Euskararen lorratzak Pirineotan (toponimia)
toponimia
Asier Gabikagojeazkoak honakoa testua idatzi du Eurasiatik web orrian, euskarak Pirineoetako toponimian utzi duen aztarnaz. Horrela definitu du egindako lana bere txio batean:
Lan eskerga da toponimiakoa… halere, hementxe nire saiotxoa.Traketsa den arren, helburua zen ikuspegi orokorrahttps://t.co/DiEhIrlyvr
— AsierGabikagojeazkoa (@AsierEurasiatik) August 28, 2016
Gauza jakina da euskararen hedadura askoz zabalagoa zela historian atzeruntz joan ahala eta Pirinioak hedadura horren ardatza izan direla. Hala ere, noiz, non eta noraino zehazki erakustea ez da gauza erraza.
Euskararen hedadura zehazteko asmoz, saiotxo honetan Aragoien, Lleidan eta Andorran dauden euskal jatorriko toponimoei begiratuko diegu.
Hasi aurretik, esan beharra dago hemen agertzen diren toponimo guztiak ezin direla erraz azaldu gaurko euskara erabiliz, baina esan daiteke gehienak itxuraz argi eta garbi euskal jatorrikoak direla. Hemen ez dira agertzen balizko euskal toponimo guztiak, eta gehienbat -ués/-ué/-uy atzizkiak dituzten hainbat izen kanpoan utzi dira, euren oinarria ez baitzen garbiro euskalduna. Helburua da, beraz, begirada batean Pirinioetako euskal toponimoen sarritasuna eta kokapena erakustea.
Mapari erreparatuta, lehenengo ondorio bat datorkigu: hortik hegoalderago edo ekialderago nekez topatzen da ezeingo euskal toponimorik.
Bestalde, inor gutxi ez luke harritu behar toponimo euskaldunen pilaketak Cinco Villaseta Jacetania Aragoiko eskualdeetan, hurbiltasuna dela eta. Horretaz gain, Oska hiritik hurbil badira batzuk ere.
Azken horretan ezaguna da euskaraz hitz egitea galarazi zela 14. mendean (1349), lege agindu honetan:
[…] nuyl corredor non sia usado que faga mercaderia ninguna que conpre nin venda entre ningunas personas favlando en algaravia, ni en abraych ni en basquenç, et qui lo fara, pague por coto XXX solidos.
Are gehiago, badirudi toponimoak bereziki naroak direla Sobrarbe Aragoiko eskualdean (Ribargorza-n edo Alto Gallego-n baino ageriagoak) eta harrigarriro,Pallars Sobirà Lleidako eskualdean. Izan ere, Joan Coromines hizkuntzalari katalanak datu hori nabarmendu zuen eta proposatu zuen euskal hiztunek eremu horretan mendebalderago baino luzaroago iraun zutela (Behe Erdi Arora arte).
Atzizkien kontua dela eta, hiru (eta euren eratorriak) azpimarratuko genituzke:
- *-ose > -ués / -uey / -ué / -uy / -ós
Baskonia osoan zehar hedatuta, batez ere ugaria Nafarroa (-ués, -oz, -otz, -oze, -otze), Ipar Euskal Herrian (-oz, -oze, -otz) eta Gaskonian (-ós, -òs, -osse, -òssa).
- *-ese > -iés
Aurrekoarekin oso antzekoa, baina baliteke gaurko euskal -za atzizkiarekin lotuta egotea.
- *-doni > -dun / -dú / -tui / -uy
Horietako batzuk agertu zaizkigu (Berdún, Gordún, Salardú) eta hizkuntzalari batzuen ustetan -dunum keltiarretik eratorri dira, baina euskal eremuan kokatuta daudenez beste azalpen bat ere eduki lezakete.
Toponimoak eskualdeka
Jacetania
Aísa (eus. haitza; ikus Aínsa)
Alastuey (-*doni > –tuey?; ikus Alós)
Aragüés (ara-; EH Araitz, Arakil)
Arbués (eus. arba, arbatz, arbazta + *-ose)
Artieda (eus. arte + –eta; EH Arteta)
Berdún (ber– + *-doni; EH Bera, Beriain)
Echo (eus. etxa– + ?)
Javierregay (eus. etxeberri + –gain)
Lorbés (eus. lur + –be)
Selva de Oza (eus. oihan > *oxã)
Urdués (eus. urde / *ord- + *-ose)
Zuriza (eus. zur / zuri + –za)
Cinco Villas
Gordués (eus. gorr- + *-ose; ikus. Gordún)
Gordún (eus. gorr– + *-doni)
Isuerre (eus. etxe/izei + berri; EH Izaba; ikus Isavarre)
Navardun (eus. nabar + *-doni)
Urriés (eus. hurreitz; EH Urretxu, Urrotz)
La Hoya de Huesca
Alerre (eus. herri; ikus Alós)
Arascués (ara-; ikus Aragüés)
Ayerbe (eus. haitz + -be; EH. Aiurdin)
Biscarrués (eus. bizkar + *-ose; EH Bizkaia, Gaskonia Bizkarrotze; ikus Biscarbó,Biscarri)
Alto Gallego
Basa (eus. baso, basa, basatza)
Belarra (eus. behe + larre; EH Larrabetzu, Larraun)
Javierrelatre (eus. etxeberri + Latre)
Larrés (eus. larre + *-ese; EH Larraintzar)
Lasaosa (eus. lats + oihan; EH Lasa, Lasarte)
Osán (eus. oihan > *oxã)
Sobrarbe
Aínsa (eus. haitza < *ãh?sa)
Araguás (ara– + *-ose; ikus. Aragüés, Arascués)
Atiart (eus. haitz/ate + –arte; EH Atxarte)
Bielsa (eus. bel– + –za)
Escuaín (eus. haitz + –ka + –anum; ikus Escalarre, Escart)
Jabierre de Olsón (eus. etxeberri)
Javierre de Bielsa (eus. etxeberri)
Javierre de Ara (eus. etxeberri)
Ribagorza
Aler (ikus Alerre, Alós, Alastuey)
Benabarre/Benavarri (eus. behe / *bene + nabar / berri; EH Olabarri)
Bisaurri/Bisagorri (eus. gorri)
Lascuarre/Lasquarri (eus. lats + -ko + harri)
Besiberri (eus. berri)
Pallars Sobirà
Alós (EH Aloze, Alostorrea)
Araós (EH Araotz)
Arestui (eus. hareitz + *-doni; EH Aresti, Arizti)
Berrós (eus. berro + *-ose; EH Berro, Berroeta, Berrobi, Berrozi)
Biscarbó (eus bizkar; ikus Biscarrués, Biscarri)
Escalarre (eus. haitz + –ka + larre)
Escart (eus. haitz + –ka + –arte; EH Atxarte)
Esterri d Cardós (eus. herri)
Esterri d’Àneu (eus. herri)
Gerri (eus. herri)
Isavarre (eus. etxe/izei + berri; EH Izaba, Olabarri/Ollavarre; ikus Isuerre)
Sorpe d’Isil (eus. sor / soro + –be/pe)
Unarre (eus. unai + harri)
Val d’Aran
Arties (eus. arte + *-ese; EH Artetza)
Garós (eus. garo/gari + *-ose; EH Gares, Galoze)
Salardú (*-doni)
Andorra
Arans (eus. haran / arantza; EH Arana, Arantza, Arantzazu)
Bixessarri (eus. sarri; EH Basusarri)
Juberri (eus. berri)
Pallars Jussà
Biscarri (eus. bizkar; ikus Biscarrués, Biscarbó)
Llastarri (eus. lats + harri; ikus Lascuarre)
Urgel
Aravell (ara-)
Argestués (*-ose)
Bescaran (eus. haran)
Canturri
Cerdanya
Arànser (eus. haran / arantza; ikus Arans)
Eta noiz arte hitz egin zan euskara bertan?
https://lehoinabarra.blogspot.com.es/2015/09/hasta-cuando-se-hablo-euskera-en.html?m=1
Aragoi edo goi aranak euskaldunak zireneko historia
https://lehoinabarra.blogspot.com.es/2014/08/origenes-de-aragon-la-cruz-de-eneko.html?m=1