Zinegabonak zikloari esker, aurten ere haurrentzako zinea euro bakarrean
Zinegabonak zikloari esker
Zineuskadik eta EITBk elkarlanean antolatzen duten Zinegabonak zikloak haurrentzako 11 animaziozko film eskainiko ditu
Zinegabonak zikloari esker hirugarren urtez Euskal Herriko zenbait aretoetan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Zineuskadik, EITBrekin elkarlanean, animaziozko 11 filma eskainiko ditu euro bakarrean; film guztiak euskarazko bertsioan. Zikloa abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean izango da eta proiekzioak Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan izango dira. Zine aretoez gain, hiru film Bilboko EITBren egoitzan emango dira, Multibox aretoan. Bertan sarrera doan izango da, baina beharrezkoa da HIRU3 komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.
Aurten gainera, zinegabonak berrikuntza nagusi batekin dator: bikoizketa tailerra. Bilbon abenduak 28an, Donostian 29an eta azkenik, Gasteizen 30ean egingo da. Bertaratzen direnek, bikoizketa-aktore profesionalen laguntzarekin, filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikusi eta ikasiko dute. Eta ausartzen denak ahotsa grabatzeko aukera ere izango du.
Animaziozko filma guztiak euro bakarrean eta goizeko 11:00etan proiektatuko dira. Programazioa honakoa izango da:
ABENDUAK 28
- Marko Makako – Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa
ABENDUAK 29
- Asterix – Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa
ABENDUAK 30
- Dragoi Bola – Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa
URTARRILAK 2
- 7. Ipotxa – Bilbo, Golem Alhondiga
- Hurrak eta lapurrak – Donostia, Principe Zinemak
- Stand by me Doraemon – Gasteiz, Florida Zinemak
- Magiaren etxea – Iruñea, Golem Baiona
- Yugo & Lala – Urruña, Itsas Mendi
URTARRILAK 3
- Magiaren etxea – Bilbo, Golem Alhondiga
- Zipi-Zape – Donostia, Principe Zinemak
- Tom txiki – Gasteiz, Florida Zinemak
- 7.Ipotxa – Iruñea, Golem Baiona
- Haritzaren bihotza – Urruña, Itsas Mendi