Nazka-nazka eginak
Nazka-nazka eginak –
Gure Emakume Sarea publikoki aurkeztu genuen unetik bertatik daramagu transaktibismoaren eskutik gezurrak, difamazioa, jazarpena, irainak, ezeztapena eta beste indarkeria matxista batzuk jasaten.
Ez dugu inoiz denborarik galdu salaketa larri horiek gezurtatzen, geure dibulgazio lanak bere kabuz egiten baitu. Ez dute inoiz argudiorik erakusten, guganako indarkeria baino ez dute transmititzen. Horrek alarma guztiak pizten ez baditu, ezker autoizendatutakoan jatorkeria gehiegi eta misoginia orokor bat daudelako da.
Azken egunetako gertaerek agerian uzten dute batzuk urduri daudela, utzikeria intelektual izugarria izan behar baita sinesteko feministok, ezkerrekoak eta azterketa kritikoa egiteko heldutasun nahikoarekin, geure diskurtsoa planteamendu transfoboetara edo ideia atzerakoi eta kontserbadoreekin lerrokatutakoetara murriztuko genukeela, eta are gutxiago sexu-aniztasunaren aurka gaudela esateko. Hori bai, zeri deitzen diote sexu-aniztasuna?
Dokumentu horretan gehiegi ez luzatzearren, helburu zinez zaila dena, gure blogean argitaratuta dauzkagun artikuluak uzten joango gara; mundu guztiaren eskura, irizpide propio bat sortzeko adina informazio izan dezazuen.
44 artikulu dituzue eskura, informazio askoz gehiago duten beste orrialde batzuetarako estekak eta gomendioak dituztenak. Telegrameko gaikako kanalez gain. Bai, asko da, gure azterketan buru-belarri dihardugulako dogmetan ez erortzeko eta horrek dakarren guztia ondo ulertu ahal izateko.
Testuinguruan sartzeko oinarrizko kontzeptuekin hasiko gara:
- Feminismoaren subjektu politikoa EMAKUMEA da. Gizon izateko “trantsizionatzen” duten emakume biologikoek feminismoaren subjektu politiko izaten jarraitzen dute, sexua ezin baita aldatu, performatu besterik ez. Denok jasaten dugu indarkeria ekonomikoa, instituzionala, sexuala eta abar. Horregatik goaz gu arazoen erroetara.
- Gure zapalkuntza gure jaiotzezko sexuan oinarritzen da, gizonaren menpe dagoen klase soziala izatera mugatzen gaituena, gure ugalketa-gaitasunagatik eta sistemaren etorkizuneko langileen hazkuntzaz eta gizarte osoaren zaintzaz arduratu gaitezen. Doan lan egiten dugu sistema kapitalista neoliberala mantentzeko. Proletarioen proletarioak gara.
- Teoria feministak eta gure 300 urteko borrokak aurrerapen handiak lortu ditu jendartean; gogora dezagun duela 50 urte emakumeok ezin genuela kontu korronte bat ireki senarraren baimenik gabe. Borroka transgenerista ez da feminista, gurearen oso bestelako agenda dauka.
- Lortutako eskubideek ez dute esan nahi gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasuna dagoenik. Oraindik agenda bat dugu betetzeko, helburu argiak dituena. SAPen aurka borrokatzen ari gara, adibidez, denok dakigunez jaun pedofilo baten asmakizuna izan zena: Bizkaiko Foru Aldundiak Balora protokoloa aplikatzen jarraitzen du, eta oraindik ez du aldatu. Izan ere, protokolo horrek posible egiten du amei adingabeak kentzea. Soilik Bizkaian 235 emakume baina gehiago, beren seme-alabekin, ari dira prozesu horren ondorioak jasaten. Euskal Oasiaren beste negozio handi bat.
- Feminismoa bakarra da, eta emakumearekiko zapalkuntza-ardatzen abolizionista da. Alegia: prostituzioa eta pornografia, alokairuzko sabelak eta obodonazioa, indarkeria matxista eta generoa. Alta, EHko beste “feminismoak” dio generoa goraipatu behar dela, arropa “urdangatu” egin behar dela, emakumeen sexu-esplotazioari lan deitu behar zaiola, proxenetak eta putazaleak legitimatuz, gizon horiei emakumeen gorputzak bortxatzeko eta kontsumitzeko eskubidea emanez txanpon baten truke. Hori da gure lurraldeko emakume pobre eta ahulentzat nahi duguna?
- Pubertaro blokeatzaileak, tratamendu hormonalak eta kirurgikoak EZ dira leheneragarriak, genitalak deformatzen dira, garapen fisiko eta emozional osasuntsua eragozten dute, gaixotasun kronikoak dakarzkiete hasiera batean osasuntsu zeuden pazienteei. Zer asmo dago pertsona osasuntsuak betiko gaixo kroniko bihurtzeko?
Kontuan izan behar da ez dagoela sexua aldatzeko pilularik, baizik eta beste helburu batzuk dituzten tratamenduak direla, hala nola prostatako minbizia tratatzeko edo zikiratze kimikoa eragiteko, bigarren mailako ondorioak dakartzatenak, hala nola ugatzen garapena gizonengan.
Ederki. Hori argi edukita, ikus dezagun zergatik kritikatzen ditugun normalean “trans” izeneko legeak, zeintzuek aterki horren babesean pertsona transexualak, transgeneroak, trabestiak, autoginefilikoak, drag-ak, pedofilia despenalizatzeko eskatzen duten ahotsak eta asmatutako beste hamaika genero biltzen dituzten. Herritarrek ez dute sobera ulertzen, neurri handi batean hedabide masiboek transmititzen diguten irudi idilikoaren erruz.
Ñabarduretan hasteko, teoria guztiz neoliberalak iraultzaile gisa saldu nahi dizkigutenez, hemen utziko dugu bere teorien analisi filosofiko hau, aperitibo bat besterik ez da (gaztelaniaz besterik ez dugu argitaratu, barkatu eragozpenak): Desmontando a Butler.
Suedia izan da lehen herrialdea atzera botatzen adingabeen pubertaro blokeatzaileen tratamenduak eta hormona tratamenduak, esperimentalak baitira eta epe ertain-luzera ez baitira ezagutzen haien albo-ondorioak.
Hori gertatu aurretik, transgenerismoari buruzko azterketa kritikorik egin ez duen gure lurraldeko eta estatuko kazetaritzak ez bezala, Suedian dokumental hauek egin zituzten telebista publikorako eta mundu guztiak beharrezko informazioa izan zezan. Handik gutxira, gobernuak adingabeen tratamendu horiek debekatzeko eta helduekin zuhurtzia izateko erabakia hartu zuen.
Gure ikerketarekin eta azterketarekin jarraitu ahala, hainbat hedabidetan argitaratu genuen artikulu zoragarri hau, eta kritikak ez ezik, jazarpena, larderia, ezeztatzeko ahalegina eta gure ahotsen isilaraztea areagotu ere egin ziren. Sartu eta irakurri (hau ere soilik erderaz, barkatu eragozpenak): La transizquierda.
Bien bitartean, lege horiek aplikatzen diren herrialdeetan, zenbait puntutan atzera egiten da. Zientziak eta medikuntzak XXI. mendeko eskandalu mediku larrienetakotzat jotzen dute. Honek guztiak onuradun handiak ditu: farmaziaren industria eta estetika-klinikak. Transaktibismoarena ez da oso borroka antikapitalista, aitzitik: industria horien parte da.
Alabaina, ezeztapena gorabehera, ate bat ireki zitzaigun dibulgazioa gure ama-hizkuntzan egin ahal izateko hedabide euskaldun honetan, ausardia handiz; guk hasieratik aldarrikatu genuen #ZabalduEztabaida, baina erresistentzia handiak egon dira. Edonola, tematu egin gara, presioari aurre egin diogu eta eusten diogu. Ez gure kide askoren kostu pertsonalik gabe.
Hala ere, “E28 koordinakundea” kolektiboak bi urte daramatza gu, feminista erradikalok, gune ezkertiar* eta feministetatik* kanpora gaitzaten eskatzen. Baita gure aurkako indarkeria fisikoa bultzatuz ere. Kolektibo batzuk beren eskaera misoginoei men egin diete, ezjakintasun handia eta ikuspegi historiko nulu benetan tristea erakutsiz. Feminismoari traizio egiteaz gain, mugimendu guztiz misogino bat hertsiki babestuz, mugimendu horren lesbofobia legitimatuz, kotoizko sabaiaren fenomenoan modu adierazgarrian erretratatua geratu dena; baita zakila duten lesbianak eta zakil “femeninoak” daudela dioen transaktibismoaren baieztapen iraingarria ontzat emanaz eta, ondorioz, lesbianen gorputzetara heltzeko abiatutako presio uholde biolentoa zilegituz. Eta horrela, EHGAMek bere trapuzko espartina banatzen du, eta ez jarrera homofoboak salatzeko, baizik eta ikastetxeetan haurrei inposatu nahi zaien genero identitatearen ideologiari datxekion homofobia salatzen dutenak seinalatzeko.
Honengatik guztiarengatik eta gauza gehiagorengatik, Euskal Herriko jendarte osoa gonbidatzen dugu gure analisiak eta artikuluak irakurtzera, gure podcastak entzutera, Telegrameko gure kanalak bisitatzera, eta has gaitezen #ZabalduEztabaida-rekin.
Emakumeok egoskorrak gara eta, zoritxarrez, ohituta gaude indarkerietara. Badakigu arrazoimenak laguntzen digula eta denborak bakoitza bere lekuan jartzen duela.
Gu historiaren alde egokian gaude. Ea etorkizunean nola justifikatzen duzuen gure gazteei osasuna txikitu izana, betiko farmako-mendeko bihurtuz eta Mengele berrien tratamendu esperimental horien albo-ondorio izugarriak pairatuz. Gogoratu Redditen 35.000 lagun baino gehiago daudela trantsizioan atzera egiten, beren bizitzak suntsituta, eta pertsonen osasunari egindako kalte izugarri horren konplize zaretela.
Gurasoek manipulatutako trans haurtzaroez hitz egingo dugu beste batean.
Nazka-nazka eginak Nazka-nazka eginak Nazka-nazka eginak
Pederastia eta Mengele transexualitatearekin lotzen. Hori ez da transfobia eta gorrotoa. Gero diote, “amatxo!! JazARrPenAAAAAA!!”
Hau nahasmena! Fauna guzti hau ulertuko duenik ez dago. Honek “La guerra de las galaxias”eko espezie xelebre guztiak dakarzkit gogora. Guzti honek emakumearen izena zikintzen du, besterik ez. Kontsumismoa eta neoliberalismoa muturrera eramatearen ondorioa. Ha behintzat ez da ez ekologikoa, ez naturala ez eta jasangarria. Hau kontsumismoa da.
vicfimismea en plan arcitecto matematiceac
Zenbat gorroto eta gaiztakeria kondentsatuta testu ziztrin batean.
Emakumeak hiltzeko dio zure profil izenak. Gu hiltzeko, alegia?
“(…)ikastetxeetan haurrei inposatu nahi zaien genero identitatearen ideologiari datxekion homofobia(…)”
Haurrak bakean utzi, mesedez!!!
Erabat ados.
Kaixo
La transizquierda artikuluko esteka ez dabil ondo.
Animo, zuen lana zaila bezain beharrezkoa da.
Kaixo!
Testuan konpondu dugu, eta hemen ere baduzu:
https://radfemeh.blogspot.com/2021/12/la-transizquierda-mayo-2021.html?m=1
Milesker oharragatik eta animoengatik!
“Euskal Herriko Feminista Erradikalak”, egiten eta esaten dituenengatik, elkarte sexista hutsa da. Noiz arte onartuko dira honelakoak Zuzeun?
Feminismoa eta trans eta guzti hau batzen duen ekosistema honetan ez nago batere jantzia. Ez pentsa! Ez da terminologia gutxi menperatu behar, alajaina! Baina, beno, artikulu honek dioenarekin ia guztiz ados nago. Ukelele, zuk diozu hauek sexista hutsak direla… zuen terminologia ez dut menperatzen eta, azalduko zenidake zer den sexista hutsa izatea.
Nerau gizona naiz, gizasemea, jende multzo hori ez zait bost ere axola. Santagedan, Arrasate ondoan, badute toki egokiLanean hasteko ezinhobea.Neronek ttikitan ezagutu nuen, ondoan zegoen Txirrita taberna, basoan putz egin eta ondoren trapua pasatzen zutenak, atera kontuak Covid garaietan. Nazka, higuina eta amorrua euskal emakume askorengandik sumatutakoa. Eta zer ostia. Niri 14.
Zaila da kontu honen ertz guztiak modu ordenatuan xeheki esplikatzea.
Zuek, feministak, zarete oraingoz queer eta transaktibismoaren txorakerien kontra modu antolatuan aurre egin diozuenak.
Pixkanaka debekua apurtzen ari da; honezkero ez du hain ongi funtzionatzen xantaia emozionalak eta troglodita fobiko baten gisa gelditzeko beldurrak. Beharbada kiroletan gertatzen ari denak zenbaiti begiak zabaldu dizkie. Haurren eta nerabeen arazoa ere biziki larria da, eta badirudi elkarte profesional batzuk arduratzen hasi direla…
“Trans eskubide” ustezkoak ez dira eskubideak, besteren eskubide eta bermeak mehatxatzen dituzten heinean.
besteren eskubide eta bermeak mehatxatzen?? ustezko eskubideak… Gizon zuri hetero jaun amonamanta hori, zerorrek banatzen dituzu eskubideak? Hauek bai, hauek ez… (Gure eskubideen defentsa egiten dugu beti, besteen eskubideen aurka… zergatik? Gu eta haiek …)
Transfobia elikatzea, edozein arrazoi delarik ere, gorroto delitua da. Joan daitezela VOXera edo Putinen Errusiara transexualak nazi eta pederastekin lotzera. Transfobiarik ez Euskal Herrian!
Transexuala izateak zer eskubide urratzen du? Zer intolerantzia klase da Zuzeun jasan behar dugun hau?
Esan bezala, zaila da arazo guziak banan banan ekartzea. EiTBn, GARAN nahiz Berrian, aldiz, dena da hain polita eta guai…
– Kirolean, emakumeen kategorian klasifikatzen den gizaseme bakoitzeko, gutxienez emakume bat kanpoan gelditzen da; alegia, patrozinio eta dirulaguntzak galtzea eta karrera profesionalen zapuztea, zertarako eta “autoidentifikazio” subjektibo bati men egiteko. Ikus Lia Thomas eta Laurel Hubbarden kasuak.
– Bilatu titular hau: “Emakume presoa haurdun, bere zeldakide emakumezkoak bortxaturik”. Erresuma Batuan, preso “emakume trans” identifikatutakoen erdiak sexu-erasoengatik daude kondenatuak. https://www.elmundo.es/f5/comparte/2018/09/11/5b97aac7ca4741c35e8b45df.html
– Kanariar Uharteak. Legeria berri hauen arabera, hiltzaile zornezaku honek kartzelaldia emakumeen modulo batean pasatzeko eskubidea edukiko luke, bere identitate-adierazpen eta borondate hutsarekin. Zorionez, epaiketan epaileak emakume gisa tratatzea ukatu zion, ORAINGO LEGERIAN psikologo batek ziurtatu behar baitu genero-disforia eta transexualitate egoera egonkorra dagoela. Legeria berrietan, ordea, ez da inongo ziurtasun juridikorik egonen eta tramite osoa norbanakoen hitz eta borondate soilean oinarrituko da. Beraz, aingerutxo hau bezalakoak aprobetxatu ahalko dira. https://canarias-semanal.org/art/30743/jonathan-robaina-un-asesino-al-que-se-le-niega-el-derecho-a-ser-mujer-videos
– Nagore. Ozta-ozta egon zen testosterona tratamendua hasi eta mastektomia bikoitza (bi bularrak erauzi) egitekotan, psikologo queerzale batek konbentzituta. Zorionez, bere gorputza aldatu beharrean psikologoa aldatu zuen. Oraingo legeria berriekin, osasun mentaleko profesionalek beren lana egitea, hau da, ebaluazio psikologikoa egitea, galdetzea eta disforia edo inkongruentziaren jatorria bilatzea “konbertsio terapia” eta “patologizatzea” izango da. https://www.lahoradigital.com/noticia/32445/igualdad/la-disforia-se-crea-socialmente-bajo-la-mirada-atenta-del-sexismo-pues-es-su-hija-predilecta.aspx
– Mehatxuka ari dira, jendea isilarazten: Andaluziako psikologo bati salaketa jarri zioten, “konbertsio terapia” praktikatzea leporatuta, soilik Twitterren botatako iritziengatik. 120.000 euroko isuna eta bere lanean aritzeko inhabilitazioa. Azkenean libratu da, baina jendea beldurtzeko helburua kunplitu da. https://www.lahoradigital.com/noticia/32007/igualdad/ahora-deshacerse-del-genero-de-aquello-que-nos-oprime-es-hacer-terapia-de-conversion.aspx
– Mehatxu gehiago. Norvegiako feminista bat auzipetua “gorroto delitua” leporatuta, Twitterren esateagatik gizon bat ezin dela lesbiana izan. Hitzez hitz, hemen ezarri nahi diguten legeria berbera. Portzierto, gizonezko bat EZIN DA LESBIANA IZAN. https://www.samlivsrevolusjonen.no/christina-ellingsen-etterforskes-for-hatefulle-ytringer/
– Atzerrian dagoeneko hasi dira osasun sistema tribunaletara eramaten eta juizioak irabazten. Keira Bell kasua Erresuma Batuan. https://www.eldiario.es/murcia/murcia-y-aparte/caso-keira-bell_132_8574053.html
– Suedian adinez txikiei hormonak ematea eta operatzea DEBEKATU da, eta helduekin ere zuhurrago ari omen dira. Hemen, alderantzizko joera inposatu nahi da. https://www.aceprensa.com/familia/infancia/suecia-no-aplicara-terapias-hormonales-a-menores-con-disforia-de-genero/
Eta abar, eta abar, eta abar…
Kaixo.
Argitalpena zahar xamarra izan arren, nabarmendu beharrean nago zeinen isilik dirauten batzuek, lehenago transfobia, intolerantzia, sexismoa eta haurtxo jaio berriak gosaltzen ditugula aurpegiratzea hain gustoko daukazuenok.
“Kill The TERF” lelo misoginoa ere badabil hemen barna.
Ni datuak ematen saiatu naiz, kontuak hain zuri-beltz ez direla erakustearren. Erantzunik ez.