Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz

Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz –

Zeintzuk dira “Euskal kutsua” duten abizenak? Abizenaren barruan euskal-hitzak dituzten horiek. Goikoetxea edo Landaluze dira ehundaka abizenen arteko adibide.

Euskal abizenen beste bereizgarria zera da: normalean inguruaren behaketan oinarrituak daude. Oso deskriptiboak dira. Baserri edo inguru fisikoaren azalpena ematen dute.

Hona hemen irudi bat aurrekoa azaltzeko:Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz

Euskara ondo ezagutzen dutenentzat, joera hau oso agerikoa da. Baina ez ohi da honen inguruan askotan jarduten.

Badira, ordea, abizenek barneratzen dituzten elementu batzuk, euskal hiztun askok ezagutzen ez dituztenak. Zergatik? Ba, antzineko euskarako hitzak direlako. Horrelakoak dira, adibidez:

  • ola hitza: berez, “lantegi” adierazi nahi du. Horren adibide dugu ikastola, ontziola edo burdinola hitzetan.

Arriola (h)arri+ola.Artola Arto+ola. Baita hau ere: Artolagoiti.Otaola Otar+ola.Ibarrola Ibar baten tailer edo lantegi.Leizaola Erbesteratutako Lehendakaria (1960-1979) Leize+Ola

Olalde Tailerren gunea, Olabide: ola+bide

Urrola Uraren tailerra. Ur+ola

Olabarria (ola+barri), Olaberria (ola+berria), Olabarrieta (ola+barri+eta), Barriola (barri+ola): tailer berria.

Urkiola Urkien tailer edo lantegia. [Urki=Abedul]. Bizkaiko parke natural ezagun baten izena da ere.

Bildosola Bildots edo ardi kumearen tailer/lantegi/etxola.

Mendiola Mendiaren tailer/lantegi/etxola.

Iraola: ira+ola Iratze tailer/lantegia. Ira (ira=helecho), Manterola, Odriozola, Olasagasti, Olabeaga, Olea (bizkaieraz, ola>olea), Oleaga (olea+aga), Oleagagoiti (ola+aga+goiti), Azpiolea, Ostola, Ostolazabal, Olazabal, Loiola, Olabe (ola+behekoa), Olabaso, Olabide, Olaetxe, Olakorta (ola+korta), Olagibel (=atzeko ola), Olaskoaga (ola+asko+aga), Artolazabal (arto+ola+zabal), Olandia (ola+handia), Olalde (ola+alde), Olaizola, Olaondo, Olartua (ola+artua -artoa bizkaeraz artua esaten da-), Olasoro, Olasolo, Olarra,  Segurola, Esnaola, Badiola

  • -eta bukaera: Toki adierazteko erabiltzen zen.

Arrieta, Mendieta, Zubizarreta, Arteta, Etxebarrieta, Zubieta, Goizueta, Arizmendiarreta, Dorleta, Lejarreta, Kerejeta, Olaeta, Bidorreta, Elorreta, Urdaneta, Gaztelueta, Mintegieta, Abarizketa, Aizkoreta, Akerreta, Amezketa, Amorebieta, Anoeta, Antxieta, Aranzeta, Aretxabaleta, Ariztegieta, Zabaleta, Azkorreta, Ategorrieta, Azkarreta, Azpilikueta, Barroeta, Beteta, Bidaurreta, Bidebarrieta, Bolueta

  • -aga bukaera: tokia adierazteko erabiltzen zen. Zuhaitzekin hainbat abizen daude, irudi honetan ageri den bezala.

Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz

121 abizen topatu ditut “-aga” bukaerarekin. 4.000 abizenetik gora aztertu ondoren, ez dut topatu hainbeste abizenetan errepikatzen den elementurik (Liburu Birtualeko kaptura):

Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz

Gehienetik gutxiagora, hurrengo elementuak dira ohikoenak: agirre, ibar, ariz, arri (harri), etxe, mendi, etxe, zabal, zubi

.

Beste asko galduta geratu dira edo jatorria ez dago guztiz argi. Badira aldaera asko, ahotik idatzira igarotzearen ondorioz sorturikoak.

Beste asko, abizena jaso zuenak euskararen ezagutza ezagatik eta ortografia araurik ez egoteagatik: Garmendi> Garamendi / Haranburu> Aranburu, Aramburu / Arriaga>Arrillaga (ziurrenik Gipuzkoa aldean “ia” “ya” moduan ahoskatzearen ondorioz)

.

Azkenik, tristea bada ere, ezjakintasun handia dago euskaldunen edo euskaldun jatorria dutenen artean ere. Euskal hiztunak ez direlako, utzikeriagatik edo interes faltagatik.

Olazar, Ibarretxe, Olabarri, Etxegarai, Salazar… abizen izan eta euren abizenaren esanahi zehatza ezagutzen ez duten asko ezagutu ditut. Gezurra badirudi ere, ez zuten “ola”, “ibar”, “garai”, “sala”, “zar”… elementuen esanahiaren berri.

Bideoei esker, pedagogia pixka bat egin daiteke:

Eta oro har, hiztegigintza lantzeko:

* Oharra: gure lanari babesa eman nahi badiozu, harpidetu kanalera (doakoa da eta ez dizugu ezer bidaliko).
Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

Zer duzu buruan “Euskal abizenak, toponimian eta inguruaren azalpenean oinarrituak. -AGA bukaeraz”-ri buruz