Pornoa eta nerabezaroa

Pornoa emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeriaren apologia da.

Pornografiaren arriskua da neska-mutilek euren desirak osatzea ikusten dutenaren arabera, bortitza edo orekarik gabea izan arren. Arriskua da haztea pentsatuz haien adostasuna, desirak eta nahiak, edo besteenak, ez direla zertan kontuan hartu. Arriskua da pentsatzea hori ondo dagoela eta hori dela normala dena.

Hori hobeto azaltzeko, sexualitatea negozio bihurtu duen testuingurua berreraiki behar da, kapitalismoaren eta patriarkatuaren balioak legitimatzeko iturri.

Egungo hau da sare sozialei eta adimen artifizialari aurre egin behar dieten nesken lehen belaunaldia, sexuaren aurkikuntza egiten duten bitartean. Interneterako sarbide mugagabeak jazarpen, abusu eta indarkeria mota berrien eraginpean uzten ditu. Gaur egun, mainstream esaten zaion «pornografia berriak», hau da, korronte nagusiak (mugagabea, irisgarria eta doakoa denak) itxurazko sexu-harremanak irudikatzen ditu, gorputz irrealekin; biolentziak eta baimenik zein parekidetasunik ezak ezaugarritzen du, emakumearen min fisikoa erotikotzat irudikatzen du, eta, batzuetan, umeen sexu-abusua ere agertzen du.

10 nerabetik ia 7k pornografia kontsumitzen dute, eta lehen kontaktua 12 urte ingururekin ohi dute. Harreman batean portaera afektibo-sexuala nola gertatu behar den jakiteko erreferente nagusia bihurtu da pornoa. Iturri horrek berak dio, -oi, sorpresa!-kontsumoa askoz ere handiagoa dela gizonen artean emakumeen artean baino. Nahiko kezkagarria da nerabeen % 30entzat pornografia izatea sexualitateari buruzko informazio-iturri bakarra. Pornografia informazio-iturri bakarra den sentsazioa handiagoa da pornografia maizago kontsumitzen duten nerabeen artean (% 33,8) hain maiz kontsumitzen ez duten nerabeen artean baino (% 22,4) eta mutilen artean.

Nerabeak eboluzio-aldi ezin garrantzitsuago batean daudenez sexualitate osasuntsua garatzeko, hunkigarriagoak dira halako edukiekiko, baita euren ondorioekiko ere, hala nola sexu-gogobetetzearen murriztea, genero-estereotipoen irmotzea edo sexu-eremuan emakumeekiko jarrera oldarkorren sustatzea. Sexualitatea generoak ere baldintzatzen du: “Mutil nerabeentzako sexualitatearen eta gizontasunaren proba da; neska nerabeei, gizonak gogobetetzeko egiten die presioa; nesken gauzatze edo ‘kosifikazioa’ eta hiper-sexualizazioa; desberdintasunean eta ‘heteronormatibitatean’ oinarritutako pornografia eta abar luze bat funtsezko faktoreak dira sexualitatearen garapenean, eta, noski, etapa horretan sexu-garapena baldintzatzen dute ere bai”.

«Pornoa ez da bilatzen, pornoa aurkitu egiten da»

Pornografiak droga baten antzera jokatzen du, eta menpekotasuna sor dezake (bere erabilpena sustatzen duen dopamina dela eta), bere “tolerantziaren fenomenoarekin”: dosi handiagoak hartu behar dira, hasieran sortzen zen gogobetetze-maila lortzeko. Alegia: zenbat eta porno gehiago kontsumitu, orduan eta maiztasun eta intentsitate handiagoko estimuluak beharko dira nahi den dopamina dosia deskargatzeko. Ondorioz, nerabeek gero eta eduki pornografiko arriskutsuagoa eta kaltegarriagoa bilatzen dute.

Bestalde, pornoaren eraginpean hain gaztetatik daudenez, gazteen artean sexu-harremanen kontzeptualizazio erratiko bat sortzen da, norbere esperientziaren aurreko sexu-ekintza bateranzko hurbilpen bat suertatzen baita. Pantailan ikusten dutena sexu-jokabide estandar bihurtzen dute. Horrela, beren garapenari kalte egiten dioten jokabide arriskutsuak bereganatzen hasiko dira, eta sexu-indarkeriara eta emakumeen aurkako gauzatze edo ‘kosifikazio’ra eta tratu txarrera eraman ditzake.

Macarena Reyk, ETBn eta beste kate autonomiko batzuetan berriki ikusi den “Porno belaunaldia” telesailaren ekoizle exekutiboak, zera kontatzen digu: astebururo, nerabeen bortxaketen dozenaka kasu izaten dira, Interneten ikusten duten indarkeriazko edukia normalizatu dutelako eta egunerokora eramaten dutelako. Eta jarraitzen du: alde batetik, behar ez den zerbait normalizatzen da, eta, bestetik, espektatibak sortzen dira, gero sexu-harreman normala duzunean pornoa baino txarragoa iruditzen zaizulako.

Oraintxe bertan, nerabeak beren bizitza sexuala pornoarekin lotzen ari dira, aurre egiten eta kudeatzen ez dakiten beste emozio batzuk estaltzeko. Bugchasing, fisting, chemsex edo slamsex… Ez dira ingelesezko hitz soilak. Nerabeen eta gazteen artean gora egiten ari diren arriskuzko praktika sexualak dira eta, Alicia Bazán Román gizarte-hezitzaileak azaltzen duenez, “arrisku fisikoak, psikologikoak eta beste eragin ahal dituzte, bai norberari, bai besteei, gaixotasunak, erasoak eta heriotza barne”.

Badarrai: “Indarkeria nahasten dute sexu-harremanez gozatzearekin. Hainbesteraino non askok eta askok ez baitute ulertzen indarkeriarik gabeko sexu-harreman bat, direla zaplaztekoak, haginkadak, ile-tiratzeak, direla gauza askoz larriagoak tarteko. Horrelako gauzak eginez gero, gehiago gozatzen dela pentsatzen dute, sexu-harremanean duten kitzikapena adierazteko modu bat dela”. Ondorioztatzen duenez, “okerra da pentsatzea horrelako praktikek ez dutela eraginik izango eguneroko bizitzan; izan ere, baieztatzen eta berresten baitu sozializazioa, ondo pasatzea, gozamena eta kitzikapena indarkeriarekin bakarrik lortzen direla, testuingurua edozein dela ere. Horregatik, denak berdin jarraitzen badu, indarkeria aisialdirako material nagusia izango den gizarte bat izango dugu”.

Bizitzaren etapa honetan, indarkeria horren normalizazioa oinarrizkoa den zerbaitetik dator, alegia: ezin berdintasunean heztetik, eta tabutik, sexuari buruz hitz egitea oraindik orain den tabu sinpletik. Pornografiak eta indarkeriaz betetako eduki sexualek, non genero-rolak botere-desberdintasunek ezaugarritzen dituzten, harreman pertsonalen ulermenean eragina izan dezakete. Nahiz eta bi lagunek onartu horrelako praktikak egitea, eta hemen ere onarpenaz hitz egin genezake, gizonezkoen plazererako pentsatuta daude. Ez da emakumearen plazerean pentsatzen, eta horrek sumisiora, sexu-harremanaz ez gozatzera eta gutxiagotasun-sentimendura darama, luzera autoestimu-arazoak ekar ditzakeena.

Premiazkoa da hezkuntza afektibo-sexual integrala eta kalitatezkoa aldarrikatzea ikastetxeetan, institutuetan, familien eskoletan, osasun-zentroetan… Informazio hori ez da soilik nerabeentzat edo gazteentzat izan behar, gizarte osoarentzat baizik.

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude