Bilbo, nola aldatu zaren

Bilbo, nola aldatu zaren –

“Nostalgiko baten sentimendua”

Kaixo irakurleok:

Gaur animatu egin naiz zuei lerro hauek idaztera.

Hemen nauzue berriro, batzuk irakurri duzue argitaratu nuen nire lehenengo artikulua: Red Bull-en argazki lehiaketa bitxia. Beste batzuentzat ostera, hau izango da lehenengoa.

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet zuen denboragatik.

Gaur, egunero bezala, esnatu egin naiz zazpietan gutxi gorabehera, gosaldu egin dut eta nire lanari esker igo naiz Artxandako “Trueba” eskolara.

Ez, ni ez naiz irakaslea, ezta ikaslea ere. Orain dela denbora asko amaitu nituen nire ikasketak. Erizaina naiz, baina, erizain pixka bat desberdina. Nire lana ez da ospitalean edo osasun zentro batean egiten. Eskoletan baizik, txertoak ipintzen dituena naiz, baina horri buruz, beste egun batean hitz egingo dizuet.

Kontua da, gaur Trueba eskolako leiho batetik geratu naiz Bilboko hiria begiratzen eta sentimendu arraro bat sentitu dut gorputzean.

Bilbo, nola aldatu zaren

Ez dakizuenei esango dizuet: Trueba eskola Artxandako mendi-hegalean dago eta izugarrizko ikuspegia dauka. Bilboko panoramika bat ikusi ahal dugu Artxandatik.

Sentimendu hori idazki honen bidez bidali nahi dizuet.

Ni hemen jaio nintzen eta bizitza osoa lotuta egon naiz hiri honetara, oraindik ez dakit zergatik baina bilbotar gehienok sentimendu berdina daukagu, hor geratu naiz bizpahiru minutu. Begiak kliskatu gabe nengoen bitartean gauza asko pasatu dira neure buruan.

Ez naiz datuetan, historian ezta ideologietan sartuko, sentimendu bat irudikatu besterik ez dut nahi. Ze polita den Bilbo, gure Bilbo eta nola aldatu den, nola aldatu dugun bilbotarrok.

29 urte daramatzat Bilbon bizitzen, bizitza osoa hain zuzen ere, eta ikusi dut nola industria-hiri izatetik, zerbitzu eta kultura hiri izatera aldatu den. Gaur egun, Bilbo, hiri birmoldaketaren adibiderik onenetarikoa da eta hori ikusi ahal dugu Nerbioiko ibaiertzetan, non  izugarrizko aldaketa egon den.

Bilbo, nola aldatu zaren

Bilbo, nola aldatu zaren

Bilbo, nola aldatu zaren

Pasatu dugu “Azulitotik” gaur egungo garraiobide saretara,  ardo biltegitik, Azkuna Zentrora, ontziolatik, Guggenheim museora.

Bilbo, nola aldatu zaren

Bilbo, nola aldatu zaren

Bilbo, nola aldatu zaren

Garabiak zeuden lekuetan gaur egun eraikin adierazgarrienetarikoak daude eta hau hasiera baino ez da izan. Bilbok etengabeko martxa hartu du eta prest dago etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko.

Espero dut ñoñostiarrek* ere aldaketa hauek gustura hartzea. Bilbo ere txukundu dugu eta donostiar estilora “hurbildu”.

*Hau txantxa besterik ez da. Donostiako lagunok, ez zaitezte haserretu.

Bilbo, nola aldatu zaren