Sistema honen negazionista naiz eta harro nago

Sistema honen negazionista naiz eta harro nago –

Sorgina, feminazi, lodia, itsusia, ezmaitatua, emagaldua… emakumeok oso ondo dakigu dagokigun tokitik ateratzeak ondorio larriak dituela. Garai batean sutan erretzen gintuzten, besteetan harrikatu eta gaur egun ere, askotarikoa da emakumeok pairatzen dugun biolentzia fisikoa. Baina hau baino sotilagoa da izen hauek erabiltzen lortzen dena. Horrela izendatzen dituztenak, ez dira emakume ontzat hartzen eta beraz ez dira eredugarriak. Honen bitartez, demonizatzen gaituzte eta eredu hauen inguruko aurkakotasuna sortzen dute.

Sistema honen negazionista naiz eta harro nago

Aski ezaguna da ere iraultzaileen kontrako propaganda. Burgesia izutu behar zuen komunismoaren mamua, jendartea izutzeko erabili du burgesiak berak. Komunismoarekin gosea, militarizazioa, heriotza etorriko dela zabaltzen. Kapitalismoak mende guzti honetan hori guztia eragin ez balu bezala. Anarkistei ezarritako jarrera biolentoa aski ezaguna da ere. Anarkista gisa izendatu dute kriminalizatu nahi izan duten norbanako edota kolektibo asko. Berriz ere, proiektu politiko iraultzaile hauen inguruko beldurra sortzen, proiektu hauen bideragarritasuna ezeztatu nahian.

Marika, kamionera, marikita, bollera, tortillera, desbideratua… asko dira heterosexualitatearen arauarekin apurtu dutenak iraintzeko asmatutako ezizenak. Batzuk, berreskuratuak izan dira eta gaur egun aldarrikatzen dira. Baina, oinarrian pertsona hauek gutxiesteko nahia dago. Urteetan, eta toki askotan oraindik ere, gaixoak izango balira bezala tratatu izan dituzte. Psikiatrikoetan giltzaperatu, akatu edo beraien desira edota hautu sexuala debekatu egin dute. Generoa urratu egin dutenak horrela edo okerrago tratatu izan ditu Historiak. Beraien aukera eredu bihurtu ez dadin, benetan normatik besteratuak bezala hartuak izan dira.

Baina ezberdinaren gaineko zapuzte hau, beste tokitik etorritakoak pairatu izan du ere. Garai batzuetan, pertsonatzat ez ziren hartzen bere gaineko kontrola justifikatzeko, esklabutza bideratzeko. Gaur egun, gurean, migratua edo arrazializatuarengan gaitz guztien errua uzten da, modu honetan, kapitalismoak sortzen duen gorrotoaren oinarria izkutatzen du eta bere aurka antolatu ahalko zen langileriaren barnean banaketak sortzen ditu. Gure bizitza kontrolatzen dutenen aurrean matxinatu beharrean, zuriok gure ezintasuna ezberdina denarekin ordaintzen dugu. Gizonak emakumearekin ordaintzen duen bezala.

Biolentoak versus demokratrak, euskal gatazkan zeintzuk ginen gaiztoak ondo definitzeko erabili ohi zen dikotomia. Ikusi ez dudan Patria serie horrek ondo islatzen du errealitatea aurkezteko modu hau. Horrela, pixkanaka, edo arinegi agian, Herri baten erresistentzia desitxuratu zuten eta kalean zenbait jarrera politiko defendatzea are zailagoa bihurtu zuten. Ikusten dugunez gaur egun, aldebiko biolentzia izatetik alde bakarrekoa izatera pasatu denean ere, biolentoak, momentuz betikoek izaten jarraituko dugu. Bide honetatik independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoari eusteko bidea zailagoa egiten dute.

Egungo errealitatean, diskurtso hegemonikotik ateratzen diren irakurketa ezberdin guztiak barnebiltzeko eta politikoki ukatzeko sortu den terminoa Negazionista da. Paria bat bezala irudikatzen dituzte azterketa nagusia osorik edo tarteka arbuiatzen duten guztiak. Modu honetan bestelako jarrerako tokirik ez dute uzten, analisi bakar bat baliatzen dute eta berez honen aurrean aritzeko modu bakarra, beraien arauak, beraien kontrola, beraien sistema.

Sistema honen negazionista naiz eta harro nago

Sistema honen negazionista naiz eta harro nago

30 pentsamendu “Sistema honen negazionista naiz eta harro nago”-ri buruz

  • Lehen berba (sorgina) irakurri eta segituan utzi diot irakurtzeari.

  • Amaieran “negazionista” aipatu duzu. Ez dakit gaur egungo izurritearen negazionistekin erlazionatu nahi izan duzun ala ez, izurritea aipatu ez duzulako diot hori, baina nire iritziz lotu egin nahi izan duzu. Eta soilik euskara ere aipatzea falta zaizu, dena zaku berean sartzeko: generoa, sozialismoa, ekologia, izurritea eta txertoak… eta euskara ere bai agian. Eta horixe da jasanezin bihurtzen zaituzten faktorea, dena zaku berean sartzen duzuela, eta horrela ez dago ez proiektu sinesgarririk eta ez ezer, oilategi bat baino ez. Dena zaku berean sartu eta zakuan dagoen guztiarekin ados egon behar gainera, bestela gutxi gorabehera fatxa zara, zuen oso gustuko adjetiboa. Bollera, sorgina… adjetibo asko jartzen dituztela besteek diozu, baina zuek ere ez zarete atzean gelditzen adjetibo kontuetan. Zaku guztiarekin ados egon behar eta zuena egiten ez bada, biktima. Kapitalismoa bezain diktadura zarete. Demokrazia partehartzaile eraikitzaile sozialista feminista ekologista berdinzale asko, baina zuek diozue “Euskal Herria sozialista eta feminista izango da edo ez da izango”, hara hor intentzio diktatorialak! Hau horrela izango da edo ez da izango… beste norbaiti entzun diozue horrelakoak botatzen, ez dakit, esate baterako “Euskal Herria kristaua izango da edo ez da izango” bezalako zerbait. Berriro diot, kapitalismoa bezain gaiztoak zarete, eta indarra nahiko bazenute, diktadura izango zinateke.

  • Ados, eta gainera ez dira iraultzaileak, atzerakoi batzuk baizik.

  • Denok gara zerbaiten negazionistak. Ni konparaziora, Euskal Herri sozialista feminista bat sortzeko aukeraren negazionista peto-petoa nauzu, Itxaso.

  • Lehen berba (sorgina) irakurri eta segituan jakin dut testuan zer nolako hitzak agertuko ziren (kapitalismoa, zuria, burguesia, heterosexualitatea, generoa, sozialismoa, sistema…)

  • Aber, dontzel politak. Gaur Santo Thomas Becket eguna da, Abenduaren 29, eta ya izorratu behar didazue eguerdiko bazkaria..

    Zergatik orrenbeste protesta? Non dago arazoa? Zuen feudo sakratu zakilo-filikoak defendatzera atera behar duzue noizean behin gustora sentitzeko?
    Zuen herenak membillo batzuk zarete, herena petardoak eta azken herena hemofiliko kuadrilla bat. Baina denak-denak erreprimitu sexual batzuk. Zuen amets sekretua da Giacomo Cassanova izatea, eta gustoko Lolitak banpirizatzea (konprobatuta dago mila aldiz)

    Baina ezin duzuenez hori lortu, zuen kazkezurrean era guztietako protestak gurutzatzen dira, Eta hori da pasatzen zaizuena.

  • Gozatu ezazue gabonak eta utzi memelokeriak

  • Emakumezkoa naiz ni, Annelein!

  • Annelein Bartzelonara ikastera joan zenetik, zeharo aldatu zen. Gurea bezalako zulo beltz atzerakoi batean bizitzetik atera eta Bartzelonara joan zen ikastera, eta noski… Bartzelona, Bartzelona da, beste klase bat. Eta orduan konturatu zen euskal gizartea zeinen atzeratuta zegoen eta berau errotik aldatzeko beharraz. Gainerakook ere Bartzelonara buelta bat egiteko premian gaude, ea apur bat espabilatzen eta modernizatzen garen. Annelein, idazten duzun guztietan zakila aipatu besterik ez duzu egiten. Zer gertatzen zaizu zakilarekin? Gainera, farmazilaria izanda, osasun zientzien arlokoa alegia, zakila bezalako organo batek ez lizuke hainbesterainoko obsesioa sortu beharko.

  • Annelein, beste gauza bat galdetu nahiko nizuke, farmazilaria zarenez gero: izurritearen gai honekin, politikoki zuzena, aurrerakoia eta feminista izateko, zein da mantendu beharreko jarrera? Eta txertoa, bai ala ez? Atzerakoi konplexua daukat eta horregatik, zure aholkua behar dut.

  • Eskertuko nizuke ironiaren joko hauek nirekin ez erabiltzea, NiNeu. .Bakarrik nire pare bat post irakurri dituzu, eta orain errepikatzen dituzu hemen, baina zuk nitaz ez dakizu ezer…
    Ezagutzen dut Katalunia eta ezagutzen dut Euskal Herria ere, eta badakit diferenzia handiak daudela. Hango jendea normalean eleganteagoa da larrua jotzen hemen baino. Askatasun gehiago eta prejuizio gutxiago dituzte. Baina hemen bezala, badaude zakilo-filiko asko han ere berdin. Nire historia kontatuko nizuke, baina ez dut pista gehiegi eman nahi.
    Laburtuta esango dizut kapullo batek engainatu ninduela eta oraindik ez diot barkatu. Denbora luze batean depresioarekin geratu nintzen lur jota, Orain ulertzen dut matxismoaren mekanismo psikologiko arrunta eta zabaldua dela gizonen konportamentu hori.
    Ez dut detalle gehiago emango. Poliki-poliki errekuperatu nintzen eta rola aldatzea erabaki nuen. Horregatik naiz gaur egun militantea: nire barneko mundua, nire orgasmoak eta nire ur-jauzi guztiak kapullo bati entregatu behar dizkiot? Eta zeren truke?

    alde handia dago izorratuta egotetik izorratzaile izatera.

    Begira. Emakumezkoak askoz aberatsagoak gara gauza gehienetan, eta nire militantziari jarraituz, gaur egun ni bezalakoekin dilatatzen naiz. Eta nire bizitza orain aberatsagoa da. Esan diezazuket nire ur-jauziak biderkatu egin direla.

    Ah, eta Bartzelonara joan nintzen ez presumitzen ibiltzeko, nire familiako parte bat hangoa delako. Horregatik badakit zeri buruz hitz egiten dudan.

    Ados? Ala, gabon maitia

  • “Esperientzia pertsonal txar batean oinarritzen dut nire ikuskera politikoa eta horregatik gizon guztiek ordaindu behar dute”. Ulertuta.

    Ni ere negazionista naiz, sistema suntsitzaile honi uko egiten diot. Baina sistema txar bat okerrago batekin ordezkatu nahi duten hauek… ezin seriotasunez hartu. Beraz, iruzkingile asaldatuok, hartu umore apur batekin herri honetako zirkua.

  • Beste gauza batzuetaz ariko bagina, zure jarrera arrazismoa litzateke, Annelein maitia.
    Oso ongi ulertu dizugu, benetan ongiegi.
    Ala, egunon.

  • Definitzen ongi asmatu duzu: zirkua. Espero orain pailazoek ez gidatzea herri honen martxa.

  • Annelein, nik uste dut hankatarteak zure bizitzan garrantzi gehiegi duela, bizitzako beste alde asko irensterainokoa. Besteei ironiaz ez mintzatzeko eskatzen duzu baina zure tonuan ez duzu batere erreparatzen, membrillita.

  • Annelein, niri burua zugan isladaturik ikusi dut. Nik ere zakildun batekin oso esperientzia txarra izan nuen. Gero aludun batekin probatu eta honekin ere kale. Gaur egun animalien zirkuitoan sartu naiz, denak oso maitekor eta ulerkorrak dira.
    Iraultzarako baino zoroetxerako zaudelakoan nago.

  • ba zu zoologikorako, mutil. Zure kaskezurra oraindik itxita dago argi-zirrikituak onartzeko. Espero egunen batean aurkituko duzula zure puntu Gm

  • Azkenean konturatzen zarete arrazoia ematen ari zaretela artikulugileari.

    Ze nahikoa da ni bezalako batek “A” esatea, demon o guztiek norabide desberdinetatik sua bidaltzen ibiltzeko, ezta?

    Ya ya..klaro klaro..
    Ba hori.

  • “daimon guztiek” esan nahi nuen

  • “A” esatea = “Zuen herenak membillo batzuk zarete, herena petardoak eta azken herena hemofiliko kuadrilla bat. Baina denak-denak erreprimitu sexual batzuk.”

    Nola ez dizute ba sua bidaliko?

  • Bai, arrazoi du Lantxek. Aizkorarekin di-da sartu zara eztabaidan, Annelein, zer espero duzu? Biktimarako joera handia duzue eta ez dugu ezer zure kontra. Ah, eta ez dakit Annelein zure benetako izena den, baina asko gustatzen zait, benetan.

  • Amonamantangorri 2021-01-02 15:02

    “Egungo errealitatean, diskurtso hegemonikotik ateratzen diren irakurketa ezberdin guztiak barnebiltzeko eta politikoki ukatzeko sortu den terminoa Negazionista da”.

    Ez dut inon ikusi negazionista terminoa adiera horrekin. Batek harro-harro tribu horretakoa dela esaten badu, ordutik aurrera esaten duena nik ez dut inoiz serio hartuko.

    Negazionistak izugarrizko abildadea dauka topatzen duen lehen hitzontziak kontatzen ahal dion edozein pelikula sinisteko, irizpide arrazional eta zientifiko oro ignoratuz.

    Petrikillo, azti, homeopata eta guru karismatikoen harrapakin tipikoak. Oro har, izugarri gustatzen zaizkie blog konspiranoikoak eta belardendetako iragarki-panelak, zergatik eta “diskurtso hegemonikotik ateratzen direlako”.

    Izan ere, daukaten hutsune intelektualak ez die gehiagorako ematen, ez dute beste irizpiderik ezagutzen: antisistema bada, jende gehienak ez dakizkien sekretuak ezagutzea prometitzen badu; bizi duen nahasmendu eta desorientazioan, norbaitek errelato erakargarri eta erraza erregalatzen badio; gobernatzen gaituzten jende boteretsuen konspirazio korapilatsuak azaleratzen baditu… Orduan, interesgarria izan behar du. Kitto.

  • Amonamantagorri: Gauza guztiak gaur hartu duten konplikazio puntua kontuan edukita, esango nuke hemendik aurrera hamaika gauzen kontrako negazionista izatera behartuta gaudela. Eta ez daukagula ia beste aukerarik.
    Beste gauza bat: Nik parafarmazia ikasi nuen. Horregatik petrikilla deitzen didazu??

  • Amonamantangorri 2021-01-03 16:22

    Parafarmaziako langile zintzo eta efizientea izan zaitezke, jakina. Aldiz, Oscillococcinum 200CH (alegia, azukre pilulak) saltzea 30 eurotan, benetako botika balitz bezala, ez da batere etikoa.

    Eta hori pentsatzeagatik ni ez naiz homeopatiaren “negazionista”. Homeopatia da bere burua ebidentzia material orotik kanpo kokatzen duena, ez ni.

  • Alpargatero 2021-01-04 12:03

    Sistema honen negazionista? Bai zera! Urteak dira-eta ez dudala irakurri sistemarekin koherentagoa eta bat-eginagoa den artikulurik! Marka da gero! Elite globalistek ezarritako ildoari itsu-itsuan jarraitzien diozuen ezkertiarrok iraultzaile eta antisistema zaretelakoan!

  • Bete betean asmatu dozu!!!! Norberaren diskurtsoak “el correo”ren ildo editorialalegaz bat egiten dauenien, oso antisistema ezin leike izan. Eta gaur egungo feminismo honek, iraultzailetzat baino sistemaren jarraipenaren euskarri moduan gehiago deko.

  • Ai zer komentario aberatsak.
    Izenetik izanera..

    Benetan ez dakit nor den zuen artean tximinoago eta alpargateroago.

  • Zelako disgustua hartu doten!!!
    Doktrina barrixak animalista izan biozula esan, eta gure Anneleinek tximinoak gorroto omen dauz. Nondik gatozen ez badakigu, nora goiazen jakiteko moduen gagoz!

  • Aingeru Lopidana 2021-01-08 12:09

    Gizonok ez gaituzte inoiz erahil. Alkoholak lehenago hiltzen ez bagaitu oso zaharrak hiltzen gara, betidanik.

  • “Negazionistak” beti izan dira naziek Alemania gobernatu zuten bitartean burutu zituzten astakeri guztiak gutxiagotzen edo zuzenean ukatzen dituztenak, batez ere juduen kontra gauzatu zituztenak.

    Horrelakorik asko daude oraindik, batez ere Ekialde Ertainean, baina mendebaldean horri ez diogu garrantzirik eman nahi, (arabiarrekiko erru sentimendua dugulako, baina ez juduekiko, bitxia da hori), eta “negazionista” hitza nahi dugunean eta irizpide zehatzik gabe erabiltzen dugu, gaur egun asmatutako terminoa bailitzan.

    Eta artikulu hau horren froga da.