Olentzero ez bada… nor?

Olentzero ez bada… nor?
Olentzero ez bada... nor?

Olentzeroren etorrerarako hiru gau baino falta ez direnean, shock egoeran gelditu gara azpian duzuen komunikatua entzun dugunean… harik eta duela hiru urtekoa dela konturatu garen arte!!

Ikazgin zaharrak opari banaketa bertan behera utzia badu jada… NOR DA Gabon gauez etxeak paketez eta gutiziaz betetzen dabilen hori, nor?

Ea bateren batek asmatzen duen misterioa…

.

Olentzeroren komunikatua Euskal Herriari

«Baserria hil zen, eliza ere bai, eta orain kapitalismoari tokatzen zaio. Eta etortzear dauden garai berriekin Olentzero berriro berpiztuko da. Horretan datza bere izatea, biziberritzean. Olentzero hilezkorra da!»

Horrela dio Zapatilla Filmsek ekoiztutako ikusentzunezkoak. Lana Ezkurrako Komentzaneako bordan grabatu zuten orain hiru urte, Andoni Mendizabalen zuzendaritzapean eta Eriz Alberdi ikazginaren paperean zela.

Gabonak, komunikatua, olentzero, opariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude