Arraunketa kirolean

Arraunketa kirolean –

Itsasontzien propultsioa arraun bidez milaka urtetan egin da. Hala ere, kirol bezala Ingalaterran XVII. mendean garatu zen batez ere. Aberatsek praktikatzen zuten, ibaietan, denbora pasa moduan. Europa eta mundu osora hedatu zen. XIX. mendean Ingalaterrako lehen taldeak sortu ziren. Gaur egun, arraunlari 1, 2 edo 4koak dira ohikoenak modalitate hauetan eta Joko Olinpikoetan parte hartzen dute.

Arraunketa kirolean
Banku mugikorreko arraunketa modalitateak.
Euskal Herrian, kirol bezala baino, erronka edo desafio bezala eman zitzaion hasiera. Itsasoetako arraunketa, traineretan izaten zen. Arrantzako itsasontziak kostaldera hurbiltzen ziren eta lehorreratu nahi zuten belauntzi handiei laguntzeko, traineruen moduko ontziak erabiltzen ziren. Arraunlariek zenbat eta azkarren egin bere lana, orduan eta gehiago saldu ahal zuten. Hor sortu ziren norgehiagokak. Hasiera batean desafioak eta apustuak izan ziren arraunaren erdigunea. Geroago federazioak eta txapelketak. 2003tik aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste hainbat kiroletan bezala…
 

Idatziz jasotako lehen desafioa Zarautz eta Getariako bi traineruren artean gertatu zen, 1761ean. Estropada Zarautzetik Donostiako kairaino jokatu zen, eta garaileak 100 ezkutuko saria lortu zuen. Ez zen jaso, ordea, nork irabazi zuen.

Gaurko traineruen eskifaia hamahiru arraunlari eta patroi batez osatzen da. Patroia txopan (atzean) jartzen da eta bere eginkizun nagusia norabidea ezartzea du. 1920 urte inguruan hasi ziren lehiaketarako traineruak eraikitzen, Donostian. Ordura arte, arrantzontzi arruntak erabiltzen ziren estropadetarako, panelak eta babesgarriak kenduz zertxobait arinduta. 1916an lehen trainerua eraiki zen eta Enara izenez bataiatu zuten eta 400 kiloko pisua zuen.

XX. mendearen bukaera aldera arte, ontzigileek diseinua hobetu zuten teknika eta esperientziari esker. Ontziaren egitura eraikitzeko haritza erabiltzen zen eta kanpo aldea iparraldeko pinuz estaltzen zen iltzeekin. Gaur egun, lehiaketan ez da zurezko trainerurik erabiltzen. Material berriek eta arinagoek ordezkatu dute (zuntza adibidez). Traineruaren prezioa ere nabarmen igo da, inflazio-maila baino gehiago.

Traineru-estropadak Kantauri itsaso osoan zehar jokatzen badira ere, garrantzitsuenak Euskal Herrian jokatzen direnak dira. Gipuzkoan (Zarautz, Hondarribia, Pasaia, Orio, Zumaia…) eta Bizkaian (Nerbioi ibaia, Ondarroa, Santurtzi, Lekeitio, Bermeo…) jokatzen dira estropadak udan. Ospetsuena eta ikusle gehien biltzen duena Kontxako Bandera da.
 
Talde ezagunenak hauek dira: Orio, Koxtape, Urdaibai, Kaiku, Pasai San Pedro, Donibaneko, Castro…

Ligak: 1994tik aurrera Ligak eratu ziren arraunketa modernizatzeko. 2002 arte Traineruen Euskal Liga izan zen (talde kantabriarrek ere parte hartzen zuten) eta 2003tik aurrera TKE Liga osatu zen, bertan galiziarrak ere aritzen dira. Arraun talde guztiak sisteman sartu dira, 2. eta 3. mailak osatuz, Galizian Ipar-mendebaldeko Ligan eta Euskal Herrian eta Kantabrian KAE Ligan.

Kirol gogorra, baina lagunkoi: Kirol bezala, trainerua gogorra da. Taldekakoa da eta, beraz, koordinazio eta elkarlana beharrezkoa da. Kirol fisikoa eta zorrotza da. Gorputza eta talde lana lantzen da. Baina entrenamendua banaka ere egiten da. [Arraunketa indibiduala eta bikoteka kirol moduan badago ere, lehen esan bezala.]

Itsaso zabalean praktikatu ohi denez, eguraldiaren menpe dago [banku mugikorra ibai edo lakuetan egiten da, olatu bako tokietan].

Arraunketa kirolean
Traineru bat Bilboko itsasadarrean.
Arraunketa kirolean Arraunketa kirolean Arraunketa kirolean