Apirileko Zuzeu Gaztea Saria, azken txanpan

Apirileko Zuzeu Gaztea Saria, azken txanpan

Euskaraz idatzi nahi duen gaztea xaxatzeko asmoz sortu da Zuzeu Gaztea Saria, 2016ko urtarriletik hilero-hilero 30 urte azpikoek argitaratutako sarrera onenarentzako 150 euroko diru poltsa duena; Azkue Fundazioaren laguntzarekin ematen dena.

Apirilari dagokionez, eta hilabetea finitzeko gutxi falta denean, parte hartze pobre samarra izan da momentuz. Gogoratu, epaimahaiak horrela erabaki eta hilabete honetan sariturik ez balego, apirileko diru poltsa maiatzekoari gehitu eta datorren hilabetean 300 eurokoa litzatekeela saria. Baina oraindik garaiz zabiltza, gazte; aste bete duzu sarrera txukun bat idatzi eta 150 euroak poltsikoratzeko.

Lehiaketan parte hartzen duen gazteak izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).

Apirileko Zuzeu Gaztea Saria, azken txanpanEpai-mahaiak kontutan hartuko ditu

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

.

Zuzeuko Gaztea sariak azken hiru hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue hemen.  Urtarrilean Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka”, otsailean Alazne Sainz Gil de Paulesen “Feminaziak sutan” eta martxoan Jon Intxaurragaren “Museoan mozkor” izan dira orain arteko sarituak.

Apirilean beste 150 euro ditugu zeuretzako, gazte. Hartu parte!

zuzeu.eus-logo2Azkue-logo

.

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Apirileko Zuzeu Gaztea Saria, azken txanpan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.