Sua

Sua – 

Eider Goenaga Lizasok Berrian

Suak irudikatu zuen atzo mugimendu feministaren indarra. Zapaltzen gaituen sistemari sua lelopean egin ziren hiri, herri eta auzoetan mobilizazioak. Sinbolikoki bada ere, sua eman nahi izan zaio sistema patriarkalari. Eta, behin sinbolikoki sua ematen hasita, jarrai daiteke sua piztu eta bertan erre beharrekoen zerrenda osatzen. Sutara emakumeen kontrako indarkeria, eta sutara indarkeria hori baliatu, justifikatu edo isilarazten duen oro ere. Sua zaintza emakumeen bizkar utzi eta zaintzari balioa —ekonomiko eta soziala— kentzen dionari; baita horren kontura negozioa egiten duenari ere. Sua emakumea apaingarri, objektu sexual edo bigarren mailako gizaki gisa ikusten duen orori. Sua hilketa matxistei, sexu abusuei, taldekako bortxaketei, bakarkako bortxaketei, umiliazioari, paternalismoari, mikromatxismoari, soldata arrakalari, kristalezko sabaiari, indarkeria bikarioari, tradizioaren izenean egindako eskubide urraketei, edozein sinesmenen izenean emakumeek bizi duten zapalkuntzari, kontrolari, derrigortuta ezkonarazteari, ablazioari, emakumeek esandakoa berriro azaldu beharra dagoela uste dutenei, hilekoarekin zaudenean «hara, egun horietan zaude!» esaten dizunari, ezezkoa onartzen ez dakiten gizonei, emakume izateagatik gutxietsia izateari, emakumeak boterean ikustean ezeroso sentitzen denari, indarkeria obstetrikoari…

Zerrenda ez da sekula amaitzen. Sistema da.

Sua

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Sua”-ri buruz

  • Ea ditxosozko eguna pasatuta pake pixka bat ematen diguten…

  • esan zuen adin ertaineko gizon zuri heteroak …

  • josu naberan 2022-03-09 18:33

    Gora emakume ahaldundu iraultzaileok!

    Gauzatxo batek kezkatzen naun.
    Ez dakusadala inon IRAULTZA eta IRAULTZAILEAK hitzak.

    Nik ez dian uste ahoskera zaila dutelako izango denik.

    Belaunaldi Barriari dagokionez, erne ibiltzekoa dun. Hala uste dian nik bederen, zeren ez baizekinat kontraesan nagusia, SISTEMA HONEN ZAPALKUNTZA ETA BERONEN IRULIA plenteatzen duten edo EZ.

    Hala planteatzen baditen, isiltzera noan.

    Nerorek dakusadana zera dun: ene ustez kontraesan nagusi ez diren zertzelada zehatz batzuek, sentsibilitate handia dutela (“binario, quer, hetero-patriarkal, abolizionista”…etab.)

    Hain sentsibilitate zorrotza, non leku batzuetan manifestazio bikoitzak egin diren!!

    Baina eta IRAULTZA AUZIARI ematen al zaio behar zukeen garrantzia? Horixe galdera.

    Bestela, laster erantsiko zaizkizue “eskaparateko” pertsonala, eta beste edozein motatakoa (PP eta VOXekoak eurak ere balitezke atxikitzea hurrengoan)

  • Hoanakoa entzun diot bati… Zergatik kontatzen dira URTEKA matxismoaren biktimak? 2021ean hildakoak? 2020an hildako emakumeak? Zergatik urtero 0tik kontatzen hasi… inoiz ez da egin terrorismoaren biktimekin… ?