Bakoitza aske da bere erara

Bakoitza aske da bere erara

Bakoitza aske da bere eraraOraindik gizakioi oso zaila egiten zaigu azaltzea ia askeak garen ala ez. Betiko eztabaida dirudien arren, oraindik ez dugu aurkitu erantzun egoki bat. Nire uztez, askatasunaren kontzeptua oso pertsonala da. Bakoitzak bere eginbeharrak eta pribilegioak dauzkalako. Bakoitza aske da bere erara. Batzuk askatasuna deitzen diote klasera ez joateari, beste batzuk, ideia propiak izateari, eta beste batzuk askatasuna legeak saltatzearekin erlazionatzen dute.

Bi askatasun mota daude: kanpo eta barne askatasuna. Kanpokoa jarduteko askatasuna da, eta honi esker, leku batetik bestera mugi gaitezke, erabaki politikoetan parte hartu, geure erlijioa hautatu… Eta beste aldetik, barne askatasuna, nahien askatasuna da. Guztiak gara askeak gure burutik pasatzen dena kontrolatzeko eta manipulatzeko, baina benetan askeak gara edozein pentsamendu besteekin konpartitzeko edo geure nahiak nahi bezala asebetetzeko? Kanpo askatasuna mugatuta dago, legeen eta gizartearen bidez. Nire uztez, gizarteak modu batez geure askatasuna murrizten du. Gizarteak determinatzen gaitu, eta buruan sartzen dizkigu kontzeptu asko, adibidez, zer dagoen ondo ikusita eta zer ez. Betidanik ibili gara moden atzetik, edo gizarteak ezartzen dituen patroi idealen atzetik, baina zertarako balio du horrek? Horrek bai mugatzen duela geure askatasuna, oihututa gaudelako patroi hoietatik ateratzen den edozer “arraro” bezala etiketatzera, eta berehala txartxat hartzen dugu. Nire uztez, determinismo soziala da boteretsuena, batez ere gazteontzat.

Oso zaila da askatasun kontzeptua definitzea, bakoitzak haren askatasunaren kontzeptu pertsonala duelako, baina nire uztez, askatasuna izango litzateke geure nahi guztiak asebete ahal izatea, besteak kaltetu barik, eta gizarteak ondo edo txarto dagoen determinatu gabe.

Bakoitza aske da bere erara Bakoitza aske da bere erara

Zer duzu buruan “Bakoitza aske da bere erara”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2017-01-09 21:03

    Gustura irakurri dut zurea, askatasunarena gai kuttuna gertatzen zaidalako niri (ere). Zure amaierak irribarrea eragin dit hala ere, diozunean zuretzat askatasuna ote litzatekeen ‘nahi guztiak asebete ahal izatea’, eta hori niri gehiago iruditu zait hori ahalguztiduna izatea ote litzatekeen, kristauek beren jainkoari atxikitzen dioten ezaugarri nagusietakoa.

    Nik nahi nuke ahalguztidun izan eta nahi dudan guztia egin ahal izan, baina zoritxarrez gizaki izaki naiz eta ez jainko, eta mugatua sortzez eta izatez, ezaugarri intrinseko zoritxarrez eta ihes egin ezina, eta ezin egin nahi nukeen guztia. Eta hala ere oso libre sentitzen naiz, beti dudalako erabaki ahal izateko zortea, soilik aukera (oso) mugatu batzuen artean izango bada betiere zoritxarrez.

    Gabon pasa

    Bittor