Vox ere Euskaraldiaren alde!
Vox ere Euskaraldiaren alde! –
Euskaraldiaren helburuetako bat euskaldunak ahaldundu eta hizkuntzari oraindik zapaltzeke zituen bideak irekitzea bada, hau da, “gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea”… ekimena hasi da emaitzak jasotzen, lehenengo lehenengo egunetik. Edo?
.
Egun bakarra gelditzen da #Euskaraldi -rako! VOX-etik Espainiako kultura edo hizkuntzak defendatzen dituen edozein mugimenduri baietza emango diogu. Euskaraz hitz egin edo entzun nahi dutenak bat egin dezala #Euskaraldian. Inposaketarik gabeko euskara batengatik! pic.twitter.com/gUolu4w4Wp
— VOX Guipúzcoa (@vox_guipuzcoa) 2018(e)ko azaroaren 22(a)
Unionista guztiak daude “borondatezko” euskararen alde. Hasi IUn eta Voxen buka.
Borondatezkoa euskaraz dakigunok ahal dugunean erabil dezagun, hots, ez euren aurrean; intimitatean, etxeko zuloan, haurrekin edo lau hankako zakurrekin…
Espainiera eta frantsesa porkojonesekoak dira baina, inor gutxik aipatzen ez badu ere. Derrigorrezkoak. Halabeharrezkoak.
Badakite, desoreka horretan (bata “borondatezkoa”, bestea derrigorrezkoa), euskarak hilkutxa daukala zain. 30, 50… urtez biziraunaraziko dugula, baina gero kitto.
Baina hori normala da. Unionisten jarreraz ari naiz. Espainia eta Frantzia uniformeak nahi dituzte. Elebakarrak. Beste guztiok ezabatu.
Benetan kezkatzeko modukoa dena, abertzale askoren jarrera da. Asko dira euskarak “borondatezkoa” behar duela defendatzen duten abertzaleak. Asimilazioaren eta akulturazioaren ajeak.
Baina okerrena da alderdi abertzaleetan ere aski errotua dagoela ugazabek ereindako sasia. Horra Aburtoren “ekarpena” berbarako: “prometió crear el Consejo Municipal del Euskera y a trabajar con las principales instituciones, agentes y colectivos euskaltzales, así como con entidades como Euskaltzaindia, el Instituto Labayru y Euskararen Etxea, para fomentar el «uso social» del idioma y lograr «un Bilbao euskaldun», aunque «sin imposición»
Eusko Ikaskuntzatarren anís-tasunak ere ez du usain onik, eta ezker abertzaletik datorkigu proposamen “hankademiko” bitxi hori.
Euskaltzaleok hobe genuke esnatu, bistan da.
Histeriarik gabe. Baina gauzak garbi.
Euskaraldia funtsik gabeko(*) egun bakarreko jarduera izanik, ez nau harritzen VOX eta enparaukoak horren alde egoteak.
(*) Hau da, txapak, afixak, abestiez gain, zer da euskara eguna? Euskara-literatura egile bat ezagutarazten al da[1]? Euskara erabiliz egitasmo eraginkorrak lortu dituztenak/lor ditzatekeenak aldarrikatzen al dira? Ez. Dirua xahutzen da euskara dagoen baztertxoa nolabait alaitzeko, argitzeko, baina bere horretan utziz.
[1] Galizan bezala.
Badakizu euskaraldian batzuk ahobizi ta besteak belarrimotz;)