Albiste faltsuak. Euskal mediotan, ideologia aniztasun falta

Albiste faltsuak. Euskal mediotan, ideologia aniztasun falta –

Azken bolada honetan, gero eta ohikoago bihurtu da, sare sozialen eta interneten bidez edonolako informazioa jasotzea edo zabaltzea. Halaber, egungo komunikabide teknologikoen erabilera asko zabaldu ohi da gurean. Hala nola; Twitter, Facebook, Instagram… Horiek guztiak eta beste hainbat ere herritarron informazio – ardatz nagusiak bilakatu dira, ezbairik gabe. Haatik, adituen esanetan, guregana iristen den informazioaren gehiengoa gezurra omen da. Hortaz, hainbat osasun–erakundek salatzen ari dira gezur garaian bizi garela. “Post sasoia” deritzotena, alegia.

Egia da, gure bizitzaren parte diren komunikabide sareek, herritarron buruak mota guztietako informazioz janzten dizkigutela. Edonola ere, ezin da ukatu, jasotzen dugun informazioa partziala eta interesatua dela. Antza, gaian adituek jakinarazten diguten albisteen artean hirutik bat faltsua izan ez ezik, asmatutakoa ere omen dela adierazi dute azkenengo partez (exajeratua, egia erdiak edo gezu erdiak…). Eta hori, kezkagarria den aldetik arriskutsua izan dakigukeelakoan nago. Bada, guk geuk albiste hori itsu-itsuan sinetsi eta jarraian informazio iturriaren sinesgarritasuna alde batera utziz, zabaldu edo plazaratzen dugu, sare sozialen bidez.

Ildo beretik, esan nezake, egungo komunikabide gehienetan albistea iritzi bihurtu dela ere bai. Are gehiago, komunikabideek, gizarte ordezkariek eta erakundeek ere egoera beraren aurrean iritzi kontrajarriak azaltzen dizkigute, egia borobilak balira bezala, jakina! Jaurtitzen dituzten mezuetan, izenburua gainditu eta azala urratuz gero, ez dago egiaren arrastorik, nonbait!

Zehazki esanda, herritarrok jasotzen ditugun albiste faltsu horien atzean, komunikabide, alderdi eta erakunde bakoitzak atzean sumatu duen hura bakarrik erakusten digute; errealitatea osotasunez adierazi beharrean; itxura gabeko mamua sortzen dutelarik noski! Eta guk, tamalez, itsumustuan, hala sinetsi ohi dugu.

Gauzak horrela, egoeraren aurrean, jarrera kritikoa hartzea izan liteke herritarron eginkizun garrantzitsuena. Are gehiago, irakurritakoaren izenburuak ondo aztertu beharko genituzkeelakoan nago. Horretaz gain, ondo legoke, ondorengo galdera hauek behin edo behin geure buruari galdetzea: Zer da egia eta zer gezurra? Zerk eragin ditu hainbat erakunderen salaketak? Horretarako mutur guztietara jo behar dugu. Hau da, BERRIA edo NAIZ irakurtzen dugu, baina baita beste mutur ideologikoak ere (ELCORREO adibidez) ikuskatzera behartuak gaude. Izan ere, komunikabide guztiak dira tendentziosoak, partzialak eta interesatuak. Denak. Batez ere, beren esparru ideologikoaren barruan gertatutako albisteetan. Denak daude agenda politiko baten menpe. Informatu baino, desinformatu nahi dute. Iritzi formatua eduki ahal izateko, iturri asko eta ezberdinetatik edan behar dugu. Zoritxarrez, euskaraz ez dugu ideologia ezberdinetan irakurtzeko aukera zabalik. Esan liteke denak duela ezkerrerako joera.

Albiste faltsuak. Euskal mediotan, ideologia aniztasun falta

Batzuetan, albisteen tratamendu inpartzialak topa ditugu atzerriko medioetan. Izan ere, askotan inpartzialagoak dira. Medio askotan, lehen, jendeak kometarioak jartzen zituen. Hori ere informazio iturria zen. Baina urteekin komentario horiek jartzeko aukera kendu dute interneteko albistegi askotatik (theGuardian, BBC, Publico, DEIA…) edo jartzen uzten badute, sistematikoki ezabatzen dituzte, beren ideiekin bat egiten ez badute. Ez dut uste hau albiste faltsuei mesede egiten dienik. Komentarioetan denetarik irakurtzen da: tontakeriak, trolak, eta anonimotasunetik kontrastatu gabeko informazioa (kontziente edo inkontzientea), baina baita jendearen benetako iritzia eta askotan tabu edo zentsuratua den informazio garrantzitsua.

Gaur egun, interneti esker, informazio pilo azkar eta doan dugu eskura. Dokumentatu gaitezke, ikusteko kontatzen digutena zein punturaino den egia konprobatu. Ez dugu pentsatu behar esaten diguten bezala, baizik eta libreki pentsatzen ikasi!!

Dudarik gabe, garai nahasi hauetan, gezurren egia edo egien gezurra nagusitu den garai honetan, ezinezkoa izango zaigu egia osoa zehaztea. Ikuspegia zabaldu behar dugu. Gure dogma ideologikoetatik askatu eta benetako adierazpen askatasuna gozatu eta gauzatu!!

Albiste faltsuak. Euskal mediotan, ideologia aniztasun falta

Zer duzu buruan “Albiste faltsuak. Euskal mediotan, ideologia aniztasun falta”-ri buruz

  • Guztiz ados diozunarekin Zuriñe. Hedabideak iritzia sortzeko erabiltzen dira. Esparru ideologiko bakarreko hedabideak kontsumitzen baditugu, ezinezkoa da norbere iritzia eraikitzea, informazio oker edo mugatuarekin hori egitea ezinezkoa delako. Segun eta zein gaitaz informatu nahi dugun, gai horri buruzko ikuspegi kontrajarriak dituzten hedabideak irakurri/entzun/ikusi behar ditugu, eta jasotako informazio guztian koherentea zer den eta zer ez, interesatua zer den eta zer ez hausnartu. Hori da errealitatea nondik nora joan daitekeen somatzekoera bakarra.
    Ni behintzat nazkatuta nago nola pentsatu behar dudan erabakitzen duten linea editorialekin.