Berez eta legez

Berez eta legez –

Bada urte bat zorioneko pandemiak gure mundua irauli zuenetik. Denok pairatu ditugu etxealdiak, PCR probak, anulatutako ekitaldiak, planen birmoldaketakā€¦ Denok ezagutu ditugu horrelakoak, denok, salbuespenik gabe.

Berez eta legezBaina aldaketa horien guztien artean, nik zehatz mehatz esparru batean jarriko dut fokua: kirolean. Izan ere, birusa hilgarria izatea 2 faktoreren menpe dago nagusiki: adina eta loditasuna. Adina kontrolatu ezin dezakegun faktorea da: loditasuna, ordea, guztiz aurkakoa. Kirolaren bidez, gain pisua eta obesitateari aurre egin ahal zaio. Ariketa fisikoaren bitartez, sasoian egotea lor daiteke.

2020ko udaberrian, kalera korrika egitera ere debekatu ziguten. Bi hilabete inguru ibili ginen horrela. Gimnasioak eta kiroldegiak ere itxita izan dira tarteka. Denboraldi batez zentzuduna da horrelako itxialdia. Baina nik idazki honen bidez, kirola egitearen eskubidea aldarrikatu nahi dut. Izan ere, esan bezala, kirola herraminta ezin hobea da Koronabirus edo mota honetako gaixotasunei aurre egiteko. Agian txertoa baino hobea kasu askotan. Haur zein nagusi, denek dute kirol-praktikarako eskubidea.

Kirolak osasunerako onurak ukaezinak badira ere, ezin ahantzi dezakegu dituen onura psikologikoak. Kiroletan giharrak lantzen dira, erresistentzia, motrizitatea, koordinazioa, adimen ikus-espaziala, ā€¦ baina desestresagarri funtzioa ere betetzen du. Eguneroko arazoetatik desinibitzeko eta bestelako erronkak gure buruari jartzeko ezin hobea da. Etsipenari eta goibeltasunaren kontrako sendagaia da. Aurrekoaz gain, harreman sozialak landu eta jorratzeko parada paregabea ematen du. Alegia, talde lana eta lankidetzan hobetzeko balio du. Eta kirol munduari helduz, zehatzago eskola kirolari heldu nahiko nioke. Izan ere, kirolari profesionalei hala nola federatuei, baimena lehenago iritsi zaie. Hori dela eta, federatuen kopurua susmagarriki egin du gora azken urtean. Adibidez, medigoizale taldeen federatu kopuruek %100 eta %300 arteko gorakadak ikusi ditu, familia eta lagunek mendira joateko eta ondoko udalerrietara zeharkatzeko modu baliagarria topatu dutelako.

Eskola kirola, aldiz, etenaldian ibili da. Umeak eta gaztetxoak ezinean ibili dira. Lehiaketak bertan behera geratu dira denboraldi osoan, ume askoren ilusioak zapuztuz. Nik aldarrikatu nahi dudana zera da: kirola berez egin dezagula eta legez babestua egon dadila. Kirola berez eta legez!!

Berez eta legez

Zer duzu buruan “Berez eta legez”-ri buruz

  • Gure sasi-autoritateek gazteekiko erakutsitako mespretxua lotsagarria izan da. Bitxoaren ondorio larriak gutxien igerten duen kolektiboarekin gehien tematu dira. Ez dauka hitzik.
    Espero honek gerora gure gazteengan ondorio larririk ez ekartzea, baina holan balitz baten batek ardurak bere gain hartu beharko lituzke.
    Pandemiaren aitzakiarekin denak ez du balio.