Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria
Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria –
Urte hasieran iragarri genuen bezala, 2018 honetan ere Zuzeu Gaztea Sariak 30 urte azpiko idazleak xaxatu eta hauek laguntzen jarraituko du, idatzi onenari 150 euro emanda. Urtarrilari dagokionez, Ane Vaz izango da diru poltsa jasoko duena, 2018ko lehen garaile legez.
“Banekien horrela izango zela…” sarrerarekin erdietsi du Ane Vazek urtarrileko Zuzeu Gaztea Saria. Modu eraginkor eta xume batez, desintoxikazio prozesu bat kontatu digu bertan, telefono mugikorraren dependentziatik askatu zenekoa.
Urtarril honetan hamabi sinaduren 13 sarrera jaso ditugu lehiaketan, eta horietatik heren batek, lau gaztek, lehen aldiz parte hartu du Zuzeu Gaztea Sarian. Eta tartean idatzi interesgarririk izan bada ere, orokorrean gehienek koxka bat gorago egin beharra dute, saria lortze aldera.
.
2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.
Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria
ZUZEUko GAZTEA SARIA: hilean 150€ artikulu onenari hilabetero