Aste nagusia: lapurreta eta erasoak

Aste nagusia: lapurreta eta erasoak – 

Ez beti da ez. Eraso matxistarik ez. Genero indarkeriari ez. Mezu horiek etengabe bidaltzen dizkigute politikariek eta komunikabideek. Ados. Onartezinak dira bortxaketak, ukituak edo irainak.

Bilboko Aste Nagusian oso presente daude emakumeen aurkako erasoen kontrako kanpaina. Konpartsa guztiek bidaltzen dute mezu bera eta urtero egiten dute manifa bat horren aurka. Baina gero, txosna gunera joaten zara eta mundu guztiak hitz egiten du gauza beraz: lapurretak. Batez ere mugikorrak eta karterak. Egunkaria irakurtzen duzu eta susmoak baieztatzen dira. Ehundaka lapurreta edo lapurreta saiakera daude egunero. Borrokak ere sortzen dira. Normalean lapurrak eta borroketan ibiltzen denak ezaugarri zehatz batzuk ditu: mutila, gaztea eta atzerritarra. Barkatu. Gaizki esan dut: mutila eta gaztea. Gaizki esan dut, izan ere, azken ezaugarria zentsuratu behar dut. Izan ere, ezin da bere jatorria aipatu.

Aste nagusia: lapurreta eta erasoak

Lapurreta guztien biktimak denok gara: mutil, neska, gizon, emakume, atzerritar edo bertako. Eta batez ere, lapurreta egiten diete egoera zaurgarrienean daudenei: mozkorrak, nagusiak, despistatuak…

Txosna batean, Pinpilinpauxa deiturikoan, hain zuzen, lapur bat zuzenean sartu zen bildutako dirua lapurtzera. Han, noski, segituan konturatu ziren bere helburuaz eta guztion artean harrapatu zuten. Kasu honetan, Udaltzaingoaren parte hartzea begi onez ikusi zuten. Baina txosna gunean, poliziak izen txarra du, konpartsen ustetan. Polizia txosna gunetik kanpo geratzearen alde hitz egin dute. Nire galdera da: zer gertatuko litzateke txosna gunea poliziarik gabe geratuko balitz? Benetan uste duzue liskarrak, lapurretak eta borrokak desagertuko liratekeela? Ze, nahiko zaila da hori pentsatzea.

Eta beste galdera batzuk, jende askok planteatzen dituena: zergatik saiatzen dira komunikabideak arazo hau [ez bakarrik Aste Nagusian, urte osoan zehar dagoen arazo bat, gertatzen dena Aste Nagusi(et)an nabariagoa dela] gutxiesten? Zergatik ezin da egileen perfil osoa zein den adierazi? Zergatik aipa daiteke erasotzailearen adina edo sexua, baina ez jatorria?

Badirudi, gertaera batzuk (emakumeen kontrako erasoak kenduta) egiten dituztenak  jatorri zehatz bat baldin badute, gertaerak ez direla medio batzuetan agertzen. Baina,  bideoak biralizatu egiten dira sareetan eta Elcorreo edo antzeko komunikabideetara heltzen dira. Hor bai, bideoak albiste bihurtu daitezke.

 

Aste nagusia: lapurreta eta erasoak

5 pentsamendu “Aste nagusia: lapurreta eta erasoak”-ri buruz

  • Esperimentu polita litzateke. Hurrengo Aste Nagusian poliziek txosna gunean parterik hartu ez dezaten, eta segurtasun lanak konpartsen esku utzi ditzaten.

  • Alpargatero 2022-09-30 11:03

    Elefante handi bat dago gelan baina inork ez du ikusi nahi. Azkeneko berria: Bartzelonan lapurreten % 80 MENA mabrebtarrek eginak direla dio hango Udaltzaingoak, eta La Mercé jaietan izandako istilu eta lapurreten protagonista nagusiak ere haiek izan zirela. Arazo bati ezin bazaio izen-abizenik jarri ez da inoiz konponbiderik aurkituko.

  • Horrela ikusi dut albiste bat Deian: “El perfil del delincuente es español, joven…”. Hor ikusten da zelako tranpa egiten duten. Nazionalitateak hartuta Euskal Herrian bertan 150 nazionalitate ezberdinentakoak daude erroldatuta.

    Kaleko lapurretak egiten dituztenen artean atzerritarrak %80 dira. Horien artean marokiar, algeriar, errumaniar, kolonbiar, ecuadortar eta nigeriarrak daude, besteak beste.

    Noski espainiar nazionalitatea %20 izango litzateke. Hurrengo nazionalitate ohikoena marokiarrena da, %15arekin. Jakina, atzerritarren irudi ona transmititu nahi baduzu, estatistikekin jolastu dezakezu eta nahi duzuna nabarmendu.
    Eta profil ohikoena “deskribatzeko”, “espainiarra da” nabarmendu, “ahaztuz” delinkuenteen %80 atzerritarrak direla.

    Gero, batzuk harritzen dira Suedian eta Italian eskumak irabazten duelako, immigrazioaren aurkako diskurtso eginez.
    Ez dute ezertxo ere ulertzen.

  • Egingo al dugu estatistika ea zenbat euskaldun diren lapurretan aritzen direnak? Hori seta duzuena erdaldun espainiarrak babestearekin.

    Nazkatuta naukazue, euskaldun arrazistak izateko ere ez duzue balio.

  • Gustatuko litzaidake lapurretan dabiltzanen artean, euskaldunen (euskal hiztun) kopurua zein den jakitea. Datuekin argitasun eta gardentasuna balego danontzako askoz hobeto!