Sanferminetako txarangak ere, “Maravillas”

Sanferminetako txarangak ere –

Pentsa zer den Berri Txarrak taldea Nafarroan, Sanferminetako txarangek ere jotzen dituztela beraien doinuak.

Maravillas Lamberto zenaren omenezko kantua ez da gutxiagorako.

BERRI TXARRAK “Maravillas

Ostikozbota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?
Zein dira oihuka mintzo direnak?
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan gertatuak
Ikara; bortxaren bigarren izena
zein dira ditu gabe datozenak?
Gogoan dut orain aspaldiko aholkua:
ez fida herraren mirabe denaz
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Argaren zilar uretan
Iluntzeetan
Ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
Agur ahizpak eta senitarteko guztiak
agur lagunak eta jolasten ginen tokia
adio ene Larraga maitea
Norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Erriberako izarretan
Nafarroan

Sanferminetako txarangak ere