Munduan aberatsak egoteko pobreak egon behar dira?

Munduan aberatsak egoteko pobreak egon behar dira? –

Munduan aberatsak egoteko pobreak egon behar dira?

Bai eta ez. Pobreak eta aberatsak beti egongo dira, soldata ezberdinak eta aberastasuna pilatu ahal dugun neurrian. Baina ni aberatsa izan naiteke eta zu pobre, baina denok eduki pozik bizitzeko nahikoa.

Demagun nik 3.000€ kobratzen dudala. Aberatsa naiz? Segun eta norentzat. Soldata ona dut, baina dena hilabetero dena gastatzen badut? Eta Suitzako batentzat? Agian han pobrea naiz, Suitzan batez beste gehiago kobratzen delako. 1.000€ kobratzen badut, pobrea naiz? Agian diru piloa dut aurreztua eta gurasoek dena ordaintzen didate. Afrikar gehienentzat izugarri aberatsa izango naiz.

Baina aberats izateko, derrigorrez egon behar da jendea gosez hiltzen? Ez, ez da derrigorrezkoa. Ongizate estatua badago adibidez, agian ez da inor gosez hiltzen. Baina beti egongo da norbait beste batek baino gehiago pilatuko duena. Beraz, definizioz, beti existituko dira, kontzeptualki, aberats eta txiro.

Munduan aberatsak egoteko pobreak egon behar dira?Historian zehar egoera hau desagerrarazten saiatu ziren komunismo sisteman. Marx-en pentsamenduan denek berdina irabazi eta denek berdina izango zuten, estatuak horren ardura hartuko zuelarik. Baina utopia batean bihurtu zen, izan ere, komunismoan ere agintariak existitzen ziren eta hauek aberastasuna eta boterea pilatzen zuten. Esan daiteke erabateko oreka ekonomikoa birtualki ezinezkoa dela. Aberastasuna birbanatu daiteke, baina erabateko oreka eta harmonia lortzea… hori ezinezkoa da. Ideala, ideia erromantikoa… baina ezinezkoa. Eta Afrikan pobre izan behar dira Europan ondo bizi gaitezen? Esango nuke erdi aroan nekazari, abeltzain eta arrantzale pobre asko egon behar zirela gutxi batzuk ondo bizi zitezen.

Baina gaur egun aberastasun eta ongizatea ahalbidetzen duena ez da milaka langile esplotatu egotea. Gaur egun, teknologia eta automatizazioarekin, lan gogor eta arriskutsuenak makinek egiten dituzte. Eta denbora uzten digute gizakioi bizitzaz gozatzeko. Adibidez, aspaldi, beroa edukitzeko, egurra bilatu behar genuen, sua piztu, sua mantendu. Egun, botoi bat sakatu eta bero-bero egon gaitezke etxean. Berdin, ura izateko. Antzina ibaira joan behar genuen. Orain txorrota ireki eta kitto, badugu nahi dugun ura! Eta horretarako ez ditugu esklabuak behar lan hori egiteko. Azpiegitura eta makinek lortzen dute erosotasun hori.

Munduan aberatsak egoteko pobreak egon behar dira?

Inazio deitzen naiz eta nahiz eta Bilbon jaio nintzen, Logroñon bizi izan nintzen hamaika urtetaraino, gero Bilbora itzuli nintzen. Iaz Sarrikoko unibertsitate ikasketak bukatu nituen.

16 pentsamendu “Munduan aberatsak egoteko pobreak egon behar dira?”-ri buruz

  • Behartsua izatea… nola definitzen da hori? Gaur egun behartsutzat jo daitekeen pertsona batek orain dela 1000 urteko errege edo noble batek baino baliabide gehiago izan dirzake, eta hala ere behartsua dela diogu eta berak ere bere burua hala ikusten du. Etorkizun batean jendeak espaziountziak izan ditzake eta gogo santua duenean espazioan zehar bidai bat egin arratsaldepasa eta gauerako afaltzera etxera itzuli. Garai horretan norbaitek espaziountziruk ez badu, agian behartsutzat joko dute baina gure oraingo ikuspuntutik ez dut uste horrela joko genukeenik eta beste faktore batzuk baloratuko genituzke behartsua den edo ez esateko. Beraz, zer da behartsua izatea?Behar biologikoak betetzeko gai ez dena, hiltzeraino edo osasuna hondatzeraino, garbi dago behartsua dela. Baina hortik haratago, zein ds behartsua? Agian gizartetik at sentitzen dena, baliabide batzuren faltan, guzartean integratua sentitzen ez dena. Baina pertsona hori, lehen esan dudan moduan, garai bateko errege bat baino aberatsagoa izan daiteke baliabide kontuetan. Beraz, behartsua, bazterkeria soziala pairatzen duena dela esango nuke.

  • Jode Neu,
    behar biologiko hutsez aparte badira gauza. Gaur egun, besterik gabe aterpe bat izateko, diru kopuru jakin bat behar da (eta horretaz aparte, sabela bete nahi bda, edo aterpean argia edo beroa, ba zer esanik ez).

    ez da bakarrik luxua (automobilak, ordenagailua, Iphoneak….). bestrerik gabe aterpea eta jana ere ez dute bermatzen gaur egun kobratzen diren soldata askok eta askok.

  • Ezker ideologian etengabe esaten digute “Afrikan pobreak dira guk pobre egiten ditugulako”. Baina hori gezur galanta da.
    Afrikan pobre dira batez ere, beren gaitasun faltagatik, antolaketa faltagatik, IQ baxuagatik, diziplina faltagatik, euren arteko gatazkengatik, euren korrupzioagatik. Eta oro har eboluzionatu gabe zeudelako arabiar eta europarrek konkistatu zituztenean.
    Senegalen (adibidea) milioi bat txinatar edo alemaniar sartuko bagenitu, herrialde hori pobreziatik aterako litzateke urte gutxitan.

  • “Egiak”, oso iruzkin laburra egingo dut, zure adimenaren neurrira, IQa aipatu duzunez.
    Lehenbizi, “ezker ideologian etengabe esaten” badizuete izango da horren baitan zaudelako, bestela “ezker ideologiatik” erabili beharko zenuke. Agian zure mugimenduko disidente bat zara, zeinek daki.
    Bigarren, aipatzen dituzun argumentuak faltsukeria hutsa dira eta Afrikar herrien gaineko domeinua zuritzeko betidanik erabili direnak dira. Espainola edo frantzesa bazina seguru nago argumentu berdinak erabiliko zenituela euskaldunon aurka kolonialismoa babeste aldera, eboluzioaren izenean.
    Apustu egingo nuke zure adimen maila Afrikako mozoloenarena baina urriagoa dela, bestela zertara etorri bertara horrelako pitokeriak esatera?

  • Zergatik du Hegoafrikak kontinente hartako ekonomiarik boteretsuena?

  • Zergatik ez dago EAEn txinatarrik RGIa kobratzen duenik?; non zegoen Txina ekonomikoki duela mende bat?

  • Hala eta guztiz, ikertzea merezi duena ez da pobrezia, aberastasuna baizik: aberastasuna zer-nola sortzen den, etab.; asko hedatu da munduan mendebetean eta hori erabat berria da gizateriarentzat.

  • Otsabururentzat 2021-01-06 19:47

    Otsaburu: bai, noski. Euskaldunok biziagoak, harroago, azkarrago eta militarki boteretsuagoak izan bagina, gure auzokideak ahulagoak izan balira, beste oilo batek egingo liguke kukurruku.

    Ea hurrengoa erantzuteko gai zaren: Haiti. 1804 urtean independentzia lortu zuen. Beltza da bertako populazioa %95ean.
    Amerikako nazio beltzena.
    Amerikako nazio pobreena.
    200 urte baino gehiagoko independentzia.
    Lotu puntuak.

    Oharra: Amerikako gainontzeko nazio guztiek pairatu dituzte kolonizazioa, zapalkuntza, gatazkak, esklabotza… Kasualitatea ote?

    Ziur nago. “Beltzak munduko atleta onenak” direla esango banu, ez zenuke arrazakeriarik inondik ere ikusiko. Zurea bai auto lotsa.

  • Zure logikari jarraituz, “lagun”:
    Nigeriako populazioaren %99a beltza da, Nigeriak Norbegiak baino BPG handiagoa dauka, Irlandak baino handiagoa, Finlandiak baino handiagoa, Danimarkak baino handiago… Lotu puntuak.

    Oharra: Nigeriak kolonizazioa, zapalkuntza, gatazkak, esklabotza… pairatu ditu. Kasualitatea ote?
    Argumentuak eskasak badira barkatu, baina ez daukat eztabaida honetan galtzeko indarrik.

    Ideiak botatzen dituzue eta gero hauek bermatzeko argumentu eta korrelazio sinplistak bilatu. Zuen aurka nago baboak zaretelako batez ere. Ez ditut memeloak agoantatzen, izan ezker edo eskubi. Hori da gure garaia honen arazo larriena, idiotak edonon gehiengoa zaretela, izan Europan, Ameriketan, Afrikan edo edozein kontinentetan. Eta min ematen dit gauza askotan ados egon gintezkeelako, baina bide ezberdinetik heldu gara ondorio berdinera…

    Autolotsa non, eta zergatik auto? Zein informazio eman dizut nire inguruan autolotsatzat hartu dezazun? Nik ez dut esan kolonizazioa, inperialismoa, esklabotza, arrazismoa Europearron monopolioa izan denik. Nik ez dut esan beltzak zuriak baino hobeagoak direnik, ezta zuriak beltzak baino hobeagoak direnik, zuek esan duzue beltzak direla atzeratuak eta horregatik direla herrialde beltzak pobreak. Aldagai bakarra darabilzue aldagai anitzeko gertakariak azaltzeko, Europarron izpiritu zientifikoa zaborretara botatzen duzue egunero zuen tontakeriekin.

    Atleten inguruan zera esango dizut ordea, gizabanako batzuk beste batzuk baino hobeagoak direla, azkarragoak, indartsuagoak… duda barik. Beltzen artean badira hobeagoak eta okerragoak, zurien artean badira hobeagoak eta okerragoak, badira gauza batzuetan zuri batzuk baino hobeagoak diren beltzak, eta kontrara (eta hau edozein talde genetiko, arraza edo etniarekin, deitu nahi bezala).
    Eta ez, beltzak ez dira munduko atleta onenak, diziplina batzuetan beltzek irabazten dute, besteetan zuriek, besteetan latinoek, besteetan txinatarrek. Baina zuek, lagunok, ez duzue diziplina intelektual ez fisikorik irabaziko inoiz, agian horregatik behar dituzue besteak gutxiagotzat hartu, ezgauzak zaretelako. Badira zuek baino adimentsuago, atletikoago, garaiago, ederrago, dirudunago diren beltzak (eta haietako asko emakumezkoak, ojo!). Ondo segi zuen amorru irrazionala sareetan zabaltzen, nire aldetik eztabaida hau bukatu da.

    PD: Gizonezko zuri eta heterosexual bezala autolotsa pixkat egingo dut inspiratu baitnauzue “Euskal Herri nerea ezin zaitut maite, baina nun biziko naiz zugandik aparte!” (Lete dixit)

  • Otsabururentzat. BPG per capita. 2021-01-07 12:36

    Eztabaidatzea aberasgarria da. Zuretzat, niretzat, irakurleentzat.

    Nigeriako BPGari dagokionez, ba al dakizu zer den BPG PER CAPITA????
    Zer ikusirik du Nigeriako BPG totala (206 milioi biztanle) eta Norbegia, Finlandia eta Danimarka (denek dute 5 milioi inguruko populazioa).

    Nigeriaren BPG per capita: 5.000$
    Norbegia, Finlandia eta Danimarkaren BPG per capita: 60.000$ inguru.

    Argi dago Nigeria ez dagoela garatua. Desastrea da, nahiz eta petrolio erreserba ikaragarriak eta hainbat baliabide natural dituen.
    Danimarkak ez ditu baliabide natural horiek. Ez ditu apenas koloniak izan atzerrian. Baina ondo antolatutako herrialdea da.

  • Otsabururentzat. Atleta beltzak. 2021-01-07 12:44

    Bai, asmatu duzu. “Atletak” terminoa ez da zehatza.

    Zehatz dezagun: 100 metroko lasterketak. Munduko onenen artean ia denak dira beltzak.
    NBA: jokalarien %90 inguru dira beltzak.

    Igeriketan ordea, ez dira batere onak, beren gorputzak pisutsuagoak direlako anatomia aldetik. Zuntz gehiago dute beste arrazak baino.

    Saskibaloian beltzak onenak izateak, ez du esan nahi zuri oso onak ez daudenik. Baina JOERA oso argia da. Ikerketa enpirikoa egin genezake hori frogatzeko, baina horren beharrik gabe, argi dago ondorioa.

    Berdin “Europarron izpiritu zientifikoa”rekin. Argi dago zuriek, zientzian eta ingenieritzan beltzek baino ekarpen gehiago egin dituztela historian zehar. Horrek ez du esan nahi beltz asko egongo ez direnik matematikan edo zientzia arloan bikainak.
    Baina JOERA oso argia da. Ikerketa enpirikoa egin genezake hori frogatzeko, baina horren beharrik gabe, argi dago ondorioa.

  • Badirudi ez dela ironia ulertu. Tira, zer egingo diogu ba.

  • Ba ez, Otsaburu, nik behintzat ez dut ulertu. Zein zen zure ironia?
    Eskerrik asko!

  • Mikel Ortiz 2021-01-08 11:56

    Ekonomia ez da zero-batura jokoa, aberastasuna ez da mugatua, urrea bezala, aberastasuna sortzen da. Pobrezia mundu osoan murrizten ari da. Inoiz ez gara hainbeste izan Lur planetan, eta inoiz ez gara hainbeste hain ondo bizi. Eta “hain ondo” horrek ez du ezan nahi urrezko jauregietan bizi garenik, askok eta askok gutxieneko ongizate bat dugula. Dena den, pobrezia are gehiago murriztu daiteke, azken mendean eman den jauzia ikaragarria izan da. Bide horretatik jarrai dezagun, etorkizuneko txiroak gaur egungo aberatsak bizi izan arte!

  • Ez dago baliabide natural nahikorik, Mikel, mundu guztia zure “aberastasun” mailarekin bizitzeko.

  • Mikel Ortiz 2021-01-10 22:08

    Bai, badago Joseba, kontrakoa behin eta berriro esan badigute ere. Beste gauza bat da mantra hori agenda politiko zehatz bat borondatez inposatzeko aprobetxatu nahi izatea, eta hari horretatik tiraka jende askok mantra horiek guztiak gustora irentsi eta besteoi irentsi araztea.

    Arazoa eraginkortasuna, jasangarritasuna eta kutsadura izan daitezke, baina ez baliabide naturalen gabezia.