Haziak eta beste arma batzuk

Haziak eta beste arma batzuk – 

Haziak eta beste arma batzuk

Emakumeonak bai arma adimendunak direla: kalibre guztietako hitzak, keinuak, emozioak; sormenez, erresilientziaz, irudimenez osaturiko lehergailuak…

La deuda. Noizbehinka La Deuda etortzen zait burura, denok (grekoek bereziki) geneukana, antza denez, gure aukeren gainetik bizitzen ari ginelako (horrela behintzat laburbiltzen ziguten krisi haren arrazoia).

Esamolde hori bitxia da, batez ere estrapolatzen badugu: batzuetan (agian beti) gure aukeren gainetik maitatu izaten dugu edo maitatuak gara; amets egiten dugu, gorrotatzen dugu, edaten dugu, lan egiten dugu, sufritzen dugu, gure aukeren gainetik gozatzen dugu.

Eskerrak orain bizitzen ari garen eta teilakatzen ari diren distopia segida honek Zor hura, zulo hura, aitzakia hura, entelekia bat bezala puzten hasia zen pufo ordainezin eta ulertezin hura lurperatu duela.

Emakume ukrainar batek soldadu errusiarrei oso opari berezia eskaintzen dien bideoa ere bere aukeren gainetik ikusia izan da. Inortxok ere ez zuen imajinatzen elkarrizketa hori (“har itzazu hazi hauek ekiloreak hazteko hemen hilko zaretenean”; “mutikook, jarri hazi hauek poltsikoetan”; “Hartu hazi hauek. Hemen hilko zarete beraiekin”). Telefono mugikor batek grabatutako filmeak 9 milioi bisita izatera iritsi da. Bonbardaketa mediatiko honetan bakarrik Yelena Osipovak, San Petersburgon gerraren kontran manifestazeagatik  atxilotu izan zen eta Leningradeko setiotik bizirik atera zen amamak, lortu du ikusle kopuru hori apur bat gainditzea.

@ukraine_world bidez twitterrera igotako laburmetrai hori, gero egunkari digital ugarik errebotatu zutena, horien artean The Guardian, geografia, ekonomia, historia eta komunikazio gaitasun egundoko lezio bat da.

Azken berriek (frijigailua betetzeko asmoa genuen olioaren prezioa kalkulatzean poltsikoan min ematen diguten horiek) pelikula hori  argiago ikusten, ulertzen lagundu digute. Ukrainako lautada, hein handi batean, “Lur beltza” (ukranieraz, chornozem) izenez ezagutzen da. “Humusean aberatsa den lurzoru beltzeko mota bat (% 3tik % 13ra bitartekoa), potasioan, fosforoan eta mikroelementuetan ez ezik. Nekazaritzarako emankorrenetakoa da, ez baitu ongarririk behar. Batez besteko sakonera nahiko handia du, metro batekoa gutxi gorabehera (6 metrotara iristen da Ukrainako eskualde batzuetan)”. Halaxe deskribatzen du academic atariak.

Pedro I.a tsarrak XVI. mendean Herbehereetatik goi-ordoki horretara landare horiek ekarri zituenetik, ekilore-sailak zeruertzeraino hedatuz joan egin dira. Agian lurralde horren aukeren gainetik edo gure beharren gainetik (uztatzen dutenaren erdia importatzen diegu).

Baina elkarrizketa gertatzen den testuinguru argigarri horretatik haratago, giza faktorea da adierazgarriena, zalantzarik gabe: militarraren erantzun hezi eta neurritsua (“Mesedez, ez ditzagun gauzak okertu, mesedez”) Gilaren kortesiaren eta umorearen arteko bidearen erdian, emakumearen temakeria bere oparia onartarazteko; bere argumentazioa ia ama baten bokatiboez. Konnotatiboena gure irudimenak film horri gehitzen diona da, lore hori uniforme horien josturen artean ernetzen eta azalera iristen ikusten dugulako; argia bilatzen. Indartsuena da halako mehatxu beldurgarri bat nola bihur daitekeen aurresentipen, literatura; nola heriotza ustekabean biratzen den bizitzarantz.

Indartsuena da halako mehatxu beldurgarri bat nola bihur daitekeen aurresentipen, literatura; nola heriotza, ustekabean, biratzen den bizitzarantz.

Izan ere, bideo hori emakumeen armategi boteretsuaren artilleria-pieza apal bat (hobeto hornitutako armadarena baino askoz beldurgarriagoa), haiek arma isilak, ezkutuak garatu behar izan dituztelako; paradoxikoki luku-bonbak baino suntsitzaileagoak,  gizonok bataila guztiak irabazitzat (eta azkenean galdu ditugula) ematen ditugun misilak baino eraginkorragoak. Emakumeonak bai arma adimendunak direla: kalibre guztietako hitzak, keinuak, emozioak; Emakumeonak bai arma adimendunak direla: kalibre guztietako hitzak, keinuak, emozioak; sormenez, erresilientziaz, irudimenez osaturiko lehergailuak…

En fin

Haziak eta beste arma batzuk

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.