Txillardegi: berriz behar dugu “Gabonetarako telebista euskaraz”!

Txillardegi: berriz behar dugu “Gabonetarako telebista euskaraz”! –

TxillardegiEuskara batuaren 50. urteurrena dela eta, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskara batuaren bultzatzaile izan zena omendu dute AEK-k, Jakinek eta EHUk. Besteak beste, Gabonetarako telebista euskaraz kanpaina eskertu behar diogu: 1983. urtean, Euskal Herrian Euskaraz taldearen barnean, euskarazko telebista baten sorrera bultzatu zuen:

“Gure kezka nagusia zen kalean zebilen zurrumurrua: martxan jarri behar zen telebista ele bitan izango ote zen. Eta hitz-aspertu luzearen ondoren, telebistaz zuen iritzia eta nahia zein zen argi eta garbi azaldu zigun [Ramon Labaienek]: Euskal Herriak ere telebista bere hizkuntzan, euskaraz, izateko eskubidea zuela, alegia.”

Agustina Pontesta, Berria, 2013-12-20

Lortu zen telebista euskaraz, baina handik urte gutxira ETB2 sortu zen eta dena pikutara joan: filmak eta telebistak espainolez ematen dituen ETB, asteburuetan ETB1 “Kirol telebista” bihurtu duena, jendeari gaztelaniaz egiteko eskatzen diona… Gaztelania nagusi eta ardatz duena, hitz batez.

Jada inork ez du uste euskara hutsezko telebista batera inoiz itzuliko garenik, baina zenbait neurri har daitezke gure hizkuntzak duintasun pixka bat izan dezan ETBren barnean:

– Fikzioa, legez, erdi bana ETB1en eta ETB2n

– Kirola, legez, erdi bana ETB1en eta ETB2n (euskaraz)

– Dantza txapelketak, txistulariak, kantu afariak…, legez, erdi bana ETB1en eta ETB2n (euskaraz)

– Eta neurriak har daitezela haur euskaldunek gehiago ikus dezaten ETB3 Clan, Boeing eta Disney baino. Ez dadila edukiontzi merke hutsa izan. Proiektu nazionala ETB1erako eta ETB3rako, mesedez.

Txillardegi, Euskal Herrian Euskaraz, berriz ere behar zaituztegu, berriz ere behar dugu “Gabonetarako telebista euskaraz” kanpaina!

https://youtu.be/cx1zp9aBQwI?t=1391

“Lehenengo gauza espero duguna da dena euskara hutsez izatea, eta hau ez da esajerazio bat, kontutan hartu behar da baditugula Iparraldean hiru kate frantsesez eta hemen Hegoaldean bi kate espainolez.”

https://youtu.be/cx1zp9aBQwI?t=1369

“Errepikatuko zenuke gauza bera ETB2rentzako? Eta nik: ‘Ez’.”

Txillardegiren Klika. 21. KORRIKArako egindako dokumentala, osorik, hemen.

Txillardegi: berriz behar dugu “Gabonetarako telebista euskaraz”!

3 pentsamendu “Txillardegi: berriz behar dugu “Gabonetarako telebista euskaraz”!”-ri buruz