Zona euskaldunak edo aukerak
Zona euskaldunak edo aukerak
Txerra Rodriguezek, Garaigoikoa blogean, aurreko sarrera batean aurkeztu zuen Eduardo Apodaren kontzeptu bat gogorarazten digu “Zona euskaldunak, zona erdaldunak” izeneko idatzian; aukerena. Salabardoak biak jaso ditu.
Oso ohituta gaude gurean zona euskaldunak eta zona erdaldunak bereizten. Oso ohituta, era berean, arnasguneak berba erabiltzen (zona erdaldunak orduan itoguneak?). Oso. Uema ere soziolinguistika geografikoa da (nik gurago soziolinguistika funtzionala, baina tira).
Oso ohituta gaude mapetara. Mapek erakusten dituzten mugak errealitatera eramaten ere trebeak gara, trebeak garenez. Euskalkien mapatik hasita (esate baterako, Durangon edo Errenterian guztiek egiten dute euskalkiz? Gasteizen ez dago euskalkian egiten duenik? Edo Zallan edo Lizarran ez da euskarik egiten?) beste edozein maparaino.
Agian bada garaia beste modu batean pentsatzen hasteko. Agian aukeretan pentsatzen hasteko ordua heldu da. Agian, akaso, apika, beharbada.
.
.
Euskaldunak edo aukerak: bizi-praktikak
Zer pentsatu latza ematen du Apodakarenak.
.
Gauzatxo bat: Zer zentzu du “zonalde” erabiltzeak baldin “zona” badaukagu? Zer gehitzen dio lau letrez gainera?
Arrazoi duzu, Garret. Originalean (http://blogak.eus/garaigoikoa/zonalde-euskaldunak-zonalde-erdaldunak) aldatu egin dut, eta zona erabili. Zuzeukoan ezin dut, baina tira, hauek azkar asko aldatuko dutelakoan nago.
Eskerrik asko eta segi fin!
Filosofoa ez izanagatik, iruditzen zait zenbat eta euskaldun gehiago egon eremu batean, are aukera gehiago izango dugula euskaraz jarduteko, ala?
Euskaldun aktiboa bada bai bestela ez, bizi naizen eskualdean euskaldunen eta ia euskaldunen ehunekoa 40 ingurukoa da baina praktikan euskal giroko lekuetan (ikastolan, euskaltegietan, bertso-eskoletan, mintzalagun sasoietan…) soilik hitz egiten da. Beraz azken finean norbanako interesa da balio duena.
Nire kasuan nire ingurua ez denez euskaldun aktiboa nire euskararen erabilpena internetera mugatuta dago.
Nire ustez, norbera euskaldun aktiboa den heinean izango da ingurunea euskaldun aktiboa.
Izango da ez naizela filosofo, baina ez nago ados.
Nire herrian “euskaldunak” %25 inguru dira, eta euskaraz egiteko aukerak urriak dira.
Gertuko herri batean euskaldunak %80 dira, eta euskara asko entzuten da bazter guztietan.
Erabat ados, asko gustatu zait artikulua. Uda honetan iruñean izan naiz birritan eta elkarrizketa ia guztiak euskaraz egin ahal izan ditut. Mapen arabera %15ekoa da bertan euskaldunen kopurua. Dudarik gabe egokiagoa litzateke 40000 pertsonekin euskaraz egiteko aukera dudala pentsatzea.