzu.

The Last of Us jokoak antzeko dinamika dauka. Baina kasu honetan, mundu post apokaliptiko batean jarriko du pertsonaia nagusia. Hain da, errealista, non ezinezkoa da egun batean errealitate bihur daitekeela pentsatzea. Are gehiago 2020an bizi izan dugun pandemia igaro ondoren. Beno, pandemia hori pandemiatxo bat da TLoUen planteatzen duten mundu hankaz goratu horrekin konparatuz.

Joko hauen alderik txarrena da oso adiktiboak direla. Ehundaka ordu pasa ditzakezu, mundu birtualak zure begi aurrean irekitzen doazelarik. Guztiz harrapatu eta irensten zaituzte, eta erne ez bazabiltza zure ikasketa eta laneko zereginak alde batera uzteko arrikusa egon daiteke. Biziada (=viciada) handienean, ohea-kontsola-pizza-kontsola-pizza-kontsola-ohea egin ahal duzu, kalea zapaldu ere egin gabe. Buah, mundu birtualean mundu errealean baino gehiago zauden arte!