Zergatik ez zara euskaraz mintzatzen?

Zergatik ez zara euskaraz mintzatzen?

Nikolas Xamardo eta Xabier Rodriguezek Arabako Alea agerkarian.

Zergatik ez zara euskaraz mintzatzen?
Argazkia: Toki Eder ikastola.

EAEn egindako inkesta soziolinguistikoaren ondotik, hainbat artikulu argitaratu dira, non euskararen ezaguera, ohiko erabileran islatzen ez dena, egiaztatzen den. Hau da, objektiboki, inoiz baino hobeto dago; subjektiboki, ordea, egoera kezkagarrian dago gure hizkuntza. Gaur egun, sistema autonomikoak ikastea ahalbidetzen du, baina ez dauka politika egokirik haren erabilera sustatzeko, hori izanik euskararen benetako arazoa.

Egin dezagun historia pixka bat. Euskara estatu frankistan debekatuta zegoenean, hainbat sektore herritar matxinatu ziren zapalkuntza haren aurka, askapen nazional eta sozialeko borroka-giroan, eta bere fuituak eman zituen: ikastolen aldeko borroka, musika, bertsolaritza, prentsa, liburuak, zinema, antzerkia, etab.

Franco hil eta gero, euskara estatu-eskola transferituan sartuta, A eta B ereduen ezarpenaren aurka borrokatu zen, batik bat Araban. Tokieder ikastolako borroka arrakastatsua (ereduak kanpora, irakaskuntza euskaraz) gaztelaniazko hiztunek euskalduntzeko aukera ez izatearen kontra motibatua egon zen.

Halaber, gaur egun, haren erabilera zailtzen duten oztopoak finagoak dira. Estatuaren lana egoera honetan ez da ebidentea, baina bai nonahikoa. Eta, horregatik, zailtasun gehiago dauzkagu hari maskara kentzeko; izan ere, neurri handi batean, barneratu egin baitugu. Itxurazko askatasuna (nahi badut, hitz egiten dut; ez badut nahi, ez dut erabiltzen) faltsua da.

“Gatazka-egoeratan (edo gatazka posiblean), beti daukagu zapaltzailearen alde jartzeko tentazioa, hizkuntza menperatzailea erabiliz”

Panorama honen aurrean, lehenik bistaratu behar duguna da ez gaudela elebitasun-egoera batean, diglosikoan baizik: espainola Estatuak inposaturiko hizkuntza ofiziala da eta euskara ez da beste estatu baten hizkuntza, herri menderatu batena baizik.

Gatazka-egoeratan (edo gatazka posiblean), beti daukagu zapaltzailearen alde jartzeko tentazioa, hizkuntza menperatzailea erabiliz. Adibidez, euskara erabiltzeagatik sozialki baztertua izateko beldurra (arazoak edukitzekoa) ez dator “sentitzen dut, ez dakit euskararik” dioen jendearengandik; baizik, agindukeria-jarrera argiarekin, “hitz egidazu espainolez” esaten diguten haiengandik.

Laburtuz: itxuraz, aukeratzeko askatasuna daukagu, baina ez dago horrelakorik, aukeratzea elementu homogeneoen artean egitea baita. Eta ez menderatzailearen (espainolaren) eta menderatuaren (euskararen) artean, Euskal Herrian gertatzen den gisara.

Elebidun bakarrak euskaldunak dira; hortik espainola defendatzen duten elebakarren aurkako gatazka etengabea. Diglosia-egoera hori apurtu eta justizia egiteak kemenez eta erabakimenez hizkuntza menderatuaren alde apustu egin eta Estatuaren hizkuntzari aurre egitea eskatzen du: aparato judizialaren hizkuntza, Administrazioarena, Polizarena, Ejerzitoarena, mass-mediena, etab. Nola alderantzikatu egoera hau? Beti dagoen arren norberaren erantzukizuna, arazo politiko eta soziala izanik, hizkuntza alegia, administrazio autonomikoari dagokio benetako erantzukizuna, honako puntu hauetan:

Euskararen egoeraz, bai eta kausez eta efektuez, gizartea, bere osotasunean, jabearaztean.
Ildo beretik jarraituz, hizkuntza ezagutu arren erabiltzen ez duen gazteriarengan eragitean eta, batik bat, hezkuntza-sisteman. Irakasleek elkarrizketa jarraituaren bidez, ikasleak zergatik euren artean ez diren euskaraz erlazionatzen aztertu eta haiek egokieran jartzean, uler dezaten euskara erabiltzearekiko erresistentziak eta beldurrak, batik bat, espainol-hiztun elebakarrekin gatazka-egoera posiblearen beldurretik datozela.

Ikuspegi horretatik, helduen euskalduntzean eragitean.

Zergatik ez zara euskaraz mintzatzen?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude