Txoministak, euskarazko web-seriea

Txoministak, euskarazko web-seriea

Txoministak, euskarazko web-serieaEuskal seriegintza denen ahotan dabil aspaldi. Goenkale telesail mitikoa bukatu ostean etorri da Eskamak kentzen, esku zabalik hartu dute batzuk eta errezeloz besteek; baina oraindik badirudi jendea gehiagoren zain dagoela. Hiru Damatxo ideia faktoriako lagunek asmo berriak dituztela azaldu dute: “Tabernazulo, bazkari-buelta, ile-apaindegi eta bizilagun asanblada guztietan aldarrikatu dugu sendotasunez ikus-entzunezko euskal fikzioa urria dela; usaina falta zaiola; ez diola heltzen gaur egungo errealitateari; dena dagoela egiteko…Eta hainbeste belarri berotu ostean, behingoagatik gure alea jartzea erabaki dugu”.

Txoministak izeneko web-serie bat izango dugu laster ikusgai geure pantailetan; eta Euskal Herria definitiboki askatzera doan izen bereko alderdia izango du protagonista. Gaurkotasun gaiak jorratuko dituzte bertan, eta tonua ikusita badirudi nahiko umoretsua izango dela.

Hamalau laguneko taldea dabil lanean web-serie maiatzerako ikusgai egon dadin. Aktore nagusiak: Naroa Mikelarena, Jon Ander Alonso, Edurne Azkarate eta Eñaut Gantxegik. Gainerako kontuetan arduratuko den lan taldea: Eneritz Arzallus, Peru Isasi, Beñat Iturriotz, Ane Lusarreta, Mikel Fernandez, Mikel Roman, Laida Zabala, Unai Gaztelumendi, Kepa Matxain eta Lander Arretxea.

Lehenengo kapitulua baino ez dute grabatu oraingoz, baina zer esango dizuet, ni jadanik ikusteko desiratzen nago!

Txoministak, euskarazko web-seriea

Hiru Damatxo, telesailak, web-seriea

8 pentsamendu “Txoministak, euskarazko web-seriea”-ri buruz

  • EITB beti bezela 2016-03-31 21:15

    “Txoministak”, EITB abertzaletasuna kritikatu eta parodiatzen, zaharrak berri.
    Herri guztien omen dute euren izakeraz eta historiaz harro sentizeko eskubidea, euren kultura hizkuntza eta historia baloratuz. Gu gara guretaz hitzegiten dugun bakoitzean gainean oinetako bat eduki behar dugun bakarrak keak jaitsi eta “gure lekuan” jarriaz.
    Herri akonplejatu bat billakatu gara, eta serie honetako autore batzuk ikusiaz susmatzen det iada nondik doan gaia, EITB n beti bezela, abertzaletasuna kritikatu, parodiatu eta gutxieztu. Aldiz, sozialismo internazionalista progre españialagunari krita epel “xalaturenbat” noiz beinka.

    • Nere Aburuz 2016-04-01 11:38

      Zertarako web-serieak? Zuk egin duzu jadanik pelikula, debalde eta momentu batean.
      Ez dut egitasmokoekin zerikusirik, baina oker ez banago, hau 3 gazteren proiektua den Hiru Damatxok sortua da.
      Beraz, bitako bat; ni erratuta nabil edo zuk haizeak nondik ematen dizun ere ez dakizu.
      Zure iruzkina bada “abertzaleasun onaren” erakusle, ez kontatu nirekin talde horretarako, dimititu egiten dut. Ez dakit hitz hori neuronak izorratzen ari ez ote den.

      • Ba ni oso ados nago aurrekok esan duenarekin. Serieaz ez dakit ezer, baina izenburuak kasik pistak eman dazkiguke nondik doan asuntoa.Betikoa, zaharrak berri.
        Oker bagaude poztuko naiz.

        • Nere Aburuz 2016-04-02 21:02

          Ea:
          “Ba ni oso ados nago aurrekok esan duenarekin.”
          – Aurrekoa guztiz erratuta zebilen EITBren produkzioa zelakoan. Bere arrazoiketak hortan zetzan. Azaldu zaio. Eta zu, hala ere, “oso ados” zaude berarekin.

          “Serieaz ez dakit ezer” –?–> “Betikoa, zaharrak berri.”
          – Adibideak mesedez, ea zuen buru barruko pelikula uler dezakedan…

          “Oker bagaude poztuko naiz.”
          – Hau irakurrita apustu egingo nuke oker bazaudete ere asmatuko duzuela aitzakiaren bat etorkizunean, kritikatzeko adina informazio ez duzuen beste egitasmoren bati buruz kristorenak botatzeko. Beti ere zuen abertzaletasunaren kontzeptuarekin blasfemoa izan daitekenaren zuen ardura legitimo eta arrazoituaren izenean.
          Baina oker banago, poztuko naiz.

          • “zuen abertzaletasunaren kontzeptuarekin”
            Dena esana dago, abertzaletasuna bat da, eztago desberdinik, bestela deskribatzeko gai izango ginateke, A abertzaletasuna eta B, edo D……
            Abertzaleak gaude eta ez abertzaleak. Bestalde Inakirekin ados susmoetan, susmoak soilik noski, bano hemen ikusentzunezko medioetan hemengo politikaz egiten denean beti berdina da,kolpeak beti abertzaletasunari. Izenburuak ere dena esaten du, baina zenek dagi, akaso izenburuak engainatu gaitu eta zeoze berria ote serie hau, non betikoa apurtuko duten.Hala nahiko nuke.

  • Beste balorazio guztietan sartu gabe, ohar bat: ez da EITBren ekoizpena eta ez dute EITBn emango. Lagunartean eta sarerako egindako lana da.

  • Txoministak? Txobinistak? nor dira EHko txobinistak.Euskal abertzaletasuna kritikatzera beti bezela.

  • Eskerrak ZuZeu ez zela existitzen 1997an, trollek gauza bera esango zuten eta:

    “Jaun eta Jabe”, EITB abertzaletasuna kritikatu eta parodiatzen, zaharrak berri.
    Herri guztien omen dute euren izakeraz eta historiaz harro sentizeko eskubidea, euren kultura hizkuntza eta historia baloratuz. Gu gara guretaz hitzegiten dugun bakoitzean gainean oinetako bat eduki behar dugun bakarrak keak jaitsi eta “gure lekuan” jarriaz.
    Herri akonplejatu bat billakatu gara, eta serie honetako autore batzuk ikusiaz susmatzen det iada nondik doan gaia, EITB n beti bezela, abertzaletasuna kritikatu, parodiatu eta gutxieztu. Aldiz, sozialismo internazionalista progre españialagunari krita epel “xalaturenbat” noiz beinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude