Zentzuzko hizkuntza politika baten alde
Zentzuzko hizkuntza politika baten alde –
Eusko Jaurlaritza administrazio publikoen euskalduntze prozesuaren erreforma lantzen ari da, zeinetan oso eragin handia duten lanpostuetako hizkuntza-eskakizunek (euskararen ezagutza eskakizuna). Garrantzi sozial handiko kontua, enplegu publikoak Euskadin duen eragin kuantitatibo eta kualitatiboagatik eta gizartean, orokorrean, duenagatik ere.
Bi hizkuntza ofizial dauzkan gurea bezalako gizarte batean, agintari publikoak behartuak daude modu eraginkorrean horietako edozein erabiltzeko eskubidea bermatzera. Lanpostuetan hizkuntza eskakizunak ezartzea eskubide hori ziurtatzeko modu onargarria da; baina edozein erregulazio ezin da, ordea, onartu.
Sorreran ezarri ziren hizkuntza politikaren oinarriek oreka nahiko egokia lortu zuten: erabilera-hizkuntza ofiziala norberak aukeratzeko askatasuna; irakaskuntzan hizkuntza-askatasuna, beste hizkuntza ofiziala nahitaez ikastearekin osatua; hizkuntza politika herrialdeko zonalde desberdinetako errealitate soziolinguistikora egokitzea eta nahitaez euskararen erabilera —euskal gizartearen hizkuntza bereizgarri, baina sozialki minoritario eta ahula— sustatzea. Horri guztiari zuhurtziaz, errealismoz eta adostasun handiz heldu behar zitzaion, sinetsita euskara izango zela kalteturik handiena baldintza horiek egon ezean. Bakea posible egin zuena ahaztea, hizkuntzaren gaia konfrontazio-eremura eramateko arriskua dakarren arduragabekeria da.
Urteotan garatutako hizkuntza-politikak lorpenak izan ditu, baina baita itzalak ere. Hainbat jarduerak jatorrizko adostasunaren josturak tenkatu egin dituzte, multzoaren koherentziari eta orekari eraginez. Herri-administrazioak bi hizkuntza ofizial dituen gizartera egokitzean arazoak daude, gehiegiagatik eta gutxiegiagatik.
Estatuaren gobernuek izan duten jarrerak utzikeria izan du ezaugarri, Europako Kontseiluaren txostenek behin eta berriz adierazi duten bezala. Estatuko Administrazioak, kuantitatiboki, pisu txikia du, baina izandako utzikeriak, haren garrantzi kualitatiboaz gain, eragin sozial handia duten izapideak euskaraz garatzea erabat zail egiten du.
Bestalde, kasu askotan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako langileen egokitzapenak, baita tokikoen kasuan ere, boluntarismoaren ajea du —Euskara XXI gogoetan kritikatu bai, baina dirudienez ahaztuta dagoena—, zeinaren ondorioa izan baita errealitate soziolinguistikotik pixkanaka aldentzen joatea. Euskararen ezagutzaren derrigortasun-ehunekoa kalkulatzeko erabilitako formulek errealitatea baino emaitza handiagoak ematen dituzte, euskararen ezarpenaren eta erabileraren lurralde-desberdintasunarekin bat ez datozenak. Horren muturreko adierazpena dugu euskara menderatu behar den lanpostuen nahitaezko ehunekoa (‘nahitaez bete beharreko indizeak’) gutxieneko portzentaje (‘gutxieneko betetze-indizeak’) bihurtzeko ahalegina, administrazio bakoitzaren nahieran igo daitekeena. Horrekin, hizkuntza-eskakizunen sistemaren helburua urratzen da, hura ‘nahierako’ sistema bat bilakatuz, boluntarismo politikora irekia; gainera, erkidegoko erakunde komunek hizkuntza-politikaren zuzendaritzari uko egitea dakar, funtsezko elementua izan arren Estatutua onartzeko itunean. Hizkuntza-eskakizunari derrigortasun-data ezarri nahi zaio lanpostu guztietan (hortik aurrera, hizkuntza-eskakizuna nahitaez bete behar da lanpostu horretan sartzeko edo lanpostuari eusteko), eta horrek esan nahi du herri-administrazioetako hizkuntza-normalizazioaren helburua (pertsonen hizkuntza-eskubideen erabilera eraginkorra bermatzekoa zena) aldatzen dela, administrazioen euskalduntzea, bera, sistemaren beraren helburu bihurtuta.
Sektore publikoan euskararen ‘normalizazioak’ ezin du alde batera utzi askotariko gizarte baten errealitatea, gero eta etorkin gehiago dituena, non hizkuntza-eskakizunak bidegabeki bazterkeriarako beste elementu osagarri bat bihurtzea saihestu behar den. Bestalde, euskararen hiztun-komunitatearen errealitatera egokitu behar da. Kontuan hartu behar ditu euskaraz ahoz komunikatzeko gaitasuna eduki arren idatzizko komunikazio-gaitasunik ez dutenak. Komunikazio-maila pasiboa lortu dutenak ere kontuan hartu behar dira (euskara ulertu arren euskaraz sortzeko gaitasun bera ez dutenak). Euskaraldian hainbeste goraipatu dena —belarriprest— hizkuntza-eskakizunen sisteman eta egiaztapenean islatu behar da, sistemari malgutasun eta errealitate dinamiko batera egokitzeko gaitasun nabarmen handiagoa emanez.
Euskal gizarteak eta euskararen etorkizunak hizkuntza-politika orekatua behar dute (ekitatezkoa, zentzuduna eta zuhurra), aldi berean errealista izango dena (praktikoa eta errealitatera egokitua) eta adostasun zabala ekarriko duena —gehiengo sozialaren adostasuna ahalbidetuko duena—. Hizkuntza-eskakizunen sistemaren erreformak egun benetan existitzen den euskal gizartean bizikidetza eleaniztun egokia erraztuko duten balioei erantzun behar die.
Sinatzaileak: Iván Igartua Ugarte, Juan José Larrea Conde, Alberto López Basaguren, Lurdes Auzmendi Aierbe eta Lourdes Oñederra Olaizola, EHUko irakasleak.
Sibilinoki euskararen eskakizunei dagokienez atzera egiteko proposamenak dira hauek. Frankismoaren aurretik eta frankismoan euskara eskolatik kanpo zegoelako euskaldun zahar asko alfabetatugabea da. Espainiatik etorritako etorkin askok ez zuten euskara ikasi erraztasun gutxi zegoelako, eta haien seme-alaba askok ikasi zuten eta beste askok ez, hainbat arrazoirengatik. Migratzaileek ez dakite euskaraz; orduan, jaitsi egin behar dira hizkuntza-eskakizunak, ze egoera soziolinguistikoari ez zaizkio egokitzen.
Azpian dagoena da gaztelania dela kohesioa ematen diguna, espainolak garela edo basko-espainolak eta halaxe jarraitu behar duela horrek.
Ikuspegi euskalduna da eskolak euskalduntzen ez badu, bitartekoak handitu behar direla eskolak euskaldundu dezan. Administrazioan, hizkuntza-eskakizunak jaitsi ez, baizik eta erabilera-eskakizunekin adostu edo osatu behar direla, eta gero eta euskaldunagoa izan behar duela.
Zergatik, Madrilen edo Espainiako beste edozein hiri edo herritako administrazioan ez zaio inori bururatzen gaztelania baino ezin duela izan banakoak hautatzen duena, eta, hemen, aldiz, norberak aukera dezakeela euskara edo erdara?
Planteamendu hauekin gero eta aukera gutxiago izango dugu euskaraz egiteko. Lehendik ere oso apala den euskararen erabilera jaitsi egingo da, eta denok baskoak izateko bidea erraztuko da, denok basko-espainol peto-petoak izaten amaitzeko.
Funtsean, EHUko irakasle euskaldun/euskaltzale PSOEtarrek sinatutako eskakizuna.
Tira, apur bat sinplista, ezta?. Esaterako, Oñederra:
Ibilbide luzeko euskaltzalea
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lourdes_O%C3%B1ederra
Hemen Ibarretxe/Azkarate gobernuaren izendapena
https://elpais.com/diario/2001/10/09/paisvasco/1002656425_850215.html
Hemen Carmenarekin
https://www.lavanguardia.com/local/paisvasco/20191103/471355964944/errejon-y-carmena-celebraran-el-martes-en-bilbao-un-acto-junto-a-urkijo-para-impulsar-mas-pais-en-bizkaia.html
Gaztelania, nahitaez. Euskara, hautazko. Oso zentzuzkoa.
Irungo epaiaren eskutik datorkigun artikulu bat (edo alderantziz), espainolaren supremazia zurkaiztea helburu. Itzal handiko sinatzaile horiek, jakina, sarbide erraza dute Vocentoko egunkarien iritzi sekzioetara, euskalgintzan dihardutenak ez bezala.
Nire gaineko komentarioa ezabatu dute. Zer dela eta?
Zein zen deskalifikazio pertsonala, zehazki?
Ez dakit sinplismoa zein den. Hauek ere ikus daitezke, adibidez, edo nork
https://www.diariovasco.com/20081003/politica/ciudad-euskera-20081003.html
https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20101003/politica/timido-avance-vasquismo-20101003.html
https://fundacionfernandobuesa.com/web/wp-content/uploads/2015/02/Boletin-Digital-N%C2%BA-77-Marzo-de-2020.html
https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100331/pvasco-espana/lourdes-auzmendi-larga-trayectoria-20100331.html
https://www.noticiasdealava.eus/actualidad/sociedad/2010/03/30/politica-linguistica-gobierno-vasco-lleva/25263.html
Eta kasu, ez oker interpretatu: PSEren ildokoak edo unibertsokoak izateak ez die ezer kentzen, baina hobeki azaltzen ditu zenbait ikuspegi.
Sinatzaile batzuen kasuan horrela da, baina guztiak ez dira ildo politiko berekoak. Eta bide batez, informazioa osatzearren:
https://www.berria.eus/paperekoa/2131/006/002/2016-07-23/lurdes-auzmendiren-oharra.htm
https://www.elcorreo.com/alava/araba/ivan-igartua-nuevo-20201218210228-nt.html
https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/fr/larrea-conde-juan-jose/ar-149648/
https://es.wikipedia.org/wiki/Alberto_L%C3%B3pez_Basaguren
Kaixo Gilen:
Ez ditugu kontu anonimoetatik izen-abizenekin sinatzen dutenen aurkako deskalifikazio pertsonalak onartuko. Eskertuko genizueke artikuluan hizpide den gaiaren inguruan eztabaidatzen jarraitzea.
Mila esker eta egun ona izan.
Badakigu “minoritario” eta “minorizatu” maiz elkarren ondoan agertzen direla hizkuntza-politikaren literaturan. Areago, badakigu gehienetan -ez beti- bata bestearen ondorioa dela. Baina sinatzaileek euskara “hizkuntza sozialki minoritario eta ahul” gisa definitzea aukeratu dute, malabarismo harrigarri eta gaizto bat eginez.
Ageriko minorizazio prozesua aipatzen duzula, sintzaileek hau ere esaten dute:
“Estatuaren gobernuek izan duten jarrerak utzikeria izan du ezaugarri, Europako Kontseiluaren txostenek behin eta berriz adierazi duten bezala. Estatuko Administrazioak, kuantitatiboki, pisu txikia du, baina izandako utzikeriak, haren garrantzi kualitatiboaz gain, eragin sozial handia duten izapideak euskaraz garatzea erabat zail egiten du.”
Halaxe dirudi, Martin, eta “minoritarismo sozial” horren arrazoiak aipatu gabe utzi dituzte. Horietako batzuk administrazioan aritu dira tarte (labur) batez, hizkuntza-politikari lotuta, baina beti goi-karguetan, kargu politikoetan, eta kargu horietako jarduna urrutixe egon ohi da administrazioko bertako errealitatetik: zer diote normalizazio-teknikariek, adibidez?
Artikulu honetan, “itzal handiko euskaltzaleak” bainoago, PSOEko kide eta Patxi Lopezen gobernukide ohi direnek proposamen bitxiak plazaratu dituzte.
Gure (euskaldunon) hizkuntz komunitateak jasaten duen bazterketa eta zapalkuntza ez dute aintzat hartzen artikulugileek.
Euskara “euskal gizartearen hizkuntza bereizgarri, baina sozialki minoritario eta ahula” gisa definitzen dute, minoritario eta ahul izatera nola heldu den aipatu ere egin gabe. Normala bestalde, pse- eta psn-PSOE eragile aktiboak (izan) baitira euskaldunen komunitatea baztertzeko lanetan, PSF Iparraldean bezala.
Auzmendik eta lagunek, “trantsizio” deitutako garaian alderdi espainiarrek (baldintzapean) onartutako ituna jartzen dute eredu gisa, eta ohartatazten gaituzte: ” Bakea posible egin zuena ahaztea, hizkuntzaren gaia konfrontazio-eremura eramateko arriskua dakarren arduragabekeria da.”
Bestela esanda, “argi ibili, ahulak eta txikiak izanik zarata egitea ez zaizue-eta komeni”…
““trantsizio” deitutako garaian alderdi espainiarrek (baldintzapean) onartutako ituna jartzen dute eredu gisa”
Hau esatea ere Gernikako Estatutua eta 1982ko Euskararen Lege historikoari buruz…
“Bi hizkuntza ofizial dauzkan gurea bezalako gizarte batean, agintari publikoak behartuak daude modu eraginkorrean horietako edozein erabiltzeko eskubidea bermatzera”
Espainolarena bermatuta dago? Bai, Espainiako konstituzioaz.
Euskararena? Ez, egunero pairatzen ditugun diskriminazioek argi erakusten dutenez.
Euskararen inposizioaren kontra zauede(te), jakina. Eta espainolaren inposizioaren kontra?
Erantzuna jakitea interesatzen zait.
PSOEtarroi ez zaie ongi iruditzen, EAEko Herri-administrazio gehienetan euskararen erabilera normalizatzen hasteko, administrazio horiek kokatuta daudeneko inguruan baino euskararen ezagutza handiagoa eskatzea (nahiz eta ezagutza maila horiek eskatuta ere ez diren bermatzen euskaldunon hizkuntz eskubideak partez baino).
Zergatik? Erdaldun elebakarren pribilegioak, herritar euskaldunon hizkuntza eskubideen oso gainetik jartzen dituztelako.
Horregatik ez dute aipatu ere egiten, EAEko Herri-administrazioetan lan egiteko euskara partez eta partzialki eskatzen den bitartean, gaztelera edo espainiera derrigorrezkoa dela lanpostu guztietarako. Hizkuntza politika erdalzalea oso egokia eta “bakezalea” iruditzen zaie, antza denez.
Nafarroako euren PSOEkideen hizkuntza politikaz ez dutena aipurik txikiena ere egiten. Eredugarria irudituko zaie akaso…
Herritar euskaldunon bazterketari eusteko aitzakia gisa, etorkin (atzerritarren) komodina erabiltzen dute, esanez “hizkuntza-eskakizunak bidegabeki bazterkeriarako beste elementu osagarri bat bihurtzea saihestu behar dela”.
Lotsabakokeria galanta iruditzen zait.
Hasteko eta behin, etorkin horietako asko eta asko, Euska Herrian lan egin ahal izateko (arlo publikoan nahiz pribatuan) espainiera ikastera derrigortuta daudelako, eta ez euskara. Kopeta behar da gero…
Baina hain “itzal handiko euskaltzaleak” izaki, gora etorri eta “belarriprest-eskakizuna” ere ez dute ba proposatu?
Euskararen eskakizunak urtzea eta euskarazko harremanak zailtzea beste helbururik ez dutela pentsatuko nuen, hain itzal handiko euskaltzaleak direla jakin ez banu.
Azkenik “gehiengo sozialaren adostasuna ahalbidetuko duen” eta “egun benetan existitzen den euskal gizartean bizikidetza eleaniztun egokia erraztuko duten balioei erantzun behar dien” Hizkuntza Eskakizun sistema proposatzen dute. Hau da, eurena bezalako alderdi euskarari errefraktarioekin adostua, eta erdaldun elebakarren pribilegioak eta nagusikeria higatuko ez dituena.
Itzala bai, baina iluna eta hotza, Sabin, diskriminatzailea eta supremazismo espainiarraren printzipioetatik idatzia..
Egia esan, sinatzailei “supremazismo espainiarra” eta “elebakarren pribilegioak” defendatzea leporatzeak ez du tarte handirik uzten eztabaidarako eta bizikidetzaren aldeko akordioetarako. Ustet guda etnikoaren paradigma ideologikoan kokatzen zarela, beste iritzikoak kolonoak edo zipaioak omen dira… Ondo segi
Ez dakit 2021ean guztiak ildo politiko berekoak diren hertsiki, horregatik aipatu dut PSEren “orbita”, ez “PSEren militantzia sutsua”. Dakidana da denak (edo gehienak) mugitu direla PSEren orbita horretan, PSEren ekitaldietan, PSErentzat botoa zuzenean eskatuz, PSEren gobernuek izendatuta edo PSEren eszisioetan, baten baten kasuan, garai modernoagoetan.
Horrek, berriz diot, ez du ezer txarrik (jakina!), baina ildo ideologikoa zein den erakusten du, eta zenbait posizio hobeto azaltzen ditu.
Gero, grazia egiten didate kasu zehatz batzuek: orain aldatuko luketena aldatzeko kargua izan zutenean txintik ere ez zuten esan.
Bide batez, curriculumak direla eta, eztabaidagai honetarako ez dira oso esanguratsuak, ezta? Bata historiaurrean aditua izatea, bestea filologia eslaviarrean, bestea interpretazioan, bestea fonetikan… Ez dut ikusten hor hizkuntzaren soziologiarekin lotutako gairik.
Ez dakit ba, agian informazio hau baliogarria zaizu:
https://www.elcomercio.es/v/20140601/cultura/oficialidad-daria-mayor-proteccion-20140601.html
https://oihaneder.eus/agenda/euskara-jendea-aniztasunaren-bidean-juan-jose-larrea/
https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/osoak/130-lourdes-onederra-olaizola
Zalantzarik ez da gaur arteko hizkuntza-politika, administrazioko erabilerari dagokionez, porrot handia izan dela, eta sekulako desoreka dagoela, batetik, erabili diren baliabideen eta egin diren sakrifizioen, eta, bestetik, lortu diren emaitzen artean. Ondorioz, ondo deritzot politika hori berrikusteari. Nire ustez, askoz ere baliabide eta sakrifizio gutxiagorekin askoz gehiago lortu liteke politika burutsu eta eraginkorrak aplikatuz gero, baina horretarako batez ere borondate politikoa (politikoen borondatea) beharko genuke, eta hori ez dut ikusten inondik inora ere.
Aipa zezaketen ere beren alderdikide nafarren hizkuntza poitika baztertzaile ankerra, edota beren pse-PSOEko kide askoren jokabide supremazista, Mendia edo Unzalurengandik hasita.
Hementxe, pse-PSOEk euskarari eta euskaldunoi digun “estimuaz” adibidetxo bat: https://youtu.be/eSzSinw-5VE
Supremazismo espainiarra eta erdaldun elebakarren pribilegioak dira PSOEren (eta enparauen) hizkuntza politikaren ardatza. Euskaraz bizitzeko ahalegina egin ohi duen edonork daki hori. Eztabaidatu dezakegu horretaz lasai asko, Sabin, baina ez dakit interesatzen ote zaizuen eztabaida horri heltzea.
Izan ongi.
Nire galderaren erantzunaren zain…
Artikulu lotsagarria. Zinez deitoragarria.
Guztiz ados nago Pakorekin. Funtsean artikulu honetako letrakeria idorraren azpian dagoen ideia da espainola euskara bezain gurea dela. Kito, ez dago besterik. Gainontzeko guztiak ideia hortan du sorburua.
Menderakuntza psikologikoa zeinen zuztartuta dagoenaren adierazgarri. Beldurgarria.
Baliagarri zertarako edo zer argitzeko?
Hau:
“curriculumak direla eta, eztabaidagai honetarako ez dira oso esanguratsuak”
Europako Kontseiluaren Hizkuntza Gutxituen Itunaren aditua, EHUko Euskara Errektoreorde ohia, Euskaltzaina…
Iñaki, ba dirudienez baliagarria izan da zuzeuko iruzkingile guztiok bateratzeko, ez da eta eginkizun erraza!
Alpargaterori:
Hizkuntza-politikaren porrotaren atzean azalpen garbi bat dago. Erdara euskara bezain geurea denaren ideia errotzean egin dela lan ia erakunde guztietatik. Hau da, nazionalisno espainol oso oso gordina. Menderakuntza psikologiko horren baitan hizkuntza polikikak ez du sekula emaitzik lortuko. Ez honek, ez beste batek. Ez da posible. Psikologikoki, ez da posible.
Artikulu honen zinatzaileek ziesmen faltsu horretan zuztarrak sakonago botatzea proposatzen dute.
Erdara eta euskara biak maila berean gureak direla sinesten duen inork ez du euskara erabiliko, logikoa denez. Sinesmen honek, gezur honek, garun garbiketa kolektibo honek, euskararen erabilera datuak azaltzen ditu, eta funtsean euskararen heriotza dakar epe ertain-luzera.
Alegia, Sabin: denak designazio zuzeneko karguak, beren ibilbide (gehienbat) akademikoek, harreman-sareek eta filiazioek ekarritakoak. Nahi baduzu, banaka ere azter genitzake, dena den: dakidala, euskaltzain izateak ez zaitu bihurtzen hizkuntzaren soziologian eta politikan aditu (Zalbide esan izan bazenit, tira, baina Ahoskera batzordea, aizu…); EHUrena ere oso esanguratsua da: zein izan da erakundearen euskara plana? Egon ote da halakorik, adibidez, EJaurlaritzan badagoen bezala?
Euskalariak eta euskaltzaleak dira horiek guztiak, eta zeinek bere esparruan ekarpen izugarria egin du: horren zalantzarik ez dago. Baina partekatzen dituztenen artean PSEren orbitan kokatzea/kokatu izana ere badago, eta hori ez da bateraezina euskaltzain izatearekin edo Euskararen Aholku Batzordean egotearekin, Jon Juaristi dagoen bezala.
Agerikoa da “ad hominem” argudiaketa interesatzen zaizula, ez ideiena. Ematen du gehiengoa zaretela hari honetan. Adierazgarria eta etsigarria. Dena den tonoa eskertzen dizut, salbuespena zara. Mila esker.
Belarripresten edo erdaldun agrafoen papera eta errekonozimenduari buruz eztabaidatu nahi baduzu, prest. Aurreiritziei buruz jadanik nahikoa izan dut. Ondo ibili, Iñaki.
A ze nolako zabor puxka. Esku-langilea den honek 4 hizkuntza badakizki buruari eragiten dabiltzan horiek nola ez dituzte ba 2 ikasteko parada izango? Mesedez… Erdalkeria hutsa da artikulu hau. Euskarak min egiten dizue belarrietan eta bere desagerpena sustatu nahi duzue. Edo zuen lagun erdaldunek postu hobeagoak lortu ditzatela nahi.
“Sektore publikoan euskararen ‘normalizazioak’ ezin du alde batera utzi askotariko gizarte baten errealitatea, gero eta etorkin gehiago dituena, non hizkuntza-eskakizunak bidegabeki bazterkeriarako beste elementu osagarri bat bihurtzea saihestu behar den.” Ez dezatela etorkinek ahaztu hemen espainolez ez ezik EUSKARAZ egiten dela baita, bestela hasi gaitezela guztiok gutxika gutxika beste erdal hizkuntza guztiak ikasten, integrazioaren izenean… Izango da espainola ikastea euskara ikastea baino errazagoa dela, edo agian Estatutik bertatik datozenen onurarako pentsatua dago esaldi hori?
Euskara sustatu behar da, eta legediak behartu behar badu, hobe. Ezin da bere horretan utzi, erdalkeriak irentsiko baitu bestela.
Sabini:
Ipuin polit bat kontatuko dizut.
Frantzian berebiziko krisi ekonomikoa dago, eta Austrian lanpostu berri ugari. 20 milioi frantziar Austriara bizitzera joaten dira, herrialdeak hasierako 9 milioi biztantetik 29 milioira jauzi eginez.
Hainbeste dira Austriara mugitutako frantsesak, ezen ez dutela alemaniera ikasteko beharrik ikusten. Urteak joan, urteak etorri, hamarkadak joan, hamarkadak etorri, frantsesek (orain legalki austriarrak bihurtu direnak, denboraz) ez dute oraindik alemana ikasi, gutxi batzuk ezik. Austriar batzuk, mindurik, Austriako hizkuntza alemaniera dela diote. Frantziar jatorriko gehiengoek frantsesa ere Austriako hizkuntza dela diote, eta pixkanaka-pixkanaka “nazionalista” deitzen hasten zaie austriarrei. Denboraren poderioz, gero eta gehiago dira frantsesa ikasi eta fratsesez bizitzen hasten diren austriarrak, grabitate efektu bategatik. Gainera, austriako instituzioetara ere frantsez jatorriko gero eta jende gehiago heltzen da, alemanieraz ez dakitenak. Azkenik, frantsesa onartzen da ere hizkuntza nazional gisa, alemaniarrarekin batera. Denboraren poderioz baina, alemanierak behera jarraitzen du. Gutxiengo batek Austriako hizkuntza alemana eta soilik alemana dela diote, baina publikoki zapalduak dira, eta “erradikal” bezala etiketatuak.
Denbora pasatzen da. Denbora gehiago pasatzen da. Austrian alemaniera hil egiten da.
Ipuina bukatu da.
Hain argi hitzegitea eskertzen dut. Erdaldunak ez dira herrikideak, kolonoak dira. Ez daukat ezer gehitzekorik.
Sabin, hirugarrenez galdetuko dizut:
Euskara inposatzearen kontra zauden era berean, espainolaren inposizio legalaren kontra zaude?
Mezu zaparradarekin agian ez duzu ikusi nire galdera. Edo ez duzu erantzun nahi?
Barkatu, Gilen, despistatu naiz.
Bai, gaztelaniazko B2/C1/C2 hizkuntz-eskakizunak lanpostu guztietan, ahoz zein idatziz, exijitzearen kontra nago.
Baina zenbait lanpostuetarako (klaseak euskaraz emateko EZ), maila egokian, lanpostuaren benetako funtzioei lotuta (zergatik erresidentzietan lan egiteko idazlanak gainditu behar) onargarria iruditzen zait…
“Estatuaren gobernuek izan duten jarrerak utzikeria izan du ezaugarri, Europako Kontseiluaren txostenek behin eta berriz adierazi duten bezala. Estatuko Administrazioak, kuantitatiboki, pisu txikia du, baina izandako utzikeriak, haren garrantzi kualitatiboaz gain, eragin sozial handia duten izapideak euskaraz garatzea erabat zail egiten du.”
Zergatik ez da paragrafo hau garatu?, zergatik paratu da dagoen tokian? Erdian dauden itxura emateko. Erretorika faltsua baino ez. Estatua zentralista da, eta hizkuntza-bakarra, eta aipamen huts horrekin eta batez ere artikulu osoa kontuan, men egiten zaio mentasun osoz.
“Erretorika faltsua”, venga, deskalifikazioen zerrendara gehitzeko beste bat.
Bide batez, artikuluan proposatzen den belarriprest eta euskaldun agrafoen aitortzari buruzko iritzirik…?
Beharbada oso gaztea zarelako izango da, Sabin, baina Gernikako Estatutua, Euskararek Legea, eta gerora etorri diren guztiak, alderdi espainiarren, edo bestela esanda, Madrilek ezarritako baldintzen pean onartuak dira.
Areago, lege horiek utzitako zirrikituetatik euskararen berreskurapenean urrats handiagoak eman nahi izan direnean, Estatuaren espainiarraren epaitegiak (EAEko edota Nafarroako delegazioak barne) abian jarri dira trabak jarri edo erabat geldiarazteko. Jurisprudentzia espainiar (eta Espainiapeko) ugaria dago eskura, gaia interesatzen bazaizu. .
Edonola ere, funtsean Gilenek egiten dizun eta erantzun nahi ez duzun galdera horretan datza eztabaidaren gakoa:
Euskara exijitzearen kontra zaude nahiz eta soilik eremu publikora mugatu eskari hori. Alabaina, espainiera (frantsesa Iparraldean) herri-administrazio guztietan, enpresa publiko guztietan, eta era guztietako lan arlo eta bestelako guztietan inposatzen da, eta ez dizugu horri buruzko iritzirik irakurri…
Espainieraren inposaketaren alde zaude?
Gilenen galdera erantzunda!
“Bide batez, artikuluan proposatzen den belarriprest eta euskaldun agrafoen aitortzari buruzko iritzirik…?”
Bai, ikasi dezatela euskaraz hitzegiten eta idazten. Kitto. Eta Gileni erantzun bat zor diozu honen inguruan, zeren eta kontrara ere “orejadispuesta”k eta espainol agrafoez hitzegin genezake. Espainola derrigorrezkoa, baina euskara hautazkoa? Tira, mesedez…
Erantzunda!
Sabin, zer iritzi duzu zuk espainera ulertu baina hitz egingo ez luketen langilee “oreja-presta” delakoei buruz? Eta erdaldun agrafoei buruz?
Hego Euskal Herrian herri-langile andana dago soilik espainieraz dakiena (EAEn asko, Nafarroan izurritea psn-PSOE eta UPPNri esker).
Onartuko zenuke espainieraz ez dakiten herri-langile euskaldunak egotea?
Belarripresta ez da gai zerbitzu publiko batean arreta emateko, noski. Baina laneko lantalde baten barruko bileretan jarduteko bai. Ulerrizketa paradigma, Euskaraldiarena, zabaltzea izugarrizko aurrerapausoa litzateke.
Zenbat erdaldun ez dira gai beraien ama hizkuntzetan idazteko (ezta irakurtzeko ere)? Ez al dira gai lanpostu batzuetan (idatzizko funtzio gabekoak) lan egiteko?
“Bai, gaztelaniazko B2/C1/C2 hizkuntz-eskakizunak lanpostu guztietan, ahoz zein idatziz, exijitzearen kontra nago…”
Zer esan nahi duzu? Inongo lanpostutarako ez zenukeela gaztelera exijituko?
Batzuetan bai, lanpostuaren arabera.
Eskatu behar diogu Iparraldeko bati gaztaleaniako C1 klaseak euskaraz emateko? Eskatzen diote?
Praktikan, euskarazko 1.HE baino ez dutenek egiaztatu, ez dira euskaraz mintzatzeko gai. 2.HEdun asko eta asko, ezta ere, eta harrituko zinateke zenbat 3.HEdun askoren hizkuntza gaitasun urriarekin, euskara erabii ez izanaren poderioz.
1.HEetik beherako eskakizunak proposatzea graziarik gabeko txantxa bat da, areago Administrazioa barrutik ezagutzen dutenen eskutik egiten bada.
Horrekin bilatzen dena da, nire ustez, dagoeneko ia erabat erdaraz funtzionatzen duen Administrazioa, are erdaldunago bilakatzea, praktikan euskararen erabilera ezinezkoa bilakatuz barne harremanetan.
Sabin, agian ez dut aski argi formulatu nire galdera. Ez nintzen balizko egoerez ari, gaurko errealitateaz baizik.
Ez da existitzen, nik dakidala, gaztelaniazko B2/C1/C2 hizkuntz eskakizunik EAEko administrazioan, ez behintzat herritar espainolentzat. Ez da beharrezkoa.
Izan ere, Espainolaren inposizioa konstituzioaren 3 . artikuluak ezartzen du, euskaldun guzti-guztiak behartzen baititu espainola ikastera. Hala, Azpeitiako langile publiko guztiek jakin behar dute gaztelania, baina Irungo guztiek euskera ez.
Nire galdera, beraz, da ea onesten duzun betebehar konstituzional hori, espainola derrigorrezko eta hegemoniko eta euskara bigarren mailako eta hautuzko bihurtzen dituena.
Argitzearren, Gilen, zelan kontrolatzen da Azpeitiko langile publikoen gaztelaniaz ongi idatzi+hitzegin betebehar hori? Nik dakidala praktikan ez dago inongo mekanismorik/zehapenik, betebehar hori soilik ezagutza presuntzio bat da.
Oker banabil, esaidazu…
PSEko orbitakoak omen diren artikuluaren sinatzaileei, erregutko nieke Nafarroatik mesede txiki bat: uki itzazue PSNko zuen burkideak, ea euskaldunon kontrako lazoa zertxobait laxatzen ahal duten; zertxobait bakarrik. Gure kontrako pertsekuzio latza eta etengabea zerbait arintzea, besterik ez bada ere!
Nik bai gehituko dut gauza bat ba, Sabin. Zure diskurtsua zeharo linguizida da. Zeharo linguizida.
Zure erantzunarekin ez nauzu ni iraintzen, euskaldun guztiak iraintzen dituzu. Zure ustez erdaldunek eskubide dute osoa hona etorri, euskara ez ikasi, eta demografikoki berau itotzeko. Linguizidio bat defendatzen duzu.
Kontrakoa defendatuko zenuke? Euskaldun guztiak Andorrara joan eta katalana ez ikastea, katalana demografikoki ito arte? Hori ez zenuke defendatuko, ezta? Ez noski, euskara ez delako Espainiako “lengua común”, gaztelera bezala. “Gure gaztelera handia! Gure gaztelera bikaina, bere litertura guztiarekin, guztion lengua común handia!” Supremazismoa da hori. Lotsarik gabeko supremazismoa.
Gure hizkuntzak ez du piperrik balio zure ustez, horregatik deritzozu ondo kanpotarrek ez ikasteari, Azken finean zure ustetan gaztelera euskara bera bezain euskalduna da. Akaso gehiago ere bai. Postura linguizidak dira erabat.
Zu ere guda etnolinguistikoaren paradigma ideologikoan kokatzen zara. Ustet gurean jadanik biolentzia nahikoa pairatu dugula. Ondo izan
Sabin: ea zerbait egiten ahal duzun!
Aipamenengatik.
Ideiekin ari naiz, ez pertsonekin. Deskalifikazio pertsonalik ez dago nire hitz idatzietan.
Artikuluaren xedea izan balitz, Eusko Jaurkaritzari euskara-eskakizunetan listoia jaisteko eta Espainiako Gobernuari Euskal Herrian euskaldunon eskubideak betetzen hasteko galdegitea; orduan, ez zen paragrafo hori erretolika hutsa izango.
Argituta
Bai, Sabin. Espainiar nazionalitatea ez badaukazu, azterketa bat gainditu behar duzu, edo Espainieraren Goi Mailako Diploma, espainieraren C2 mailako diploma, Atzerritarrentzako espainierako maila aurreratuaren ziurtagiria, edo Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea aurkeztu behar duzu.
Baita Uztaritzekoa izan eta soilik euskarazko eskolak ematera bazatoz ere.
Alde ederra, ezta?
Bai, tamalez PP-k 2014an sartutako nobedadea izan zen, aurretik ez zegoena, A2 maila nazionalitatea lortzeko.
Baina nik dakidala hezkuntzan Uztaritzekoei ez diete gaztelania eskatzen euskaraz klaseak emateko. Ziur al zaude?
Ezta zinegotzia izateko, hemen irakurri https://www.elmundo.es/elmundo/2008/10/31/valencia/1225480690.html
Ez da existitzen guda etnolinguistikorik, Sabin. Hemen existitzen den bakarra hizkuntza baten zapalketa da. Existitzen dena, konstituzionalki gazteleraren inposizioa da. Zapalketa hori salatzen dugunok mespretxatu egiten gaituzu, gorengo moralaren tronura igotzen zarelarik, harrokeria darizun bitartean.
Oso itsututa zaude. Oso, oso oker zaude.
Ea, argitzearren, zure ustez erdaldun batek Euskal Herrian zinegotzia izateko eskubidea izan beharko luke?
Agerian geratu da zein den euskaldunonganako jarrera pertsona batzuen aldetik. Eskerrik asko, Sabin, azaltzeagatik. Zuek hor eta gu hemen. Zubiak eraiki ordez behera botatzen zabiltzate. Kexatu zaitez guda etnolinguistikoaren paradigmaz, eskubide osoaz, baina sutera gasolina zuek botatzen zabiltzate gehienbat. Bortizkeria asko pairatu da, bai, horretako asko erderaz jakin ez eta euskaraz besterik ez zekitenek pairatu dute.
Julen, oso bat nator zure iritziarekin. Euskaldunok bigarren mailako hiritarrak dirudigu. Gehiegi irentsi dugu jadanik, gehiegi…
Bai, Sabin, ziur. Iparraldekoek espainierazko gaitasun jasoa egiaztatu behar dute Hegoaldeko sistema publikoan klaseak emateko.
Eta zailtasun asko jartzen zaizkie bertoko unibertsitatean ikasi ahal izateko ere. Oker ez banago, espainierazko gaitasuna egiaztatu behar dute EHUn ikasi ahal izateko.
Espainiaren eta Frantziaren pean bizitzearen “abantailak”.
Hori egiaztatzeko loturaren bat partekatzen baduzu, eskertuko nuke…
Irakasleei dagokioez, aski duzu Hezkuntzako azken LEPeko oinarrietan begiratzea.
Ikasleen auziaz orain ez dut astirik. Beranduago bilatuko eta helaraziko.
Zenbait hausnarketa gogor eta sakon irakurri ondoren, beste bat datorkit burura: akaso eskubide eta aukera berdinak (lan-aukerak, adibidez) izan behar al ditu euskaraz ahoz eta idatziz menperatzen duen pertsonak eta oraindik lortu ez duenak?
Eztabaida hau ez doa inora. Artikulu bidaltzaileak eztabaidari marra gorriak jarri dizkion arren, talde etnolinguistiko biren arteko talka dugu hemen, eta sinatzaileek nazio espainolaren alde jarri nahi dute balantza, komunitate euskalduna subalternitatera kondenatuta.
Horregatik, artikuluaren benetako hartzailea EAJ da, harengan eragin nahi dute eta.
Eta artikulua hona ekartzearen arrazoia, nik uste, beren superioritate argumental eta morala proban jartzea izan da.
Interneten begiratuta, ikusten da batzuk gogoan mugimenduaren ingurukoak direla. Pazifistak, beraz. Pax romanaren predikariak, alegia.
Nafarroatik egin dizut erregu bat, hemen euskaldonok sufrtzen dugun pertsekuzio itzelaz, ohar zaitezen eta ea prest zaudeten zerbait egiteko. Ez didazu deus esan. Axolarik ez? Zure isiltasun horrek zer adierazten du?
Nafarroan ere proportzionaltasunez hizkuntz-eskakizunak jartzearen aldekoa naiz. Pertsonalki ez dut harremanik boterean dauden alderdiekin.
Beraz, gaztelania derrigorrezkoaren kontra ere baldin bazaude, haserre protesta egingo duzu oposizio eta lan publiko guzti-guztien azterketa idatzi eta ahozko guztiak gazteleraz direlako EAE eta Nafarroan? Eta non geratzen dira gazteleraz moldatzen ez diren milaka eta milaka euskal herritar wolof, arabe, amazigh, guarani, mandarin, bulgaro, errumaniar… herrikideen eskubideak? Titulu exijentziarik ez dute, baina ez badute gaztelera menperatzen ez dute funtzio publikorako sarbiderik (ahoz zein idatziz). Are gehiago nazionalitaterik ez dutenek. Zer diozu, edo ez dutela lanerako eskubiderik edo orduan gaztelera ondo inposatua dagoela?
Baina oposaketetan hizkuntza hautatzeko aukera badago, gazteleraz edo euskaraz, ezta?
Sabin, nire galde oso sinple da: ondo deritzozu espainola legez derrigorrezkoa eta euskara hautazkoa izateari?
Susmoa dut hala dela baina ez duzula ageriki esan nahi.
Beraz, galderari etengabe iskintxo egin eta itzulinguruka erantzun besterik egiten ez duzunez, amaitutzat jotzen du gure arteko eztabaida. Zorte on.
Erantzuten saiatu naiz…
Berdin, zorte on, Gilen eta Alen! 🙂
Sabin:
Aipatzen duzun erabileraren araberako proportzionaltasun hori erabiliko zenuke ingelesarekin ere bai?
Bai, erabilpenaren arabera lanpostu gehiago ala gutxiagotan eskatu.
Garrettek arrazoi: Auzmendi eta lagunen artikuluaren benetako hartzailea EAJ da, harengan eragin nahi dute eta. TJSPVren Irungo sententzia lotsagarriaren helburu EAJ den bezala, ziurrenik. Espainiako “justiziaren” EAEko delegazioak erabat bat egin du PSOEtarren planteamenduekin, kasualitatea.
Eta bai, litekeena da artikulua hona ekartzearen arrazoia, beren (erdaltaleen) superioritate argumental eta morala proban jartzea izatea.
Ez du ematen oso ongi atera zaienik baina..
Nik uste dut ondo atera zaiela, edo bilatzen zutena aurkitu dutela, hots, euskararen defendatzaile maximalistak etnizista hutsak direla, konfliktu sozialaren eta biolentziaren hazia ereiten dabiltzan taliban batzuk. Horrekin zuritzen baitute beren diskurtso supremazista linguizida.
Sabin, zure harropuzkeria eta oilarkeriaz pozik ez, eta zinismoa gehitu behar zure erantzunei.
“Ea, argitzearren…” ederra tonuaren prepotentzia. Gorengo morala eta nagusikeria beti aurretik, bai horixe. Bejondeizula.
“…zure ustez erdaldun batek Euskal Herrian zinegotzia izateko eskubidea izan beharko luke?”
Zure ustez euskaldunok euskaraz normaltasunez jarduteko eskubidea izan beharko gunuke, ala halabeharrez sekula guztietan burua makurtu eta “lengua común”-era etengabe aldatu beharko genuke? Euskara hiltzen den arte, diot.
Zure galderaren azpian dagoena hain da zinikoa eta errealitatearen manipulatzailea, zitala dela. Zitala.
Barkatu, Julen, zu hasi zara kolonoen ipuinarekin, eta gero linguizida, zitala… irainekin. Esango nuke nahikoa izan dela. Urrun, baina ondo ibili!
Ez duzu nire galdera erantzun Sabin.
Badago eskubidea gaztelera eta euskara ez den eta gure herrian hitz egiten diren hizkuntzetan azterketak egiteko? Ez. Euskarazko eskakizun zehatzak salatzen badituzu, gazteleraren derrigortasuna salatu beharko zenuke, zein milaka eta milaka euskal herritarrentzat eta nazionalitate espainolik gabeko etorri berrientzat funtzio publikoan lan egiteko gaindiezinezko oztopoa den. Baina hori ez duzu salatzen. Hots, gazteleraren derrigortasuna onartzen duzu eta euskararen eskakizunak (ez da beti maila bera eskatzen, gaztelera baino eskakizun bigunagoa beraz) gehiegizkoak zaizkizu. Txundigarria “berdintasuna”.
Edozein hiritarrak aukera dezake euskara/gaztelania azterketak egiterakoan. Ez dago ezertan behartuta gazteleraz edo euskaraz erabiltzera.
Ez dakit ondo ulertu dizudan. Nazionalitatea lortzeko PP-k ezarritako A2 mailari buruz ari zara?
Nire errealitate gordinaren ipuinak emango dizu zer pentsa, Sabin, errealismoa pixka bat garatzen duzunean. Kostako zaizu baina, oso errotuta baitaukazu ekibokazioa.
Joao, agian ez daki konstituzioaren 3.artikuluak zer dioen. Edo bai, eta ados dago. Azken finean, nola konpara daitezke ba hizkuntza “erregional” huts bat eta “gran lengua común”! Ezinezkoa da! Kolorerik ere ez dago eta! A, eta “…que nos hace a todos libres e iguales”! Hori ere ahaztu gabe (Granlénguan benéfiziyúk, hi!)
Etorkinei ere zertarako esan euskara ikasteko, Lenguákomún ikasi dezatela! Horrekin nazionalitatea lortu, legedia bete, eta gainera gu “vaskongado” koitaduok bezain euskaldun izan daitezke eta! Hor berdintasuna! Zer pentsatzen genuen ba? Gizajoak gu. Guztiak gu bezain baskoak, eta gu ohartu ere ez!
Zure errealitatea, zure ikuspegia, Julen. Euskara sustatzeko era zeharo ezberdinak kontrastatzen ari gara hemen, euskararen aldeko politika kontrajarriak, ez euskara vs. linguizidioa.
Iruzur egitea da hori, Sabin.
Zure, eta alderdi eta epaile españolisten irizpidearen arabera, migratzaile kopuru handia jaso duten (eta beraz euskararen erabilera oso zaila den) herrietan euskaldunok ez genuke hizkuntza eskubiderik izango. Bilboko udalean adibidez, ez genuke apenas hizkuntza eskubiderik izango, zuen formularen arabera). Hankapean hartzen dituzu giza eskubiderik oinarrizkoenak, lagun. Eta espainiar agintarien betiko asmoak dakarzkit gogora: “Hay que fomentar la emigración de gentes de habla castellana a Cataluña y Valencia (etc) para así asegurar el mantenimiento del sentimiento español que comporta”. (1984, Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako presidente).
Alabaina, bai euskaldunok, eta bai etorkinak ere, guztiak gaude BEHARTUTA española ikastera eta erabiltzera, ZEUK ERE DEFENDATZEN duzuna:
“Bai, gaztelaniazko B2/C1/C2 hizkuntz-eskakizunak lanpostu guztietan, ahoz zein idatziz, exijitzearen kontra nago”.
Ez baitituzue etorkin guztien “eskubideak” defendatzen, espainiar hizkuntzako eta jatorriko etorkinenak baizik. Afrikarrak, europearrak, txinatarrak eta abar, izorrai, españolezko B1 egiaztatzera!
Horixe baita proposatzen duzuna: lanpostu guztietarako ESPAÑOLEZ GUTXIENEZ B1 maila exijitzea, beste lanpostu askotan ezarri beharreko goragoko B2, C1 eta C2 mailen kalterik gabe.
Hots, lanpostu guztietarako espainiera derrigorrezkoa maila batean edo bestean, baina euskara ez. Euskara soilik tokian tokiko erabilera mailaren arabera, berez hizkuntza eskubideak oso murriztuta dauzkagun euskaldunon aukerak are gehiago murriztuz.
Hori Espainia uniformizatzailearen legedian ezarrita dago dagoeneko, espainiar konstituziotik hasita; zuen proposamenak ez dakar berritasunik.
Hori supremazismoa da Sabin, bete-betea.
Migratzaile bati euskara exigitzea arrazismoa da.
Ez duzu erantzun Sabin.
Egin dezake etorri berri batek funtzio publikorako sarbide azterketa bat urdueraz? Eta frantsesez? Nahiz eta adibidez Irunen bizi den hendaiar bat izan?
Bai ala ez? Erantzun mesedez.
Ezezkoa bada, eta ezezkoa da, gazteleraren derrigortasuna agerian geratzen da, baina ez duzu salatzen.
Euskara ez da derrigorrezkoa, eta soilik hizkuntza eskakizunak zehazten dira, eta ez beti.
Zergatik honek urratzen du gizarte kohesioa edo batzuen lanerako eskubidea eta gazteleraz ondo ez dakiten milaka herritarrren (asko dira, badakizu ezta?) funtzio publikorako sarbiderik ezak ez?
Pixkat arraroa zure planteamendua, ezta?
Bestalde ez da egia euskaraz zein gazteleraz egin daitezkeela funtzio publikorako azterketa guztiak. Ez EAEn administrazio eta postu guztietan eta ezta Nafarroan zein Iparraldean.
Zergatik hainbesterako larritasun EAEn euskararen hizkuntza eskakizunekin eta ixiltasuna Nafarroaren zati handienean zein Iparraldean euskal hiztunak duen eskubide falta totalarekin?
Nazionalitate espainola eskuratzeko ez da soilik gaztelera erabili behar tramite, azterketa edo abarretan. Eskakizun gehiago daude (lan baimen, egoitza baimen, baldintza ekonomiko…). Ondorioz milaka euskal herritar eskubide oroz da gabetua, eta horren barne, funtzio publikoan ezin dute lan egin. Hizkuntza eskakizunak oso larriak zaizkizu, eta milaka hauen eskubide gabeziak ez?
Txundigarria zeharo.
Ezagutu ditudan oposaketa azterketa guztietan hizkuntza aukeratzeko aukera zegoen.
Bestaldetik, berriz, artikuluan hau ere esaten dute:
“Estatuaren gobernuek izan duten jarrerak utzikeria izan du ezaugarri, Europako Kontseiluaren txostenek behin eta berriz adierazi duten bezala. Estatuko Administrazioak, kuantitatiboki, pisu txikia du, baina izandako utzikeriak, haren garrantzi kualitatiboaz gain, eragin sozial handia duten izapideak euskaraz garatzea erabat zail egiten du.”
Ezagutu dituzun azterketa guztietan hizkuntza aukeratu ahal zela diozu.
Orduan esaten ari zara nire auzokide senegaldarrak woloferaz egin dezakeela hurrengo oposizioa?
Euskaraz ala Gaztelaniaz, hori esan dut.
Bertako hizkuntza ofiziala da?
Hortan dago gakoa!
Eta zergatik ezin luke auzokide senegaldarrak woloferaz egin hurrengo oposizioa? Euskal Herri anitzean aukera guztiak egon behar lirateke aukeran.
Orduan ez duzu erantzun nire galdera.
Galdetu dizut ea gazteleraz ondo ez dakiten etorri berrien zein nazionalitatedunek funtzio publikora sartzeko duten aukera faltaren aurrean ez duzun salaketarik egin behar.
Izan ere, euskarazko hizkuntz eskakizunak gehiegizkoak direla defendatzen baduzu, minimo minimoa litzateke zentzu etiko eta justiziazko batekin beste argudia defendatuta, askoz oztopo handiagoa den hori ere salatzea.
Hala orduan herritar batzuk euskara.nahikorik ez dakitelako/dutelako ikasi funtzio publikorako sarreran profila ez ematea oso gauza larria da zuretzat, baina milaka eta milaka euskal herritar beti beti beti funtzio publikotik at geratzea (oroitu, ez dakite ondo gazteleraz) oso gauza justiziazkoa iruditzen zaizu?
Noiz salatuko duzu gazteleraren derrigortasunaren eskakizuna, tituluekin zein gabe?
Oso hankamotza zure argudiaketa zentzu guztietan.
Puntu honetan biraka gabiltz…
Oposaketetan hizkuntza hautatzearena argumentu tranposoa da. Temario guztiak ez daude euskaraz eskuragai. Nahi bai, baina ezin da kasu askotan.
Horretan ados, egia da gaitegiak euskaraz lortzeko zailtasunak daudela.
Halaber, Azpeitiako bat Karrantzara badoa, adibidez, eta bertan zerbitzu publiko bat erabili behar badu euskaraz egiteari uko egin behar dio nahiz eta horretarako eskubidea izan? Noski, Sabin, zuk eta guk ikuspegi ezberdina daukagu lurraldetasun eta naziotasunaren inguruan, eta hori gaindiezinezko oztopoa da eztabaida honetan.
Irakurtzen ditudan komentarioekin flipatzen ari naiz. Uste dut beste mundu batean bizi naizela. Lehenengo eta behin, nahikoa da jendeari etiketak jartzea, hitz egin dezagun arrazoiei buruz. Nire ustez, posible da pertsona guztiek administrazioan euskaraz hitz egiteko duten eskubidea bermatzea, eta euskaldun guztiek administrazioan lanpostu bat lortzeko duten eskubidea bermatzea… zerbitzu publikoak ondo antolatzea da kontua. Bestalde, ez zait oso realista iruditzen euskararen aurkako facha konspirazio bat egotea… hori baino errazagoa da, euskaldun asko daude zuzenean, arrazoia edozein dela ere, euskaraz hitz egiten ez dutenak eta bizitza gaztelaniaz egiten dutenak… Eta ez naiz etorkinez ari, euskal abizen guztietako jendeaz, eta ez da ezer gertatzen, jendeak askatasuna izango du nahi duena hitz egiteko ez? Euskaldun gutxiago sentitu gabe… Ni Donostiakoa naiz, nire aiton-amonek esaten zidaten hiri honetan inork ez zuela euskaraz egiten Francoren aurretik, eta ez inposizio politikoengatik, baizik eta herritar gehienek nahiago zutelako beste hizkuntza bat hitz egin. punto. Nire belaunaldiko (40 urte) jende askok, euskaraz ez jakiteagatik, kanpora joan behar izan du, hiria Donostian funtzionario-plaza bat lortu duten Gipuzkoako barnealdeko pertsonez bete den bitartean… inork ez du egoera hori salatu, baina ziurtatzen dizuet errolda aztertzen hasiz gero laidotuen zerrenda amaigabea egiten has gaitezkeela…
Bai, erdaraz bizi direnen munduan izi zara, Mikel. Euskaraz bizi nahi dugunok pairatzen ditugun zailtasunen inongo berririk ez duen jendearen munduan.
Bistan da zerbitzu publikoak ez dituzula barrutik ezagutzen. Beharbada, Gipuzkoan egongo da aipatzen duzun aukera, baina hortik kanpora ez.
Eta badago espainiar (eta frantziar), deitu konspirazio, deitu plangintza, deitu politika… antolatu bat, euskara desagerrarazteko eta euskaldunen komunitatea desegiteko. EAEn disimuluz aplikatzen dute Franco hil zenetik hona, baina Nafarroan adibidez konplexurik gabe egiten digute irain eta eraso, hasi PSOEn eta Voxen bukatu, CCOO, UGT, CSIF eta CENen laguntza eta babes osoarekin.
Euskaradun asko bizi da erdaraz, bai. Zergatik? Askoz errazagoa delako erdaraz bizitzea, gure gizartearen eremu guztietan, izan administrazioan, izan lan mundu pribatuan, ostalaritzan, hedabideak kontsumitzeko garaian… Espainiak eta Frantziak goitik behera eta bortxaz erdaldundutako gizarte batean bizi gara. Euskaraz bizitzen saiatzea oztopoz jositako bidea da, baita Donostian bertan, Errenteran, Irunen… ere. Horregatik jende askok euskara bazterrera utzi eta erdarara jotzen du, inposatzen diguten hizkuntzaren “aukera librea” eginez.
Eta ekarri 40 urte inguruko “kanporatutako” jende horren guztiaren zerrenda, Mikel, nire begiez ikusteko irrikitan nago…
Barkatu ene ikuspuntua emaitea bazterretik.
Debate honetan, beste ainitzetan bezala agertzen da EAEn, lurralde berean, bi populu bizi nahi dutela, anitzek ezdakiten sobera zeinekoak diren edo hautatu nahi ez duten arren. Egoera txarrena da bi populuentzat batez ere dominatzen ez duenarentzat.. Ez da Suitzan edo Belgikan bezala zeinetan populu bakoitazk dominatzen duen bere lurraldean.
Populua sinpleki definitzen dut jatorriagatik, kulturagatik eta/edo hautuz ere elgarrekin bizi nahi duen jendearen komunitatea.
Normalean horrelako kasuetan konpetizio politikoak iraunen du batek besteari amor eman arazteraino. Demografiak (naturala ala ez) rola erabakigarria du batez ere partidoen partaeran. Hizkuntza politika egiterakoan, boterean egon nahi badute edo iritsi nahi, suposatzen dut kalkulu jakintsuak egin behar dituztela populu sendoena asebetzen entseiatzeko bestea etsipenera eraman gabe. Ziniko eta makiabeliko bakar batzu guti goiti beheiti, nehor ez da zital, bakoitak berea defendatzen du, egoera da berez hobenduna, injustizia sortzailea. Bi populu desberdin elgarrekin bizi direnean herri berean ezdakit posible den, nhita ere, konpetizioa, injustizia eta dezepzio sentimenduak saihestu.
Gurean, alde batetik, erran daiteke egoera dela tragikoki sinpleagoa.
Eskerrik asko, Benat, argi mintzatu zara, tribuen arteko guda bat dagoela plateatzen duzu. Hortik nahiko urrun ikusten dut nire burua, bizikidetzaren aldeko saiakera da nirea. Ondo segi
Neuc %1 erabilcen dut gaztelania egun ossoan. %99 euscaraz.
Dena dela, gure realitatea euscara + gaztelania/francesa eta anglesa da.
Laket içan daquigun ala ez.
Hor vici gara gu. Hala egoquitu çaicu.
Ez gabiltza inongo puntu berari buetaka Sabin. Ez duzu erantzun nahi planteatutako galdera, besterik gabe, argi geratu da.
Zure planteamendua da gazteleraren legezko derrigorrezkotasuna egoera “naturala” dela eta aldiz EAEn euskararen ofizialtasunak dakarren legezko eskakizun oro lupapean jarri behar dela, eta gaur gaurkoz, gehiegizkoa dela.
Hori da zure iritzia, ez duzu ezkutatu beharrik giro erretorikoenpean.
Gazteleraren derrigorrezkotasun legalaren ondorio guztiak onak dira, euskararen koofizialtasun ahularen ondorioak zalantzapekoak dira.
Nafarroako zati handienaren eta Iparraldeko ez-ofizialtasunaz hitzik esan gabe gainera.
Marka da gero eskubideetaz hitz egiten hastea eta horrelako planteamendu partzial eta arbitrarioekin agertzea.
Bejondaizula.
Erantzun ezberdinak eman dizkizut, Joao, hari honetan irakurri daitezke. Ondo ibili
Josu, horretaz jabetu gara, bai, eskerrik asko.
Egoera hau egokitu “digute”… eta menpean gaudenok iraularazi nahi genuke.
Gure gainean daudenek, Sabinen lagunek-eta, PPSOEtarrek-eta, gainean egoten jarraitu nahi dute.
Hori da dena.
Jone,
Egoquitu çaicu euscaldunon utziqueriarengatic.
Ez daquit noiz ikassico dugun, herri modura, libre içaiten.
Aurrena içaiqui libreac behar ditugu. Eta holacoac guti eta urri.
Josu Lavin, zer sensibilidade nuloa etnozidioa pairatu/pairatzen duen populu baten aldera, errua berari boteaz. Zure marfileko dorrean zu beste euskaldunik ez duzu behar. Zeure burua aski duzu.
Zuk, Sabin, ez duzu ulertu nahi, ez duzu onartu nahi, euskaldun askok ez dugula bizikidetzarik nahi beren hizkuntza inposatzen digutenekin, Euskal Herriko eskualde gehien-gehienetan kanpotik indarrez inposatutakoa den hizkuntza armen mehatxupean ikasarazten diguzuenekin. Bizikidetza nahi dutenek ikas dezatela euskara, hori da bide bakarra. Gaztelaniaren hegemonia inposatuaren bidetik talka gertatuko da berriro. Hori ziurtzat eduki.
Beste gauzen artean artikuluan bizikidetzarako ulerrizketaren paradigma proposatzen da, Euskaraldian planteatu zena. Tamalez hari honetan ezer gutxi eztabaidatu dugu horretaz…
Sabin, ez zinuke “tribu” hitza erabili behar, mespretxua erakusten baitu euskal populuaren aldera. Euskal populuaren aldera lehentasunez edo bakarrik. Hemen, frantses baten ahotik nik behintzat horrela sentituko nuke. Sumatzen dut berdin izango dela ene hegoaldeko adiskideentzat.
Errepikatzen dut, ene ustez, bi kultura arteko egiazko bizikiderik ezin da izan territorio berean, batez ere batek estatu zentral baten sustengu eta preferentzia daukalarik.
Bi tribu aipatu ditut. Baina, ados, barkatu, bi populu, bi kultura.
Dena den, ez nago ados, gizarte multikulturaletan errealitatea ez hain manikeoa, askoz anitzagoa da, ustet.
Euskaldun askoren “utzikeria”, zapalkuntzaren ondorioetako bat da.
Bestela, demagun XIX. mendera arte, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak berbarako, jende ekinak eta euskarari atxikiak ziren, baina halako batean “utzikeria” izurrite batek jo, eta egun arte halaxe gaude???
Okzitanoak, bretoiak, katalanak, galiziarrak, txerokiak, inuitak, guantxeak, sahararrak, lakotak, eta munduan diren hizkuntza arriskuan edo galzorian duten estaturik gabeko herriak guztiak utzikeriak jota ote daude?
Meñakako, Bermeoko, Fikako, Urdiango, eta beste hamaika herri duela gutxi euskaldunetako herritarrak, duela hamarkada gutxira arte euskarari estu atxikiak, utzikeria izurriteak jo ditu halako batean?
Edo hedabideen, merkatu eta hirigintza basatiaren eta menderakuntza politikoaren eraginez erdaldunduz doaz gero eta azkarrago?
Gora Euskal Herri multikulturala!
Gora mugagabeko mundu multikulturala! No borders!
Egungo utziqueria da nabussi eta galopanta!
Politicoen artean, iracasleen artean eta orocorqui.
Herri minorizatuac maiz minableac. Negarrismo hutsa guehienetan, neholaco ahaleguinic eguiten ez denean!
Sabin, gizarte multikulturala, bai, baina ez duzue ezbaian jartzen gizarte horretan gaztelania hizkuntza hegemonikoa eta behikularra izatea, nahiz eta era injustuan eta biolentoan heldu den estatus horretara. Euskararen minorizazioa eta hautazko izaera, berriz, perpetuatu nahi dituzue (eta ondorioz hizkuntza galbidera eraman), edo hori ematen du aditzera zuen artikuluak.
Orduan, nik euskara hegemonikoa den gizarte batean bizi nahi badut (euskara salbatzeko modu bakarra deka uste dudalako), nola konponduko gara zuek eta ni bezalakoak gure artean? Nola erreakzionatu behar dugu gure herria espainolen eskutik (nahiz eta euskaradunak izan) hiltzen ikusten dugun bitartean?
Onartzen duzu hegemonikoak izan behar dugula bizirauteko (ez derrigorrez EAE osoan baina bai EH euskaldunean)?
“Orduan, nik euskara hegemonikoa den gizarte batean bizi nahi badut…”
Hori pixka bat fatxa bada, ezta?
Gora kolore guztiak! Gora Euskal Herri anitza!
E Multikultural txupiguaia eta kosmopolitte, baina gaztelera nagusi eta derrigorrezkoa. Zure collage inperialista apaintzen duten kultura osagarriak besterik ez dituzu nahi, baina kolore nagusia espainiar castellanoa, bai horixe! Let’s all speak in English then and see how long your tolerance lasts
Ba ez, polit hori, esan ditudan guztiak ironiaz esan ditut.
Oker daude utzikeria aipatzen dutenak. Arabarren “utzikeriaren” testigantza zuzena utziko dut hemen.
Eusqueraren Berri Onac (1761):
<>
Baina ez dut esan ezker abertzaleko inork jendaurrean esaten ez duenik. Ezker abertzaleari dagokio bateratzea diskurtso multikultural txupiguaia eta kosmopolita euskararen defentsarekin, ez niri.
Eusqueraren Berri Onac (1761)
“Emen Guraso, ta Maisuac falta andibat erremediatu beardute, ta gure Eusquerari orañdaño baño mesede gueiago eguiñ. Gendeen artean beste Lenguageric Eusquera baño dicha gabeagoric ezta icusi, ta gure jatorrizco, edo jaoitzaco Izquera ezbaliz bezala, ta Euscaraz itzeguitea, pecaturic aundiena baliz bezala, guiza artetic quendu, ta lurpean ondatu naidute, ta Escoletan sortija edo siñaleaquin, azote ta castiguaquin eragotci naidute. Cer eraqueria itsuagoric au baño? Euscaldun prestuac, ez arren orrelaco ofensaric zuen lenengo, ta beti beardezuten Eusquerari eguin. Zuen juicioa non da? Euscalerrietan nola gauza onic izangoda?
Araban nembillen batean, ango adisquide, ta Erregueren Guardietaco Capitan baliente batec beñ esancidan: Aita, nola Euscalerrietan, umeen aciera ona ta beardan Dotrinaric izangoda, baldin Eusquera ondatceco aleguiñ guciac eguiten badira, ta gure mutilcho, edo aurrai beldur, ta azoteaquin, Eusqueraz itzegitea eragozten bazaie? Oiec berac guero edo Eleizaguizon, edo Echajaunac izan beardute. Eta Guraso, edo Curac diranean, nol ongui premia dan bezala, beren Eche, edo Ergoienetan (Erri chiquiai onela Araban deitcendiete)…”
Oso esanguratsua, Julen. Torrealdaik jasotakoak diren beste. Azken honen bibliografiara jotzea besterik ez du euskararen aurka egindako erasoak jakin nahi dituenak.
Hizkuntza ez da hautaketa soila, inork diglosia aipatu du jadanik?
Zelako desilusioa Sabin. Eztabaidazalea zarela diozu zure profilean baina eztabaidari uko egin, izkin egin eta erantzun beharrean “harian bilatu” bezalakoak idatzi.
Funtsean, gazteleraren derrigortasuna, euskararen berreskurapena oztopatzea eta hizkuntza aniztasunaren ukazioa babesten ditu zuk defendatzen dituzun artikulu eta argudiategiak.
Onegin. Ez pentsa ordea mezuaren makilatzeak balio duenik elkarbizitza aniztasuna eta antzeko hitzen azpian, argi geratu da status quo linguistikiaren defendatzaile aparta zarela.
Joao, benetan, saiatu naiz, ez dut gazteleraren derrigortasuna defendatzen euskarazko klaseak emateko, esateerako. Inondik inora ez dut babesten gaztelearazko idatziak gainditu beharra, B2 mailakoa, erresidentzietan lan egiteko…
Eta bereziki, ustet ulerrizketaren paradigma bizikidetzarako ekarpen oso baliotsua dela, horretarako belarripresten errealitatea ofizialki aitortzearen proposamena (artikuluan azaltzen dena) ekarpen baliotsua iruditzen zait.
Barkaidazu E, dagoeneko ironiaz nor dabilen eta nor ez, zaila da jakitea, denetarik irakurri dut hemen eta
Nire tonua ere barkatu.
Euskaldunok bizi dugun egoeran egon, euskaldonok euskaraz bizitzeko tarte ttikiena ere ez izan eta harrigarria egiten zait, Sabin, zuen bihotz gogortasuna eta urrikirik eza. Zahartzaroa euskaraz bizi nahi eta inola ere ezinezkoa zaigunondako erakusten duzuen erra, harrigarria zait, bihotzez esaten dizut, Sabin!
Bizikidetza linguistikorako besteekiko enpatia nahitaezkoa da, eta frustrazio propioa, puntu batean, onartzea ere. Hortan datza bizikidetza.
https://zuzeu.eus/euskara/besteekiko-enpatia/
Egia esan, uste dut eskerrak eman behar dizkiogula Sabini, giro “hostil” batean bere argumentuak defenditzeagatik eta zerk batzen gaituen gogorazteagatik. Normalean bere gogaideak ez baitira honelako eztabaidetan sudurra sartzera ausartzen. Nik behintzat asko ikasi dut.
Hostia, Garrett, asko estimatzen dut zure iruzkina. Egia esan Krajinan dabilen bosniar multikulturazale sentitu naiz 😉 Eztabaida gogorra, toxikoa, artikuluan planteatutako proposamenak baztertuz.
Eskertzen dut keinu txiki hau 🙂
Sabin ez da egia zuen gizartean multikulturala denik, bikulturala baizirik ez da, eta azken datuen araberan, aurreikusitako demografiaren araberan gero ta monokulturala izango da. Azken etorritakoak marginalak dira eta urtzen dira estatua eskuen artean daukan populuan. Pentsatzen dut hori ongi badakizula.
Gero gizarte multikulturaleen errealitatea ez bada, esaten duzun moduan, manikeoa anitza baizik, emaguzu etsenplu garaikide bat zeinean territorio ber-bertan ( hau oso inportantea da) bi hizkuntza, bat estatuak babesarekin derrigorrezkoa bestea ez, bizikidetza harmoniartsuan bizi baitiren eta biziko baitiren epe luze-ertainean batak bestea garaitu eta ordeztu gabe..
Identitate ez monolitikoak badaudela adierazi nahi nuen. Amin Maaloufen ildotik, “Identitate hiltzaileak” liburuan. Eta ez garela gara bi talde lehian, kooperazioa eta bizikidetza bilatzen dutenak ere badaude.
https://zuzeu.eus/euskara/besteekiko-enpatia/
Sabin, ertzain izateko gazteleraz jakin behar da?
Bilbiko edo Txantreako gazte afrikar eta magrebiarrek badute eskubiderik udaltzain izateko, gazteleraz jakin gabe?
Ertzain izateko ez dago gaztelerako azterketarik, nik dakidala.
Bilboko gazte afrikarra euskaraz egin dezake udaltzain oposaketa, ezta?
Herritartarsun espainolik gabe ezin du:
“Tener la nacionalidad española”.
Beraz, gaztelania derrigorrezko.
Zelan kontrolatzen dute hori?
Euskal herritarrok B2 maila al dugu gazteleraz idazteko?
https://www.diariovasco.com/alto-urola/zumarraga/201611/19/treinta-ciento-poblacion-tiene-20161119003426-v.html
Bizikidetzarena falazia bat da. Nik ez dut gurearen heriotza suposatzen duen bizikidetzarik onartuko. Hori ez da bizikidetza, hori fagozitazioa da. Enpatia, Sabin, guk jasotzen ez duguna. Nik uste hemengo gehiengo batek enpatia badaukala, baina zer gertatzen da enpatia hori aldebikoa ez bada? Argi daukat inoiz Galiziara bizitzera joango banintz galizieraz ikasiko nukeela, bizi dudan posizioak enpatia hori lantzeko bideak eman dizkidalako, baina erdaldun elebakarrek enpatia hori sortzea zailagoa daukate. Ze gaiztoak diren euskaldunak hizkuntza arrotz baten aurrean haiena mantendu nahi izateagatik, eh!
Administrazioko lehiatila batera euskaldun bat badoa (EAEko hizkuntza ofiziala) eta artatzen duenak ez badaki euskaraz euskaldunak dauka egun arazoa, ez administrazioko langileak. Administrazioan, publikora begirako lanpostu guztietan euskaraz ongi idatziz zein ahoz jakitea derrigorrezkoa beharko litzateke, administrazioko langileak herritarrari zerbitzu ona eskaintzeko daudelako hor eta EAEko herritar asko eta asko euskaldunak dira, eta ez kapritxoagatik. Herri eta eremu bakoitza ez dago bestetik aislaturik, ez da zuzena, esaterako, ni Araba hegoaldera joatea eta bertan euskaraz artatua ez izatea bertako egoera soziolinguistikoagatik baldin eta herrialde berdinean banago. Jendeak hizkuntzak ikasi ditzake, ez da hain zaila!!!
Eta ez naiz aspertuko errepikatzeaz: euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza.
Nik gehiago ikusten zaitut Gazako auzo bonbardatu batean torah eskuan sartzen den soldadu israeli baten gisa 🙂
Joder, ilusio faltsua, txarto amaitu dugu 🙂
A ber, Sabin, tranpak egitea ez da baliozkoa.
Udaltzain/ertzain izan nahi duen eta gazteleraz dakien eta euskaraz ez dakien gazte batek azterketa gazteleraz egin dezake. Ez zaio euskara eskatzen, gaztelerarekin nahikoa du.
Udaltzain/ertzain izan nahi duen eta euskaraz dakien gazte batek azterketa euskaraz egin dezake (ez Nafarroan). Euskaraz eta gazteleraz daki.
Udaltzain/ertzain izan nahi duen eta gazteleraz moldatzen ez den eta euskaraz ere moldatzen ez den Bilbiko edo Txantreako gazte magrebiar/afrikar batek lehenengo ezin du egin azterketa ez badu espainiar nazionalitaterik eta baldin badu azterketa gazteleraz edo euskaraz egin dezake, ez bera ondoen moldatzen den hizkuntzan.
Zein da ondoen moldatzen den hizkuntza bat eta bakarra jakinda arazorik batere ez duen hiztuna?
Gaztelera hiztun elebakarra.
Hots, zuk diozuna baztertua dagoena.
Zintzoa balitz zure jarrera, defendatzen omen duzun berdintasunaren aldekoa, defendatuko zenuke Bilbiko edo Txantreako gazte afrikarrek euren hizkuntzetan egin ahal izatea udaltzain izateko azterketa, nahiz eta gazteleraz belarriprest izan adibidez. Hori ari baizara esaten euskararekin.
Beraz, zein da ondorioa?
Ofizialtasunean oinarritzen zara gazteleraz edo euskaraz soilik egin daitezen azterketak. Ni ere horren aldekoa naiz, baina bi hizkuntzak badira ofizialak, euskara eskakizunak beharrezkoak dira, eta orain daudenak eznahikoak, oso eznahikoak. Bai intentsitate bai zabalkundean, EH osoan ez baitira existitzen, ezta meritu gisa ere.
Nola ahazten zaizu hain erraz Nafarroa erdian euskara ez dela ezta meritua eta alemana bai?
Tranparik ez egin mezuetan mesedez.
Hemen duzu Nafarroako foruzaingoaren egoera Aingeru Epaltzaren gaurko artikuluan.
https://amp.noticiasdenavarra.com/opinion/columnistas/mugatik/2021/05/18/proximo-calidad/1147135.html?__twitter_impression=true
Hau da egoera. Zu bitartean EAEko hizkuntz eskakizunak gehiegizkoak direlakoan.. tira.. brometan balitz..
Sabin, euskaldunok enpatian blai eginda daramatzagu hamarkadak. Blai eginda. Are gehiago, beste ezer ez dugu egin hamarkada mordoxka baten. Enpatia aplikatu eta enpatia aplikatu erdarekiko, berek euskararekiko aplikatzen ez zuten/duten bitartean. Enpatia? Gu gara hizkuntzaz aldatu behar dugunak, ez erdaldunak. Ez dira erdaldunak burua makurtu, beren hizkuntzaz lotsatu, eta halabeharrez hizkuntza atzerritar batera aldatzen direnak. GU gara. Ez al zara konturatzen? Noski ez zarela konturatzen, zure itsukeria garun-garbiketa oso sakon baten fruitua delako.
Ez zara konturatzen, espainiar nazionalismo gogorrenaren tesietatik hitz egiten zabiltzalako (Espainia=Gaztela. Gaztelera=”lengua nacional, gran lengua común que nos hace libres e iguales”. Gainontzekoak, “regiones”, hizkuntza “regional”-ekin. Hau onartzen ez duen oro=”nacionalista”). Zu tesi horretan zaude, benetako nazionalismoan (estatuarena), errotik linguizida dena.
Hori bai, ustezko moderazio batekin ematzen eta goxotzen duzu zure diskurtsua. Nahi adina ezti, arrosa eta azukre, goxoki-goxoki azpian dagoena ezkutatzeko.
Zure ustez euskara gazteleraren azpitik dago. Kito. Horregatik, guk burua makurturik jarraitu behar dugu, hil arte. Hori egin ezean, “nazionalista”, “erradikal”, “maximalista”, “guda etnikoan sartua” eta antzeko pailazokeri lotsagarriak entzun beharko ditugu.
Nik ez dut inoiz ezagutu gaztelaniaz ondo ez zekien ertzainik, zuk bai?
Horietatik gehienez %10ek zekiten euskaraz.
Niri dagokidanean, Garrett, ez dut inoiz euskaraz zekien ertzainik ezagutu. Gehienetan kontrol batera heldu eta “buenas noches” prepotente batez agurtzen didan agenteari, badaezpada, ez diot euskaraz egiten arrapostu. Zer nolako jende profila sartzen den erakunde publiko batzuetan beste egun baterako kontu bat da, hala nola erakunde horietan hiritarrarenganako harremana nola ezartzen den. Ertzain batek adeitsuko “Buenas tardes, arratsalde on” esango balit sikiera hor konfidantza bat izango nuke agian horrekin euskaraz egin dezakedala eta ez “hableme en cristiano qe no le entiendo” tajante bat erantzun modura jasoko dudala egitekotan.
Honekin esan nahi dudana zera da, batez ere euskaldunoi dagokigunean, hizkuntza libreki hautatzeko mugak juridikoa denaz haraindi aurkitzen direla.
“Lectura fácil” artikulu horrena ez dut guztiz ulertu zertara datorren. Biztanleriaren %30ak irakurtzeko zailtasunak izatea pena bat da, bai, baina ez dut uste arazo hori esku artean daukagun gaiarekin harreman zuzena duenik.
Ea argitzen dudan, jende askok bere ama hizkuntzan idazteko eta irakurtzeko zailtzasun serioak ditu. Eta gurean indarrean dagoen hizkuntz-eskakizun sistema zorrotzan derrigorrez idazlanak gainditu behar dira erresidentzia publiko batean lan ahal izateko.
Gaztelaniaz ere erokeria litzateke. Hiztun ugari agrafoak dira.
Sabin “Identitate ez monolitikoak badaudela” diozularik ebidentzia da. Gehiago ere erran zinezake, alegia, ez dela nehun eta nehoiz izan identitate monolitikorik. Baina horrelako truismoekin ez diguzu ezkutatuko identiteak existitzen direla eta haien arteko lehia ere. Ezta Martinez de Lunaren angelismoarekin ere ( ez du iduri mihizurikeriaz ari den). Maaloufez guti dakidanetik ulertzen dut gustatzen zautzula.
Sabin, “tribuarena” behar bada anka sartzea zen, baina , kontraesaleak lokarrarazteko nolako laguntza intelektuala mobilisatzen duzun ikusita, nago ez ditutzun bederen piskabat gutiesten
Bai, Benat, ez dut hori ukatzen. Baina gizarte multikulturaletan ardatz transbertasalak ere badira. Dena ez da euskalduna edo española izatea.
Egin kontu ia 150 komentario eta gero oraindik ez dakigula ea Sabinek begi onez ikusten duen espainol hizkuntzaren derrigortasun konstituzionala, era guztietako hinki-hanka eta txilinbuelta usatu baititu funtsezko datu hori ostentzeko. Tira, badakigu, baina berak aitortu nahi ez. Azken finean espainol hizkuntzaren bortxazko nahitaezkotasuna nazionalista espainolen habeetako bat da, eta gure lagunak ez du halakotzat agertu nahi euskaldunen artean.
Derrigortasunaren kontra nago. Zalantzan jarri dut ze punturaino artikulu hori praktikara eramaten den oposaketetan, are gutxiago gaztelaniazko azterketa gramatikalen bitartez (B2/C1/C2).
Mikel10 jaunarentzat, beheko esteka. Gainontzekoentzat, dagoeneko irakurri ez baldin baduzue, ikus tipoak zer dioen. Bihotzetik gaizki bazabiltzate, arren, ez irakurri. Abisatuta zaudete:
“Ni Donostiakoa naiz, nire aiton-amonek esaten zidaten hiri honetan inork ez zuela euskaraz egiten Francoren aurretik, eta ez inposizio politikoengatik, baizik eta herritar gehienek nahiago zutelako beste hizkuntza bat hitz egin”
Despistatu maitagarri honi bere hiri ez-euskalduneko ondare linguistikoaren dastapen ttipi bat utziko diogu hemen behean, berak modu autodidaktan bere buruko gezur-sare guztia poliki-poliki desartikulatu dezan.
https://ahotsak.eus/donostia/
Banan banan, Mikel10, ez guztiak batera. Banan, banan, fusibleak urtuko zaizkitu eta bestela.
Sabini eta goiko letrakeriaren sinatzaileoi, zuei ere gezur-sare neuronalak eta errotiko desinformazioa desestrukturatzea gaizki etorriko ez zaizuenez, Torrealdairen liburuaren esteka utziko dizuet hemen behean. Deskolonizazio psikologikoaren lehen urratsak. Eskerrik asko Jakini digitalizazioagatik.
https://www.jakin.eus/show/40651a582e7f60a27eccc58c9f6cc972ab8e686f
Honez gain, Ahotsak.eus. Entzun jende nagusienari, ikasi zer izan den euskara, azken euskaldun elebakarren seme-alabengandik. Eta ikusi zer lapurtu diguten.
https://ahotsak.eus/
Ez horregatik.
Mila esker
Ea ondo ulertu dudan PANFLETOAren muina:
Sinatzaileek beste inork baino argiago eta objektibokiago ikusten duten “benetako euskal gizartean bizikidetza eleaniztun egokia erraztuko duten balioak” (??????) konstituzio espainolaren 3.1 artikuluan derrigorrezkotzat xedatzen den GAZTELANIA maioritarioak bermatuko lituzke.
Eta ildo berean, EUSKARAren normalkuntzarako diseinatu beharko litzatekeen hizkuntza-politikan (eta sektore publikoko lanpostuetarako hizkuntza-eskakizunetan), ESPAINOLAk ekarriko luke “euskal gizarteak eta euskararen etorkizunak behar duten hizkuntza-politika orekatua”.
Ahoa bete hortz geratzeko moduko oximorona!
Zorionak!
Hau bai albistea, udaltzain eta ertzain eta adiministrazio orotako langile asko, euren ama hizkuntza gaztelera izanik ere, agrafoak dira gazteleraz, izan ere, gaztelerazko hizkuntz eskakizunik ez dagoenez, gazteleraren derrigortasuna oposizioetan ez da praktikan gauzatzen.
Jamaika entzun eta irakurtzeko jaioak gara! Barrelibrean agian umore monologo baterako tartea egingo dizute!
Ea noiz eskatzen den arabiera oposizioetan.
Multikultural gizarteari ateak ireki! Be friendly!
Foro honetan esparru pribatua eta publikoa etengabe nahasten direla uste dut. Eremu publikoari dagokionez, edozein euskaldunek du administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubide osoa, erronka da jakitea hori bateragarria den administrazioan lan egiteko profila ez duten eta zergekin ere mantentzen duten euskaldun askok duten eskubidearekin… nik uste dut baietz. Mundu pribatuan, asko eta asko izan arren, herrialde hau eleaniztuna da eta ez da monoetnikoa. Ikusi besterik ez dago zenbat jendek ikusi zuen kopa finala ETB1en edo Telecincon… izan ere, Hego Euskal Herriko euskaldun guztien hizkuntza komuna gaztelania da. Garrantzitsua da euskararen erabilera berreskuratzea eta mantentzea euskal komunitateetan (batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietan), baina hori bakoitzaren ardura da, eta pertsona bakoitzaren askatasuna da muga, nahiz eta mundu guztiak euskaraz hitz egin nahi izan, ezin duzu eragotzi euskaldun izanik gaztelaniaz, ingelesez edo arabieraz hitz egitea nahiago duen jendea egotea…
Ana Etxeb, baliteke pribatuaren eta publikoaren arteko nahasketa hori gertatzea oro har errespetu gutxi zaiolako Euskal Herrian pribatuari, estatalismo paternalista/maternalista batek egituratzen baitu gizarte hau goitik behera. Bildukoengandik ere aldaketarik ez genuke espero behar horretaz, boterera iritsiko balira.
Ana Etxeb, Hego Euskal Herritar guztion hizkuntza komuna? Bai, bortxaz irakatsia. Gaztelera ez zen nola edo hala agertu, bapatean, Euskal Herrian. “Aniztasun” bat egoteak ez du esan nahi hori onartu behar denik, batez ere “aniztasun” hori nondik datorren jakinda. Euskaldunak gara gaztelera ikastera derrigorturik gaudenak, ez kontrara. Bakoitzak bere etxean nahi duen edo dakien hizkuntza egingo du noski, latinez egin nahi badu ere egin dezala latinez, zer arraio, baina esparru publikoa esparru guztiz politikoa da interes ezberdineko agenteek bertan jarduten duten unetik. Norberaren ardura pertsonalari arazo politiko bat dena leporatu nahi izatea diglosi egoera batean abantaila duenari abantaila handiagoa eskaintzea da. Argumentu ildo horri jarraiki esan genezake baita pobreak pobre direla ez dutelako borondaterik jartzen. Apustu egingo nuke horrelakoak botatzen dituztenak gutxi ahalegintzen direla Euskal Herrian euskaraz egiteko haien eskubidea jorratzen.
Bortxaz irakatsia? Tolosan, Azpeitian… bai; Karrantzan, Gaubean… ez.
Ana Etxeb-ri.
Seriyo ari zea? Hego Euskal Herriko euskaldunon hizkuntza komuna gaztelania dela? Euskaldunona? “Euskaldun” hitzak zer esan nahi duen ideiarik?
Hego Euskal Herriko euskaldun guztien hizkuntza komuna euskara da. Ipar Euskal herriko euskaldun guztien hizkuntza komuna euskara da. Hau da, euskaldun guztien hizkuntza komun bakarra euskara da. Benetan ez duzu ikusten?
Euskaldun guztion hizkuntza komun bakarra euskara izateaz gain, poliki-poliki akaso ingelera ere bihur liteke. Baina begi bistakoa denez, frantsesa edo gaztelera ez dira inoiz izan eta ez dira inoiz izango euskaldun guztion hizkuntza komuna.
Askotan begien aurrean duguna ikusteak berebiziko esfortzua eskatzen du…
Euskal Herrian bapatean agertu zenetz ez dakit, baina Euskal Herrian agertu zela badakit, ordea: Euskal Herriko zati batean eta Burgoseko beste batean eta Kantabriako beste batean. Gune horretan guztian, Euskal Herriko zatia barne.
E, euskaldun guztiei bortxaz irakatsia. Aditzen orain? Edo astamakilez esplikatzea behar duzu?
Ongi, orduan zureari jarraiki, garrett, onartu behar zenuke Euskal Herriak barne hartzen dituela sekula euskaldun izan ez diren zenbait lurralde.
E, diozuna falazia bat da. Euskal Herriko zonalde batzuetan (Erribera, Enkarterri) euskara hitz egin denik ezin izan da behar bezala frogatu. Eta hitz egin ez denik, ezta ere. Orduan, bietako bat ere frobatu ezin badaiteke, zergatik hartzen duzu ontzat bietako bat? Zu ere gezur-sare neuronala desartikulatu beharrean?
Ana Etxeb, askok bezala, errealitatea eta fikzioa nahasten dituzula uste dut . Eremu publikoari dagokionez, (EAEko) euskaldunek teorian badugu administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubidea, baina oso-oso sarri ez daukagu eskubide hori baliatzeko modurik, euskarazko profila ez (baina españolezkoa bai) duten erdaldun euskarari errefraktario askorekin egiten baitugu topo.
Bidasoaz honako erkidego honetan, hizkuntza ezberdinasko hitz egiten dituzten pertsonak bizi dira, baina ez da gizarte eleaniztuna, bortxaz españolizatua baizik. Espainiazaleek beren estatu osoa monoetnikoa bailitzan jokatzen baitute. Ikusi besterik ez dago zenbat euskara erabiltzen den espainiar hedabideetan…
izan ere, Hego Euskal Herriko euskaldun guztien hizkuntza komuna euskara da, eta erdaldunena gaztelania.
Garrantzitsua, bidezkoa eta onuragarria da euskararen erabilera berreskuratzea, baina horretarako independentzia lortzea premiazkoa da, Espainia eta Frantzia bezalako estatu genoziden menpe ezinezkoa izango baita hori.
Euskaldunok ez baitugu euskaraz normaltasunez bizitzeko aukerarik EAEn, eta are makurragoa baita egoera Nafarroan eta Iparraldean.
Aspergarria gertatzen da benetan, egoera hau eragin duten uniformizatzaile supremazisten eta euren laguntzaileen lezio penagarriak jasan beharra izatea gainera, baita euskarazko hedabide apurretan ere.
Erribera ez dut aipatu, hor euskaraz egin zelako.
Enkarterrin ere euskara hitz egin izan da, baina ez eskualde osoan, betiere eskura ditugun datuen arabera. Nik Karrantza aipatu dut.
“euskara hitz egin denik ezin izan da behar bezala frogatu.” Zer esan nahi du horrek? Ezin izan dela behar bezala frogatu? Ez dizut ulertzen.
Senegalen ere ez dago frogatzerik inoiz euskara hitz egin den ala ez. Ezin izan delako behar bezala frogatu? Beno, Naberanek ziur esango lukeela baietz, Senegalgo jatorrizko hizkuntza euskara dela.
Igoal, Jone, hobe Frantziakoa bezalako errepublika moderno, aurrerakoi eta kosmopolita bat, ezta? Hain dira arlote eta astakirten espainol zentralista madarikatu horiek…!
Ana Etxeb estimatua, ez dakit Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Linguistika Orokorreko Katedratikoa) ezagutzen ote duzun. Merezi dizu, gai honi seriotasunez helduko badiozu.
Horra bere hitz batzuk, sarrerako:
“La imposición del castellano en el Estado español y del francés … ha sido mediante un proceso de bilingüización sustractiva forzosa. Se trata no solo de que una comunidad aprenda y use una nueva lengua sino de utilizar esto para arrinconar, minorizar y hacer desaparecer la lengua propia de esa comunidad”
…
“… están los periodistas o intelectuales no especialistas en cuestiones lingüísticas, que razonan desde la ideología del supremacismo lingüístico españolista y que propagan algunas nociones falsas, pero creíbles y justificables para una buena parte del público general previamente educado y adoctrinado dentro de esa ideología supremacista.
Opiniones que muestran una patente ignorancia sobre asuntos lingüísticos, lo cual es explicable por cuestiones de formación y por una clamorosa ignorancia adicional sobre la lengua vasca… La total seguridad con la que disertan sobre el euskera, sin conocer la lengua ni sus circunstancias, proviene de una ideología, la del supremacismo lingüístico español…. Además, aprovechando los prejuicios generales sobre las lenguas –bastante generalizados–, esas opiniones de corte supremacista son presentadas como aportaciones sensatas y argumentadas, alejadas de sectarismos y totalitarismos”.
…
“Cuando se usan los conceptos y averiguaciones de la ciencia para justificar prejuicios, ideas falsas o ideologías etnocentristas y supremacistas, estamos ante una aplicación perversa consciente y planificada del conocimiento humano que en vez de ser liberador se convierte en embrutecedor y esclavizador. Y aquí la intelectualidad tiene una responsabilidad enorme”
Eta Moreno Cabrerak guzti hori gaztelaniaz hain zuzen idatzi du. Ongi. Koherentea gizona.
Zure logikaren arabera, Karrantzan ezin izan denez euskararen presentzia frogatu, frogatuta geratzen da ez zela inoiz bertan egon. Logika hori okerra da.
Hala ere, ez dakit zertarako sartzen duzun ziztadatxo hori iruzkin hauetan. Zure buruaren kontra ari zara, gu ere gaiztoak garela iradokitzen. Erabat soberan dago.
Beno, neska-mutilok, honekin despedituko naiz berriz hilabete batzuetarako. Ondo izan!
Adio pelaio! Urrun ibili!
E, Moreno Cabrera madrildarra da. Euskal Herriaren lagun handia. Bera ez da hemengoa, baina Madrildik laguntzen saiatzen da. Bai, gazteleraz, noski. Arazorik?
Pelaia, maja! Adiooo!
Bai, arazorik. Adiooo!
Ez nago batere ados zuen hizkuntza-fundamentalismoarekin. Euskara ez zen lurralde honetan mendiak edo ibaiak bezala jaio, giza konbentzioaren eta kulturaren emaitza da (batzuek diote egungo Euskadira V. mendean iritsi zela…) dinamikoa eta pertsonen arteko komunikazioaren zerbitzura zegoena, beraz, ez dezagun euskara erlijio bihurtu. Nolanahi ere, lurralde hau historikoki plurilingea izan da, eta nire ustez aberrazio bat da euskalduntasuna euskararekin soilik identifikatzea. Bistakoa da esatea euskaldunen adierazpen kultural asko beste hizkuntza batean egiten direla eta gero eta hizkuntza gehiagotan izango dela, eta bai, gaur egun Euskadin bizi garen guztion hizkuntza komuna gaztelania da, zer egingo diogu? Eta Jainkoari esker, euskaldun gehienok ez dugu zuen mezuek adierazten duten gorrotoa eta totalitarismoa adierazten. Egun polita izan dezazuela.
Gazteleraren eta frantsesaren inposizioa da existitzen den hizkuntza fundamentalismo bakarra.
Ez dago zer eginik ezjakinekin. Zu bezalakook zeharo garbituta daukazue garuna. Zeharo garbituta. Gauden egoerara nola iritsi garen ideiarik ere ez duzu. Informatu zaitez pixkat, hona euskararen aurkako behazuna botatzera etorri baino lehen.
Euskalduntasuna euskararekin identifikatzea aberrazioa? Euskalduntasuna euskarari lotua dago etimologikoki. Euskararik ez duena ez da euskalduna. Hori ez da iritzi bat, hori errealitatea da.
Koitadua, haizeak nondik jotzen dizun ere ez dakizu.
Desesperagarria da.
Irakurleok, Ana Etxeb bezalakoek ederki islatzen duten psikologikoki gero eta zabalduago dagoen menderakuntza maila, zabaltzen jarraituz gero euskara hilko duena.
XXI. mendeko linguizidio planifikatuak ez dira aurreko mendeetako aberekeriekin gauzatzen. XXI. mendeko linguizidioek psikologia dute helburu.
Ana Etxeb, bi aldiz aipatu duzu Euskadi (EAE). Eta Nafarroa eta Iparralde? Hizkuntza komunarekin jo eta su zabiltza. Aizu, zein da euskaldun guztion hizkuntza komun bakarra? Zein? Erantzun dezakezu? Ala oso zaila da?
Puntuka eta desesperatu gabe:
1. Kultura eta natura kontrajartzen dituzu euskara eta mendiak eta ibaiak kontrajarriz. Baina gure auzia ez da natura eta kulturaren arteko mugak zeintzuk diren argitzea. Hizkuntzaren genesia hominizazio prozesuaren baitakoa da. Naturatik kulturala denera. Kultura eboluzioaren emaitza da. Zure iruzkinetik ulertu daiteke kultura aldakorra eta sortua denez edozein gizakik hartu dezakeela edozein kultura problemarik gabe, berdin hizkuntzarekin eta horregatik elkarulergarritasunaren izenean espainolez aritu beharko ginatekeela. Nik beste proposamen bat daukat: Mundu guztiak ikasi dezala euskara, azken finean, tresna soila besterik ez denez zergatik ez hautatu gure tresna beste guztiek ere erabili dezaten?
2. Zure hizkera ez da batere operatiboa zeren eta kultura eta giza konbentzioa gauza bat eta bera dira. Historikoki eleanitza izateak ez du esan nahi hizkuntza guztiak bertan sortuak direnik ez eta estatus berdina izan dutenik. Halaber, hiztun komunitate bat lurralde batean egoteak ez du esan nahi bertakoa denik. Erromatarrak etorri zirenean latina ekarri zuten haiekin. Hemen latinez hitzegin zen, zeinek, noiz eta nola beste kontu bat da.
3. Hemen inork ez du euskara erlijio bihurtu. Mantra bat egotekotan zuek gure hizkuntza zapaldua erasotzeko erabiltzen dituzuenak dira: fundamentalismoa, aberrazioa, totalitarismoa etab.
4. Julenek aipatu bezala hizkuntza identitatearen ardatzetako bat da, euskalduna euskaraduna da, kulturaren beste formak euskaltasun etnikoari lotuta doazela ezin da baztertu, baina hizkuntza da horren ardatza, batez ere garai modernootan. Beste guztia paper bustia besterik ez da. Auto-identifikazio moda modakoaren gisakoa. Ea ba, ahateak ez du zaunka egiten…
5. Zure hasierako hitzak aldatu dituzu. Hasierako iruzkinean “Hego Euskal Herriko euskaldun guztien” hizkuntza komuna gaztelera dela esan duzu. Azken honetan “Euskadin bizi garen guztion hizkuntza” aklaratu zaitez mesedez. Hasiera esan bezala, zure hizkuntza ez da operatiboa. Ez da gauza berdina Euskadin bizitzea edo Hego Euskal Herriko euskalduna izatea. Zuzenketa bat egingo dizut: Euskadin bizi garen guztion hizkuntza komun inposatua da gaztelera. Are gehiago, Euskadin bizitzeak ez du esan nahi euskalduna edo Euskal Herritarra izatea.
Ana laztana, txoko honetara fundamentalismoa, supremazismoa eta beste “ismo” batzuk ekarri dituzuenak, Espàiniako hizkuntza komunaren uretatik edaten duzuenok zarete.
Euskara lurralde honetan jaio zen, giza konbentzioaren eta kulturaren emaitza gisa, duela milaka urte (nahiz españolek dioten egungo EAEra V. mendean iritsi zela, lotsagorritu gabe…).
Euskara hizkuntza dinamikoa da, eta pertsonen arteko komunikazioaren zerbitzura dago. Gainera, zuei espainiera “komunak” bezala, herri honi, euskaldunon herriari, berezko nortasuna ematen dio, beraz, ez dezagun espainiera dena baino erlijioago bihurtu.
Nolanahi ere, lurralde guztiak daude hizkuntza ezberdinetako herriez edota pertsonez osatuta, eta nire ustez aberrazio hutsa da espainiera “komuneko” hizkuntzatzat jotzea. Izan ere, euskaldunen hizkuntza komuna euskara da, errumanierrena errumaniera, eta horrela, eta horrela…
Euskal Herrian sortuagatik. adierazpen kulturalek ez dute zertan euskal kulturaren baitakoak izan, bistakoa da hori, Sarrionaindiak bere liburuak Cuban idatziak izanagatik, Cubatar literaturakoak barik, euskal literaturakoak diren bezala, adibidez.
Baina bai, zuen Euxkadi mutilatuan bizi garen guztiok dakigu españolez, horretara behartu gaituztelako. Zer egingo diogun? Derrigortasun hori gainetik kendu, lehenik eta behin. Gure hizkuntzari itzal handia egiten dio, eta beste hizkuntza batzuei leku handiegia kentzen die.
Basajauni eskerrak, euskal herritar gehienak, euskaldun zein ez, euskararen berreskurapenaren aldekoak dira eta euskaldunon eskubideak errespetatzearen aldekoak, zuek oraindik (ezer) ulertu ez duzuen arren, zuen paellera horren azpian.
Ederra izan dezazula eguna.
Ana Etxeb, oker zaude; Euskara mendiak eta ibaiak bezala jaio zen (inoiz ‘jaio’ baziren ere), hain zuzen ere, eboluzio luze baten ondorio (unekoa beti), eta kultura eta giza konbentzioa berdin. Giza konbentzioa, kultura eta Euskara bat dira, gainera. Hau da, beste edozein hizkuntza bezalaxe, baita Gaztelania eta are Ingelesa bera ere…! Erlijio bihurtu? Ez jakina, bakar-bakarrik beste hizkuntzak (kulturak, giza taldeak) dauden erabilpen-dinamikan sartua, besterik ez dugu behar. Gure totalitarismoa ez da Cuenca edo Toledokoena baino handiagoa… aukeran txikiagoa…
“Sektore publikoan euskararen ‘normalizazioak’ ezin du alde batera utzi askotariko gizarte baten errealitatea, gero eta etorkin gehiago dituena, non hizkuntza-eskakizunak bidegabeki bazterkeriarako beste elementu osagarri bat bihurtzea saihestu behar den”.
Ez du hizkuntza-eskakizunak bazterkeriarako ezer ekartzen; alderantziz, hizkuntza-eskakizun altuenak betetzen dituenak txiringitoko jefe bilakatzen da, eta gizartean ororen gaineko tokia erdiesten, bizi guztirako, eta bizpahiru urteko ikastaldi baten ondoren.
Euskaren “normalizazioa” zaila izanen da euskaldunak normalizatu ezean… eta normalizazio hori da hiztun oso eta beteak izatea, eta horretara iristeko erak antolatzea.
“Bestalde, [hizkuntza politikak (nik erantsia)] euskararen hiztun-komunitatearen errealitatera egokitu behar da. Kontuan hartu behar ditu euskaraz ahoz komunikatzeko gaitasuna eduki arren idatzizko komunikazio-gaitasunik ez dutenak. Komunikazio-maila pasiboa lortu dutenak ere kontuan hartu behar dira (euskara ulertu arren euskaraz sortzeko gaitasun bera ez dutenak)”.
Errealitatea aldakorra da oso, eta gauzak aldatu ezik, euskararen hiztun-komunitatearena, komunikazio gaitasunik ez dutenena, kristo pistoladunarena eta Valladolideko jendartearena berdinak izanen dira.
Izan ere eta bidenabar, nola demontre egiten dute Valladoliden ‘gizartean bizikidetza eleaniztun egokia’, edo eta ‘aniztasun kultural aberasgarri eta orekatua’ lortzeko? Zergatik Euskal Herrietan behar dugu aniztasuna, mota orotakoa, hain onuragarri izaki, eta beste hainbat tokitan ez?
Hain argi hitzegitea estimatzen dut:
“hizkuntza-eskakizun altuenak betetzen dituenak txiringitoko jefe bilakatzen da, eta gizartean ororen gaineko tokia erdiesten, bizi guztirako, eta bizpahiru urteko ikastaldi baten ondoren”
Hara, aspaldi atera nuen nik ondorioa, amaigabeko eztabaida honelakoen ondoren; hauxe da “haien” idazpuru gorena: “gurea bai, zuena ez”
Sabin, zer iradoki nahi duzu Mikeli emandako erantzunarekin? Suposatzen dut oposizioen aurka zaudela, ez? Funtzionario publikoak existitzearen aurka oro har. Edo? Besterik ez da ulertzen zure erantzunarekin.
Hiztun ezberdinen arteko bizikidetza sustatu beharrean, batzuk boterearen konkista baztertzailea bilatzen dutela.
Ana ez eiki da bakarra horrela pentsatzeko, baina badu argi ta garbi euskaraz erraiteko meritua. Emaiten digu hor zer pentsa.
Menturaz gazte guziak, euskalduntzea lortzen bagineza ere, Herria ez eiki litzateke oraindik arriskutik kanpo. Nola transmititu herriaren amodioa familiatik ez dutenei? Kasik ezinezkoa da oraiko baldintza politikoetan, edozeinetan ere zaila hain segur.
Artetik erraiteko, fondamentalarismoa eta abar zinez gehiegi da. Ez banaiz makur, idazle edo poeta askok erran ohi zuten frantsesa edo espainola zirela beren patria eta ez ditugu sekula horren gutiko fondamentalistatzat hartu, beren hizkuntza arrazoiz maite zuten jendetzat baizik.
Gero iduritzen zait badela orai arraza moderno berri bat kasik hizkuntza guziak mespretxatzen dituena, eskolan ikasitako ingles eskasarekin buruan daukana oro adierazteko nahikoa duena.
Euskararen alderako borrokak ez du bukaerarik izango, adore aski badugu, horreki eta horretan bizitzen ikasi beharko dugu.
Bikain esana Beñat, beti bezala.
Baina Sabin, oposaketak boterearen konkista ere dira, hiruko erregela berberarekin. Ni ez naiz funtzionarioa, orduan oposaketak aprobatu duen batek gure arteko bizikidetza oztopatzen du? Bai, ezta? Boterearen konkistatzaile funtzionario ankerrak!
Sabin, faborez… ai ama…
Gakoa, minorizatutako euskara sustatzea, hiztun ezberdinentzako (euskaldun letratuak, euskaldun agrafoak, euskaldun hartzaileak, erdaldunak) lan aukerak, hein batean, bermatuz. Horrela ikusten dut.
Idazkiaren sinatzaileen helburua argia izan da hasieratik: sokatira-saio bat montatu nahi izan dute Ar-Bi-Gi Erkidegoko gobernuaren kontra EHUko irakasle izateak ematen omen duen zientzia-mozorroa baliatuz eta gure gizartean euskararik gabe eta gaztelania ardatz dutela bizi nahi dutenak esnaraziz.
Irakurketa erraza du enfrentamendu-nahi horrek proposatu dituzten neurrietan:
“Euskal gizarteak eta euskararen etorkizunak hizkuntza-politika orekatua behar dute”, “egun benetan existitzen den euskal gizartean bizikidetza eleaniztun egokia erraztuko duten balioei erantzutea” behar du eta, azkenik, “malgutasun eta errealitate dinamiko batera egokitzeko gaitasun nabarmen handiagoa”.
Zer den malgua eta orekatua izatea? Bada, honako hau baino ez: “ekitatezkoa, zentzuduna eta zuhurra” eta, aldi berean “errealista (praktikoa eta errealitatera egokitua)” eta “gehiengo sozialaren adostasuna ahalbidetuko duena”.
Edo beste modu batean esanda, unionismoarentzat Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika ez da ez malgua, ez ekitatezkoa, ez zentzuduna, ez zuhurra, ez errealista, ez praktikoa, ez errealitatera egokitua, eta gainera ez du gizarte-adostasunik bilatzen.
Analisi horiekin, EAJko gobernuaren hizkuntza-politika ausart eta aurrerakoiegia irudituko zaio Euskalgintza intrantsigenteenari ere.
Sinatzaileek hau ere esaten dute:
“Sorreran ezarri ziren hizkuntza politikaren oinarriek oreka nahiko egokia lortu zuten: erabilera-hizkuntza ofiziala norberak aukeratzeko askatasuna; irakaskuntzan hizkuntza-askatasuna, beste hizkuntza ofiziala nahitaez ikastearekin osatua; hizkuntza politika herrialdeko zonalde desberdinetako errealitate soziolinguistikora egokitzea eta nahitaez euskararen erabilera —euskal gizartearen hizkuntza bereizgarri, baina sozialki minoritario eta ahula— sustatzea.”
“Urteotan garatutako hizkuntza-politikak lorpenak izan ditu, baina baita itzalak ere. Hainbat jarduerak jatorrizko adostasunaren josturak tenkatu egin dituzte, multzoaren koherentziari eta orekari eraginez. Herri-administrazioak bi hizkuntza ofizial dituen gizartera egokitzean arazoak daude, gehiegiagatik eta gutxiegiagatik.”
Nortzuk dira gehiegikeri eta gutxiegikeri horien arduradunak?
Hi bizikidetzaren bila, Sabin? Baita zera ere!
Nahasle profesionala haiz, liskar bila, besterik ez.
“Hiztun ezberdinen arteko bizikidetza sustatu beharrean, batzuk boterearen konkista baztertzailea bilatzen dutela” bota, zinismo ariketa betean, eta sutara egurra berriro!
Euskal Herrian, estatu osoan eta lehenagotik gaur arte Ameriketako eta Afrikako kolonietan “boterearen konkista baztertzailea” bilatzen duzuenak, espainiarrak eta espainiarren lagunak zarete.
Euskaldun/maketo/maketofilo sailkapen historikoa mantentzen duzula ikusten dut…
Sabin, nik zergatik jakin behar dut frantses Lapurdiko instituzio batean lan egiteko? Horren kontra ere bazaude, ezta? Ezta? Julen koitaduak ezin du Beñaten herrian lan egin! Defenda nazazu!
Zergatik Grezian grekoz? Hizkuntza komuna badugu eta! Ingelesa! Greziar ankerrak!
Funtsean Sabin, zuk Estatu-nazionalismotik hitz egiten duzu. Ez dago besterik. Zuretzat Estatua=nazioa, nazioa=Gaztela, EAE=”región”, euskara= ” lengua vernácula, que aunque merezca ser estudiada, en ningún momento ha de poner en duda la supremaciía de la lengua nacional, la única lengua común de todos los españoles y única que nos hace libres e iguales”. Nik Lapurdi aipatzean zuk akaso flipatu egingo duzu. “Lapurdi? Hori Frantzia da eta, zer dio honek?!” Beste dimentsio baten zaude.
Eta boterea aipatzen duzunez. Zu zara boterearen diskurtsua darabilzuna euskararen aurka. Larrua behar da gero botereaz mintzatzeko.
Posizio erabat kontrajarriak ditugu Sabin. Zu gazteldar supremazismoan zaude, eta gu herri bezala bizirautean. Zu Lenguákomún falazia astintzen. Gu, ezin arnasturik. Zu, boterean. Gu, azpian.
Zuk, Julen, mononazionalismoa defendatzen duzu [lurralde bat=nazio bat=hizkuntz bat], Frantzian egiten duten bezala. Nire ustez lurralde berberan nazio identitate eta hiztun ezberdinak bizi gaitezke. Eta hizkuntz-politika bizikidetza hori hobetzeko bideratu behar da. Zuk garbiketa etnikoa bilatzen duzu, nik gure herrikideen aniztasuna harmonizatzea.
Garbiketa etnikoa? Benga, garatuzazu azkenengo hau guztiok barre egin dezagun…
Hemen gehiengo bat defendatzen dabilena euskara Euskal Herriko bertako hizkuntza dela da eta beharko lukeela bertan estatus nabarmena edukitzea, ez hautazkoa, baizik eta derrigorrezkoa izatea. Kitto. Inor ez dabil inor akatzeko asmotan. Asko gustatzen zaizue batzuei bortizkeriaren mamua haizatzea tamalez.
Hego Euskal Herrian espainola derrigorrezkoa da, zergatik euskara ez? Ipar Euskal Herrian frantzesa derrigorrezkoa da, zergatik euskara ez? Bi hizkuntzek beraien Estatuetan nahi beste babes juridiko daukate, euskarak aldiz ez, bertako hizkuntza izanagatik ere.
Maketo hitza zuk haizatu duzu. Bai, bazter nahasle bat zara, jadanik esan dizuten moduan. Ez jarri jendearen ahotan esan ez duen hitzik. Gainera, bertakotu direnentzako iraingarria da. Zenbat “maketo” ez ote dira egun Euskal Herrian euskara eta euskal kultura besarkatzen dituztenak? Enpatia falta zaizu, Sabin.
Bueno, Enekorix, honi erantzunez esan dut hori:
“Euskal Herrian, estatu osoan eta lehenagotik gaur arte Ameriketako eta Afrikako kolonietan “boterearen konkista baztertzailea” bilatzen duzuenak, espainiarrak eta espainiarren lagunak zarete.”
Garbiketa bakarra gurekin egin dena izan da, gure lurraldean euskara ia hil arte. Hala ere guk, euskaldunok, goian esan dudan bezala, hamarkadak daramatzagu erdaldunak errespetatzen. Erdaldunek mendeak daramatzate gu ez errespetatzen. Eta hala ere zuk delirio hori jaurtitzen duzu!
Nazionalismo gazteldar gogorrenari ematen diozu boza Sabin, zoritxarrez. Gu garbitzea helburu duten horiei. Manipulazioak goia jotzen du zure diskurtsoan, ikaragarria da. Guri egiten ari zaizkiguna leporatzen diguzu, nori eta guri. Benetan makiavelikoa.
Baina badakizu zer Sabin, gauza bat aitortuko dizut. Oso oker zauden arren, zure ikuspuntua euskararentzat epe luzera hilkorra den arren, eta horregatik izugarrizko egurra eman dizudan arren, ez zaitut per se intenzio txarrekin ikusten. Oso konfundituta, oso desinformatuta, eta ideia oso oker eta desestrukturatuz betea bai, baina ez intenzio txarrekin. Errealitatetik guztiz at egon arren, eta zure ideiak guretzat oso arriskutsuak izan arren, diozuna bihotz onez diozula uste dut. Denborak argitasun pixka bat eman diezazun espero dut, gizatiarra baita oker egotea.
Honekin bukatzen dut nire aportazioa. Ongi izan.
Bueno, kontutan izanda hasi zinela “linguizidak” deitzen, eskertzen dut zure azkenengo mezu hau. Frankoki, enpatia gutxi duzula ustet, ez zara kontziente beharrezkoak diren hizkuntz-eskakizunetan abusu grabeak ematen ari direla. Ez dituzu ikusten. Errealitate hori zure begiradatik kanpo dago. Enpatia da bidea. Hori lortzeko bestearen ikuspuntuak eta bizipenak behintzat ezagutu behar ditugu, noizean behin entzun.
Hemengo eztabaida intentsoa izan da, baina ez naiz damutzen, ikasi ere egin dut.
Ondo ibili, Julen.
Ustet, egia esan, desadostasuna dela zuentzat euskaldun izatearen nortasun kolektiboa indibiduoen, askatasun pertsonalaren gainetik ezartzen den kontu dogmatikoa dela. Horregatik hitz egiten didazue bigarren pertsonan pluralaz, Madrilgo edo Parisko maltzur batek zuzendutako talde baten konspirazio baten parte banintz bezala… Ez zarete euskararen jabe, inor ez da, beraz, utzi euskaldun onaren txartela banatzeari eta irakurri apur bat gehiago, euskal herrian lan egin eta bizi garenok Euskal Herritarrok gara, euskaraz hitz egin ala ez. Nik euskara maite dut gaztelania maite dudan bezala, eta bizitza bi hizkuntzetan egiten gozatzen dut, familiarekin eta seme-alabekin euskaraz, bikotekidearekin eta koadrilarekin gaztelaniaz eta bietan lanean, nahiago nuke frantsesa ere menderatu ahal izango banu. Eta bai, Euskal Herriko pertsona guztiok batzen gaituen hizkuntza gaztelania da, gustatu ala ez… Benat maitea, ez nazazu tratatu adeitasun faltsu horretaz gizajoa, nahi dozunian hitz egin legikegu nere euskalkixan, baina edukaziuagatik erakutzi ziaten komunikazio publikuetan hobeto dala euskera batua erabiltzia, besteak beste gure hizkuntzia babesteko… zoritxarrez, argi dago zahartzaroa ez dela jakituriaren sinonimo.
Gure semearen pediatrak ez daki euskaraz, eta ez dut uste inoiz ikasiko duenik. Gure semeak ez daki gaztelaniaz, baina konturatu orduko ikasiko du. Bien bitartean, interprete lanak egin beharko dizkiogu gurasook, atzerritarra izango balitz bezala. Horrela gaude euskaraz bizi garenok gaurko gizarte honetan: atzerritarrak bagina bezala. Konponduko da egoera hori artikuluan proposatzen direnak aplikatuz gero?
Zuk diozu enpatizatu behar dugula oposizioetara aurkezten diren erdaldunekin. Erdaldunek enpatizatzen dute gurekin? Zu bezalako euskaldunek enpatizatzen duzue gurekin? Akaso ezin dugu gure herriko hizkuntzan bizi epaileak eta poliziak eta ejerzitoa alde dauzkatenek ez dutelako ikasi nahi gure hizkuntza, zapalduta dagoen hizkuntza?
Aktibista zara eta ez duzu zapalduekin enpatizatzen, Sabin? Edo ez duzu zapalkuntzarik ikusten?
Bai ikusten ditut euskaraz bizitzeko mugak, oso nabarmenak dira. Euskaldun ezberdinen (perfiladun, agrafoak, belarriprest) eta erdaldunen arteko bizikidetzarako enpatia behar dugu eta hein batean frustrazioa onartu. Hori da ikusten dudan elkarrekiko konpromezu posiblea. Bestela talka etnolinguistiko toxikoaren bidea pairatuko dugu.
Ana Etxeb, Beñat eta zu batzen zaituen hizkuntza gaztelania da? Faborez, utzi erridikulua egiteari.
Zu lako aldekoekaz Sabin gaixoak ez dau kontrariorik behar.
Kopeta latza daukazu, Sabin. Harrokeria bezainbestekoa.
Hainbeste ankerkerien aurrean esango nuke tarteka estoikoki ari naizela erantzuten.
Edo Ana Etxeb esan behar zaizu? Hori “ustet”.
Sabin Zubiriri: Oposaketetako hizkuntza aukerekin zabiltza, baina goazen jatorrira:
Art. 3.1. de la Constitución Española:
1. El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen el deber de conocerla y el derecho a usarla.
Hara, nik ikastolan gaztelania artikulu honengatik ikasi nuen. Esango didazu, zein lege, arau edo dekretutan derrigortzen den euskararen ezagutza, gaztelaniarena derrigortzen den neurrian.
Nik, gaztelania ikasteko betebeharra dut, Konstituzioan jasoa. Non dago euskara jakiteko betebeharra arautua?
Familiar erdaldunean sortzen denak eta familia euskaldunean sortuak obligazio eberdinak dituzte. ETa hala ere, zuek zatozte berdinastunaren diskurtsuarekin? Salatu Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua lehenbizi, eta orduan sinistuko dut fede onez zabiltzatela administrazioan euskararen erabilera aldatzeko proposamen honekin.
.
Ikastolan gaztelerazko ikasgaia dago. A ereduan euskarazkoa.
Lan egiteko gaztelerazko neurri gabeko hizkuntz-eskakizun sistema exijituko balitz, erokeri baztertzailea litzateke.
“Frustrazioa onartu, talka etnolinguistiko toxikoa*…emakume hitza euskararen ordez jarri eta diskurtso matxista borobila aterako zaizu. Planteamendu berbera, frustrazioa onartu eta talka etnolinguistikoa ekiditzeko bizi makur, ixilik eta otzan Aita-estatua ez haserretzearren. Zapalkuntza jaso ezkero errua beti geurea, bortxatuak izan ezkero, errua geurea euskaldunon eskubideak aldarrikatzeko soinekoa probokazioz jantzi dugulako.
Ez duzu uste euskaldun agrafo, erdaldun eta belarriprest askok frustazio laborala onartu dutela ere perfilak ez izateagatik? Eta beraien seme-alabak bere ama hizkuntza ez den ereduetan matrikulatu dituztenean sakrifizioak onartu dituztela? Bizikidetzarako malgutasuna (frustrazioak ongi eraman) beharrezkoa da.
Sabin Zubiri Rey Orain dela 4 ordu
“Sinatzaileek hau ere esaten dute: “Sorreran ezarri ziren hizkuntza politikaren oinarriek oreka nahiko egokia lortu zuten: etc. etc. etc.”
Bai, hori ere esaten dute baina ulertu al da zertan ari diren idazki horrekin?
Ad hominem aritzeko asmorik gabe bada ere, ezagutu beharrekoa da EHUko irakasle omen diren horietakoren bat edo beste jadanik ez dela irakasle. Areago, haietako inor ez da soziolinguistikan edo hizkuntza-plangintzan aditua, ez behintzat gainontzeko oinezkoak baino gehiago, nahiz eta egon badagoen tartean esparru horietan konfiantzazko kudeaketa-kargu alturik izan duenik. Garatu duten diskurtsoa, halere, unionismo espainolak euskara politikoki baliatzea pentsatu zuen minutu pare hartakoa da eta osoki lotua dago Andoni Unzalu-Joseba Arregi-Patxi Lopez-Aurelio Arteta-Mikel Azurmendiren tesiekin (ikusi Ciudadanía y Libertad editorialak 2008an kaleratutako “La política lingüística vasca a debate”).
Baina oraingo bertsio honek badu nabarmentzekorik.
Ematen duten ikuspegi historikoarena da bat. Taldean arlo horretako profesionalik egon arren, ikuspegi lausotua, inozoa eta buenista samarra da erakusten dutena, “sorrera” zehaztu gabeko batez mintzatzean (Euskararen normalkuntza legearen jaiotze-urteaz ari dira ala hizkuntz eskakizunen urteaz?), hasiera hartako hizkuntza politikaren oinarriek islatzen omen duten “oreka nahiko egokia”-k liluratzen baititu sinatzaileak.
1982koaz aritu edota 1997koaz, egoera aski paradisiakoa eraikitzen dute gure begien aurrean, legearen letrak zioena praktikan aurrera atera izan balitz bezala eta 1978ko Konstituzio espainiarraren 3.1 artikuluak zioena (“El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen el deber de conocerla”) ordurako ahaztua izan balute bezala. Horren adibidea da nola zehaztu dituzten euskara erabiltzeko “askatasunak”:
“erabilera-hizkuntza ofiziala norberak aukeratzeko askatasuna”
“irakaskuntzan hizkuntza-askatasuna, beste hizkuntza ofiziala nahitaez ikastearekin osatua”
“hizkuntza politika herrialdeko zonalde desberdinetako errealitate soziolinguistikora egokitzea”
“nahitaez euskararen erabilera sustatzea”
Hori irakurri ondoren batek ez daki jadanik oso interes interesatuak dituen hori idazten duenak edo garai hartan jaio gabe ote zegoen arimazuri bedeinkatu hori.
Egoera hura ezagutu zuenak harridura-aurpegia jarriko lioke horri guztiari: noiz izan da hemen euskara erabilera-hizkuntzatzat hautatzeko askatasuna? A ereduan euskara ikasi? hasierako B ereduan (“mariak” baino ez euskaraz) euskara ikasi? Zein zerutan eta noiz ikusi zuten sinatzaileek hizkuntza-politika errealitate soziolinguistikora egokitzen edo egokitua? Eta “euskararen erabilera nahitaez” sutatze… zer?
Aurreko guztia bezain gogorra da lotsagorritu gabe eransten duten baieztapena: sorrerako egoera orekatu hark ekarri zuen bakea.
Ez dago garbi bake sozialaz eta politikoaz ere ari diren (nekez!) ala linguistiko hutsaz, baina ziurra baino ziurragoa omen da (tori torpedoa!) “hori ahaztea, hizkuntzaren gaia konfrontazio-eremura eramateko arriskua dakarren arduragabekeria” dela.
Eta bigarren datu historiko nabarmengarria: urteotako hizkuntza-politikek “jatorrizko adostasunaren josturak tenkatu egin dituzte”. Argi da ez direla EAJ-Euskalgintzaren arteko tenkatzeaz ari (hori minoritarioa baita), ezta euskaldunen hizkuntza-premiez ere. Josturen tenkatzea sentitzen duena unionismo espainola da, gizagaixoa. 1861eko fraide piadoso hark sentitu eta ezin hobeto laburtu zuenaren parekoa (merezi du Torrealdairen “liburu beltza” ikustea).
Ederki, Meredith, artikulua sakonki errebisatu duzu. Pozten naiz.
Hizkuntz-eskakizunen politikari buruzko ekarpen honetan proportzionalitatearen printzipioa aldarrikatzen da, tokiko egoera soziolinguistikoan errotuta. Eta horregatik erreibindikatzen dute bere garaian lortutako paktua, eta gaur egun akordio hori bete ez izana seinalatzen dute, Estatuan (betidanik egia esan) eta zenbait udaletxetan.
Interesgarria baita ere, erantzukizunak erantzukizun baitira historia guztietan, idazkiak autokritikari eta auzokritikari eskainitako atalak.
Espainiar estatuaren gobernu unionisten jarrerak, esaterako, “utzikeria izan du ezaugarri”. Esan gabe doa txundituta geratzen dela irakurlea hori irakurtzean. Alegia, irakasleak izan arren eta etengabe egokitzapenez mintzatu badira ere, sinatzaileek ez dute lexiko egokiagorik aurkitu hizkuntzen arteko gatazka-egoera batean hizkuntza nagusia inposatzen duenak hizkuntza gutxituarekin duen jokamoldea izendatzeko: utzikeria? jarrera? Termino soziolinguistiko zehatzagoren bat hobe, agian, Estatu monolingue baten jokamolde desorekatua eta glotofagikoa irudikatzeko.
Edozein modutan ere, “autokritika” hori egitean, sinatzaileak gutxienez konturatu dira “garrantzi kualitatiboaz gain, eragin sozial handia duten izapideak euskaraz garatzea erabat zail egiten duela” gobernu unionistak. Komeniko zen, hala ere, “utzikeria” ez den horren garrantzi kualitatiboa gehiago azpimarratzea, hizkuntza minorizatuaren prestigiatze-ahaleginen aurkako jarrera eta jokamolde argia baita handik isurtzen eta hedatzen dena.
Eta baita ere komenigarria izango zen azpimarratzea delako “utzikeria” horrek ez duela zail egiten izapideen euskarazko garapena. Ez, ez du zailtzen; jokamolde horrek hizkuntza gutxiagotuaren garapena eragozten du, demokratikoki eragoztea bilatzen du, horretarako menperatzen baititu (sinatzaileek berek gogorarazi digute maltzurkiro terminoa) minoritario eta maioritarioen jokoa eta tolerantziaren mozorroa.
Estatu zentralaari egindako errietatxoaren ondoren, Ar-Bi-Gi Erkidegoko administrazioak kritikatzeko ordua, era askoz gordinagoan eta gogorragoaan noski. Boluntarismoaren ajea hedatu omen da gure administrazio guztietan (UEMAko udalerriak ikusmiran) eta horrek, ai ene!, horrek errealitate soziolinguistikotik pixkanaka aldentzera eraman ditu, eta are okerrago dena, hizkuntza-egoeraren aztertze-formulak eta datuak faltsutzera. Eta, klaro, hizkuntza eskakizunen sistemaren helburua ere urratzera. Eta jexux-joxe-eta-maria, baita hizkuntza-politikaren zuzendaritzarekiko intsumisioa praktikatzera ere. Horrelakorik, gero, Irun bezalako herrietako hizkuntza-eskakizunetan!
Diagnostiko horrekin, zalantza gutxi amaierako konklusioetarako.
Estatuaren hizkuntza-politika mononazionalizmo monolinguearena da, argi eta garbi, PP eta PSOErekin horrela izan da orain arte.
Eta bestaldetik, bai, oso adierazgarria Irunen gertatutakoa. PSE-k berrogei urte zuzendutako udalak lanpostu guzti-guztietan perfilak exijitzea, nahiz eta euskararen araudiak hango errealitate soziolinguistikoan %50a agintzen duen. Nork erabakitzen du Irungo hizkuntza-politika…?
Amaierako exigentziak hoberenak!
Agintari publikoek ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, baina, baina, kontuz! Lanpostu publiko guztietan euskararen erabilera berma dezakeen hizkuntza-eskakizunari derrigortasun-data jartzeak esan nahi omen du “hizkuntza-normalizazioaren helburua (pertsonen hizkuntza-eskubideen erabilera eraginkorra bermatzekoa zena) aldatzen dela, administrazioen euskalduntzea, bera, sistemaren beraren helburu bihurtuta”.
Eta ez, disparate hori ez da onargarria. Eta ez da onargarria bi arrazoirengatik. Lehena: “sektore publikoan euskararen ‘normalizazioak’ ezin du alde batera utzi askotariko gizarte baten errealitatea”. Edo beste modu batez esanda, sektore publikoan euskara ez da inondik ere normalizatu behar, beti egon behar baita biztanle euskaldunari “en erderas, mesedez!” erantzuten dion mediku bat, irakasle bat, funtzionario bat, ertzain bat… Eta gainera, gero eta etorkin gehiago egongo denez, eta nonbait ez haiek eta ez haien seme-alabek bertako ikastetxeetan ikasteko aukerarik izango ez dutenez, gaztelaniaz bai, baina euskaraz ez dute jakingo eta, hortaz, hizkuntza-eskakizunak “bidegabeki bazterkeriarako beste elementu osagarri bat” bihurtuko dira. Eta argi dago hori ezin dela izan hizkuntza zeharo minorizatu baten normalkuntzak abian jar dezakeen politika linguistikoa.
Baina esandako horrekin atzerritarren aurkako jarrerarik piztu ez dadin, porsiakaso sinatzaileek ongi gogorarazten digute sektore publikoko langile izateko politika linguistikoak ezin duela inolaz ere ahaztu bertakoa den jendea, hau da, euskaraz alfabetatu gabeko euskaldunak eta euskaldun pasiboak.
Sare-zabaltze horrekin kontzienteki/inkontzienteki esaten ari direna da euskaraz inoiz ikasiko ez duten etorkinez gainera, badirela oraindik eta izango direla beti isun bat euskaraz idazten asmatuko ez luketen euskaldun asko, nahiz eta euskara ikasteko bermea ematen dieten A-B-D ereduetatik pasatuak diren, eta badirela eta izango direla beti euskararekiko jarrera positibo hutsa izatetik aurrera egingo ez duten erdaldunak ere. Hori diote ohartuta edo oharkabean.
Dena dela, galdera da ea ba ote den gaur egun alfabetatu gabeko euskaldunik administraziora lanera sar daitezkeenen artean? Ez al dute, bada, hasiera-hasieran esan berrogei urte pasatxo daramatzagula irakaskuntzan hizkuntza-askatasunarekin eta beste hizkuntza ofiziala nahitaez ikasten? Ez al du, beraz, hezkuntza-sistemak berrogeita hamar urtetik beherako guztiak alfabetatu dagoeneko?
Eta beste galdera bat euskaldun pasiboei dagokienez: zer dela-eta ulertu behar dira hizkuntza-eskakizunak modu negatiboan eta ez alderantziz, hots, epe mugatu batean euskaraz ikastera animatzeko tresna bezala? Ezin liteke derrigortasun-datekin batera euskalduntze-planik abian jarri?
Harrigarria idazkia! Eta are harrigarriago sinatzaileen artean agertu diren batzuk sinatu izana! Baina horrelakoxea omen da mundua!
Galdera hauei helduz:
“Dena dela, galdera da ea ba ote den gaur egun alfabetatu gabeko euskaldunik administraziora lanera sar daitezkeenen artean?”
Alfabetizazioa eta idatzizko B2 azterketa gainditzea erresidentzia publiko batean lan egin ahal izateko kontu zeharo ezberdinak dira.
“zer dela-eta ulertu behar dira hizkuntza-eskakizunak modu negatiboan eta ez alderantziz, hots, epe mugatu batean euskaraz ikastera animatzeko tresna bezala? Ezin liteke derrigortasun-datekin batera euskalduntze-planik abian jarri?”
Ondo legoke hori. Eta haratago, hiritarren arretara zuzenduta ez dauden postuetan (klaustro batean) ulerrizketa paradigmak (euskaraldia) bizikidetza berritu baten aukera zabaltzen du.
Mila esker, Meredith, irakurketa kritiko gogorra, baina sakona, egin duzu. Mota honetako dialektika aberasgarria, eta agian eraldatzailea, izan daitekelakoan, ondo segi!
Frustrazio laborala, zergatik, funtzionaria ezin izateagatik? Esaidazu bestela ze enpresa pribatutan derrigortzen den, baloratu agian bai, baina derrigortu, nekez topatuko duzu halakorik. Hori bai tristea, gizarte honetan askoren aspiraziorik handiena funtzionari izatea. Diru publikoa muxutruk xukatu nahi baina euskaldunon eskubideak alde batera utziz. Ederra pagotxa!
Euskara jakitea erabakigarria da enplegagarritasunerako, oso.
Hemen datu esanguratsu batzuk:
http://ccoo.eus/db745719d9c0f80095913ff81e33a070000056.pdf
CCOOen dokumentu hori begiratu dut eta uste dut datuak kontuz irakurri eta ondorioztatu behar direla. Lanbideren datuen arabera euskara ez dakitenek langabezia tasa handiagoa daukate. Kontua da bi aldagai horiek besterik ez dituela jartzen harremanetan eta susmoa daukat beste aldagai sozioekonomiko batzuk bitartean direla euskara jakitea edo ez jakitea baino garrantzitsuagoak direnak enplegua lortzeko bidean.
Gainera, gauden haritik tiraka, esanguratsua egiten zait dokumentu horretan langabezian daudenen hizkuntza arrakala hori hausteko euskararen irakaskuntza dohakoa proposatzen dela, ez inondik inora hizkuntza eskakizunak gutxitu behar direnik.
Egia da zalantzan jartzen duela hizkuntza eskakizunak esleitzeko azterketen eredua, formalistegia omen. Hori gainditzeko postuari doakion euskara froga gehituko nuke nik. Mediku titulua eta 3. profila dauzkazula eta OPEa gazteleraz egina? Beno, orain lanpostuari dagokion euskara gaitasun froga egingo dugu.
Enekorix, Eukaltzaindiako jardunaldian Lanbidek aurkeztutako azterketak ez du zalantzetarako margenik uzten. Euskara-ez-jakitea eta langabeziaren arteko harremana oso-oso estua da.
https://www.youtube.com/watch?v=FrYRrpb69Xc
Ana, erratzen zara ez zegoen inolako adeitasun egiazkorik ala faltsurik, biziki ongi adierazten zenituen ideiak ez nituelako batere gustukoak. Pentsatzen ari nintzan ez zela euskara bakarrik transmititu behar baina euskaltasuna ere bai eta kondizio politiko hauetan kasik ezinezkoa zela.
Adibidez, tipi-tipitik banakien zaharrak ez zirela baitezpada jakintsuak baina errespetatu behar zirela. Aldiz ez eiki ziguten sekula utziko “maitea” bezalako hitz ederrik erabiltzen nehundik ezagutzen ez ginituen jendeekin.
Ez niz segur ulertzea batuari eta euskalkiari buruzko zure ateraldiaren arrazoina. Mintzatzen ahal zinen nahi zinuen bezala batuaz edo ez, igual zait ulertua izaiteko moduan mintzatzen zaren ber. Nik ere euskalkiak maite ditut baina hein batetaraino, ez behintzat espantuak egiteko edo erakusteko herri berekoak ez garela.
Horretaz aparte ikasi dut zurekin eta orokorrean artikulu honetan EAEan abertzaleak adi eta erne egon beharko direla bestenaz akabo euskara eta euskaltasuna hor ere. Nahikoa gaurkotz eta gau on
Hara, elgoibartarra al dugu Ana?
Benati eginiko erasoan Anak hau idatzi du: [nahi dozunian hitz egin legikegu nere euskalkixan, baina edukaziuagatik erakutzi ziaten komunikazio publikuetan hobeto dala euskera batua erabiltzia].
Sasi-Elgoibarrera (gaizki erabilitako Elgoibarko euskalkia) usnatzen da hemen. [Legikegu] pseudobizkaiera formaren ordez [geinke] erabili behar zukeen gure erabiltzaile Ana estimatuak. Bihotzez espero dugu hainbeste maite duen gaztelania askoz zuzenago erabiliko duela.
Bestalde, jakin behar luke elgoibartar Anak Benatek berari mintzatzean erabilitako eiki, iduri, segur, erran, guzi eta orai, guztiak euskara batua direla. Irakurri bitza Euskaltzaindiaren arauak, ezjakintasuna abandonatzeko.
Euskal herritar guztien lengoaia komuna gaztelera dela esaten duen norbaitengandik (justuki Benatekin mintzatu ondoren), ezin geinke askoz gehiago espero.
Sabin, proposamen bat:
Euskara legez derrigorrezko bihurtzea (bere obligazioekin eta nahitaezko kuotekin komunikazioetan, etiketetan, inskripzioetan… gaztelaniak dauzkan berberak, ez gehiago ez gutxiago. Ikusi zerrenda osoa beheko estekan, zaharkiloa da baina ez dut uste asko aldatu denik).
Eta horren truke oposizioetan euskarazko eskakizunak kentzea.
Tratua?
https://www.plataforma-llengua.cat/que-fem/estudis-i-publicacions/60/500-lleis-que-imposen-el-castella-desembre-2009
Proposamen interesgarria, irakurriko dut.
Ez nekatu Anarekin, Sabin bera baita, Sabin Zubiriren alter ego delakoa.
Jajaja, ez, ez, behin bakarrik egon naiz Elgoibarren.
Gainera Ana horren euskara askoz jatorragoa da.
Sabin, berriz esango dut. Harremana egoteak ez du esan nahi oinarrizko kausa denik. Kasu guztietan bi aldagai erkatzen dituzte bakarrik, haietako bat euskara jakintza edo erabilera izanik. GALDERAK egitea falta zaie benetako ikerketaren nondik norakoetan sartzeko. Bideoa atzetik aurrera ikusi eta publikoko batzuen barre deserosoak nireak egiten ditut. Ikerketa hori deskriptiboa besterik ez da, ezin ditu gauzak azaldu eta gaizki planteatuta dago. Zergatik ez diote galdetzen haien buruari zergatik emakumeek lanean euskara gehiago egiten duten? Ez da izango agian irakaskuntzan enakumeen portzentaia altuagoa delako? Zer gertatzen da maskulinizatutako sektoreetan? Lanbiden izena emandakoen ikasketa maila zein da? Zein da haien jatorria? Arazoek ikuspegi holistikoa eskatzen dute. Horrelako ikerketak ikusita ulertzekoak dira egiten ditugun gizarte politika batzuen frakasoa. Kontu hauetan behintzat ni ez naizu goardia jaitsita aurkituko, ez horixe!
Planteatzen dituzun kautelak zentzuzkoak dira. Dena den bideo hori lasai ikustea gomendatzen dizut.
Ildo beretik https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2020-10-15/pobreen-hizkuntzak.htm
Nik artikulu horretatik hau ondorioztatzen dut:
1. Pobrezia poltsa handienak etorkinen artean daude. Hori ez da berez harritzekoa, uste baitut leku guztietan gertatzen dela hala, batez ere etorkinen lehen belaunaldian.
2. Etorkin horien artean gutxik ikasten dute euskara. Izan ere, zer egiten da haiek euskaratik integratzeko? Ezer gutxi. Herri euskaldunenetan ere lehentasuna da pertsona horiek gaztelania ikas dezatela. Orduan zein da soluzioa, euskararen exigentzia soziala txikitzea (horrek hilobira garamatza) edo etorri berriek euskara ikasten dutela bermatzea?
3. Imigrazio ez asimilatuaren ondorioz (frankismoan bezalaxe, aizu!), euskara dakitenen errentak handiagoak dira. Logikoa, ezta? Besterik espero zitekeen? Begira zer esaten den artikuluan bertan:
“Euskara ezagutzeak ate batzuk ireki ditzakeen arren, datu horien atzean dagoena ez da hainbeste euskara jakitea ala ez, baizik eta, neurri handi batean, norberaren familiaren jatorria”.
Baina eta errenta altuenei begiratuko bagenie, aberatsei alegia? Getxoko familia dirudun gehienak euskaldunak dira? Nafarrokoak ere bai? Eta Iparraldeko kostaldeko etorkin paristar aberatsak?
1. Ados.
2. Erreztasunak eman behar dira: euskaltegien doakotasuna + ordu liberazioak ikasteko.
3. Zalakainen hipotesia hori da. Lanbideko ikerketa zerbitzuaren ponentzian beste ondorio batzuk aurkeztu ziren: https://www.youtube.com/watch?v=FrYRrpb69Xc
Negurikoa horrela da, baina goi mailako funtzionariak errenta piramidearen gailurrean gaude. Eta Euskadin funtzionario izateko…
Hasteko, Sabin, bistan da zure lurralde-erreferentzia eta nirea ez direla bera. Eztabaida zedarritzeko, zurera makurtuko naiz.
Espainiera jakitea derrigorrezkoa da Espainiako erresuman hiritartasuna izanteko. Konstituzio espainiarrak dio. Horren kontra zaude? Ederki, zurekin hori aldatzeko lan egiteko irrikaz nago.
Espainiera derrigorrezkoa denez, oposaketetan ez da espainiera mailarik eskatzen, espainiera dakigula aurresuposatzen baita. “De facto” exijitzen da espainiera, konstituzioaren inposizioaz gain. Imajina dezakezu espainiera ez dakien norbait Espainiaren menpeko administrazioan lanean? Ez luke arazorik izango? Mesedez, zintzoa izan honi erantzuten.
Administrazioko langileok ez daukagu lanean gure hizkuntza erabiltzeko eskubiderik? Zeren erabiltzailearen eskubideak soilik kontuan hartzen badira, gure nagusiekiko harremanean, lan bileretan… espainieraz egitea beste erremediorik ez dakigu. Belarrizketa oso polita da, baina ez du funtzionatzen. Belarriprest batek ez dauka euskaldun baten kortesiazko lau hitzak ulertu baino haragoko gaitasunik. Ez du lan hizkuntza ulertzeko gaitasunik.
Nire ikuspegia azalduko dizut: lurralde berean bizi direnek hizkuntza komun bat izan behar dute, gutxienez (adibidez, dendan gauzak erosi ahal izateko, autoarekin kolpe bat jo eta paperak betetzeko, lankideekin hitz egietko…).
Bistan da espainiar erresumaren menpeko lurraldeetan hizkuntza komuna zein den. Kontua da, egoera honetan, bertako hizkuntza (alegia, euskara) aukeratzen dugunon eskubideak zanpatuta daudela, hain zuzen ere, hizkuntza komuna zein den inposatuta dagoelako, derrigorrezkoa delako, gurea hautazkoa den bitartean.
Bi aspektu:
-Arrazoia duzu, espainera aurreposatzen da, agian horregatik Estatuak ez ditu garatu mekanismo formalak ezagutza kontrolatzeko/egiaztatzeko. Entzunda daukat Iparraldekoei ez zaiela eskatzen gaztelania akreditatzea Hegoaldean euskaraz klaseak emateko.
-Belarriprest batek gainditu dezake hirugarren hizkuntz-eskakisunaren ulermen eta entzumen frogak, eta horrekla laneko bilerak ulertzeko gai dela egiaztatuta geratuko litzateke.
Honez gero kontu zaharra da, baina…:
Txiringitoko jefe aipatu nuela, nire hitzak hartu zituen Sabinek eta beretzat hartu… Alabaina, ez nuen nik hain argi hitz egin izan. Esan nahi nuena zen “edozeinek” (bai, edozeinek, baldin eta gaitasun aski badu) egin dezake besteek egin izan dutena. Esate baterako etorkinik etorkinena ere gai da hizkuntza-ezkakizunak betetzera iristeko, epe ‘labur’ batean. Edozeinek ikas dezake hzikuntza bat (gurean Euskara, kasurako) eta gero erabili, hiztun ‘naturalizatu’ bilakatu arte. Ez bada, noski, bertako hizkuntza ez ikasteko eskubide osoa duela sentitzen duelako. Hau da, hizkuntza inposatzen den guztietan bezala, arazoa batena da, baina besteok konpondu behar diogu. Hizkuntza bakarra dakienaren arazoa, bi hizkuntzak dakizkigunok konpondu behar diogu, beti…
Edozeinek goi mailako hizkuntza-eskakizuna lor dezake? Bakarrik borondate kontua da? Edozeinek lor dezake errusiar hizkuntz-eskakizuna? Ustet hori mito liberal bat dela, “nahi izatekotan, lortuko duzu”…
Zenbatekoa da ikasleen euskaltegi-porrota? Zein gutxi aztertu den frustrazio iturri hori…
Berriro diotsut, frustrazio iturria, zertarako, funtzionari izateko? Negargarria. Administrari izateko
ezertarko balio ez duten propaganda politikorako gaiak, konstituzioa eta hamaika legeetako artikulu guztiak loro baten modura buruz ikasteko gai baina euskara ikasteko gai ez. Hori gogo falta da.
Frustrazioa euskara ikasteko prozesuan, nahi eta ezin, eskola-porrota. Gogo faltari leporatzen diozu. Denetarik egon da, noski, baina bestelako esperientzia izan dut.
Gogo falta, gutxiespena, gorrotoa goxoki kamuflatua, bertako gizartean integratzeko bertako hizkuntza ikastea ezinbesteko ez ikustea, “hizkuntza komun” zapaltzailea denek derrigorez ezagutu behar dutenez, hizkuntza zapaldua ikastera behartuta ez ikustea…Arrazoi duzu, denetarik dago.
Agian ere: denbora falta, diru gutxi, zailtasun kognitiboak, praktikatzeko aukera urriak, gabezi pedagogikoak, azterketetako estresa gaizki eramatea…
Edozeinek horren ondoan parentesia jarri dut, hori ere irakurri beharrekoa. Argi dago guztiok ez dugula edozein jakintza edo gaitasun izatera iristerik, baina inoiz ez da horrelakorik baztertzailetzat hartzen… Batek ez badu Gaztelaniarik aski ikasten, ezin izanen da itzultzaile izan, Gaztelania ama-hizkuntza, aita-hizkuntza edo dena dela izanik ere.
Baina funtzio publikoa betetzera jo nahi duen orok beharko luke hizkuntz eskakizuna bete; ez beharbada administrazioak agintzen duelako soilik, baizik eta herrikideok eskakizuna egiten dugulako. Bestela, betikoan: hizkuntza bakarra dakienaren ezintasun arazoa, Euskara eta Gaztelania darabilgunok konpondu behar diogu. Aski da, ez?
Hortan datza gure desadostasuna. Euskal Herriko edozein udalerritan, errealitate soziolinguistiko zeharo ezberdinekin, funtzionario guztiek euskaraz hitzegin eta idatzi behar dute? Idatzizko B2 titulua Labastidako erresidentzia batean lan egiteko?
Bai
Euskal Herriko edozein udalerritan, errealitate sozilinguistikoa zein den ere, funtzionario guztiek españolez hitzegin eta idatzi behar dute?
Idatzizko B2 titulua Urdiaingo erresidentzian lan egiteko?
….
Gaztelerazko B2 mailako idazlana eskatuko balitz erresidentzia batean lan egiteko, erdaldun asko ere kanpoan geratuko ziren.
Sabin, errealitatea da EAEko udal euskaldunetan ere hainbat eta hainbat postuetan ez dela eskakizunaren derrigortasuna betetzen, puntuatu agian bai, baina derrigortasuna praktikan ez. Euskarak puntu gehiago ematen ditu, beraz, aukera gehiago. Gainontzeko merituak bezala. Ez zaitez Labastidako adibide txepelarekin nahasten hasi, errelaitatea oso ezberdina bait da. Hasteko Labastidan ez dago erresidentziarik.
Ados, hipotesi bezala Labastida ekarri dut, baina Irungo auziari buruz hitzegin dezakegu. Azkoitian perfiletan %100a aplikatzea oso egokia da. Irunen araudiak %50a agintzen du, zergatik %100a ezartzea?
Bai, zergatik ez? Zer gertatzen da Labastidan? Ez daiteke hizkuntza Euskara duen familia bat Labastidara bizitzera joan eta han bere eskubideak baliatu ala? B2 titulua ateratzeak kalte egiten al dio inori? Dena dela, ez gara muturreko kasuez ari. Kontua da euskal komunitatea garatzen jarraitzeko beharrezko baliabideak serioski antolatzea, eta ez ibiltzea “ahalik eta gutxiena egiten” (edo “permititzen”).
Euskarazko arreta bermatu behar da, hori zenbait postuetan ahozko perfil batekin egin daiteke, egiaztatzerakoan ahozko eta idatzizko trebakuntzak ezberdinduz.
Errealitate soziolinguistikoa dela eta, esan nahi nuke soziolinguistika (glotopolitika) hizkuntzen artekoan gertatzen diren aldaketez, eboluzioez, dinamikez, ari den diziplina edo jakintza dela.
Errealitatea, aldiz, dagoena da, baina guztiz aldakorra, behin ere luzaro geldirik egoten ez dena.
Hortaz, “errealitate soziolinguistiko” kontzeptua baliatzeak erabakiak hartzekoan, gehiago dirudi gauzak, hizkuntzari dagokionez, era batean finkatzeko eta behin-betikotzeko saiakera edo asmoa. Eta hortik datoz, nire ustetan, sarritan sortzen diren eztabaida tentel horiek: ea halako herrian Euskaraz inoiz mintzatu den, eta ondokoan zer, noiz, noiztik… eta horiek denak “informazioaren gizartean” bizi garen garai hiper aurreratuotan… non itzultzaile neuronalak, esaterako, garatzen diren eta etxeko zokotik mundu guztia gure esku omen daukagun honetan, lanpostua edozein hemisferiotan aurki dezakegun, eta planeta osoa korritu beharra dagoen modu oneko nor izateko…
A ver, gaur egun Irungo errealitate soziolinguistikoa baldin bada, %8ak euskara erabiltzen duela, euskararen araudiaren proportzioak erreibindikatzea (%50aren exijentzia) ezin da “behin-betikotzeko saiakera” dela esan…
Alferrik ari zara Mikel.
Sabin espainiarren pribilegioei nola edo hala eusteko jardunean ari da.
Berari bost axola euskadunon hizkuntza eskubideak.
Eta bost axola gazteleradunak EZ diren etorkinen egoerak.
Podemosen parte handi batek, PSOE osoak, PPk edo VOXek defendatzen duten jarrera bera. La España (h)uniforme.
En fin, Eusko jaurlaritzaren araudiaren proportzioak defendatzea (Irunen, Espainiako administrazioaren delegaritzan eta Azkoitian) ustet aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko jarerra dela.
Niri harrigarria egiten zait dikotomia ebidente bat:
– alde batetik, gero eta ozenagoak dira euskara lanpostu publikoan derrigorra ez izatearen aldeko ahotsak (eta, dirudienez, epaiak). Argudiatuz, ondo ulertu badut, euskararen horrelako eskakizuna egitea errealitatearen edo benetako beharren gainetik dagoela.
– bestetik, eta hori ondo dakigu euskaraz funtzionatu/bizi nahi dugun herritarrok, etengabe topatzen ditugu, zuzenean, lanpostu publikoetan euskaraz arreta eskaintzeko gauza ez den jendea.
Benetako beharrak horren handiak ez badira, eta eskakizunak gaindimentsionatuak badaude, nola topa dezakegu hainbatetan behar “ez hain handi hori” betetzeko ezintasuna? Batzuen diskurtsoa ez dator bat herritarren esperientziarekin.
Eta, goian esana badago ere, pertsona batek ez du lanpostu publiko bat izateko eskubidea. Herritarrak du eskubidea funtzio eta arreta publikotik bere hizkuntza (ofiziala) berma diezaioten interakzioetan.
Ñabardura bat, hau baieztatzen duzu (“gero eta ozenagoak dira euskara lanpostu publikoan derrigorra ez izatearen aldeko ahotsak”), baina hemen partekatu den artikuluan:
“Bi hizkuntza ofizial dauzkan gurea bezalako gizarte batean, agintari publikoak behartuak daude modu eraginkorrean horietako edozein erabiltzeko eskubidea bermatzera. Lanpostuetan hizkuntza eskakizunak ezartzea eskubide hori ziurtatzeko modu onargarria da; baina edozein erregulazio ezin da, ordea, onartu.”
Argitzearren…
Jakina.
Hain zuzen, parrafo horretan dago aipatu nahi nuenaren mamia. Izan ere, artikuluan dio “behartuak daude”la eskubide hori bermatzera. Ideia abstraktu hori oso ondo dago, horrela botata. Ondo. Baina, esan dizudan bezala, eskubide hori inolaz ere bermatuta ez dagoen egoera batean, uste dut esfortzuak norabide horretan zentratu beharko liratekeela… eta ez hain zuzen kontrako dinamikak sustatzeko bidean.
Eta beste puntu garrantzitsu bat, euskara ofiziala izanik ez da soilik bideratu behar zerbitzu-hizkuntza izatea. Lanean ere badira hizkuntza-eskubideak, funtzio publikoko langileak ere herritarrak baitira. Irungo epaian dio bi udaltzainez osatuta bikotetik batek baldin badaki euskaraz, hiritarrari arreta emango diola bikote horrek euskaraz,eta beraz hala bermatuta dagoela zerbitzua. Bale. Baina bikote hori beren arteko lana erdaraz egitera derrigortuta legoke bietako bat erdaldun hutsa balitz (eta udaltzain euskaldunak ere baditu bere laneko hizkuntza-eskubideak). Eskubide horiek ere bermatzera jo beharko genuke, artikulutik atera duzun lehen parrafo horren helburuan sinesten badugu behintzat…
Euskaraz bizi ahal izateko mugak agerikoak dira, administrazioan eta batez ere kalean. Proportzionalitatearen printzipioa euskararen sustapenean eskubideen arteko oreka bilatzen du.
Barneko lanaren hizkuntzari dagokionez, ulerrizketaren paradigma oso baliogarria iruditzen zait. Hau ere artikuluan aipatzen da:
“Komunikazio-maila pasiboa lortu dutenak ere kontuan hartu behar dira (euskara ulertu arren euskaraz sortzeko gaitasun bera ez dutenak). Euskaraldian hainbeste goraipatu dena —belarriprest— hizkuntza-eskakizunen sisteman eta egiaztapenean islatu behar da”
Aipatu ez den gauza bat eta hausnarketarako balio beharko lukeenak baita, lan esperientzia pertsonaletik eratorria. B2a daukan euskaldun berri batek kaka gainean egiten du batua ez den beste euskalki batean norbait artatzea tokatzen zaionean. Batuan hitz egiten ez duten pertsonak kontuan hartu behar dira eta belarriprest izateak edo B2 batek ez du euskaldun batzuk artatzeko beharrezko ulermena eta hizkuntza jakintza bermatzen. Ez gara eskola umeak, langileei maila ona eskatu behar zaie. Integrazioaren eta enpatiaren izenean estandarrak jaisten (eta ez bakarrik hizkuntza eskakizunei dagokienean) akabo gizartearen sen ona eta akabo gizartearen jardun ona bera ere.
Ez dut arazo ukatzen, baina ez dut uste irtenbidea hizkuntz azterketak zorroztean dagoenik. Mintzapraktika gehiago behar da euskaldunberrien euskara hobetzeko, erabilpen erreala.
Diozu “mugak agerikoak dira, administrazioan eta batez ere kalean”. Noski. Baina kalean herritar bat ez dago derrigortua nirekin hizkuntza ofizial bat edo bestea erabiltzera, eta bakarra baldin badaki, amoldatzea besterik ez zait tokatzen tamalez. Aldiz, lehen esan dugunez eta biok ados gaudenez “agintari publikoak behartuak daude modu eraginkorrean horietako edozein erabiltzeko eskubidea bermatzera”. Ezin dira bi planoak konparatu.
Gero diozu “Proportzionalitatearen printzipioa euskararen sustapenean eskubideen arteko oreka bilatzen du.” Eskubideak pluralean aipatzen dituzu. Eskubide horietako bat, pentsatzen dut, dela goian aipatutako “horietako edozein erabiltzeko eskubidea”. Plurala eragiten duen beste eskubidea zein da? Eta eskubide hori, edozein dela ere, bermatu beharrak eragozten du lehen eskubidea bermatzea? Orduan zertan gabiltza, benetan “behartuak daude” ala segun eta proportzionaltasuna eta ez dakit zer ez daude hain behartuak?
Belarripresten kontuan, berriro esango nuke ezin direla bi planoak nahasi.
Ados, administrazioaren esparrua zeharo ezberdina da. Baina batzutan jokaera kontraesankorrak topatzen dira. Hemen Batzokiei buruz:
https://twitter.com/elviejovascon/status/1395113037540044802?s=19
Orekaren ideia: hizkuntz-eskubideak eta edozeinek bere herrian lan egiteko aukera izatea (erankunde publikoetan ere).
Berrian, oraintxe: “Murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Konstituzio Kontseiluak” Hau kasualitatea, ondoko estatu glotofagoa bere gauzatxok egiten!
Oztopoak jarri eta jarri, lege kaxkar baten ariora, urtetan eta mendetan zehar, eta, jakina, ondorengo eta ondoriozko “errealitate soziolinguistikoa” dena delakoa da… Irunen eta Hendaian.
Irungo populazioaren % 8k Euskara erabiltzen badu, % 100ean zerbitzatua behar du Euskaraz. Hemen, inon ez, inor ez da euskaldunagoa edo edladunagoa populazioan ematen diren ehunekoen arabera. % 8 hori %100 euskaldun da (bai, ñabardurak milaka). Irunen % 8ko “errealitate soziolinguistikoak” zer agintzen du, alegia, funtzionarioek beren lanaldiko % 8 Euskaraz eginen dutela?, elkarrizketen % 8 Euskaraz, urteko lanegunen % 8an Euskaraz? Irungo euskaldunak gutxiago dira, kopuruz ala izaeraz, euskaldun, esate baterako 3.000 kanpotar etorri delako Irunen bizitzera? Zer da, bada, errealitate soziolinguistikoa?
Ez ditzagun gauzak nahas. Soziolinguistika gauza bat da, demografia beste bat, eta hizkuntza hautua beste bat. Bide beretik, ehuneko batek ez du ezer adierazten hizkuntzaren erabilpenaz; ez baitute herritarrek hizkuntza berdin eta behar beretarako erabltzen beren bizitzako adin guztietan…
Administrazioak, hortaz, egin lezake aurreikuspen bat (“uneko” % 8 hori bazterturik) etorkizunean izanen den hizkuntza erabilera zertan izanen den… eta jadanik aplikatu hemendik 29 urtera beharko den hizkuntz eskakizuna… (bai ez da kasualitatea, 2021 gehi 29 urte, 2050. urtea… has gerorako prestaketak eta planak egiten, beste bat hasi den bezala…)
Frantziakoa, oso adierazgarria. Estatu mononazionalista elebakarra.
Helburuak bezain garratzitsuak abiapuntuak dira, bide aproposa hartzeko aintzat hartu behar dira.
Irunen euskararen erabilera %8koa dela diozu baina 2006ko zentsuaren arabera, irundarren %36,5ek ondo zekien euskaraz, eta %20,4k zerbait bazekien, nahiz eta oso ondo moldatu ez. Hori hizkuntza-gaitasunari dagokionez; transmisioa dela eta, 2006an %21 inguruk zeukan ama-hizkuntza moduan, eta jendearen %17,5ek erabiltzen zuen etxean. Beraz, euskara ondo menperatzen dutenen zifra ez da makala kontuan izanik herrian izandako inmigrazio masiboa. Izan ere, helduen %60 baino gehiago kanpoan jaiotakoa da. Erabilpen zifra baxuak ez dira borondatezkoak, hiztunen masa kritiko urriak euskaldunak gaztelera erabiltzera behartu dutelako baizik. Erabilpen zifrek ez dute benetako euskaldun kopuru potentziala islatzen.
Bestalde, herri bateko erbabilpen-ezagutza zifra baxuak direla eta hizkuntza eskakizunak malgutzea eskatzea, eraikuntza publikoetan azpiegiturak elbarrientzako egokitzeko derrigortasuna herrian dagoen elbarri portzentaiaren arabera malgutzearen plantemendu berdina da. Bidegabea ezta? Gutxiengoa dira bai, baina egon badaude. Hizkuntza elbarritua da gurea, urteetako zapalkuntzak eta inmigrazio masiboak areagotutakoa, baina hala ere, bizirik dago, eta bizimodu normala egin nahi du, inolako oztopo barik.
Gaur egun Irungo datuak altuagoak dira. Horregatik Jaurlaritzaren hizkuntz araudiak perfiletarako %50aren derrigortasuna agintzen du, ez %8a (kale erabilera).
Euskaraz bizi garenok esfortzu eta sufrimendu handiz eta inor gutxiren enpatiarik gabe bizi gara euskaraz.
Halere, euskaldun askok ez dute lortzen, euskaraz egiteko aukera gutxi dituztelako, eta praktikan gaztelaniazko hiztunak izatea besterik ez zaie gelditzen, eta halakotzat erregistratzen dituzte neurketetan.
Milaka euskaldun ez dira saiatu ere egiten funtzionarioei euskaraz mintzatzen, jasoko duten erantzunaren eta tratuaren beldur direlako (aurpegi txarrak, itxaronarazte abusiboak, isekak, irainak, isunak, atxiloketak…). Euskaraz bizi denak ondo ezagutzen ditu holakoak.
Dena dela, esan duten bezala, erabilera portzentajea ez da inola ere erabakigarria. Hiztun bati eskubide osoa dagokio, ez soilik bere kolektiboko kideen kopuruaren araberako ehunekoa. Imajinatzen al duzu beltzei eskubideak aitortzea gizartean duten pisu demografikoaren arabera?
Erdaldunek eta elebidun erdaltzaleek jasaten ote dute horrelako egoerarik?
Guzti horregatik, ez ezazue espero, egoera horren onuradun eta eragile zuzenak zaretenok, guk zuen enpatiarik izatea. Euskara ikastea erdaldunen betebehar etikoa da, eta horretarako behar diren bitartekoak agintariei exijitzea. Horretara jartzen direnean, gure enpatia eta laguntza guztia jasoko dute.
Bien bitartean, eduki ezazue gauza bat oso argi: bizirauteko borrokatu beharrean gauden bitartean (gure komunitatea galzorian baitago), ez dezazuela espero inolako “bake” sozialik.
Azkenik, seguru nago euskaraz bizi garenok bat gatozela, salbuespen salbuespen, artikulu honetan esaten direnekin:
https://www.berria.eus/paperekoa/1937/015/003/2021-05-21/euskaldunak-bazterrean-eta-isilik.htm
Hau esaten duzularik:
“ez dezazuela espero inolako “bake” sozialik”
Koldo Mitxelena Elissalt-en oharra:
https://twitter.com/MitxelenaKoldo/status/1371527072103993344?s=19
Ez duzu iruzkina aitu orduan. Ezin da euskara mehatxutzat hartu ahulegia delako, zapalduta dagoelako. Beraz, gazteleraren status hegemonikoa ez du inoiz mehetxatuko. Lasai egon daitezke espainolak
Bai, ez dut ondo ulertu zure mezua.
Horixe abiapuntuak hartu beharrak direla; guk, esate baterako, orain dela 40, 80 eta mende batzuetako abiapuntuak aintzat hartzen ditugu… ikuspegi ahalik eta osoena izateko…
Frantzia estatu mononazionalista elebakarra… Espainia bezalatsu (askoren ustetan; irakur Torrealdai…), eta Espainia horrelakoa ez bada, guri esker, dudarik gabe, penintsulan bizi garen eleaniztunei esker.
Zubiri jauna, ondoko hauek salatzen erabili beharko zenituzke indarrak. Erratzen zara zure esportzuen bideraketan.
Gaur bertan ilki den berria:
https://www.berria.eus/albisteak/198023/murgiltze-eredua-frantziako-konstituzioaren-kontrakoa-dela-ebatzi-du-konstituzio-kontseiluak.htm
Oso beharrezkoa litzateke Iparralden eta Nafarroan gutxieneko eta zentzuzko hizkuntz bermeak blindatzea.
Ni Donostia eta Bilbo artean bizi naiz…
Espainiaren nahia eta helburua beti bera izan da, eta Fratziarena berdin: gaztelera edo frantsesa ez de hizkuntza oro desagerrarazi behar da. Behar denean, bortxa fisikoa, behar denean politikoa. Eta politikoa ez denean juridikoa.
Ia aterabiderik gabe gaude, hilzorian. Hain oker eta makur inoiz ez gara egon, ezta frakismoaten garairik latzenean ere, ezta Fratziaren jakobinismorik garaienean ere. Borrokatzea besterik ez zaigu gelditzen eta horretarako lehen gauza begiak irekitzea eta aldamenean zer gertaten ari den ikustea: ea, has zure etxean, zure ahaideetan, zure herrian, zure auzoan. Ikus eta entzun, jarri belarria eta atera ondorioak.
Berant aire sartzen naiz debate handi horretan. Sabinen euskara ulergarria baldin bada ere, garbiki erakusten Sabinek ez duela aski ezagutzen zer den eta zer ez den euskara batua. Beñati erraten dizkionak (Ana Etxeb izenpean) frogarik hoberenak dira.
Hain zuzen “Sabin bis” denak, Ana Etxeb izenpean, lehen mezuan (2021-05-19 10:29) “uste dut” erraten badu ere, ondotik (2021-05-19 19:13) Sabinena den, eta berak bakarrik erabiltzen duen “ustet” hori idazten du.
° Jone, berehala oharurik, (2021-05-19 19:23) Sabini idatzi zion “Edo Ana Etxeb esan behar zaizu? “ustet”.
° Ondotik (2021-05-19 23:39) Bonapartek: “Beñati eginiko erasoan Anak hau idatzi du…” Hain zuzen egiazki ERASOA izan baitzen.
° eta Bonaparteri mezuan (2021-05-19 23:55) Sabinen “jokoa” ulertu duen norbaitek dio: “Ez nekatu Anarekin, Sabin bera baita, Sabin Zubiriren alter ego delakoa”.
Laster Sabinen erantzuna (2021-05-20 00.04) “Jajaja, ez, ez, behin bakarrik egon naiz Elgoibarren…”.
Horra gure bizikidetza linguistikoaren izar autoproklamatuaren “zintzotasuna”!
Sabin-Ana bizikidetza da ere bertzen errespetua!!
Zinez, erratuta zaudete 🙂
Bonaparte printzeari zeharo ihes egin zion “ustet” horrek. Milesker Xabier eta Bonaparteri abisu emaileei.
Ana Etxeb delakoaren “euskalkiak” gipuzkeraren eta bizkaieraren nahasketa baldar bat zerakusan. Beste era batera esanda, euskalki hori ez da existitzen, bizkaiera-gipuzkera konbinaketa konkretu hori ez baita inon ematen. Elgoibarren bakarrik gertatzen da bizkaiera-gipuzkera nahasketa aditz mailan, baina desberdin. (Mutrikun ere, baina hau erabat bestelakoa da).
Ana Etxeb anderearen lardaskeria Elgoibarko euskalkia ez den arren, teknikoki izan daiteke Elgoibarko sasieuskalkia. Alde batetik, bizkaieraren pseudoformak erabiltzeagatik (ohikoa zonalde horretan gaur egun); bestetik, Elgoibarren azken urte/hamarkadetan aditz gipuzkoarrak izan duen indartzeagatik (beste inon gertatu ez dena). Ana Etxeb estimatuaren eleketa pobre hori “euskalki” bat izatekotan, egun Elgoibarren hiztun txar batzuen ahotik entzun daitekeena dateke. Teknikoki, ez da ezinezkoa.
Hori izan zen printze txit gorenak ikusi zuen ilkibide bakarra, bere errukitasunean. Baina bazen klar beste posibilitate bat, ene handitasun bakunak momentuan antzeman ez zuena. Ana Etxeb delakoa Gipuzkoan bizi den bizkaitar bat izatea, edo alderantziz. Printze sineskor urrikalgarria!
Printze urrikalkizun honek aurkitu du baina bere sendabidea lau iruzkin gorago, [Ni Donostia eta Bilbo artean bizi naiz…]. Gakoa hor dagokeela “ustet” orain nik ere.
Bilbotar euskaldun berri bezala, zuen ikerketa/teoria filologikoa liluragarria iruditzen zait… 🙂
Sektore publikoko zenbait langilek ez dute inoiz euskaraz egiten eta ez dute sekula egingo; osasun erakundetakoek, polizietakoek, aldundietakoek, hezkuntza sistemakoek eta abar. Batzuetan euskaraz badakiten arren ez dute egin nahi, bestetan erdaldun elebakarrak dira. Kontua da erdaraz ematen diotela zerbitzua herritar euskaldunari, inongo lotsarik gabe. Baina onartzen zaie. Onartua dago egoera hori gure gizartean eta ez da ezer egiten jarrera horren aurka. Nolabait euskaldunok asumituta daukagu.
Demagun bihar, 100 funtzionario euskaldun kontzientziadunek hartzen dutela erabaki bat: hemendik aurrera zerbitzua euskaraz baino ez diogu emango herritarrari. Herritar erdaldunari edo lankideei euskaraz baino ez diogu erantzungo. Erdaraz hitzik ez lantokian. Bai, badakit sektore publikoko langileek betebeharra daukatela zerbitzua ere erderaz ematera, baina langile erdaldun elebakarraren gaur egungo jokaera bisibilizatzeko aukera paregabea izango zen. Lasai, ez dute inor kalera botako, bestela besteak ere kaleratuko zituzten eta ez da gertatuko. Erradikalak, nortzuk dira erradikalak azken 40 urteetan, erdaldun elebakarrak. Nor animatzen da?
Bestaldetik, “Zentzuzko hizkuntza politika baten alde” artikuluak jaso dituen erreplika formalak nahiko adierazgarriak dira.
https://www.berria.eus/paperekoa/1937/023/003/2021-04-29/hizkuntza-politikaren-zentzua.htm
Xabier Isasi Balanzategi (EHUko irakaslea, eta EH Bilduko legebiltzarkide ohia).
Bertan baieztapen hau topatzen dugu:
” Itxura batean, pentsa daiteke EAEko hizkuntza politika euskara arautzeko, hedatzeko eta sustatzekoa dela. Hasieran horrela izan zitekeen, baina, dagoenekoz, datuek erakusten dutenez, hizkuntza politika euskara mugatzeko, zokoratzeko eta, ahal izatekotan, desagerrarazteko bilakatu da.”
Deskalifikazio orokor eta itsu hauen aurrean zer adostu dezakegu…?
Eta hemen jasotako beste erantzun bat.
https://www.berria.eus/paperekoa/1937/015/003/2021-05-21/euskaldunak-bazterrean-eta-isilik.htm
Pello Igeregi (ELAko Euskara arduradura).
“Autonomismoak berrogei urte beteta, gehiegizkoa da EAEn herritarrek bi hizkuntzak ezagutzeko baldintzak sortzea? Hau ez baita erdaldunen aurkako artikulua: administrazioei exijitu behar diegu herritar guztiek, hemen jaioek eta etorkinek, euskara ezagutzeko baldintzak sortzea, euskalduntzearen pisu guztia norbanakoek hartu ez dezaten, orain arte bezala.”
Egun batzuetara artikuluaren sinatzaile baten azalpena eta salaketa.
https://www.berria.eus/paperekoa/5002126/019/002/2021-05-25/besteen-iritziak-desitxuratzea-gezurra-eta-manipulazioa.htm
Zer adostu dezakezue? bazterretik so egiten duen erreserbekin iduritzen zait:
Ezer guti.
Zuretzat diskalifikazioa dena konstatazio hutsa da Isasirentzat.
Orai bi populazio bizi dira elgarren ondoan nahiz eta gero ta elgar nahasiagoak, EAEn gure aldean bezala.
Bata tematzen da bere kultura eta hizkuntza salbatu nahian, eta besteak, espainiarragoa kulturaz, sentimentuz eta erdararen hegemoniarekin asebetetzen denak euskararen zama arindu nahi du.
Deus naturala ez denik horretan, gaistakeriarik ez, baina beldur naiz adostasuna ezinezkoa dela, alde batek edo besteak besteari amor eman beharko lioke eta.
Gurean aldiz, suspentsurik ez dagoke, bizirauteko aukera kolektiborik ez digute uzten ez eta utziko ere.
Ikuspegi nahiko pesimista, Beñat. Dena den, bizikidetzarako guztiok, hein batean, amore eman behar dugu…
Baina, Sabin, zuk uste al duzu gure hizkuntza normalizatzea, ezein gradutan ere, edo, nire hitzetan, gure hizkuntza berreskuratzea, edo eta (batzuk behintzat) hiztun osoak, normalak eta transmisio naturala inolako ahaleginik gabe eginen dutenak (hau da, ‘Cuencarrek’ Cuencan, esaterako, beren hizkuntzaz egiten duten bezalaxe) bilakatzea posiblea den elebakarrek inolako eraginik sentitu gabe?
Nafarroan badira horrelakoak, IU edo Podemosen inguruan, Batzarre ez aipatzearren; “bai jakina, ados gaude, aitzinatu behar da, hizkuntza ofiziala da, eskubideak daude, elkarbizitza, tolerantzia, abegikortasuna, aniztasuna… (eta ahopeka: baina niri ez diezadatela deus eska…).
Hemen gizarteaz ari gara sarri askotan; jendarteaz nahi bada. Komunitatea, elkargoa, auzolana. Alabaina, hizkuntza tokatzen denean, hemen badira bi jendarte, bi gizarte, bi komunitate, bi elkargo… gutxienez. Hizkuntza berreskuratzea, guztion ardura da, ala ezinezkoa izanen da. Espainiar gizarteko parte sentitzen direnek ezin dute ulertu, eta gainera beti ibiliko dira ezezkoan, neurri batean edo bestean, espainiar gizarteari bost axola zaiolako Euskara, berreskuratzekotan den, ala galzorian garen. Zerk zatitzen du “euskal gizartea”?
“bilakatzea posiblea den elebakarrek inolako eraginik sentitu gabe?” galdetzen duzu.
Jadanik eragin handia sentizen ari dira, oso. Kontua da zeintzuk diren eragin horren modalitateak eta mugak, hortan datza eztabaida.
Foro honetako batzuk argi utzi dute, erdaldunekin, “kolonoak” diren heinean, ia edozein presioa zilegizkoa da. Esaterako, lanpostu batzuetarako, onenetarako, bidea guztiz ixtea (aldiz, zerbitzari izateko hizkuntz blindajearekin ez dira hain zorrotzak)…
Non dago guretzat onartezinaren muga? Denak balio du?
Presio? Atsotiz castellano jakintsu batek dio: “allá donde fueres, haz lo que vieres.” Hori berori da egin ez zutena castellanoek, hona etortzean. Bai, espero zen eta espero den bakarra da euren hizkuntza utzi eta migratu duten herriaren hizkuntza bereganatzea.
Italiarrak Estatu Batuetara joan zirenean, uko egin zioten euren hizkuntzari. Berdina hispanoek. Ingelesa bereganatzen dute. Zuri gehiago gustatzen zaizu ingelesek egin zutena, Estatu Batuetara joan, baina bertako hizkuntzak bereganatu beharrean, ingelesa inposatzea.
Flipatzen ari naiz.
Koldo Mitxelena: “Gaztelania ere hemengoa da”.
Jarrera personalak aipatu dira: gaztelauarren suprematismoa, gure utzikeria (banako nahiz erakunde mailakoa utzikeria) pasibotasuna… etabar
EH kontinentalean eta Nafarroan ez bezala, EAEan bai ezarri dela euskera bultzatzeko plan bat. Plana egon da, beraz, baina ez du funtzionatu. ZERGATIK? Ezen zergatietan baitako gakoa.
Nire ustez, AKATS larri bat izan da. Hots, euskera MAMI GABEKOA programatu dutela. (a palo seco).
Euskeraren mamia KULTURA da. Baina kultura ez zaio erantsi euskerari: euskal kultura, euskeraren historia, euskal pentsaera… Pentsaera arrotzarekin euskeraz. Denoi gertatzen zaiguna gehiago edo gutxiago. ZERGATIK? Badakizue horren zergatia ere; arrotzak gure artean elefantearen indarra daukala (hedabideak….eta giro osoa dugu erdalduna) eta KOLONIZAZIOA. Es pentsa soilik kanpotik datorren kolonizazioa. Arriskutsuena barru- barrutikoan datza (ETB eta “euskalduntze berantiarra”, EHU eta “Iruña-Veleia”…),
Horren guztiaren ondorio baizik ez da “euskal herritarren pasibotasuna” beraien hizkuntzari buruz. Gehi konplexuak, masokismo sustraitua…)
Ez bilatu errua irakaslegoan (ahaleginak eta bi egin ditu oro har). Akatsa PROGRAMATZAILEENA da, MAMI GABEKO EUSKERA programatzeagatik
Jakinik ere hizkuntza bestelakoa dela, alegia, bizitzako beste alorrak bestelako neurgailu edo parametrotan baloratzen direla, edozein lanpostutan betebehar batzu daude, ezin saihestuzkoak. Inori ez zaio bidea ixten, betebeharrak lanpostuari dagozkiolako, eta ez halako tokian lan egin nahi duenari.
Presioa, eragina, sentitzen ari dira, bai, eta horrexegatik berriro ere planteatzen ari dira (zarete?) bideak moztea, horregatik epaileek araubide politikoak debeku bihurtzen dituzte. Azken egunotako gertakariak aski froga dira.
Oreka kontua da. Klaseak gaztelaniaz emateko euskarazko C1 egiaztatu behar da?
Hori bai. Azken buruan EPAILEEK (frankistak oraino) erabakizen dute dena.
Oraingo EPAILEEK Erdi Arokoko Kleroaren eginkizuna
betetzen dute, eta, larriena, ez dago barne-oposiziorik. Lehen bederen “Epaile Demokratikoen Plataforma” zegoen. Orain?
Bestalde, lehen esandakoari zera gehitzea: hemengo guraso “erdaldunek” aski ongi portatu direla (gehienbat) euskera eskolan ikasteari dagokionez. EZ DA IZAN SUPREMATISMO JARRERATIK, oso oker ez banago. Bila beraz suprematistak beste nonbaiten.
Castellanoa ez da hemengoa. Hemengoa den bakarra euskera da. Castellanoa hemen dago, baina ez da hemengoa. Euskera Madrilen dago, euskaldun pila bizi baitira bertan, baina ez da bertakoa. Edo bai?
Zure logikarekin, euskera Madrilgoa da, orduan zergatik derrigortu euskaldunak castellanoz lan egitera Madrilen? Euskera madrilekoa ere da!
Filokolono supremazista bat besterik ez zara.
Hara, bizikidetzaren aldekoa naiz, horri maketofilo deitzen badiozu…
https://www.youtube.com/watch?v=V9Voahw7NQA
Hara, bizikidetzaren aldekoa naiz Madrilen, horri vascongadofilo deitzen badiozu…
“Koldo Mitxelena: “Gaztelania ere hemengoa da”.
Sarrionandia: “Ni ez naiz hemengoa” (eta bada)
(Barkatu boutadea:) Koldo Mitxelenak, zer zekien hemengoaz? Baina, Mitxelena Iparraldeaz ere ari al zen? Eta hemengoa izanik, horregatik toponimiak erakusten du, diakronikoki, Gaztelania hemengo izan dela beti? Ingelesa orain hemengoa den bezainbat?
Onkeriaz inguratuta gaude egun; Gaztelania, izenak hala darakusanez, Gaztelakoa da; English-a England-ekoa (ez, ordea, Scotland edo Irelandekoa); Frantsesa, Frantziakoa? baina bada zona bat Languedoc, hain zuzen ere, izenekoa (Langue d’Oc). Horrela da Gaztelania hemengoa?
Erraza da historian zehar hizkuntzen eta lurraldeen inguruan zer-nolako dinamikak izan diren ikastea. Baina horrek ez du baimentzen Gaztelaniaren hemengotasuna. (‘Hemen’ zer den ere…). Hizkuntzaren ordezkapena gertatu da, eta gerta liteke aurrera ere.
Zeren eta, “hizkuntza bat ez da galtzen; hizkuntza bat ordezkatu egiten da”. Desoreka orekatzen ez deino. Baina zuek proposatzen duzuen oreka, zuen oreka propioa da: “Gaztelania ere hemengoa da”, zuretu ditu hitzok; “Euskara hemengoa da” esan zezakeen Mitxelenak. Gaztelania hemengoa ere badenez, edonork, guztiek, etorkinek eta bertakinek, berdin izan behar dute aukera ezein lanpostutan aritzeko, diozue. Euskara hemengoa denez (ere gabe), Euskararik gabe edonork, guztiek, izan behar dute aukera ezein lanpostutan jarduteko. Hori al da aldarrikatzen duzun oreka?
Non jaio zen gaztelania? https://eu.wikipedia.org/wiki/Valpuestako_kartularioak
Bestaldetik, hemengo hiritar guztiok, elebidunak edo elebakarrak izanda, oinarrizko eskubideak ditugu…
“Hara, bizikidetzaren aldekoa naiz Madrilen, horri vascongadofilo deitzen badiozu…”
Bizikidetza oso komenigarria omen zaigu euskaldunoi; badira horrelako baloreak, gaur egun oso modan daudenak, baina bakarrik elebidunoi komeni zaizkigunak, alajaina! Guk pazientzia, proportzionaltasuna, borondatean oinarritu, elkarbizitza, progresibitatea… horiek denak behar ditugu; Gaztelania besterik ez dakiten monolingueek, berriz, plaust! dena izan behar dute eskura, inolako kontenplaziorik gabe. Eta hori guztia, “hizkuntzen bizikidetzaren” izenean…
Ez, “hizkuntzen” bizikidetzan baino “hiztunen” arteko bizikidetzan datza…
“hizkuntzen bizikidetza” ezinezkoa duk epe ertain nahiz luzera. Egora “normala” DIGLOSIKOA duk.
Hemen, noski, euskeraren kalte.
Beste kontu bat duk jendarteko elkarbizitza edo oreka.
Baina bizikidetza hori ere EZINEZKOA duk joko-arauak errespetatu gabe.
Justu, Josu, hiztunen arteko bizikidetza bideratzeko arauei buruz ari gara…
Sabin “nahiko pesimista” naizela diozu baina denek ez dute zuk duzun optimista izaiteko arrazoia. Ene lehen iruzkinean txalotu ninduzun argi mintzatu izanik. Ordukotik ez naiz kantitu. Ez dut sinesten bi hizkuntza bizikidetza harmoniosean bizi litezkeela lurralde beerean. Batez ere, Parisen edo Madriden inposaketagatik bata derrigorrezkoa delarik bestea ez. Hitz eder horrekin iduritzen zait ez duzula euskal sendimenduko jendea lokarrarazi nahi baizik. Izan ere, dena zira zozo izan ezik. Baina “zorionez”, debate honen barna, nahigabe sekula ez duzu erabat lortu ezkutatzen garaipen hurbilaren zure gozamen sentimendua. Espero dut zure erkidegotar asko iratzarrarazi ditutzula lokarrarazi beharrean. Aste ondar on.
Tira…
eUSKAL HERRITARREN BIZIKIDETZA ERAIITZEA PREMIAKOTZAT JOTZEN DIAT,
ez bakarrik gizarte zoriontsuago izan gaitezen,
baizik baita gure hizkuntzaren osasuna eta etorkizunaren alde.
Izan ere, euskal herriar askok, uskera ez jakin arren ahaleginak eta bost egin ditu maiz euskeraren alde, euren umeak euskaldun daitezen era bestelako hainbat kanpainaren alde.
“Hizkuntzen bizikidetza” dela eta, hainbat puntu. Jakina, hiztunen bizikidetza da dagoena, hizkuntzak ez dira esistitzen gramatika liburuez eta hiztegiez aparte; horregatik, nire ‘hizkuntzen bizikidetzak’ gakotxoak zituen. Hain zuzen ere, nire joera da “hizkuntzak” jartzen duen toki orotan “hiztunak” ematea, are gehiago Euskara gai delarik.
Horrexegatik, hiztunak direlako kontuan hartu beharrekoak, berdin zaizkit, erabilpenari eta eskubideei dagokienez, populazioetan ematen diren ehunekoak… Horregatik nioen hiztunak % 100 direla hiztun, hots, euskaldun, zein den ere inguruko euskaldunen portzentajea.
Eta horrexegatik, hiztunez ari garelako, administrazioak garantizatu behar die beren hizkuntzaren erabiltzea, eta horretarako beharrezkoak diren hizkuntza eskakizunak betearazi. Zerorrek esan duzu: hiztunak, eta ez hizkuntzak. Baina zuen aburuz, eskakizunak gehiegizkoak badira toki jakin bateko ehunekoez hara pasatzen direlako, akabo.
Hori, hiztunen eskubideak garantizatzea -eskubideak izan baino gehiago da, baina tira- administrazioen betebeharra da; Euskal komunitateetakoena, zein estatuena. Bizikidetzaren afera, beraz, hiztunen artean geratze da, eta berek erabakiko dute une oro zer bizikidetza nahi eta komeni zaien. Ezin dena da bizikidetza obligatorioa ezarri, administrazioaren aldetik, eta horretarako hiztun askoren hizkuntza erabiltzea galbidean jarri Irunen, Balmasedan zein Hendaian.
Zinez, galduta ibili behar da etorkinen aitzakia jartzeko, zertarako-eta hizkuntza hegemonikoaren alde egiteko (argi dago baten batek leku egin beharko balie etorkinen hizkuntzei, gaztelania litzatekeela, zeina lanpostuen % 100ean eskatzen den).
Edonola ere, artikuluko argumentazio guztia, ildo beretik doa: “ahaztu” egin zaie zein den gure hizkuntzaren egiazko egoera administrazioan. Doazela edozein izapide egitera eta egin dezatela proba, mesedez; ea zein den leku babesean dagoen hizkuntza eta zein bazter batera utzia gelditzen dena. Benetan sinesgaitza egiten zait Lurdes Oñederra euskaltzain osoa sinatzaileen artean ikustea. Buf! Hasieran esandakoa: zinez galduta ibili behar du.