Aste honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrilla

Aste honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrilla
Uda geldirik eman badu ere, abian da berriro Norteko Ferrokarrilla Elhuyarrek ekoitzitako zientzia-saioa. Astero, Euskadi Irratiaren uhinetan egingo du geldialdia, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Hain zuzen, lehen geldialdia larunbat honetan bertan izango da, hilaren 10ean. Saio indartsua eta mamitsua agindu du gidariak, Guillermo Roa Zubiak.

Aurtengo denboraldia, gainera, ospakizun eta guzti dator. Izan ere, Norteko Ferrokarrillak 20 urte daramatza martxan, eta, ospakizunaren bitartez, bide horretan parte hartu dutenak gogoratu eta entzule fidelei eskerrak eman nahi dizkie Norteko Ferrokarrillaren taldeak.

Aste honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrilla

Elhuyarrek ekoitzitako saioak Euskadi Irratiaren uhinetan egingo du geldialdia, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.