Matrikulazio kanpaina eta erlijioa eskolan

Matrikulazio kanpaina eta erlijioa eskolan – 

Matrikulazio kanpaina eta erlijioa eskolanEspainiar Estatuko erkidego autonomoetan eskola publikoan derrigorrez erlijioa eskaini beharra 1953ean Francok izenpetutako eta 1979ean berritutako konkordatuaren ondorioa da. Diktadorea hil zenetik hainbat hauteskundetan ezkerreko alderdiek agindu digute botera iritsi bezain pronto hitzarmen hau ezabatuko dutela baino egia da agintea lortu duten guztietan gauzak bere horretan  jarraitu dutela. Egin duten aldaketa bakarra da 1992tik aurrera erlijio gehiagoren artean aukeratu daitekeela, katolikoak ezik islamdarrak, hebrearrak eta ebanjelikoak bere fedean sustatuak izan daiteke denon diruaren kontura.

Egoerak ez du aldatzeko itxurarik, orduan eta garbiago dago erlijioa eskoletatik irtetzeko modu bakarra dagoela, umeak gaian ez matrikulatuz. Saiatuko gara joera honen aldeko arrazoiak ematen.

Gaiaren alde daudenak  eskubide hitza erabiltzen dute. Euskaltzaindiak dio : “ Gizabanakoari pertsona izate soilagatik eta bere duintasunagatik aitortzen zaizkion oinarrizko ahalmenak” direla. Hau da guztiok eskubide ber-berak ditugu, eskola publikoan matrikulatzen garenean ere. Munduan eta gure eskoletan erlijio anitz daude, batzuk bere sineskerietan  denon kontura sustatuak izatea eta besteak ez, ez da eskubide bat, pribilejio bat da. Eta hezkuntzak, publikoak bederen, ez ditu pribilegioak bultzatu behar.

Umearen eskubideen aurkakoa da. Umeen eta gaztetxoen eskubideen hitzarmenaren 14. artikuluak zera dio: “partaide diren estatuek umearen pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna bermatu behar dute”. Hau da estatuak (eta gurasoak) ahal dutena egin behar dute umearen hezkuntza askea eta kritikoa izan dadin gero berak bere hautuak egin ditzan inolako manipulaziorik gabe.

Erlijioa da aukerako gai bakarra haur eta lehen hezkuntzak eta DBHko lehen zikloan. Hau da ikasturte bakoitzeko ume hauek 40 bat ordu igaroko dituzte bere taldetik kanpo. Ez dugu esango horrek talde harremanak zailtzen dituztenik baino ezta errazten ere. Normalean gela bakoitzean gutxi batzuk dira erlijioa hautatzen dutenak eta eskolak pilatzeko joera izaten du, beraz ordutegiak egiteko lehenengo finkatzen dena gai hau da eta gainontzekoak ondoren, horrela eskola osoko lan-eguna baldintzatuz. Izan dira saiakerak muturreko orduetan jartzeko (lehena edo azkena) eta ikaskideak etxean gera zitezen … baino Eliza Ama Santak kexak adierazi zituen, badirudi muturreko ordutan fedea  urritu egiten dela.

Eskola guztietan ikasleak ordu kopuru berdina izaten dute, hau da erlijioa emateko beste gai bati kendu behar zaio. Errez ulertzeko adibidea, batxilergoan gero USE (izen arruntez, selektibitatea) nota igotzeko aukerazko gaiak izango direnak ditugu, 2 edo 3 ordukoak. Zertan dago desberdintasuna? Gaian? Ez, erlijioan. Ikasleren batek (edo bere arduradun legalak) erlijioa ikasi nahi badu aukerazko gaiari kentzen zaio, horrela asignatura bera eskolan batzuetan astean 3 ordukoa da eta beste batzuetan 2koa. USEko azterketa egiterakoan 37 ordu gutxiago emana, nabaritzen da.

Aipatzen den beste puntua, heziketa etikoa da. Etika mundu guztian eta denbora oron balio duten jarrera eta arauak izan nahi dute: “guztiok gara berdinak eta baliokideak beraz eskubide berak merezi ditugu” baino elizak eta fedeak morala irakasten dute, leku eta momentu zehatz bateko balio duten arauak “Guztiok eskubide berak ditugu baino emakumeak gizonak baino gutxiago dira eta beraz ezin dira apaiz/iman/errabino izan” adibide

Dotrina eta liburu santu asko arrazoiaren eta zientziaren aurkakoak dira. Zenbat denboran egin da unibertsoa, 6 egunetan hala miloika urteetan?

700 miloi euro xahutzen  ditugu urtero erlijioko irakasleak mantentzen. Katolikoen kasuan badakigu gotzainen onespena ezin bestekoa dutela baino inork sekulan ez digu esan zeinek eta nola aukeratzen dituen beste erlijioetakoak eta denon artean mantentzen ditugunez (bere soldata gure zergatatik ateratzen da. Ez al dago beste zerbait hobeagorik zertan gastatu? Ez dakit, gazte eta zaharren ongizatean, adibide?) uste dugu eskubide osoa dugula jakiteko…kontuan izanik erlijiokoak direla irakasle bakarrak web-orrian azaltzen direnak. Beste guztion kurrikulum osoa hor dago eta bere kasuan ezta zenbat diren.

Guzti honengatik eskolaren izaera laikoa aldarrikatzen dugu, Espainiar gobernuari eta gure politikariei behingoz eta betirako Konkordatua eta beste erlijioekin egindako hitzarmenak ezabatzeko eskatzen diegu eta zuei guztiei zuen sema-alaben hezkuntzan zientzia eta pentsamenduari lehentasuna emateko, erlijioan matrikulatu gabe.

Hezkuntza publikoa laikoa, orain!

Matrikulazio kanpaina eta erlijioa eskolan 

Laikotasunaren aldeko kolektiboa. laikotasuna.org

Zer duzu buruan “Matrikulazio kanpaina eta erlijioa eskolan”-ri buruz

  • Bi kontu baino ez,hamaika izan zitezkeen ordea. Ezkerreko alderdiak boterera…, Ez. PSOE alderdi nazionalista espainiarra, ezkerrekotzat baldin badugu, neronek ez, baino ez da Iritsi. Eta geronen politikariak sekula ez.
    Hezkuntza Euskalduna, publikoa Edo ez, eta Arrazoizkoa. Zer Frantzian badute eskola laikoa txobinista arrazista, euskaldun, bretainiar, katalan, alemaniar, indionesiar eta kristo guziaren kontrakoa, oso laikoa, eta oso faxista kolonialista. Eta?