Anorexia gaur egun
Anorexia gaur egun
Anorexia pil-pilean dago gure adinean, nerabezaroaren aldian gaudelako eta gure itxura fisikoa behar izango lukeen baino gehiago inporta zaigulako. Garrantzitsua da gorabehera hau eta haren ondorioak ezagutzea.
Gaixotasun honen eragileak gu geu eta gure gizartea gara. Batzuetan komentarioak mintzeko adorerik gabe egiten dira, baina, nahi gabe, nolabait erasotuak sentitzen diren pertsonak daude. Hasieran, txantxa baten moduan har daiteke edo, zuzenki, inolako garrantzirik ez eman, baina agian denborarekin, min sakona eragin daiteke. Normalean, biktimak neskak dira-eta, honako komentario motengatik: “Ez jan hainbeste, begira nola jartzen ari zaren” edo “Kirola egin behar duzu, ipurdi bat jartzen ari zaizu…”. Honen erruz, neska asko jateari uzteko puntura hel daiteke, eta, pixkanaka-pixkanaka, anorexiaren munduan sartzen joan.
Anorexia gaur egun hain arazo ugaria izateren beste arrazoi nagusietako bat sare soizalak, telekomunikazioak orokorrean eta modeloen mundua dira. Alde batetik, arropa-marka eta arropa-denda askok oso neska meheak dauzkate modelo bezala, askotan, osasuntsu ez dagoen gorputz batekin. Zoritxarrez, oso marka ezagunak direnez, gorputz perfektua hori dela pentsatzen dugu eta ez bagara argaltasun mutur horretara heltzen, lodi gaudela. Baina ez da horrela. Beste alde batetik, sare sozialak min handia egiten ari dira nerabeen artean, argazkiak igotzen direnez, jendeak, logikoki, hobeto agertzen den argazkia edo bere gorputza hobeto irteten denean iigotzen du. Beste neska batzuk ikusten dute eta ideal bezala edukitzera hel daitezke, eta gorputz haiekin obsesionatu, gorputz hori bai edo bai lortu nahi izateko puntura iritsi arte, eta lortu ezean, jateari utzi eta anorexian sartu.
Konklusioan, ez da existitzen goruputz perfektua, nahiz eta ideal asko egon. Gorputz guztiak perfektuak dira osasun baldin badaude. Ez gara inoiz obsesionatu behar beste pertsona baten gorputzarekin eta, are gutxiago, gurea mintzeko baldin bada.