Nola betetzen da zezen plaza bat

Nola betetzen da zezen plaza bat?

Bukatu da zezenketa denboraldi nagusia Euskal Herrian, hegoaldeko lau hiriburuetako festekin batera. Eta arrakastaz itxi dira feriak, komunikabide nagusien esanei jaramon eginez gero. Baina… betetzen dira zezen plazak?

Jar dezagun arreta jaiak bukatu berri dituen Bilbon. Hedabide eta agintariek, zezenketak Bilbon tradizio handikoak direla eta zaletasun ikaragarria dagoela esan ohi dute, eta esango nuke halaxe uste duela iritzi publikoak ere, auzitan jartzen dituztenak gero eta gehiago badira ere. Bi erakunde baino ez aipatzearren, EH Bilduk, alde ekonomikotik egin die eraso, Vista Alegreko feria diru xahutzea dela iritzita; eta Piztiak konpartsa animalistak zezenketen aurka daraman borroka ere ezaguna da, ekinak baitira oso -herenegun zezenketen aurkakoen manifestaldia burutu zen Bilbon-.

Alta, asteon behera ekarri dizuegun gutuna ezagutu dugu, Vista Alegreko zezenketen antolatzaileak Bilboko makina bat elkarteetako lehendakariei igorriak. Bertan, eskaintza berezi bat egiten zaie zezenketetara joan daitezen, sarrera bat ordaindu eta bi eskuratuta, beherapenetan bezala.

Nola betetzen da zezen plaza bat?

.

Batzuen ustez, neurri hauekin, hiritarrek Vista Alegreko feria irrikaz hartzen dutela sinetsi arazi nahi da, zezenketen gaineko galdeketa eskatzen duten ahotsak ugaritzen doazen honetan.

.

Baina zer diote bene-benetako zezenketa zaleek? Hauek ere, Twitter bidez zabaldu dituzten mezuak irakurrita -gazteleraz daude aurkitu ditugun ia guztiak-, ez daude oso pozik zezen-plazak azken urteotan daraman martxarekin, beste arrazoi batzuengatik bada ere:

.

* Bilboko alkate Juan Mari Aburtok salaketa larri bat jaso du, zeharka bada ere zezenketekin zerikusia duena. Aste Nagusian jazotako eraso sexualak gaitzesteko elkarretaratzean parte hartu beharrean, abuztuaren 23ko arrastiko 6etan, Vista Alegrera joatea nahiago izan zuela  leporatu diote.

.

Eta gainontzeko hirietan zer?

Donostian pozik dira zaleak, iaz zezenketak Ilunbera bueltatu eta aurten, Jose Tomasen erakarpen indarra medio, abono guztiak saldu dituztela-eta. Alta, denak ez daude konforme zabaldu den irakurketa triunfalistarekin. Marca kirol egunkariak, esaterako, “lleno total en las taquillas, pero no en los tendidos”, dio “Un lleno fantasma en Illumbe” izeneko artikuluan.

.

Are okerragoa ei da zezenketek Gasteizen duten egoera, zezen-plazaren kudeatzaileari berari jaramon eginez gero. Litekeena da datorren urtean feriarik ez izatea datorren urteko Andre Maria Zuriaren festetan, El Correo egunkariko “La feria taurina se desploma con sólo 21.766 espectadores” artikuluak dioenez.

.

2010-2016 urte bitartean Gasteizko zezen plazan bildu den zale kopurua:

Nola betetzen da zezen plaza bat?

Itxura batean, zezenketak indartsuen dauden euskal hiria Iruñea da -PETAkoen urteroko protestaz haratago-, baina ez da jakiten erraza, zezenen afera entzierroarekin batera ulertu behar baita. Eta Frantziako legeen pean diren euskal lurraldeetako egoeraren berri ere ez dugu. Dakigun bakarra, orain gutxi Ondare Kulturaletik at utzi bide dituztela zezenketak.

Nola betetzen da zezen plaza bat Nola betetzen da zezen plaza bat

3 pentsamendu “Nola betetzen da zezen plaza bat”-ri buruz

  • Hiltzen Hil 2016-08-29 10:58

    Esanguratsua da nola zezenen bizitzaz horrenbeste asaldatzen diren horiek gero ez duten inungo kezkarik adierazten umekien bizitzeko eskubideari dagokionean. Zezenek gutxienez mundua ezagutzeko aukera izan dute, milaka jaio-gaberi aukera hori ukatu diete, ordea.

  • Zer festa eredu nahi dugun, hori da aztertu beharko litzakekeena. Tortura eta sufrikarioan oinarritzen den festa ezin da onargarria izan torturaren kontra dagoen batentzat. Zer eskubide daukagu beste bizidunak erabiltzeko gure gozamenerako?
    Eta hau diodanean ez naiz zezenketez soilik ari. Horretan krudelkeria gordinen azaltzen den arren, solamutur, entzierro eta beste askotan ere erabiltzen ditugun animaliek ez dute zertan hor egon lekuz kanpo, ehundaka batzuen balentriak eta harrokeriak jasaten leher egin arte.
    Zer festa eredu da batzuek sufritu behar izatea beste batzuek “disfrutatzeko”? zer gizarte ereduren adierazgarri da hori?
    Festa eredu horren jarraitzaileetako batzuk animalistei leporatzen diote beste animalia asko eta asko daudela festetatik kanpo, gure bistatik ezkutuago, egoera tamalgarrian (gure elikagai izango diren horiek gero eta merkeago izan daitezen kaiolatatik atera ere egin gabe hiltzen dituztenak, intentsiboki ekoizten dituzten granjak…) Horien konra ere egongo ez balira bezala.
    Beste batzuk diote zezenketak “españolak” direla eta horregatik desagertu behar dutela, torturak identidadea baleuka bezala. Tortura, tortura da Españan, tortura da Frantzian eta tortura da Euskal Herrian.

    • Hiltzen Hil 2016-08-30 11:26

      Niri behintzat ez dit zure diskurtsoak engainatuko, magal. Zezenketen aurka dauden gizakumeen gehiengo osoak kontra-esan izugarriak betetzen ditu bere bizitzan. Alegia, bizitza duin eta ederra izan duten zezenen hilketa salatzen dute patea egiteko zebatzen dituzten antzarren bizitza miserableaz akordatzen ez direnean, edo, haratago joanda, zuzenean gizakume jaio-gabeen genozidioa (abortoa) doainekoa izan dadila aldarrikatzen dutenean. Zergatik ditu sentsibilitate gehiago batzuekin besteekin baino?

      Berdin gertatzen da tratu txarren kontuarekin. Emakumeen aurkako tratu txarrak salatzen dira Berrian ta Argian egunero eta egunero, baina umeen kontrako biolentzia salatu egiten da? Bada, ez. Eta zergatik hori? Ba umeak jipoitzen dituzten ehuneko portzentai garrantzitsu bat euren amak direlako, emakumeak alegia, eta ñabardura hori ez doakio ondo generoaren diskurtsoari non biolentziaren monopolioa gizonek omen duten.

      Anti-taurinoen amorru horrek bi jatorri nagusi ditu:

      1) Zezenketa kultura espainolarekin nahasten dute, frankorekin, fatxekin, nazional-katolozismoarekin…. alegia, sinbolo konkretu baten aurkako erreakzio emozional sinple eta infantil bat da, hots, 15 urteko nerabeen funtzionamendua. Ahaztu zaiena da zezenketak ere euskal kulturaren parte direla, era berean.

      2) Ezkerrak “borrokak” behar ditu bizirauteko, izan ere, euren ideologia subertsiboa da. Kolonbiako nekazariek, adibiez, badituzte benetako arrazoiak borrokarako, baina mendebaldeko europako gazte aburgesatu eta pijo-progreeek ez dute benetako arrazoirik esne-mamitan bizi direlako. Zer pasatzen da? Badierela mendebaldeko gizartea hankaz gora jarri nahi duten botere eta talde konkretu batzuk eta borroka artifizialak sortu eta elikatzen dituzte tentsioa eta gatazka sustartzeko gizartean.

      Anti-taurinoak marioneta batzuk besterik ez dira, eta gainera kalitaterik txarreneko marionetak. Tonto util guztietatik tontoenak

      PD: animalien hilketen aurka nago benetako justifikaziorik ez badute (bizirautea) eta ez ditut zezenketak gogoko. Las Ventasen egon nintzen barrenetik ezagutzeko eta ez zidan inungo graziarik egin, baina grazia gutxiago egiten dit txakur-txistuen atzerapenak